Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Poesia sinbolista Frantzian I Charles Baudelaire Paul Verlaine
Eskola sinbolista ofizial bat izan bazen ere -manifestu bat ere argitaratu zuen 1886an-, higikunde sinbolista zentzu zabalagoan hartu ohi da. Charles Baudelairerekin hasi eta goreneko mailara Mallarmerekin, Verlainerekin eta Rimbaudekin iritsi zuen joera estetikoa sartzen da higikunde horren barruan. Joera horretako poeta gehienek ez zuten, ordea, "sinbolista" izena onartu ; horrez gainera, sinboloa ez zuten poesiaren mekanismo nagusi bezala erabiltzen .
Charles Baudelaire (1821-1867)
Caroline Archimbaut-Dufays-en eta Joseph-Francois
B.-ren semea zen Baudelaire.
Aita senatuko administrazio bulegoetako
nagusi zen eta Baudelairek sei urte zituela
hil zen. Ama Jacques Aupick teniente koronelarekin
ezkondu zen orduan, baina
ezkontza hura trauma handia izan zen Baudelairerentzat
eta eragin handia izan zuen
haren bizitzan. 1832an Lyonera joan zen
bizitzera familiarekin batera, baina aitaordeak
hiriko errege barnetegian sartu zuen
ikasle. Handik lau urtera, Aupick Parisa itzuli
zen bere familiarekin, eta Baudelaire
Louis-le-Grand eskolan sartu zuten. 1839an
Parisko boheme giroan sartu zen eta idazten
hasi zen. Garai hartan latindar auzoko
prostituta zen Sarah-rekin (Louchette deitua)
izan zituen harremanak. Aupick kezkaturik
zegoen semeordearen jarreraz, etaahalegin guztiak egin zituen semea Indiara
joan zedin hilabete batzuetarako. Baudelaire
Maurizio uhartean izan zen eta handik Parisa
itzuli zen. 1842. urtean, adinez nagusi
ordurako, aitaren herentzia jaso, eta bere
kabuz bizitzera joan zen Saint-Louis uhartera
. Garai horretan harremanak izan zituen
Jeanne Duval antzezlearekin, haxix erretzaileen
klub batera joaten zen, alkoholaren
eta drogaren kontsumoari buruzko interes
teorikoa eta praktikoa sortu zitzaion,
eta diru arazoak izan zituen. Baudelaireren
ama erabat kezkaturik zegoen semearen
harremanez eta joan-etorriez, eta hainbat
ahaleginen ondoren lortu zuen Ancelle
notarioa Baudelaireren tutore izendatzea.
Egoera berri horren ondorioz, bere familiarekin
adiskidetu zen bolada batez,
baina 1845ean herriz ere eten zituen harekiko
harremanak. 1848ko otsailean eta ekainean
matxinatuekin bat egin zuen ; 1847an
Marie Daubrun antzezlearekin harremanak
izan zituen, eta haren ondoren, Madame
Sabatier-ekin. 1857an Lesfleurs du mal (Gaitzaren
loreak) poema bilduma aurkeztu
zuen Baudelairek ; ehun poemez osatutako
bilduma zen, bost zatitan banatua (1861eko
edizioan 35 poema erantsi zizkioten, eta zati
bat gehitu zitzaion). Liburu hura bahitu egin
zuten argitaratu eta egun gutxira, eta egilea
eta argitaldaria auzitara eraman zituzten,
liburu lizun bat argitaratu izanaren salaketapean
. 1864an Paris utzi eta Bruselara
joatea erabaki zuen Baudelairek, erabat etsita
baitzegoen : ez zuen lortu Academie Francaisean
sartzea, bere argitaldariak kiebra jo
zuen, eta ez zuen bere herritarren onespenik
lortu. Berehala konturatu zen BelgikaFrantzia burgesaren "karikatura" hutsa zela.
1866an paralisi krisi batek jo zuen, eta handik
urtebetera hil zen amaren besoetan.
Baudelaireren izenpean argitaratu zen
lehenengo lana 1845. urtean argitaratu zen
L Artiste aldizkarian : A une dame creole(Dama kreole bati). Ordurako, Gaitzaren
loreak osatzen zuten poema gehienak idatzita
omen zituen Baudelairek, hala diote
behintzat kritikariek. 1845ean bertan Pintura
Aretoari buruzko artikulu bat idatzi
zuen; hura izan zen Baudelairek estetikaren
kritikari buruz idatzi zuen lehenengo
saiakera. 1846an gai berari buruzko beste
artikulu batean, Horace Verneten pinturaren
kontra eta Delacroixenaren alde egin
zuen. Hurrengo urtean aldizkari batean La
Fanfarlo argitaratu zen, prosa liriko-autobiografikoa
. 1851. urtean Du vin et du haschisch
(Ardoari eta haxixari buruz) saiakeraargitaratu zuen ; lan hori Lesparadis artificiels
(Paradisu artifizialak) liburukiaren
barruan sartu zen. 1852an Revue de Paris
aldizkarian E.A. Poeren bizitzari eta obrari
buruzko ikerketa luze bat argitaratu zuen.
1855. urtean, berriz, Revue de Deux Mondes-en18 poema argitaratu ziren, Gaitzaren
loreak izenburupean ; hura izan zen
izenburu hura entzuten zen lehenengo aldia
. 1856an Poeren Ipuin harrigarriak itzuli
zituen, eta 1858an Genese dun poeme (Poema
baten sorrera) izenburuarekin Poeren
Konposizioaren filosofia lanaren itzulpena
argitaratu zuen Revue francaise aldizkarian.
Itzulpen hori izan zen, hain zuzen, poesia
hutsaren» lehenengo adierazpen teorikoa
. Adierazpen horri atxiki zitzaizkion,
ondoren, Mallarme eta haren eskolakoak.1861ean argitaratu zen Gaitzaren loreak
lanaren bigarren argitalpena. Garai hartakoak
dira, bestalde, Baudelairek amari
idatzi zizkion eskutitz samur eta etsipenez
beteak. Baudelaire Bruselan izan zen bitartean
argitaratu ziren, aleka, Le spleen de
Paris (Parisko spleen-a) prosazko poemak
eta Les epaves (Babesgabeak) poemak. Baudelaire
hil zenean, bere lan asko argitaratu
gahe zeuden, eta beste asko aldizkarietan
atalka argitaratuak izan ziren. Baudelaireren
lanen argitalpen osoa 1868-1869 urteetan
argitaratu zen, lau liburukitan. Garai
hartan argitaratu ziren, bestalde, Curiosites
esthetiyues (Estetikaren gauza bitxiak).. oztrnaux intimes (Eguneroko intimoak), aldiz,
ez zen 1909. urtea arte ezagutu.
Baudelaireren artea eta "poesia hutsaren" sorrera
Kritikariek.poesia modernoaren» sortzailetzat
hartzen dute Baudelaire ia aho
batez. Baina Baudelaire ez zen bakarrik
poeta handi bat izan, kritikari eta arazo
estetikoen ikerlari handia izan zen orobat.
Baudelairek poesia hutsa» kontzeptua osatzeko
lehenengo urratsak eman zituen, eta
poesia horrek zabaldu zizkion ateak sinbolismoari,
postinpresionismoari eta Mallarmeren
esperimentalismoari. Higikunde horiek
izan ziren, hain zuzen, poesia erromantikoaren
eta XX. mendeko poesiaren arteko
zubia.
Baudelairek, erromantikoek ziotenaren
kontra, behin eta herriz aipatzen zuen adimenak
ezinbesteko garrantzia cluela sormen
artistikoan. Lehen esan bezala, sakontasunezikertu zuen Baudelairek Poe, eta
haren zenbait iradokizun teoriko hartu eta
landu zituen ; kontzeptu horietan oinarrituta
azaldu zuen poesiaren «espezifikotasunaren»
kontzeptua. Baudelaireren ustez,
poesiaren espezifikotasuna ez zen hizkuntzaren
alorrean bilatu behar, Valeryk eta
Mallarmek egin zuten bezala, aldiz, irudimenaren
inguruan bilatu behar zen. Baina
zer zen Baudelairerentzat irudimena? Ez
zen, erromantikoek uste hezala, senak sortua
eta basatia, aldiz, haren ustez zentzumenek
inkoherentetzat hartzen duten
unibertsoa ordenatu eta bildu behar du
poetaren irudimenak. Dena dela, Baudelairek
poesiari egin zion ekarpen nagusia
ez zen bakarrik poesia hutsaren kontzeptua
eta praxia osatzea ; Baudelaireren poesia
sinbolismoaren sorreran bertan kokatzen
da, haina sinbolismoa hera baino modernoagoa
da, sentimenaren eta kontzientziaren
hitz ezkutukoenak berreskuratzeko
ahalmena baitu.
Paul Verlaine (1844-1895)
Paul Verlaine Metz-en jaio zen burges
familia batean. Gazte-gaztetatik hasi zen bai
poesia idazten eta bai orobat parnasianismoaren
bigarren belaunaldiko poetekin
harremanetan : C. Mendes, F. Coppee, A.
France, Sully-Prudhomme. Verlainek gaztetatik
erakutsi zuen nolabaiteko dualismo
existentziala, samurtasun sentimentalen eta
bat-bateko basakerien arteko txandakatzea
hain zuzen. Pobmes saturniens (1866, Saturnoren
poemak) lanean nabarmen ikusten
da Baudelairek Verlainengan izan zuen
eragina. Bestalde, lan horretan mistizismo
estetikoa eta Saturnoren zeinu tristearen
garaian jaiotakoek duten bizitzarekiko ikusmolde
pesimista nabarmentzen da. Fetes
galantes (1869, jai galaiak) lanean, berriz,
XVIII. mendeko joeretatik hurbilago agertzen
da, arinkeriatik hurbil eta kezka dekadenteaz
blai.
Verlainen amak, semea ««boheme» girotik
atera nahaian, Verlainen eta Mathilde
Maute de Fleurvillen arteko ezkontza prestatu
zuen. Ezkontza hartan oinarritu zen
Verlaine La bonne chanson (1870, Abesti
ederra) bertso liburua idazteko. Lan hori
samurtasunez beterik dago, eta zenbaitetan,
gozoegia ere bada. Sedango guduaren urtea
zen, Bigarren inperioaren beheraldia, eta
Parisko komunaren abenturaren garaia ;
Rimbaud gazteak, Parisa joana haitzen «herriarekin
batera hiltzeko», Verlainen gainera
hedatu zuen bere itzal zoritxarrekoa. Oso
harreman berezia eta estua sortu zen bi
idazle horien artean. Verlainek emaztea utzizuen eta Rimbaudekin joan zen Belgikara
lehenbizi eta Ingalaterrara gero ; haina Rimbaudek
ez zuen aurrera jarraitu nahi eta
harreman hura eten zuen. Erabaki horren
ondorioz, Verlainek lagunari tiro egin zion.
Bruselako eta Monseko espetxeetan egon
zen Verlaine denboraldi batez. Erlijio krisi
latzean murgildu zen, guztiz damuturikbaitzegoen. Romances sans parole (1874,
Hitzik gabeko erromantzeak) damuz eta
hitz onez ketetako lana idatzi zuen garai
horretan. Zigorra bete zuenean, irakasle
aritu zen atzerrian eta izadiarekin lotura
handiagoa zuen bizitza, nekazari bizitza,
egitea erabaki zuen. Baina berehala sortu
zitzaizkion harengan ohikoak ziren indarkeria
krisiak (hilko zuen mehatxua egin zion
amari) ; horrez gainera, alkoholismoak arazo
handiak sortu zizkion.
Ondoren Parisa itzuli zen ; ospe handia
hartzen ari zen Sagesse(1881, Zuhurtasuna)
lanari esker. Bestalde, dekadentismoaren eta
presinbolismoaren irudi gisa nabarmentzen
ari zen Verlaine. Les poetes maudits (1884,
Poeta madarikatuak) saiakera eta artikulu
lanean poeta ilunak goraipatu zituen, zorigaiztoko
bizitza irregularra zeramaten poetak
hain zuzen : Rimbaud, Mallarme, Corbiere
. Urte horretan bertan argitaratu zuen
jadis et naguere (Antzina eta arestian, 1884).
Bestalde, aipagarriak dira Verlainek nola
txandakatzen zituen alderdi erlijiosoa naharmentzenzuten lanak batetik (1888, Amour
(Maitasunal ; 1892, Liturgies intimes [Liturgia
intimoakl ; 1893, Elegies JElegiakl), eta
bestetik, lan erotikoak (1889, Parallelement
[Paralelokil ; 1896, Chair (Haragial) ; izpiritualtasungardeneko bertsoak batetik (1891,
Bonheur [Zorional), eta bestetik, "deabruzko"bertsoak (1891, Chansonspourelle
[Beretzako abestiakl). Prosa autobiografikoetan
ere ikusten da anbibalentzia hori :
Les memoires d -un veuf (1886, Alargun baten
memoriak), Mes hopitaux (1891,Nire
ospitaleak), Confessions (1895, Aitorpenak).
Lan horietan denak batera nahasten dira
zinismo etsia eta nostalgiaz betea batetik,
eta bizitzaren zenbait balio positiboren gorespena
bestetik. Verlaine miserian hil zen
Parisko ospitale batean.
Verlaine da frantses poeten artean lirismo
handiena lortu zuenetako bat. Hitzmusika
modernoaren aitzindarietako bat
izan zen, eta poeta erromantikoen eta sinbolisten
arteko zohia. Poesia hoberenetan
bere aurrekoen erretorika handinahia hautsi
zuen, eta frogatu zuen frantses hizkuntza,
baita egunoroko esapideetan ere, giza
sentipenen alderdi herriak komunikatzeko
gauza dela, irakurlea beretzen duten iradokizunaren
eta lausotasunaren bidez ; hitzen
soinuen bitartez musika egin zuen, ohiko
edukien bidez baino indar handiagoz, izan
ere, Verlaineren lan hoberenetan ez baita
ageri eduki intelektualik edo filosofikorik.