Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Wystan Hugh Auden (1907-1973)
W(ystan) H(ugh) Auden ingeles letra gizona
1907an York-eko hirian sortu zen, eta
T..S. Eliot poetaren ondorengoa izan zen
ingeles poesian, Eliot W.B.Yeatsena izan zen
bezala. Lehen liburua, Poems, argitaratu
orduko egin zen famatua (1928), egileak
hogeita bat urte eskas zituenean. Audenek,
poeta gisa ez ezik, izen handia izan zuen
ezkerreko intelektual moduan ere, 1930-
1940 urteetan bereziki, Depresio Handiaren
urteetan. Auden poeta erlijosoa da eta
aldi berean irri-eragilea, hitzaren birtuosoa
baina beti didaktikoa, satirikoa da eta guztiz
lirikoa : sailkatzen zaila, beraz.
Audenen aita sendagilea zen, zientziazalea
oso, eta ama erizaina ; giro horretan,
literaturari baino askoz garrantzi handiagoa
ematen zitzaion zientziari. Fede katoliko
sendoko familia zen, eta Islandian zituen
nonbait sustraiak -Auden abizena islandiar
sagetan ageri da-; aita bezala, semea ere
liluratua egon zen beti islandiar herriarekin
. Bere klase bereko haurrek ohi zuten
hezkuntza izan zuen, eta biologian espezializatu
zen. Baina 1922an poeta bokazioa
deskubritu zuen, eta bi urteren buruan argitaratu
zuen lehen poema. 1925ean Oxfordera
joan zen ikastera, eta fama handia lortu
zuen han poeta eta jakintsu gisa. "Auden
talde" bat aipatzen bada ere, politika iraultzailea
egiten zuena, talde hori gehiago izan
zen kazetarien asmakizuna benetako talde
politiko eragilea baino. Nolanahi dela ere,
Auden poetak baino askoz interes gutxiago
du Auden marxistak ; izan ere, beti nahi
izan zituen Audenek bere garaiko gaitzak
ezagutu, azken finean, gizadiaren gaitzen
agerpen konkretuak baino ez direnak ;
modu berean esan daiteke nahi horri berorri
erantzuten diola "Auden kristauak" ere.
Oxforden graduatu ondoren (1928), urte
bete eman zuen Berlinen, ez, ohi zen bezala,
Parisen. Han ezagutu eta maitatu zituen
alemaniar hizkuntza, kabareteko kantak
eta antzerki lanak, Bertolt Brecht-enak
bereziki. Ondoko bost urteetan eskola maisua
izan zen Eskozian eta Inglaterran.
Audenen heldutasuna : poesia lana
Hil aurretik -Vienan hil zen, 1973ko
irailaren 28an-, bere poesia lanaren behin
betiko edizioa prestatu zuen Audenek,
poemez eta bertsozko eta hitz lauzko obra
dramatiko txikiez osatua.
Bost urte geroago argitaratu zen, Collected
Poems (1976, Poema hautatuak) izenburupean
. Liburu hau da Audenen literatura
testamentua.
Poema hautatuak kronologiaren arabera
antolatutako liburua da, poema asko
baztertuak dituena. Horietako batzuk oso
famatuak ziren, " Spain" deritzana adibidez,
eta arrazoi moralengatik ukatu zuen poetak
. Izan ere, berrikuste horren arrazoia estetikoa
baino areago, etikoa izan zen : poema
batek ezin baititu, Audenen arabera,
egilearenak ez diren usteak adierazi, nahiz
eta erretorikaren aldetik egokia izan. Bestalde,
Poema hautatuak liburua lau partetan
banatu zuen, bere poesia emaitzaren
aldiei dagozkienak.
Lehen aldia 1927-1932 urte bitartekoa
da. Lehen aldi honetako poesian badira
poema asko bakardadearen obsesioa adierazten
dutenak. Lehen liburua, Poems (Poemak)
edizio pribatuan argitaratu zen aurrenekoz
1928an, eta 1930ean kaleratu zenean
-hogeita hiru urte zituen egileak- berehalako
arrakasta izan zuen. Poemekin batera beste
obra bat ere argitaratu zuen, Paid on Both
Sides "txarada" (Bi aldeetan ordaindua),
guztiz adierazgarria Audenen obran, material
guztiz desberdinak baliatuz osatua baita,
halako amalgama bitxi batean : Islandiako
sagak, ingeles poesia zaharra, eskolako istorioak,
Karl Marx, Sigmund Freud eta beste
psikologo batzuk, eskola umeen umorea.
Poemak liburuarekin, segituan konturatu
ziren irakurleak ahots berria zela hura,indar ez ohikoaz mintzatzen zena. Poemak
ez dira beti maila berekoak eta sarritan
ilunak dira, elkarren kontrako asmoak
bateratzen baitituzte : alde batetik, fantasiarako,
mitoen mundurako eta inkontzienterako
bulkada subjektiboa, eta, bestetik,
gizartearen gaitzaren eta gizartea osatzen
dute gizabanakoen akats psikologiko eta
moralen diagnosia egiteko bulkada objektiboa
. Poesia haren ondorio sozial eta politikoak
azpimarratu ziren gehienbat liburua
kaleratu zenean, baina garrantzitsuagoa
dute alderdi psikologikoa. Poema hauetan
heriotza da beti garaile. Hilen mamuak betetzen
dituzte liburuko orriak : gure orainaldian
sartzen dira, eta ez bizitzera bultzatzen
gaituzte. Azken finean terapia baten
moduan dago ikusia hemen poesia, nolabait
ere psikoanalisiaren antzeko betekizuna
baitu. Ikusmolde hori funtsezkoa du
Audenen obra guztiak.
Bigarren aldia, 1933-1938 urteei dagokiena,
Auden ezkerraren heroi bihurtu zenekoa
da. Gizarte kapitalistaren gaitzen
analisia egiten jarraitu zuen, baina era berean
arduratu zen totalitarismoaren hazkundeaz
. On This Island liburuan (1937, Uharte
honetan; Britainia Handian, Look, Stranger.!
1936), ulergarriagoa egin zen Audenen
bertsogintza, irakurleria zabalarentzat errazagoa
. Londresen antzezlan esperimentalak
eta ez komertzialak eszenaratzen zituen
Group Theatre taldearentzat, idatzi zituen,
aurrena The Dance of Death (propagandazko
komedia musikala), eta ondoren beste
hiru drama, txikitatik adiskide zuen Christopher
Isherwoodekin lankidetzan : The Dog
Beneath the Skin (1935, Azalaren azpiko
zakurra), The Ascent of F 6 (1936, F6-ren
igoera), eta On the Frontier (1938). Dokumentaletarako
komentarioak ere idatzi zituen,
horien artean genero horretan klasikobat dena, NightMail (1936, Gaueko posta) ;
saiakera eta liburu kritika ugari, eta erreportajeak
: Islandiara egindako bidaia bati
buruzkoa, Letters from Iceland (1937, Gutunak
Islandiatik), eta Txinara Isherwoodekin
egin zuen beste bidaia bati buruzkoa,
Journey to a War (1939, Gerrara bidaldia)
lanaren oinarri izango zena. Bidaldi labur
bat egin zuen, Errepublikaren laguntzaile,
gerra zibilaren Espainiara (1937), eta Spain
poema izan zen haren emaitza, gorago esan
bezala, urteak igarotzean ukatu egingo zuena
; izan ere, bisitaldi hartan, Audenek geroago
adierazi zuenez, hasi omen zen ezkerrarekin
desilusionatzen eta jarri omen zen
kritautasunera itzultzeko bidean. 1936an,
Thomas Mann alemaniar nobelagilearen
alaba Erika Mann-ekin ezkondu zen, emazteari
britainiar pasaportea ematearren. Auden
eta Isherwood Txinara joan zirenean,
Estatu Batuak bi bider gurutzatu zituzten,
eta itzuli zirenean hantxe geratzeko asmoa
hartu zuten. 1939aren urtarrilean joan ziren
Ameriketara bizitzera.
Hirugarren aldiko urteetan (1939-1946),
Estatu Batuetako hiritar egin zen Auden, eta
asko aldatu zen, bai erlijio auzian, bai auzi
intelektualetan. Another Time liburuan daude
(1940, Beste batean) Audenen kanta eta
poema biribilenetako batzuk. The Double
Man (1941, Gizon bikoitza) lanak bere erlijioikusmoldea agertzen du, kristautasunetik
hurbilekoa. 1940tik aurrerako Audenen
lan guztian funtsezkoak diren sineste eta
jarrerak hiru poema luzetan daude definituak
: erlijiosoa, For the Time Being Eguberrietako
oratorioan (Oraingoz, 1944) ; estetikoa,
liburuki bereko Sea and the Mirror
(Itsasoa eta ispilua) Shakespeareren The
Tempest antzezlanaren komentario ia dramatikoan
; eta sozio-psikologikoa, The Age
of Anxiety (1947, Larritasunaren garaia),
1948ko Pulitzer saria irabazi zuen "egloga
barrokoan". Orduz gero Audenek ez zuen
poema luze gehiagorik idatzi.
Azken urteak
Audenen poemagintzaren laugarren
aldia 1948. urtean hasten da, poeta negualdia
New Yorken eta udako hilabeteak
Europan igarotzen hasi zenean. 1948-1957
urteetan Italiako Ischia uhartera joan zen ;
azken urte horretan landetxe bat erosi zuen
Kirchstetten-en, Austrian, eta orduz geroztik
hantxe emango zituen udak. Garai hartako
obretan -The Shield of Achilles (1955,
Akilesen ezkutua), Homage to Clio (1960,
Kliori omenaldia), About the House (1965,
Etxearen inguruan), eta City without Walls(1969, Hormarik gabeko hiria)-, kanpoko
eredu baten arabera antolaturiko poemak
ageri dira (ordu kanonikoak, paisaje motak,
etxe bateko gelak). Chester Kallman
Estatu Batuetako poetarekin -adiskide mina
zuen, eta hogei urte baino gehiagoz bizi
izan ziren elkarrekin-, opera libretoaren
antzea berriztatu zuen. Libreto ezagunenak
dira The Rakes Progress (1951) Igor
Stravinskirentzat egina, Elegy for Young
Lovers (1961, Maitalegazteen elegia) eta The
Bassarids (1966) Hans Werner Henzerentzat,
eta Love s Labours Lost, Nicolas Nabokoventzat.
1962an kritika liburu bat argitaratu
zuen, The Dyers Hand (Tindatzailearen
eskua) eta gai orokorrei buruzko liburu
bat 1970 ean, A Certain World (Halako
mundu bat).
Azken urteotan denbora asko eman
zuen Audenek besteren liburuak argitaratzen
eta itzultzen ; aipagarria da The
Collected Poems ofJohn Perse (1972, John
Perseren poema hautatuak). 1972an neguko
egoitza New Yorketik Oxfordera aldatu
zuen, hango Christ Church Collegeko
ohorezko irakasle baitzen. Urte haietan
garrantzi handiko sariak jaso zituen : Bollingen
saria (1953), National Book Award
saria (1956), eta Oxfordeko poesiako katedra
(1956-1961). Vienan hil zen 1973.. rtean.