Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Franz Kafka (1883-1942)
Kafka, XX. mendeko izugarrikarien lekuko
Franz Kafka 1883an jaio zen Pragan eta
19424an hil zen Kierling-eko osasun etxean,
Vienatik gertu. Txekiarra zen beraz,
baina alemaniarra hizkuntzaz. Judua zen
bestalde, merkatari aberats baten semea,
eta haurtzaroa Austriako Inperio zaharrean
eman zuen, eslabiar (txekiar), alemaniar
eta judu kulturen arteko tentsioa bizi-bizia
zen garaian, etortzear zen gerraren zantzuak
agerikoak zituen giroan. Kafka beraz txekiar
idazlea da, hizkuntzaz alemana, baina
modu berean esan daiteke -hitz jokorik
egiteko asmo inolakorik gabe- alemaniar
idazle bat dela, Pragan jaioa. Eta, ororen
gainetik -edo azpitik- judua zen, etsaien
hizkuntza bera zuen judu bat : nazien dejenerazioak
hil zituen, bere heriotza esparruetara
eramanda, Kafkaren hiru arrebak eta
Milena Jesenska, Kafkaren txekierazko itzultzailea
eta maitalea.
1910 eta 1920 urteen artean bukatu edo
taxutu zituen Kafkak bere obra nagusiak,
baina ez zituen argitaratu nahi izan, eta,
hala, bere testamentuan idatzirik utzi zuen
eskuizkribuak erretzeko agindua. Bere adiskide
min eta mireslerik sutsuenak ordea,
Max Brodek, denak argitaratu zituen egilearen
nahiaren kontra.
Inguratzen zuen munduaren behaketa
etengabearen bidez, bera hil ondoren
gertatuko ziren izugarrikeria asko iragarri
zituen Kafkak. Munduak gero baietsi baino
egingo ez zituen irudiak atera zituen,areagotuta eta finduta, bere familiatik eta
bere gizartetik. Amerika eleberria, 1927an
argitaratua -ez zen inoiz kontinente hartan
izan-, jende ororen zorionaren amets
amerikarraren parodia ia irrigarria da.
Gaztelua-k (Das Schloss) -1925ean argitaratua
; hauxe da Kafkaren testurik handinahiena
ez ezik, gaurko kontagintzaren erakusgarri
harrigarrienetako bat-, 1940ko
hamarraldiko Europa gatazkatsuan sortuko
ziren fenomeno batzuk agertzen ditu,
horien artean faxismoen zitalkeria eta
kontzentrazio esparruetako unibertsoa.
Mekanismo burokratikoak berriz, labirintu
deformatzailea dira Kafkarengan -kezkaren
kezkaz azkenerako itomena sortzen baitute-
; amairik gabeko eskaileretan eta korridoreetan
zehar dabil bere nortasunaren
bila Der Prozess (Auzia)-ko errudun itxurazko
zergatikorik gabea.
Bizitza eta obra
Kafkaren lan autobiografiko nagusian,
Brief an den Vater (Gutuna aitari, 1919an
idatzia ; hartzaileak jaso ez zuena), bere bizitzaren
porrota -ezin familiaren loturak
eten, ezin bere familia propioa osatu-, eta
baita literaturaren "ihesbidea" ere, aitaren
irudi galarazleari egozten zion Kafkak, hark
komentzitu zuelakoan bere ezintasunaz ;
nolabait ere, Kafkaren iritziz, aitak desbideratu
zuen bere helburu eta asmoetatik.
Alabaina, aitarekin eta familiarekin zituen
harreman eskasak baino sakonagoak ziren
Kafkaren larritasunaren eta etsipenaren sustraiak,
nahiz eta familiarengandik gertu
bizitzeko hautua egin zuen. Kafkaren etsipenaren
azken zergatia gizakiengandik etagizarteagandik bakartua egotean zegoen -
estimatzen zituen adiskideengandik, maite
zituen emakumeengandik, gorrotatzen zuen
lanetik, bizi zen gizartetik-, eta orobat jainkoarengandik
aldendua egotean, berak zioen
bezala, benetako Izaki ezin hautsizko
harengandik.
Eskolan ikasle ona izan zen, eta judu
zintzoa, nahiz eta judu komunitatean nahitaezko
ziren erritoetan bakarrik parte hartu
. Alabaina, gizarte usadioen kontra Kafkak
barrutik sentitzen zuen kontrakotasuna
agerian geratu zen, gaztetan sozialista eta
ateoa zela adierazi zuenean. Heldua zelarik
ere, sozialisten zale izan zen ; txekiar
anarkisten bileretara joan ohi zen Lehen
Mundu Gerraren aurretik ; eta, azken urteetan,
interes handia agertu zuen sionismo sozializatu
baten alde. Hala ere, ez zuen inoiz
jokabide aktiborik izan politikan, eta ez
zuen konpromisorik hartu. Judua zenez
gero, Pragako alemaniar komunitatetik
kanpo geratzen zen Kafka, baina intelektual
modernoa zen neurrian, bere herentzia
judutik at zegoen. Begi onez ikusten
zituen txekiarren aldarrikapen politiko eta
kulturalak, baina bere kultura alemaniarra
zela-eta, ezin zuen haien alde egin. Beraz,
bakardade sozialak eta sustrai faltak areagotu
baino ez zuen egiten Kafkaren bizitzaren
zoritxarra. Nolanahi ere, Pragako
germaniar-judu intelektual zenbaiten adiskide
egin zen, eta 1902an Max Brod ezagutu
zuen, bigarren mailako artista, adiskide
mina, miresle handia, bere obrarenbabeslea, bultzatzailea eta interpretatzailea,
eta biografo nagusia izango zena.
Pragako Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak
amaitu ondoren -ez zitzaizkion batere
interesatzen baina-, aseguru konpainia
batean hasi zen lanean 1907an. Lan hark
ez zion idazteko betarik ematen ordea, eta
1908an beste konpainia batera aldatu zen.
Hantxe egon zen 1922an tuberkulosiak jota
erretiratu behar izan zuen arte, hil baino bi
urte lehenago. Langile nekaezina baitzen,
lankide guztiek estimatzen eta errespetatzen
zuten. Izan ere, Kafka, oro har, pertsona atsegina
zen, argia eta umoretsua ; baina lanaren
errutina eta egiten zuen bizimodu bikoitza
(gauez idazten baitzuen beti) tortura
bihurtu zitzaizkion, eta erabat nahastu zizkion
harreman petsonalak : inhibizioak hondatu
zituen Felice Bauer-ekiko harremanak
(bi aldiz finkatu zuten ezkontza hitza,
1917an harremanak betiko hautsi zituzten
arte). Geroago, Milena Jesenskarekin izan
zituen maitasun harremanek ere ez zuten
onik izan. Kalka gero eta ahulago zegoen
osasunez, eta azkenean, lan bikoitzaren
astuna ezin eramanik, gaixotu egin zen.
1917an tuberkulosia diagnostikatu zioten,
eta handik aurrera bolada asko eman zituen
osasun etxeetan.
1923an Berlina joan zen aitaren familiarengandik
ihes egin nahian eta literaturan
murgiltzeko asmotan. Berlinen beste
emakume bat topatu zuen, Dora Dymant
judu sozialista, baina 1924ko neguan arrunt
gaizkitu zelarik, Pragara itzuli zen, Dorarekin
. Handik gutxira hil zen Vienan.
Bizi zelarik, abangoardiako argitaratzaileek
bultzatuta, justu-justu argitaratu zituen
obra batzuk : hasierako lanak, Bescbreibung
eines Kampfes (1909, Borrokaldi baten deskribapena)
; Betratcbtung (1913, Gogoeta),
prosazko pieza laburrak; eta heldutasunekoak
: Das Urteil (Kondena, 1912an idatzitako
istorio luzea), Die Verwandlung (1915,
Itxura-aldaketa), eta In der Strajkolonie
(1919, Espetxe Kolonian) ; Ein Landartz
(1919 ; Landaldeko sendagilea), kontakizun
laburren bilduma da.
Izan ere, bere lanari buruz zituen zalantzak
zirela-eta, gainerako obra guztiak
erre zitzala agindu zion Kafkak bere literatura
testamentuaren betearazleari, Max Brodi
. Eskaerari jaramonik egin gabe, Auzia,
Gaztelua eta Amerika argitaratu zituen Brodek,
1925ean, 1926an eta 1927an, hurrenez
hurren ; eta pieza laburren bilduma bat,
Beim Bau der cbinescbisen Mauer (Txinako
harresia), 1931. urtean.
Kalkaren alegia askok gauza normalak
eta gauza guztiz bitxiak nahasten dituzte,
nahiz eta zenbaitetan baliabide literario eta
hizkuntzazko baten emaitza moduan uler
daitekeen bitxikeria, hala adibidez egoera
patologiko batek sorrarazitako eldarnioari
errealitatearen estatusa ematen zaionean,edo hizkuntza irudi arrunt baten metafora
hitzez hitz hartzen denean. Auzia-n, esaterako,
batere zalantzarik gahe hiltzen du bere
burua seme batek aita zaharrak hala eskatu
diolako. Itxura-aldaketa-n, semeak, goizean
esnatu, eta zomorro nazkagarri bihurtuta
aurkitzen du bere burua ; pixkana-pixkana
hiltzen da, ez bakanik bere familiaren lotsagatik
eta abandonuagatik, baita bere etsipen
errudunagatik ere.
Alegia labur askoren gaiak agertzen dira
gero berriz ere eleberrietan. Amerika-n,
adibidez, mutil bat, Karl Rossmann, Ameriketara
bidaltzen du bere familiak. Han
aitaren ordeko bat bilatzen du etengabe.
Mutilaren xalotasuna eta tolesgabetasuna
direla-eta, leku guztietan esplotatzen dute,
eta azkenean ametsezko mundu batean
onartzen dute, "Oklahomako natura-antzerkian";
ohar batean erantsi zuen Kafkak Rossmann
laster hilko zela. Auzia-n, Joseph K.. a protagonista, banku bateko langile fina
eta ezkongabea. Goiz batean goardiek esnatu
eta atxilotzen dute. Epaitegian hasten
den ikerketa laster bihurtuko da fartsa irrigarria,
ez dute inoiz K.-ren kontrako salaketa
zehazten, eta gorteak ez du beste urratsik
egiten. Baina Joseph K., bere balizko
delitua argitu nahi baitu, epaitegi batetik
bestera hasten da eginahalean mugitzen.
Iluntasuna, miseria eta lizunkeria besterik
ez du aurkitzen bere bilaketan. Katedral
batean dagoela atseden hartzen, apaiz batek
adierazten dio errugabetasunaren aldarrikapena
hera erruaren adierazgarri dela,
eta betiko galarazia duela aurkitu nahi duen
justizia hori. Azkeneko kapituluak Joseph
K.-ren exekuzioa deskribatzen du, bera
oraindik ere laguntza eske eta protestaka
ari dela. Hau da Kalkaren obrarik beltzena
: leku orotan dago gaizkia, ezinezkoa da
barkamena edo erredentzioa, ahaleginek
gizonaren benetako ezintasuna agertu baino
ez dute egiten.
Gaztelua da Kafkaren azken lanetako
bat. Gertalekua herrixka bat da, gaztelu
baten azpian dagoena. K. iristen da herrira,
eta lur neurtzailea dela dio, gazteluko
agintariek izendatua. Herrikoek ordea ez
dute onartzen, eta K.-ren onartua izateko
ahaleginak Auzia -ko bezain misteriotsua
den aginpide baten aurrean- kontatzen dira
eleberrian. Joseph K.-k bezala, hemengo
protagonistak ere zerbitzari batekin maitasuna
egiten du, Friedarekin, haina emakumeak
utzi egingo du K.-k erabili besterik
ez duela egiten konturatzen denean.
Friedaren pertsonaia berria gertatzen da Kafkaren
obran : izan ere, Kafkaren pertsonaia
gehienak ia funtzio hutsak dira, baina
Friedak benetakoa dirudi, pertsona segurua,
lasaia eta praktikoa. Badirudi irtenbideren
bat aurkitzen duela K.-k beragan, eta bere
bakardadetik ihes egiteko bidea sumatzen
duela neskaz estimuz mintzatzen denean.
Kafkaren obra irekia
Kalkaren istorioek eta eleberriek interpretazio kontaezinak sorrarazi dituzte. Max Brodek eta Kafkaren ingelesezko aurreneko itzultzaileek, Willa eta Edwin Muir-ek, jainkozko graziaren alegoria moduan ikusi zituzten. Existentzialistek berriz benetako existentzia bat eraikitzeko oinarri bezala ikusi zituzten Kafkaren errua eta etsipenaren gaiak. Zenbaiten ustez, aitarekin zituen harreman zailak dira Kalkaren lanaren funtsa ; beste batzuek berriz gizartearen kritika -ohiko errutinaren azpian dagoen bortxakeria- azpimarratu dute ororen gainetik ; gorago aipatu den bezala, bada totalitarismoaren igarkizunik Auzia-ko burokraziak sortzen duen izu zentzugabe eta aurpegigabean . Surrealistek oso gogoko zituzten Kafkak behin eta berriz aurkezten dituen gertaera eta egoera absurduak. Eta, Kafkaren obrak eta egunkariak kontuan harturik, bada oinarririk interpretazio horiek guztiak egiteko. Izan ere, azken finean, obra irekiak dira Kalkarenak, inoiz agortzen ez diren esanahien iturri.