Gaztaroa eta lehen lanak
Fiodor Mikhailovitx Dostoievski Moskun
jaio zen 1821ean. Fiodorren aita behartsuentzako
ospitale bateko medikua zen eta etxeko
zerbitzariek hil zuten 1839an, Darovoie
herriskan, non, bi urte lehenago, emaztea
hil baizitzaion tuberkulosiaren mendean.
Aitak behartuta, Fiodorrek, zazpi semealabetan
bigarrenak, ingeniari militarretarako
ikasketak egin zituen San Petersburgon
(1838-1843), baina nerabe arorako piztua
zuen ariman literaturarako bokazioa.
1843an, kargu bat izan zuen hiriburuko
Ingeniaritza Departamentuan, baina hurrengo
urtean bertan behera utzi zuen karrera,
literaturan buru-belarri jarduteko.
Gogol miresten zuen, haina Puxkin batez
ere, azken hau izan baitzuen Dostoievskik
idazle ideal eta jarraibide. Balzac-en
Eugenie Grandet itzuli zuen 1844an. Bere
lehen eleberriak (Jendegaixoak, 1846) ospe
handia eman zion eta "Gogol berri bat" jaio
zela idatzi zuten, nahiz eta "psikologiarako
joera handiagokoa" zela ere ez zitzaien
oharkabean pasa.
Giza arimaren azterketa sobera konplikatu
zitzaion Bikoitza idatzi zuenean,
non nortasuna bitan banatzen den kasuak
aurkezten baititu. Ondoren datoz Eleberria
bederatzi gutunetan, Polzunov, Bihotz
ahula, Lapurzintzoa, Eguberritako zuhaitz
bat eta eztei bat, Besteren emaztea eta
senarra ohepean, eta Gau zuriak, kontakizunak
edo eleberri laburrak denak, batzuek
kostunbristak, besteak umorezkoak
eta heste zenbait gizarte kritika egiteko
intentzioz idatziak.
Garaitsu hartan haserretu zen Bielinskirekin,
literatura kritikari hari zor zion arren
bere bizitzako "unerik miresgarriena", ospetsu
egin zenekoa, alegia.
Preso eta zigorturik
Sozialismo utopikoak erakarrita Petrasevskiren
lagunartekoa egin zen. Hori zelaeta,
1849ko apirilean atxilotu zuten eta preso
egon zen bederatzi hilabetez Pedro eta
Paulo izeneko gotorlekuan, non Heroi txikia
ipuina idatzi baitzuen. Urte hartako
abenduaren 22an, bera eta heste 20 "petrasevskista"
fusilatzera eraman zituzten Semionov
plazara (itxurazko "fusilamendua" zen
izatez) eta soldaduen buruzagia apuntatzeko
agindua ematen ari zen unean "heldu"
zen barkamena. Dostoievskik ez zituen
inoiz burutik ezabatu ahal izan seguru hilko
zuten ustetan bizi izan zituen une estu
haiek. Horrela bada, heriotzaren ordez beste
zigor bat ezarri zioten : Siberian, Omsken,
gatibu lanetan lau urtez penatzea, eta ondoren,
soldadutza egin beharra denbora
mugagabez. Espetxe hartan debekatuta
zegoen ezer idaztea edo irakurtzea, Biblia
salbuetsita. Lau urteak pasa zirenean Kazakhstango
batailoi batera bidali zuten. Itzal
handiko pertsonak sartu ziren tartean eta,
hala, 1859ko ekainean, utzi zioten gaurko
Tver-en bizitzen jartzen, eta urtearen azkenerako
San Petersburgon zen berriro. Anartean,
Maria Dmitrievna Isaieva izeneko alargun
batekin ezkondu zen eta umorezko bi
eleberri idatzi zituen : Osabaren ametsa, eta
Stepansikovo auzoa eta hango auzotarrak
(1859an argitaratu ziren biak). 1861ean argitaratu
zuen Apalduak eta irainduak. Idazlan
horiek guztiek, dena den, ez zioten famarik
eman, bai, ordea, presondegiko oroitzapenak
argitaratu zituenean : Hilen etxeko
oroitzapenak (1861-1862).
Anaia zaharrenarekin, Mikhailekin, Uremia
izenburuko aldizkaria argitaratu zuen
1861ean (debekatu egin zuten 1863an, "zorigaiztoko
arazoari" buruzko artikulu batengatik, zeinetan Poloniaren matxinatzea tratatzen
baitzen). 1864-65ean, Epoha argitaratu
zuten hi anaiek, eta aldizkari horretatik
zabaldu eta aldeztu zuen Fiodorrek bere sinesmen
berria : "Errusiako herriak gorde du
bere baitan kristautasunaren espiritua, eta
aitoren semeekin eta jende ikasiarekin anaiturik,
tsarraren itzalpean, bere burua eta Europa
osoa salbatuko du". 1862an argitaratutako
Pasadizo gogaikarri bat izenekoan, moda
liberalari buruzko satira bat idatzi zuen,
urte hartantxe egin baitzuen lehen bidaldia
mendebaldeko Europara (Berlin, Dresde,
Paris, Londres, Geneva, Florentzia, Milan,
Venezia, eta Viena bisitatu zituen). Hurrengo
urtean, Udako irudipenei buruzko neguko
oharrak argitaratu zuen, zeinetan irri eta
trufa egiten baitzion mendebaldeko gizarteari,
'jainko" bakartzat dirua zuelako.
Bi grinak kiskaltzen zioten barrua, maitasunak
eta jokoak. Berriro atzerrira joan
zen Apollinaria Suslovaren atzetik (Jokalaria
eleberriko "Polina") eta uste izan zuen
erruletan aberasteko metodo "huts egin ezinezko"
bat lortu zuela, artean aberasteko
ametsak baitzituen (diruak askatasuna zekarrela
zioen). Handik urte batzuetara, Homburgen,
berriro ere zituen guztiak galdu
ondoren, zin egin zuen ez zuela gehiago
jokatuko, eta eutsi zion egindako zinari.
Atzerrira ihesi
1864an, anaia Mikhail -Fiodorren lagunik
eta laguntzailerik onena- eta emaztea
hil zitzaizkion. Zorrez ia itoan zebilen. Epoka
baliabide faltagatik desagertu zen. Aldizkari
hartan argitaratu zituen Lurpeko oharrak
eta Krokodiloa izenburuko eleberritxo
amaitugabea. Lan horietan Dostoievskik
garai hartako iraultzaileei egiten zien eraso,
Txernitxevskiri, batez ere. 1866an hasi
zen Krimena eta zigorra izeneko bere eleberri
handietan lehenengoa idazten. Jokalaria 26 egunetan diktatu zuen eta handik
hilabete gutxitara (1867ko otsailean),
24 urtez gazteago zen Anna Grigorievna
Snitkina takigrafoarekin ezkondu zen.
Hartzekodunetatik ihesi, Dostoievskitarrak
atzerrira joan ziren "hiru hilabeterako",
baina lau urte baino gehiago eman
zituzten Errusiatik kanpo. Dresden bizi izan
ziren lehenik, gero Genevan (han jaio zen
izango zituzten lau umeetatik lehena, neska
bat, hiru hilabete zituela hilko zena),
gero Milanen, Florentzian eta Dresden berriro
-hiri horretako pintura galeriari miresmen
berezia zion Dostoievskik-. Urte horietan
idatzi zuen Inozoa, non "gizon erabat
ona" irudikatu nahi izan zuen : Myskin
printzea (errusiar Kixotea). Gainera, izugarrizko
buruhausteak eman zizkion idazlan
luze bat idatzi zuen Bielinskiri buruz -gero
galdu egingo zen- eta baita Betiereko senarra
izenburuko eleberria ere. Esandako
horiek ez ezik, Deabruak idazten hasi zen
-"sozialisten aurkako panfleto bat", egilearen
beraren hitzetan- eta beste plan asko
landu zituen. Hain zuzen ere, plan horietatik
jaioko ziren gero Nerabea (1875) -gizarte
kapitalistaren azterketa bikaina eta
ideia baten indarra urrearena baino ere
handiagoa dela baiesten duena- eta Karamazov
anaiak (1879-80), Dostoievskiren
azken eleberria, haren pentsakeraren eta
artearen monumentuzko sintesia.
Aldizkarietako zuzendari eta idazle
Dostoievskik beti bilatu izan zuen bere irakurleekin harreman zuzen eta iraunkorretan egotea. Horregatik onartu zuen, 1872 urtearen azkenetan, Meserski printzeak "ordena misio bat betetzeko" eginkizunarekin sortutako Grazdanin aldizkariko zuzendari izatea. 1874an kargua bertan behera utzi eta bere aldizkaria sortu zuen -Dostoievski bera zela idazle bakar- Dnevnik Pisatelia (Idazle baten egunkaria) izenaren pean, izenburu berbereko sekzio bat izan baitzuen aurretik Grazdanin-en. Hilero atera zen 1876an eta 1877an. 1880an ale bakarra atera zen, eta beste bat 1881ean, Dostoievski hil eta gero. Bere aldizkarian, Dostoievskik polemika gogor eta suharrak izan zituen arerio ideologikoen aurka, Errusia handi eta ortodoxoaren aldeko ideiak aldezten zituen, zorroztasun miresgarriz aztertzen zituen Europa mendebaldeko politika gertaerak, eta kontakizun eta ipuin gogoangarri batzuk argitaratu zituen (Bobok, Haur bat eta Eguberrietako zuhaitza, Ehun urteko andrea, Esanekoa, Gizon barregarri baten ametsa), eta baita Puxkini buruzko hitzaldi ospetsua ere (1880). 1881ean hil zen Fiodor Dostoievski San Petersburgon.
Dostoievskiren lan eskerga
Dostoievski ez zen, Tolstoi bezala, bere
jabetzan bizi zen jaun bat, aldiz, bere lumatik
bizi behar izan zuen, nahiko larri
bazen ere, eta estuasunean eta gaixotasunean
sortzeko gauza izan zen, bere kemen
ikaragarriari esker. Ez zuen aintza ezagutu
bizitzako azken urtea arte, baina historiak
gorde dio leku bat literatura unibertsaleko
jeinurik handienen artean. Zorroztasun
handiz atera zion zukua egonezin
metafisikoari, aldi berean, Kristorengan eta
Errusiako herriarengan fede kartsua aldarrikatzen
zuela.
Dostoievskik "bizitzak berak eskaintzen
zuena" harturik idazten zuen, "konparaziorik
gahe askoz aberatsagoa gure asmakizunak
baino" idazlearen beraren hitzetan.
Azterketarako gaitasun paregabea zuen eta
zorroztasun harrigarriz sartzen zen bizitzaren
errai dialektikoetan, bizitza horren aberastasun
eta kontraesan guztiak gorabehera
. Gauza zen, orobat, posiziorik muturrekoenetara
heltzeko. "Netxaiev bat izan nitekeen
ni" (terrorista bat, alegia) adierazi
zuen. Ez zen hala izan, baina ez dago zalantzarik
guztiz identifikaturik sentitu zela
sortu zituen pertsonaia konplexu eta desberdin
guzti-guztiekin. Hark sortutako pertsonaiek
zeinek beren bizitza dute, eta beren
izaeraren arabera pentsatzen eta obratzen dute, sortzaileak hasieran nahi izan
zuena alde bat geratzen dela. Hala, Karamazov
anaiak idazten zuen bitartean, beldur
izan zen "monje errusiarra" (aita Zosima)
ez ote zen gauza izango behar adinako
argudioak kontrajartzeko Ivanen ateismoaren
aurka, azken hau eleberriko "Alde
eta aurka" izenburuko atalean azaltzen baita.
Pertsonaia bakoitzak bere ahotsa du.
Horregatik esan izan da Dostoievskiren eleberri
handiak "polifonikoak" direla, halaxe
adierazi zuen behintzat Baktin kritikariak.
Dostoievskiren obrak izugarrizko eragina
izan du XX. mendeko eleberrigintzan.
Sobera nabarmen geratzen da hori T. Mann,
Proust, Kafka edota Sartrerengan. Inspirazio
iturri izan zuten orobat V. Soloviov filosofoak,
Biely-k eta gainerako errusiar "sinbolista
gazteek", eta Leonov eta Bulgakov-en
gisako sobietar nobelagileek. Nietzschek eta
Freudek ere aitortu zuten Dostoievskirenganako
zuten zorra.
Atergabeko tentsioan bizi izan zen bere
bizitza osoan (epilepsia atakeak izaten zituen
gazte-gaztetatik hasita), fede egarriz eta
etengabeko zalantza artean. Dostoievskik
jakin zuen ulertzen bere garaiko krisialdi
handia eta gai izan zen bai Errusiaren eta
bai Europaren etorkizuneko alderdi batzuk
aurreikusteko. Europako gizartearen bilakaera
historikoa gai hartuta, esate baterako,
gizakien aldean gauzakiek hartuko
zuten nagusitasuna iragartzen asmatu zuen,
eta erdiz-erdi asmatu ere, gaur egun geroz
eta nabariago den bezala.