Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Samuel Beckett (1906-1989)
1906an Dublinen jaioa eta Trinity Co-
Ilege ospetsuan ikasitakoa. Irakurzale amorratua,
gaztetatik Dante eta literatura frantsesa,
Proust bereziki, miretsi zituen. 1929an
argitara eman zuen Dante... Bruno. Vico...
Joyce (1929) bere ondorengo lan batzuetan
; adibidez, More pricks than kicks (Ziztada
gehiago kolpeak baino) edo Echo's hots
and otherprecipitates (Ekoren hezurrak
eta beste hauspeakin batzuk) kausi daitekeen
Belacqua-ren sorburua da. Urtebete geroagokoa
da, 1931koa hain zuzen, Proust-i
buruz argitara eman den saiakerarik interesgarrienetakoa
. Saiakera honetan bere
obran garrantzi handia izango duten hiru
alderdi garrantzitsu aztertzen ditu Beckettek
: oroitzapenaren mekanismoaren garrantzia
(Prousten Madeleine famatua), lehenengo
pertsonan idaztearen ezintasuna eta
artista modernoaren miseria.
1928an bere bizitzaren norabidea baldintzatuko
zuen erabakia hartu zuen eta
Parisera joan zen ingeles irakasle lanetan
aritzera. Han ezagutu zituen A. Peron eta
J. Joyce, eta azken honen Finnegan's wakeren
Anna Livia Plurabelle zatia itzultzeari
ekin zion P. Leon, E. Jolas eta besterekin.
Joycek Becketten bilakaera narratiboan izan
duen itzala hasierako narrazio-lanetan handia
izanik ere, helbuni eta poetika desberdinez
idazten duten idazleak dira azkenean.
Ulysses-en sortzailea hitzen manipulatzaile
aparta zen; Beckettek hitzen mugak ezabatu
nahi ditu. Lehenengoa hizkuntzaren ahalmen
estilistikoen ikerlari onenetakoa bilakatu
zen; Beckettek hizkuntzaren beraren ahulezia
eta ezintasunekin egin zuen topo.
Saiakera bikain hauen ostean, Becketten
unibertso literarioa sendotuz eta aberastuz
joan zen. "Formazio urteak" deitu
zaien lehenengo urte hauetan, narraziozko
nahiz beste generoetako lanak eman zituen
argitara.Horien artean lehenengoetakoa 1930ean
kaleratu zuen Whoroscope liburua. Hartan,
idazle irlandarraren obretan maiz aurkituko
den sarkasmoa edo heriotzaren gaiak eragindako
obsesioa kausi daitezke.
1934an More pricks than kicks narrazio
liburua argitaratu zuen. Izenburu probokatzaileaz
gain, pertsonaia baztertuak eta amodio
frustratuak kontatzen zituzten pasadizoak
aurkitu zituen bertan irakurleak. T.S.
Eliot-en eragin nabarmena duen Echo's
bones and otherprecipitates poema-liburua
argitaratu ondoren, eta ingelesez idatzitako
Murphy (1938) eta Watt (1942) nobelen
ostean, frantsesa bihurtuko da egilearen
hizkuntza literarioa. Hasi Premier amour
(1945, Lehen maitasuna), Mercieret Camier
(1946)... bezalako lanetatik eta Molloy
(1951), Malone meurt (1951, Malone hiltzenda) eta L innommable-k (1953, Izendaezina)
osatzen duten eleberri trilogia ezaguneraino,
hizkuntza hautaketak estilo
zehatz eta "pobreagoaren" aldeko apustua
iradokitzen du. Esan daiteke urte hauetaraino
daraman ibilbide narratiboak trilogia
horrekin erdiesten duela bere punturik
gorena.
Alabaina, hasieran esan dugun bezala,
Beckett-ek osperik izan badu, bere antzezlanengatikizan da, eta batez ere, En attendant
Godot (1952, Godoten zain) ezagunarengatik
. 1953an Parisen estreinaturik,Critique eta hainbat aldizkari ospetsuren
onespena izan zuen berehala. Arrakastaren
ondorioz, Kafkarekin hasi eta Ionescorenganaino
hedatzen den absurduaren literaturaren
ildoan kokatu izan dute Beckett.
Urte batzuk geroago, 1954an, EEBBetan
estreinatu zen Godoten zain eta ondoren,
Londres eta Dublinen ere antzeztu zuten.
Eleberri-trilogiarekin generoaren beraren
mugetaraino iritsi ostean, antzezlanek
nahiz irratirako gidoiek izugarrizko garrantzia hartu zuten bere bibliografian. Bide
narratibo berriak ikertu nahiko ditu Beckettek
eta genero desberdinen mugak
gaindituz, hizkuntza plastiko desberdinekin
jolasten ahaleginduko da. Garai hartakoak
dira Textes pour nien (1955, Ezdeusetarako
testuak), All that fall (1956, Erortzen den
guztia), Fin de partie, Actes sans paroles
(1957, jokaldi amaiera; Hitzik gabeko ekitaldia),
From an abandoned work (1957,
Utzitako lan batetik)... eta beste hainbat
antzezlan. Guztietan, pertsonaiak izaki baztertuak
dira, hiztun hutsak mundu absurdu
batean etengabe hitz egitera kondenatuak.
Becketten antzelan hauetan soma daitekeen
etsipenaren adibide bat aipatzekotan, Fin
departie-ko lau pertsonaietatik hiru paralitikoak
direla gogoratu besterik ez dago.
1961ean argitara eman zuen Comment
c est (Nolakoa da) liburua, eleberri eta poesiaren
arteko mugetan kokatutako lana da.
Handik aurrera, 1964an Buster Keaton-ekin
egindako filmeaz gain, irratirako gidoiak
eta antzezlanek osatuko dute bere produkzio gehiena. Ordukoak dira, literatura
absurdu eta esperimentalaren arloan kokatzen
diren zenbait lan, hala nola, Cascando
(1963). G'omedie (1966), Teles mortes
(1967, Buru hilak), Poemes (1968), Compagnie
(1980), Mal vu, mal dit (1981, Gaizki
ikusia, gaizki esana), Quoi ou (1984, Zer
non)... eta abar.
1968az geroztik bere lan batzuen zuzendaritzaz
ere arduratu zen Beckett, eta kultura
handiko idazlea izanik, gogoko zituen
margolariei buruzko iruzkinak (Tal Coat,
Andre Masson, Bran Van Velde) edo idazle
ezagunen itzulpenak ere (R. Pinget edo
Eluard-enak, kasu) egin zituen. 1969an
Nobel Saria eman zioten. Handik 20 urtera
hil zen Parisen.
Becketten literaturgintzaren helburua
zein izan zen laburki adierazi behar balitz
hizkuntzaren mugetaraino egindako bidaia
poetikotzat definituz hasi beharko genuke.
XX. mende hasieratik, Wittgenstein (filosofia),
Loos (arkitektura), Schonberg (musika)
edo Musil-en (literatura) lanetan iradoki
zenez, hizkuntzak huts egiten digu munduarekin
dugun erlazioa definitzen ahalegintzen
garenean. Eleberrigintzan Flaubertekin
hasi zen hizkuntza narratiboaren
eraldatze eta berrikuntza prozesu honek
Beckett-en trilogiarekin iritsi zuen goia.
Egile irlandarrak. idaztearen, hitz egitearen,
inpotentzia irudikatu zigun Molloy edo
Malone bezalako pertsonaia atormentatuekin
. Bi Mundu Gerrak ezagutu ostean, bizitzaren
absurdua bera, alderik ilunena.... esturatu zuen Beckettek. Horregatik dira
bere fikziozko unibertsoak hain urratuak,
hain hitsak... esperantza ororen hutsaltasuna
bizi ondoren, literaturak herak geure
buruaz hitz egiteko ere balio ez digulako.
Modu honetan ulertua, Becketten bilakaera
literarioa ixiltasunera daraman bide
luze gisara ere defini daiteke, bere azken
lanetan, etengabe errepikatzen diren hitzek
ez baitute isiluneak urratzea lortzen. Bilakaera
literario horren gune nagusiak azaldu
beharko balira hiru aldi edo bereiz daitezke
irlandar honen literatur produkzioan.
Lehen aldia
Lehenengo aldian, 1945 bitarrean argitara
emandako eleberriak biltzen dira. Ingelesez
idazten zuen Beekettek eta adituek
formazio-alditzat ere hartu izan dituzte hastapenetako
urteok. Bertan agertuz joan ziren
gerora nabarmenagoak izan ziren zenbait
ezaugarri : pertsonaia bakartiak egoera
oso berezietan, etsipen giroa... Becketten
literatur mundu absurdua eratzen hasia zela
esan daiteke. Aldi honetako argitalpenik
aipagarrienak alurphr ( 1938) eta Watt
(1942) nobelak dira.Murphy, izen bereko eleberriaren protagonista,
eroetxe bateko langilea da eta
emagaldu batekin ezkondu nahi du. Eleberriak
aurrera egin ahala, gero eta gertuagokoak
egingo zaizkio Murphyri eroetxeko
gaixoak. Bigarren planu batean, Murphyren
bila abiatutako pertsonaia-multzo
baten ibilerak dira kontagai nobelan. Istorioaren
amaiera benetan da harrigarria :
protagonista gas-eztanda batean hiltzen da
eta bere errautsak taberna batean sakabanatuta
amaitzen dute. Watt-eko protagonista,
berriz, etengabeko borrokan bizi da bere
ingurunearekin. Hizkuntzak huts egiten dio
eta ezin du aurrerapausorik eman.
Kontamolde nahiko tradizionalak erabili
zituen Beckettek lehenengo lan hauetan.
Gehienetan hirugarren pertsona erabiliz,
narratzaile orojakile baten ahotan kontatzen
dira istoria hauek.
Bigarren aldiranzko hira Mercier et Camier
nobelarekin hasi zela esan daiteke.
Narratzailea oraindik ere orojakile den
arren, eszenek garrantzi handiagoa dute eta
bere antzezlanetan agertuko ziren zenbait
elementu, Godot bera kasu, azaldu ziren
lehenengoz.
Bigarren aldia
Premier amour eleberriarekin aldaketa
narratiboa gauzatzen hasi zen. Pertsonaiak
narratzaile bihurtu zituen egileak eta mundu
subjektiboagoranzko bira ematen hasi
zen. Aldi honetako eleberririk aipagarrienak,
ezpairik gabe, Molloy, Malone rneurt
eta L -innomable-k osatzen duten trilogiakoak
dira.
Frantsesa bilakatu zen Becketten hizkuntza
literarioa, eta hautapen linguistiko
honen oinarrian estilo neutroagoa erabiltzeko
desioa zegoen. Kontamolde barroko edo
estetizista urotik itzuriz, gero eta gehiago
aldendu zen joyce-ren prosa landu eta aberatsetik
.
Trilogiari dagokionez, badira zenbait
ezaugarri azpimarratzea merezi dutenak.
Batetik, eleberriok "kontatzen" dituzten istorioei
dagokiena. Hirurak irakurtzen dituena
berehala ohartzen da badela progresiorik
lehenengotik azkeneraino, eleberriotako
istorioak gero eta ahulagoak baitira. Alegia,
L "innommable-n ez dela apenas — istorio" dei
daitekeen ezer kontatzen, kontaketaren
ezintasuna bera ez bada.
Bestalde, pertsonaiei dagokienez ere,
bilakaera aipagarria ematen dela esango
genuke, pertsonaien gizakitasunak desagertuz
edo ahulduz baitoaz. Molloy makulu
batzuei esker ibiltzen bada bizikleta baten
laguntzaz, Malone mugitu ezin daitekeen
pertsonaia da, hilzorian dagoena, hortzgabea eta helburu funtsezkotzat istorioak
kontatzea duena. Trilogiako azken nobelaren
kasuan, izenburuak berak iradokitzen
duen hezala, izenda ezin daitekeen zerbaiten
aurrean gaude. Hitz egiten duen izakia
dela besterik ezin daiteke esan.
Berdin mintzo gintezke trilogiako eleberrien
denbora-espazio arteko loturez edo
narratzailearen ahotsari dagokion alderdiaz.
Zehazgabetasuna eta kontaketaren beraren
ezintasuna dira, behin eta berriro, eleberriok
osatzen duten unibertso literarioaren ezaugarririk
berezkoenak.
Hirugarren aldia
Hirugarren aldian, Samuel Beckettek ez
zuen apenas eleberririk kaleratu eta antzerkia,
irrati gidoiak, zinema, kritika-lanak
... izan ziren nagusi haren literatur
produkzioan. Testu labur eta zatikakoak
gehienak.
Comment cest 1961ean eman zuen argitara
. Bakardade izugarria, izakion bakartasun
erabatekoa dira nobela itxurako
honen hari tematiko nagusiak. Aurreko
lanetan argitara emandako obsesioen ildotik,
pertsonaia "ni" esaten ahalegintzen da,
modu horretan, "zu" bat, bere izatea ziurtatuko
dion irakurle/entzule bat erdietsiko
duelakoan. Erantzunak bilatzen ditu obra
honetan Beckettek, gizakiaren bakardade
eta desolamendu sentimenduei irteera eman
nahian. Horregatik, zail da nobela honetan
ere istorio jakinik kontatzen zaigula baieztatzea,
zailtasun handiz lotzen baitira elkarren
artean ahots ahul eta etena barneratzen
duten sekuentzia narratibo desberdinak.
Kontatu baino gehiago, iradoki egin nahi
du idazleak testu honetan, izatearen dimentsio
tragikoa maisutasunez irudikatuz.
Pavesas (Ilaunak) titulupean gaztelaniaz
argitara eman ziren antzezlan eta irratitelebistarako
lan bilduman ikusten denez,
lehenengo lanetik, All that Fall, azkeneraino,
Catastrophe(1984), hiru hamarraldi pasa
ziren baina hari tematikoak berdinak dira
oraindik : heriotza, hutsunea, bakardadea,
ixiltasuna... En attendant Godot ezagunaren
arrakastaren ondoren, idazle irlandarrak
obsesio berdinen inguruan idazten jarraitu
zuen, etengabe kateatzen diren testu zatietan
bere unibertso narratiboaren elementu
funtsezkoenak deuseztatzen. Trajediaren eta
fartsaren artean, bere pertsonaiek esperoan
jarraitzen dute, zeri itxaroten dioten jakin
gabe, etengabe esperoan. Guztia da izendaezina,
denbora izan ezik edo bere azken
lanetako argi zuri intentsua izan ezik. Gaurtik
begiratuta, oraindik ere, izugarria da
Becketten lan hauek gugan eragiten duten
asaldua.