Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Benedetto Croce (1866-1952) Gabriele DAnnunzio (1863-1938)

Benedetto Croce

 

Benedetto Croce

Benedetto Croce italiar filosofo, idazle eta historialaria 1866an jaio zen L'Aquilako eskualdean eta 1952an hil zen Napolin. XX.. endearen lehen erdiko italiar humanista handienetakoa izan zen, eta faxistek ezarritako erregimen politiko handinahi eta zapaltzaileari aurre egiteko eta gerrak suntsituriko nazio bat berreraikitzeko ahaleginari esker Italiaren izpiritu modernoaren aita bihurtu zen.

Italiako erdialdean lurrak zituen Napoliko familia batean sortu zen Croce, eta giro erlijioso, monarkiko eta kontserbadorean hezi zuten. Bere bizitzako urte gehienak Napolin igaro zituen, eta inguru hartako bizitzaren eta bertako heroien biografiaren ezaguera sakona eskuratu zuen.

16 urte zituela umezurtz gelditu zen, lurrikara baten ondorioz, eta bere bizitza «amesgaizto» bihurtu zen, egileak berak aitortu zuenez. Lehen urteetan ezagutu zuen mundu ordenatua goitik behera astindu zuen gertaera hark, eta betiko kutsua utzi zion Croceri. Harrezkero pertsona bakartia izan zen, nahiz eta jarduera bizia eta lan handiak burutu ; beti bilatu zuen askatasuna, sormen askatasuna, eta norberak bere izpiritua askatasunean osatzeko duen eskubidea aldarrikatu zuen.

Ezbehar izugarri haren ondoren lanean aurkitu zuen bere etsipena ahazteko bidea.

Erroman zuzenbide ikasketak hasi zituen, baina alde batera utzi zituen, eta bere kasa jardun zuen ikasten ; gaur egun historiako ikasle autodidakto ospetsuenetakotzat hartua da.

Egileak esan zuenez, Erromako urteak izan ziren bere bizitzako beltzenak. Napolira itzuli zelarik, esan bezala, bere kasa hasi zen ikasten, historia eta filologia lehenik, filosofia geroago (1902 ingurutik aurrera batez ere). Metodoari buruz zituen kezken eraginez, filosofian murgildu zen ordu arte historialari izan zena, eta horrela hasi zenhistoriaren kontzeptua eta historiak artearekin zuen lotura definitzen. 1903an La Critica kultura kritikako aldizkaria sortu zuen, eta harrezkero, bere filosofia sistema osatuz joan zen, gero ikusiko den bezala.

1910ean erreinuko senatari izendatu zuten eta 1914an ezkondu egin zen. I. Mundu Gerran aliatuekin bat egin zuen, baina beti baztertu zuen gerra goi mailako eta behe mailako kulturen arteko gatazka zela sinetsarazi nahi zuen ideia. Gerra ondoren politikan jardun zuen baina Mussolinik aginpidea hartu zuenean haren kontra agertu zen eta bere karrera politikoa bertan behera gelditu zen. 1926tik 1943an faxismoa gainbehera etorri zen arte, bere izena debekatuta egon zen, nahiz eta ezin izan zituzten haren obrak debekatu. Croce faxismoaren kontrako mugimenduaren sinbolo bihurtu zen; haren ustez faxismoak Italia berri bat nahi zuen, bertute zibilen gainetik berekoikeria jartzen zuen Italia bat, itxura eta keinua jartzen zituena benetako ekimenaren gainetik.

 

Izpirituaren filosofia eta literatura lan nagusiak

Croceren lehen urteetako obretan, azpimarratzekoa da estilo trinkoa, ironia eta polemikarako joera. Hasierako idatzietan erudizioari heldu zion, baina laster ikusi zuen bide hura aski mugatua zela beretzat.

Horrela, 1903an La Critica aldizkaria sortu zuenez gero aldaketa nabarmena ikusi zen Croceren karreran. Hasieran kronika eruditoa egin bazuen, harrezkero gehiago kezkatu zen bere garaiko Europako gertaera historiko, filosofiko eta literarioen kritika egiteaz.

Garaitsu hartan hasi zen, orobat, izpirituaren filosofia deritzona azaltzen eta lantzen. Croceren filosofia filosofia erromantiko klasikoaren arrazionalismoan oinarri harturik osaturiko filosofia sistema bat da eta hartan garrantzi handia izan zuen Hegelek. Hegelen ideiei jarraituz, errealitatea giza izpirituaren esperientzia inmanentera mugatu zuen ; haren ustez ez dago giza adimenaren kontzientzia subjektiboaz haraindiko mundu objektiborik, eta berebiziko garrantzia ematen zion intuizioari, intuizioa hartzen baitzuen literatura eta arte lanaren oinarritzat, ezagutza intelektualaren aurreko egoeratzat. Bestalde, Croceren sistemaren printzipio nagusia sistemaren egituran eta historian zehar izpirituak betetzen duen zirkulartasuna da. Izpirituak, zirkulartasun horretan, aldi teorikoak edo intelektualak (estetika eta logika) eta praktikoak (ekonomikoa eta etikoa) betetzen ditu. Izpiritua beraz, inmanentea eta dinamikoa da, haren ustez. Eta ikuspegi horretatik, historia filosofiarekin identifikatu zuen, eta oinarrizko zeregina eman zion ezagutzaren alorrean historizismoari, Teoria e storia della storiografia (1912, Historiografiaren teoria eta historia) liburuan erakutsi zuenez.

Filosofia sistema horren lehen azalpenak Estetica (Estetika, 1902) obra handian eman zituen ; estetika positibistaren kontra azaldu zen, eta artea jarduera intuitibo gisa azaldu zuen, ez jarduera intelektual gisa.

Bere ideiak zehaztuz joan zen geroagoko beste zenbait lanetan, adibidez : Logica come scienza del conceto puro (1909, Logika kontzeptu puruaren zientzia gisa), Problemi di estetica (1920, Estetika arazoak), Nuovi saggi di estetica (1920, Estetikari buruzko saiakera berriak), etab.

Baina filosofiari buruzko lanez gainera, aipagarriak ditu historiografiako lanak ere, besteak beste, Storia del regno di Napoli (1925, Napoliko erreinuaren historia) eta Storia d Italia del 1871 al 1915 (1928, Italiako historia 1871tik 1915era). Lan horietan arrazoia eta gogoeta morala jarri zuen aktibismoaren gainetik, eta faxismoaren kontrako jarrera agertu zuen, esan bezala.

 

Gabriele D'Annunzio

Gabriele dAnnunzio italiar idazlea Pescaran jaio zen 1863. urtean eta Brescian hil 1938an. Hainbat lan egin zituen, olerkari, eleberrigile, antzerkigile, kazetari eta politikari gisa, eta XIX. mende amaierako eta XX.. ende hasierako italiar idazle nagusietakoa eta garai hartako pertsonaiarik eraginkorrenetako bat izan zen.

DAnnunzio familia lurjabe aberats batean jaio zen. Erromako unibertsitatean egin zituen letretako ikasketak eta oso gazterik hasi zen ospea irabazten Primo bere olerki bildumaren argitalpenari esker (1879, Udaherri hasieran). Garaitsu hartakoa du, orobat, Canto Novo (1882, Kantu herria) bilduma, aurrekoa baino pertsonalagoa, eta deskribapen sentsual, sutsu eta oparoez betea.

Lehenengo hi obra haietan parnasianismoaren eragina sumatzen zaio D'Annunziori.

Erroman igaro zituen urteetan estetizismoaren eta dekadentismoaren eragina ere jaso zuen, eta haietatik ikasi zuen, hesteak heste, teknika formalaren zaletasuna. Horrela idatzi zituen, esaterako, bere eleberri autobiografikoa, Il piucere(1889, Plazerra) eta L'innocente (1892, Inozoa). Lan horietan bietan, bestalde, agertu zituen Nietzscheren supergizonen tankerako heroi gartsuak.

Lan haien ondoren hutsune morala betetzeko asmoa erakutsi zuen, eta horren arriskuaz ohartzen bazen ere, Nietzscheren supergizonaren mitoa hartu zuen oinarri gisa eta «boterea lortzeko grinaren- ordez ideia estetizatzaileak erabili zituen. Joera horri jarraituz idatzi zituen Il trionfo della morte (1894, Heriotzaren garaipena), bere eleberririk ezagunena, Le vergini dellarocce (1895, Harkaitzetako Amu Birjinok), Nietzscheren heroi amoralak protagonista dituena, eta Ilfuoco (1900, Sua) eleberri erotikoa .

1894. urtean maitasunezko harreman luze bat hasi zuen Eleonora Duse antzezlearekin eta obra bikainak eskaini zizkion hari, adibidez La Gioconda (1899) eta Francesa da Rimini trajediak, esaterako. Harreman hura eten ondoren hien arteko harremanari buruzko xehetasunak argitaratu zituen lehen aipatu den Sua eleberrian.

Baina bere antzezlan nagusia 1904an eman zen argitara. La figlia di Iorio (lorioren alaba) du izenburua, eta Ahruzziko nekazarien superstizio eta beldurrei buruzko drama poetiko bat da. I. Mundu Gerra aurretik idatzi zuen, orobat, bere eleberri nagusietakoa, Forse che si forse che no (Agian bui, agian ez, 1910). Azkenik, azpimarratzekoa da garai hartan olerkigintzaren alorrean egindako lana : Laudi del cielo del mare della torra e degli eroi (Zeruaren, itsasoaren, lurraren eta heroien gorazarreak, 1900- 1904) hilduma da lan aipagarriena, batez ere hilduma hori osatzen duen hirugarren liburua, Alcyone izenekoa (1903). Liburu horretako zenbait olerkitan izadiarekiko bat egite sentsual eta atsegingarria aldarrikatu zuen eta italiar olerkigintza modernoaren aitzindaritzat hartuak dira. Otira horietan ordu arte nagusitu ziren apaingarri modernistak murriztu zituen eta errealismo trinkoaren bideari heldu zion gehiago ; hori izan zuen ezaugarri nagusietako bat hain zuzen ere, estetizismoaren eta errealismoaren arteko sintesi latza.

1910ean Frantziara ihes egin behar izan zuen. Oso bizimodu nahasia eta bitxia zeraman eta hainbat obra idatzi zituen arren, ez zuen bizimodu hura mantentzeko adina diru irabazi eta zor asko egin zituen. Frantziako egonaldian zenbait lan idatzi zituen, adibidez Le martyredeSaintSebastien (1911, San Sebastianen martirioa), frantsesez, eta Gorazarreok hildumako laugarren liburua, Merope (1912), Libiako konkista goresten duen Canzoni della gesta d'oltremare (Itsasoz haraindiko egitandiaren kantua) olerkia hiltzen duena, hesteak heste.

I. Mundu Gerra hasi zenean Italiara itzuli zen bere herria gerran sartzeak eragin zion suhartasunak bultzatuta. Berak ere gerran parte hartu zuen ; borrokalari sutsua izan zen, eta begi bat galdu zuen borrokan. Garai horretan, supernazioaren mitoak hartu zuen D'Annunzioren obran ordu arte supergizakiaren mitoak izan zuen lekua.

1919. urtean Versaillesko itunaren kontra azaldu ziren DAnnunzio eta haren 300 bat jarraitzaile ausart, arditi deituak. Versaillesko itunaren kontrako jarrera horren erakusgarri da heren ustez Italiarena zen haina itunaren arabera Jugoslaviari eman behar zitzaion portu dalmaziar bat, Fiume,okupatu izana. Fiumen diktadura moduko dat ezarri zuen D'Annunziok 1920. urtea arte, italiar gudarosteak aginpidetik egotzi zuen arte alegia. Ekintza hark portu harekiko Italiaren interesa piztu zuen, ordea, eta Italiak portu hura bereganatu zuelarik faxisten eta Mussoliniren aldeko sutsua izan zen D'Annunzio. Bere lanen argitalpen nazionala eta titulu bat eskaini zioten faxistek, haina, D'Annunziok ez zuen harrezkero halako eraginik izan politikan.

Lomhardiara erretiratu zen, eta han eman zituen bere azken urteak, memoriak eta aitortzak idazten.