Galdos, eleberrigilea eta politikaria
Aurreneko aldiz XVII. mendeaz gero,
espainiar literatura berriz ere Mendebaldeko
literaturetan lehen mailan jartzea lortu
zuen Galdosen obra zabalak. Esan daiteke,
Honore de Balzac, Charles Dickens eta eleberrigile
errusiarren parez pare, berak sortu
zuela eleberri modernoa. Bere garaiko
espainiar literaturagintzan, eleberrigintzan
zehatzago, idazle bakarra dago zorroztasunean
eta izpiritu kritikoan Galdosen parekoa,
adiskide izan zuen Leopoldo Alas
"Clarin" asturiarra hain zuzen.
Benito Perez Galdos XIX. mendeko Espainiaren
erakuslea izan zen, bai bere literatura
produkzioaren zorroztasunagatik, bai
bere liburuetan agertu zuen errealitatearen
zabalagatik. Narraziozko obra erraldoia egin
zuen : 46 alez osatutako eleberri historikoen
sail bat (Episodios nacionales), 31 eleberri
argitaratuak, eta zenbait kontakizun labur ;
horrez gainera, azken urteetan batez ere,
antzerkirako lanak ere idatzi zituen ; haietako
hogeita bi estreinatu ziren.
Galdosen liburu guztiek dute ezaugarri
komun bat : errealitateari buruzko ardura.
Idazten hasi zenean ari zen desagertzen
erromantizismoaren eragina. Hasiera-hasieratik
sumatzen da Galdosen lanean objektibotasuna
lortzeko eginahala. Hala, lehen
eleberriek badituzte ezaugarri erromantiko
batzuk (La fontana de oro, 1870 [Urrezko
iturria]), baina, gertaeren marko historikosozialanabarmendu ahala, laster desagertuko
ziren ezaugarri horiek. Idazle errealista
izanik beraz, zenbait eleberri naturalistak
dira, eta beste batzuek berriz, azkenekoekbereziki (Nazarin, 1895 ; Misericordia, 1897
[Errukia]), espiritualtasun berezi baten aldera
egiten dute.
Benito Perez Galdos 1843an jaio zen
Kanaria Handiko Las Palmasen, erdi klaseko
familia aski aberats batean. Aitonaeuskal jatorrikoa zuen, eta Kanarietako
Inkisizioaren idazkaria izan zen. Txikitatik
izan zen Galdos literatura zalea, eta gaztetan
irakurri zituen Cervantes, Quevedo,
Victor Hugo eta Dumas. Bere jaioterrian hasi
zen idazten, baina laster bidali zuten Madrilera
Zuzenbidea ikastera. Han, izeba
baten laguntzarekin, eta kazetari lanetan
hasita -Dickens-en Pickwick Papers eleberriaren
frantsesezko itzulpena argitaratu zuen
egunkari batean-, eleberrigintza lantzen
hasi zen. Ez zituen Zuzenbide ikasketak
bukatu, eta, 1870tik aurrera, buru-belarri
jardun zuen eleberriak idazten. Bizimodu
normal-normala egin zuen, kontagintzan
murgildua beti. Idazle aurrerazalea izan zen
eta ideia politiko orobat aurrezaleak zituen.
Ideologiaz liberala zen, eta erraz sartu zen
Errestaurazioak ekarri zuen joko politikoan ;
1886an, Sagastaren laguntzaz, diputatu izan
zen; baina urte horietan beretan hasi zen
bere garaiko politikagintzari buruzko ikusmolde
kritiko bat agertzen, egunkarietako
artikuluetan nahiz eleberrietan, harik eta
Errestaurazioko egoera eta aktibismo politikoa
erabat ukatu zituen arte. XX. mendean
jada, errepublikar-sozialista aliantzako
diputatu izan zen, eta 191ltik aurrera aliantza
horren lehendakari gisa jardun zuen.
Talde kontserbadoreen etsaitasunak oztopatu
egin zion Nobel sarirako hautagaitza,
eta 1897 arte eragotzi zion Espainiako
Errege Akademian sartzea. Sarrerako ekitaldian
hitzaldi garrantzitsu bat egin zuen,La sociedad presente tomo materia novelable
(Gaurko gizarte eleberriko gai modura),
eleberriari buruz zuen ikusmoldearen
agergarria.
Galdosen bizitzako azken urteak nahiko
gogorrak izan ziren, arazo ekonomiko larriak
izateaz gainera, itsutu egin baitzen.
Madrilen hil zen, 1920. urtean.
Galdosen obra
Galdosen obra, esan den bezala, izugarri
zabala da. Hasteko, Episodios nacionales
deituriko eleberri saila idatzi zuen,
hogei eleberriz osatua, eta espainiar gizartearen
sustrai historikoen ikerketa dena
(1873-1879). Bi sailetan banatzen dira eleberriak
: lehenengoak Gabriel Aracil cadiztar
gaztea du ia liburu guztien protagonista,
eta espainiar abertzaleen borroka kontatzen
da, inbasore frantsesen kontra. Abertzaletasunaren
goraipatze horrek arrakasta
handia eman zion ; alabaina, bigarren sailean
(1875-1879) interpretazio liberala da
nagusi : Salvador Mosalud da, gazte frantsestua,
akzioko gizona eta liberalismoaren
zalea, Fernando VII.aren garaiari buruzko
sail honen protagonista. Mendearen hondarrean,
1898an hasita, 1912 arte, sailari jarraitu
zion eta beste hogeita sei liburu argitaratu
zituen, Zumalakarregirekin hasita.
Galdosek arretaz jarraitu zuen bere eleberrietan,
eta xehetasunez deskribatu, Madrilgo
hiriaren zabalkundea. Hala, Madrilgo
hiri modernoaren sorreraren lekukotasuna
utzi zuen, Balzac-ek eta Dickens-ek,
hurrenez hurren, Pariskoa eta Londreskoa
utzi zuten bezala. Orobat ikertu zituen estamentuak
eta ogibideak, bere pertsonaien
barrena aztertu zuen eta baita deskribatu
ere ia psikiatriak oraintsu ikertu dituen arazo
eta sindromeak. Ikerlari bat bezalaxe arituzen Galdos bere pertsonaiak eta haien
eguneroko bizimodua aztertzen : etxebizitzen
egoera, bizitzeko moduak, higienearen
nolakotasuna, entretenimenduak, handitasunaren
irrika eta gorenera heldu nahia, hori
guztia eta gehiago maisutasunez agertzen
asmatu zuen.
Gorago esan bezala, antzerkia ere landu
zuen; ez da harritzekoa pertsonaien elkarrizketen
maisutasuna ezaugarri nagusietakoa
duen eleberrigile batengan. Hala ere,
ez zituen kalitate handiko antzerti lanak
egin, nahiz eta gai interesgarrikoak izan eta
helburu berriztatzailez idatzi zituen. Bere
antzerti lanetako batzuek arrakasta handia
izan zuten, baina arrakasta hori gehiago zor
zaio aurkezturiko gaien interes politikoari
obren kalitateari berari baino. Bestalde,
gutun asko idatzi zuen, oso interesgarriak
bere eleberrien sorreraren prozesua ulertzeko
. Galdosen obra zabala beraz eredu
argia da nobela zer den ulertzeko, ez nobelaren
paradigmatzat hartuta, nobelaren
eginbidearen erakusgarri gisa baizik.
Lehen garaiko eleberriak
Galdosen lehen aldiko lanek nobela
historikoaren alde egiten dute, beti ere irudi
edo pertsonaia bereziak azpimarratuz.
Egoera objektibo batean pertsonaia batzuetan
gatazkatsuak ageri dira, erromatizismoaren
kutsua dutenak, -Doña Perfecta, La
familia de Leon Roch (Leon Roch-en familia),
Gloria eta Marianela-, baina banakoari
dagokiona eta taldeari dagokiona bateratuz,
zentzu bera baitute azkenean. Alabaina,
historiaren eta eleberriaren aldizkatze horretan,
egilea heldutasunaren gailurrera iritsi
zenean, kontagintzaren autonomia gailendu
zitzaion historiari.
Lehen garai honetako eleberriak sarritan
dira egilearen iritziaren adierazgarri ;
tesiko nobelak dira, eta, horrexegatik, murriztua
dute autonomia artistikoa. Izan ere,
une horietan, egilearen kezka nagusia, ardura
inportanteena, bere herrikideen konponezina
zen, Independentziako gerraren
ondorioak banatuak utzi baitzituzten. Eleberri
hauen gai nagusia, azken finean, fanatismo
katolikoaren eta tolerantzia liberalaren
arteko kontrakotasuna da, eta bere
garaiko polemika intelektual gogorra jasotzen
dute. Leon Roch-ek, nolanahi ere,
kontamolde berri bat iragartzen du, aurreko
eleberrietako gertaleku irudizkoak bazterturik
bere garaiko Madril erreala hautatzen
baitu bere istorioak kokatzeko, ondorengo
obretan ere agertuko diren pertsonaiekin
.
Bigarren garaiko eleberriak
La desheredada ( 1881, Herentziaz gabetua), Clarinek espainiar lehen eleberritzat hartua, europar kontagintzak, frantsesak bereziki, XIX. mendean zehar sortu zuen eredu errealista-naturalistaren adibide betea da. Eleberri honetan maisutasunez baliatzen ditu egileak tresna formalak, kontalari orojakilearen jarduna eta pertsonaien barne ikuspegia, gutun, egunkari eta antzerkiko elkarrizketekin konbinaturik. Espainiako lehen eleberri modernoa da, Galdosen "eleberri garaikide" deritzanetan lehena . Sail hau madrildar gizartearen panorama bikaina da, Balzac-en la Comedie Humaine-ren parekoa. Eleberri ezezagunenak -El doctor Centeno ( 1883), Tormento eta La de Bringas ( 1884koak biak), hurrenez hurrenekoak dira kronologiaz, eta nobela bateko bigarren mailako pertsonaiak ondorengoaren protagonista izatera igarotzen dira. Dena den, Fortunata y Jacinta da (1886-18887) garai honetako obra nagusia, eta orobat Galdosen obra osoaren bilduma eta gailurra ; "emakume esposatuen bi istorio" du azpititulua, eta XIX. mendeko pertsonaien bilduma bizi-bizia da. Beste eleberri batzuetan fisiologiari buruzko ardurak -ohikoa naturalismoan-, barne azterketa psikologikoaren bidetik, kontagintzaren beste ikusmolde bat dakar, Miau eleberrian (1888) agerikoa.
Azken obrak
1889an, La incognita (Ezezaguna) eta
Realidad (Errealitatea) obrekin, esperimentalismo
formalaren froga argi bat eman zuen
Galdosek : bi nobela hauek argumentu eta
pertsonaia berak dituzte, baina kontagintzaren
perspektibak (lehen pertsona eta
elkarrizketa, hurrenez hurren), desberdin
egiten ditu. Urteotako Galdosen eleberriek
Europako kulturetan oro har bizi zen eredu
errealista-naturalistaren krisia eta kontagintzaren
bide berrien bilaketa ageri dute.
Galdosek, bilaketa horretan, azterketa
psikologikoa, dramatizazioa eta Tolstoirengandik
gertu dagoen espiritualtasun bat
erabili zituen. Angel Guerra (1890-1891),
Tristana (1892), Nazarin (1895), Alma
(1895) eta Misericordia (1897) eleberrietan
argi dago kontakizunaren berritze nahi hori,
era berean gorago aipaturiko Episodios
nacionaleseko azken sailean ere ageri dena,
garai honetako baita. El caballero encantado
(l9O9), "ipuin erreal... sinesgaitza",
alegia alegoriko bat da, erradikalismo politikoa
adierazten duena, eta errealismoa erabat
baztertzen duena.