Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Valle-Inclán (1866-1936)

Olerkari, antzerkigile eta eleberrigile hau, mitoa eta pertsona nahasten dituen bere irudi guztiz orijinalagatik eta ibilbide estetiko bereziagatik nabarmendu zen batez ere. Hasieran modernismo sinbolistaren ideal estetikoetan murgildu zen, baina haren arteak elementu ironiko bat gorde zuen, errealitatearen ikuspegi kritikoaren zerbitzura, eta hori areagotuz joan zen dekadentismoaren oinarrietatik urruntzeraino eta formula estetiko berezi bat moldatzeraino, «esperpentoa», bere garaiko Europako gainerako idazleengandik bereizi zuen ezaugarria.<br><br>

Ramon Maria del Valle-Inclan, jaiotza izenez Ramon del Valle y Peña, Villanueva de Arousan jaio zen (Pontevedra, Galizia), 1866ko urriaren 28an. Galizian eman zuen gaztaroa, eta zuzenbide ikasketak egin zituen Santiago de Compostelan. Gero Mexikon izan zen eta 1895ean Madrilen jarri zen bizitzen. 1899an ezkerreko besoa galdu zuen Manuel Bueno idazlearekin izandako liskar batean. Madrilgo giro literarioaren pertsonaia nagusietako bat izan zen eta haren jarrera harroak eta itxura deigarriak mirespen suharrak bezain ezinikusi biziak piztu zituzten.

Haren lehenengo lanetan -Femeninas (1895, Emakumezkoak), Epitalamio (1897) eta Claves liricas (1903, Lirikaren giltzarriak)- modernismoaren eragin nabarmena antzematen da, eta Sonatas izeneko eleberri zikloan (Sonatak, 1902-1905), modernismoaren eraginaz gainera Frantziako dekadentismoarekiko mirespena. Nolanahi ere, handik gutxira, aurrekoen itzalpetik atera eta oso arte berezia moldatu zuen, zeharo estilizatua eta herriaren ariman inspiratua aldi berean : La guerra carlista (1908-1909, Karlista gerratea) eta batez ere Comedias bkrbaras (Komedia barbaroak) ziklo dramatikoa -Romance de lobos (1907, Otsoen erromantzea), Aguila de blason (1908, Harmarri arranoa) eta Cara deplata (1922, Zilar aurpegia)- izan ziren estilo berri horren lehenengo emaitzak.

1907an Josefina Blanco antzezlearekin ezkondu zen. Handik hiru urtera Mexikora joan zen antzerki talde bateko zuzendari gisa, eta handik itzultzean, arazo ekonomikoek itoa beti, estiloz aldatu zuen, hizkuntza pixkana-pixkana bihurrituz. Estilo berri horren lehen emaitzak dira La cabeza del dragon (1912, Herensugearen burua) eta La marquesa Rosalinda (1913, Rosalinda markesa) antzerki lanak eta La pipa de kif (1919, Kif pipa) poema bilduma. Bien bitartean, Lehen Mundu gerran aliatuen alde atera zen eta frontean eta Verdungo lubakietan izan zen alemanen aurkako mintzalc-_)diak eginez. Handik itzulita eta ikusi zituenak ikusita La media noche (1917, Gauerdia) idatzi zuen. Geroago, hizkuntzaren alkimista bihurtuta eta bere garaiko egoera politikoak kitzikatuta, haren lan berezienak moldatu zituen, «esperpento» deitutako antzerki lan batzuk, zeinetan Espainiako bizimodu trajikoa azaldu zuen absurduaren eta satira gogorraren bidez : Luces de Bohemia (1924, Bohemiako argiak) eta Martes de carnaval (1927, Astearte Inautea) trilogia : Los cuernos de Don Friolera (Don Frioleraren adarrak), Las galas del difunto (Hildakoaren galaiak) eta La hija del capitkn (Kapitainaren alaba). Aldi berean eleberriak idazten jarraitu zuen, esperpentoaren antzeko estetika modu baten barruan : Espainiako XIX. mendeko politika eta gizarte ustelkeriari buruzko eleberri sail bat idazten hasi zen, El ruedo Iberico (Iberiako plaza) izenburupean, baina ez zuen osotara bukatu : La corte de los milagros (1927, Mirarien gortea), i Viva mi dueño! (1928, Gora nire nagusiaQ. Aipagarria da, bestalde, Tirano Banderas eleberria (1926), Mexikoko kazike baten alegiazko biografia, Espainiako eleberrigintzaren obra nagusietako bat bezala hartzen dena. 1927an eta 1929an espetxean sartu zuten denboraldi laburrez, Primo de Riveraren diktaduraren aurka azaltzeagatik . Aitzitik, 1932an, Espainiako errepublikako gobernuak Erroman zuen Arte Ederretako Espainiako Akademiako zuzendari izendatu zuen. 1934an Galiziara itzuli zen eta han igaro zituen bere bizitzako azkeneko urteak. Santiago de Compostelan hil zen, 1936ko urtarrilaren 5ean.

Valle-Inclan garraztasun beldurgarriko idazlea izan zen, liberala eta ezkertiarra, sustrai literarioko karlismo baten balio antiburgesak idealizatu zituena garai batean, eta iraultza sobietarraren alde agertu zena bere bizitzako azkeneko urteetan. Pablo Iglesiasenganako begikotasuna azaldu zuen eta Sobiet Batasuneko Lagunen Elkarteko ohorezko presidentea izendatu zuten errepublikaren garaian.

 

Literatur lanaren bilakaera eta aniztasuna

Valle-Inclanen lanaren konplexutasuna bi aldetatik dator : bai haren obraren bilakaeratik bai literatura genero guztiak lantzeagatik. Konplexutasun horregatik, batetik, eta haren bizitza eta bizimoduak eragindako polemika suharragatik, bestetik, haren obra berritzailea ez zen osotara ezagutu bere garaian, baina gaur egun Espainiako literaturaren gailur handienetako bat bezala erakusten da. Eleberrigintzan eta antzerkigintzan zeharo berritzailea izan zen, ez ordea olerkigintzan. Poema guztiak Claves liricas (1930) izeneko idazlanean bildu zituen, hiru liburukitan banatuta. Aurreneko liburukian, Aromas de leyenda (1907, Elezahar usain gozoa), Galiziako tradizioen eta elezaharren mundu arkaikoa berregin zuen eta agerian utzi zuen modernismoaren eta haren lagun.

Ruben Darioren eragin garbia. Antzinako tradizio feudalekiko zaletasuna ongi ezkontzen zen idazleak garai hartan aldarrikatzen zuen monarkismo karlistarekin. Liburu horretan halako tirabira bat sumatzen da ikasitako hizkuntzaren eta bere ahots propioaren bilaketa hasi berriaren artean. Bigarren liburukian, Elpasajero (Bidaiaria), gai bera landu zuen, eta literatura prozedura berberak erabili zituen, baina aurrekoan ez bezala, erraz aurki daitezke adierazpen poetiko propioak eta elementu autobiografikoak.

Hirugarren eta azken poema liburukian, berriz, erabat desagertu ziren post-erromantizismoaren eta parnasianismoaren lanabesak, eta baita ozentasun modernistaren parte handi bat ere : La pipa de kif (1919) liburukiko poemetan buhame bizitza eta zentzugabekeria orduko errealitatean txertatzen dira, abangoardien iragarle diren irudiekin batera.

Hitz lauzko idazlanetan, berriz, aipagarria da haren lehen kontakizun zikloa, lau liburuz osatua : Sonata de otono (1902), Sonata de estao (1903, Jardin umbrdo eta Corte de amor ipuinak barne dituena), Sonata de primavera (1904, Flor de santidad eleberri poetikoarekin batera argitaratua), eta Sonata de invierno ( 1905). Lehen aldi hura bukatuta, Valle-Inclanek interes biziz ekin zion gai historikoak lantzeari, eta bi trilogia berritzaile idatzi zituen : La guerra carlista (1908-1909) eta Comedias bkrbaras (1907-1922), Juan Manuel de Montenegro aristokrataren Galizia aldeko familiaren kondaira.

Lehenengo trilogia hiru liburu hauek osatu zuten : Los cruzados de la causa (1908), El resplandor de la boguera (1909) eta Gerifaltes de antano (l9O9). Bigarrena, berriz, heste hiru hauek : Aguila de blason (1907), Romance de lobos (1908) eta Cara de plata (1922). Gero, Una tertulia de antano (1909) kontakizun laburrak hurrengo kontakizun zikloa, bukatu gahea, iragarri zuen, El ruedo iberico, hiru liburu hauez osatua : La corte de los milagros (1922), ;Viva mi dueno! (1928) eta Baza de espadas (1958), hil ondoren argitaratua (1932an Baza de espadas-en zati bat atera zen, Visperas setembrinas). Lan handi horretan Isabel II.aren erreinaldiaren bukaera eta ondorengo iraultza berreraiki zuen satirazko bertsio baten bidez. Baina Farsa y licencia de la Reina Castiza (1909, aldizkarian argitaratua 1920an) eleberrian igarri zitzaion edo iragarri zuen tratamendu esperpentikoak Tirano Banderas (1926) eleberrian -haren eleberririk bikainena, bide batez esandasakontasun handiagoa iritsi bazuen, azkeneko ziklo horretan lortu zuen, dudarik gabe, literatura prozedura herriaren eraginkortasunik handiena, kontakizunaren alorrari dagokionez behintzat. Valle-Inclanek bere antzerki lan batzuetan erabiltzen zuen «esperpento » hitza, pertsonaiak eta balioak desitxuratzen zituenean. «Esperpento» hitza Luces de bohemia ( 1920) antzerki lanean, haren maisulanik handienean, erabili zuen lehenengo aldiz, baina garrantzi handiagoa hartu zuen Los cuernos de don Friolera izenekoan (1921, aldizkarian). Gorago aipatu den bezala, azken antzerki lan horrek, Las galas del difunto (1926) eta La - hija del capitkn (1927) lanekin batera, Martes de carnaval (1930) izeneko obra osatzen du.

Idazleak esperpentotzat zeuzkan horiek guztiak, eta literatura kritikari batzuentzat Retablo de la Avaricia, la Lujuria y la Muerte (1927) lanean bilduta dauden bost pieza laburrak ere estetika horrekin lotu daitezke. Esperpentoak errealitatearen ikuspegi dramatiko gisa egiten duen ekarpenak tradizio aristotelikoa apurtzen du, eta Bertolt Brecht (1898-1956) alemaniar idazleak antzerkiari buruz egin zituen hausnarketa eta gogoetekin lotzen du galiziar idazlea. Valle- Inclanen antzerkigintzaren esentzia berritzaileak bide berri bat urratzeko aukera eskaini zion Europako gaur egungo antzertiari, "oinazeaz eta irriaz haragokd" bidea eginez, esperpentoaren poetika iraultzaileari zegokion bezala.

Esperpentoaren poetikaren mendeko nukleo dramatikoa alde batera utzirik, edota horretaz gainera, Valle-Inclanek mitoekin lotutako antzerki lanak moldatu zituen, Galiziako espazio alegiazko batean kokatuta . Horien artean aipagarriena Divinas palabras da (1920). Fartsaren tradizioaren araberako lanak egin zituen, halaber, intenporalak, baina XVIII. mendean girotuak nolabait : Farsa infantil de la cabeza del dragon ( l9O9), La marquesa Rosalinda (1921), Farsa italiana de la enamorada del rey (1920), eta arestian aipatu den Farsa y licencia de la Reina Castiza hori bera. Nolanahi ere, sail horretako azkeneko bi lanek badute ahaidetasunen bat esperpentoarekin.

Kontakizun labur batzuez eta El yermo de las almas, Cuento de abril (1909) edo Voces de gesta (1912) bezalako antzerki lanez gainera, Valle-Inclanek estetikari buruzko hausnarketa txundigarri bat idatzi zuen, La lkmpara maravillosa (1916), hermetismoa eta esoterismoa elkartzen dituena.