Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Charles Dickens (1812-1870)
Kontakizunak moldatzeko zuen gaitasun
harrigarriari eta zen behatzaile zorrotzari
esker, Charles Dickensek (1812, Portsmouth,
Hampshire, Ingalaterra-1870, Gad's
Hill, Kent, Ingalaterra) fideltasun handiz jaso
zituen britainiar gizarte victorianoaren argiak
eta itzalak.
Charles Dickens jatorri apaleko familia
batean sortu zen eta gabezian bizi izan zituen
haur denborako urteak. 1824an, familia
Londresen bizi zela, aita espetxean sartu
zuten, zorrak ez ordaintzeagatik, eta
Charles txikiak lanean hasi behar izan zuen,
lantegi batean aprendiz. Hamabost urterekin
utzi zituen ikasketak, eta aldi batez eskribau
aritu ondoren prokuradore baten
etxean, parlamentuko kronikak idazten hasi
zen. Lantegi horretatik atera zuen bere lehenengo
libururako lehengaia, ohiturazko
bizimoduko gertaerez hornitua : Sketches b_y
Boz (1836, Boz-en zirriborroak).
Liburuak izan zuen arrakastaren ondoren,
beste bat idazteko eskaera jaso zuen :
The Posthumous Papers of the Pickwick
Club (1837, Pickwick klubaren dokumentu
postumoak). Pickwick... umorezko maisulan
bat da, oso barregarria agertzen diren
pertsonaia xelebreen deskribapenean. Izugarrizko
arrakasta izan zuen eta kalera ahala
400 aletik 40.000 alera zabaldu zen argitaraldia
. Eleberrian era guztietako pertsonaiak
-aitoren semeak eta baserritarrakazaltzen
dira, horien bidez Ingalaterra
xelebre eta atsegin bat, apetatsua eta gizatiarra
irudikatzeko, gizarte mailen arteko
aldeak gorabehera halako osotasun bat
eratzen duen herri baten irudi idealizatua
eta nostalgikoa emanez. Kontakizunean aurrera
sartuta, Sam Weller mirabea agertzen
denean, Pickwick jaun filantropo eta ibiltariaren
laguntzaile gisa, Don Kixote Mantxakoaren
ezkutari Sancho Panzaren oihartzuna
nabaria da.
Aurrera jarraiatu baino lehen, garai hartako
literatura produkzioaren eta gizartearen
testuingurua argitzea komeniko litzateke
Dickensen lana eta lan egiteko modua
hobeto ulertzeko. Eleberrigintzan aldaketa
handia gertatu zen mende hartako bigarren
laurdenean : argitaratutako ale kopurua handitzeaz
gainera, eleberriak atalka -hilabetekoepeetan, normalean- argitaratzen hasi
ziren, gastua gutxitzeagatik, batetik, eta irakurle
saldoak suspentsearen sarean harrapatzeko,
bestetik. Familietan aitak irakurri ohi
zuen denen aurrean, gaztetxoak lotsagorritzeko
moduko ezer izango ez zela ziurtatu
ondoren, "hanka" hitza agertzeak ere uste
okerrak sor zitzakeela uste zuen orduko gizartearen
hipokrisiaren arabera. Hala beraz,
Dickens hilabeteko epeetan argitaratzen hasi
zen, eta argitalpen osoak bi urte inguru hartzen
zituen. Jakin-min ikaragarria sortzen
zuen eta jendea zain egoten zen hurrengoa
alea noiz aterako. Pickwick...-en Sam
Weller agertu zenean hamar halako gehitu
zen ale kopurua, eta mirabea bihurtu zen
eleberriko protagonista. Martin Chuzzleu ,itten
salmenta gainbehera hasi zenean egileak
Estatu Batuetara bidali zuen heroia, irakurleen
jakin-mina eta interesa pizteko. Izan
ere idazleak nora jakinik gahe idazten zuen ;
irakurleek eta lagunek beren hegiko pertsonaiak
zoriontsu izan zitezen ahalegintzeko
eta behar izanez gero idazlana moldatzeko
eskatzen zioten. Eleberri osoaren argitalpena
denbora bitarte zabalean luzatzeak aukera
ematen zion, gainera, eleberriko eta urteko
urtaroak bat etor zitezen, eta hala, Eguberria
da Pickwick...-en Eguberrietako alea
kaleratzen denean. Bestalde, eta Dickensen
eleberrien eduki sozialari dagokionez, kontuan
izan behar da 1840 ondoko urteeak
"gose urteak" izan zirela, eta krisi ekonomiko
hark "idazle sozialak" sortu zituela.
Nolanahi ere, gutxik aztertu zuten Dickensek
egin zuen sakontasunez mundu industrial
lohiaren errealitate mingarria.
Handik aurrera, beraz, Dickens argitaletxeek
agindutako epeen barruan idazten
hasi zen, eta horrek asko idaztera behartu
zuen, epeak beteko bazituen. Artean
Pickwick...-en emanaldia amaitu gahe zegoela,
Oliver Twist (1837-1839) argitaratzen
hasi zen. Eleberri honetan Pickwick...-en
azaldutakoaren guztiz gizarte giro desberdina
azaldu zuen, iluntasunaren eta atsekabearen
mendekoa. Izan ere, Oliver Twist
zorigabeko umezurtz baten historia da,
umezurztegi batean abandonatua eta galbidera
bultzatua gero, lapurren eta prostituten
artean bizitzera.Gero Nicholas Nickle hy (1838-1839) argitaratu
zuen aurreko bietako giroen nahasketa
moduko bat eginez, eta The Old Curiosity
Shop (1840-1841, Zaharkinen denda)
eta Barnaby Rudge ondoren (1841).
Estatu Batuetara joan zen bere obraren
pasarteak jendaurrean irakurtzera, eta bidaia
hartatik jasotakoarekin moldatu zituen bere
hurrengo bi kontakizunak, Americazz notes
(1842) eta Mattin Chuzzlewit (1843-1844) :
Estatu Batuetako demokrazia gaztean askatasuna
eta justizia bilatuko zituelako ustea
ustela atera izanak eragin zion nahigabea
azaldu zuen batean zein hestean. Garaitsu
hartan hasi ziren azaltzen Chrtstmas books
(1843-1848, Eguberrietako ipuinak) izeneko
kontakizunak, berebiziko ospea eman
zion A Christnzas Carul (Gabon kanta bat,
X. Mendigurenek euskaratua) barne.
Gizarteko zuzengabekeriak salatu zituen
beste bi eleberriren artean -Domhey and
Son (1848, Dombev eta semea) eta Bleak
house (1853, Etxe iluna)- David Coperfield
(1850) idatzi zuen, haren lan ospetsu eta
hoberenetako bat. David Coperfeld bere
haurtzaroko eleberri autobiografikoa da,
haurren bizitzaren deskribapen bikaina,
haurren maitasunak eta oinazeak, beldurrak
eta mirespenak kontatzen dituena.
Bleak House-z gero askoz idazkera goibelagoa
erabili zuen bere garaiko errealitatearen
deskribapena egiteko. Liburu horretan
gogor kritikatu zuen Ingalaterrako sistema juridikoa,
eta zenbait kritikariren ustez hori du
libuni hoberenetako bat. Liburu honetan lainoaren
sinbolismoak liburuaren elementu nagusi
gisa duen garrantzia azpimarratu izan da.
1854an Hard Times (Garai zailak) atera zen,
asteko epeetan. Eleberri honetan ere gizartearen
azterketa sakona egin zuen, baina
industriako langileen esplotazio ekonomikoan
jarriz arreta. Nolanahi ere, huelga
bat deskribitzearen ausartasuna gorabehera,
Dickens ez zen ausartu klase korrokan
parte hartzen, eta libuniko protagonista ere-langile bat- arazotik alde batera utzi zuen
arrazoi sentimentalengatik.
Hurrengo bi eleberrietan ere -Little Dorrit
(1857, Dorrit txikia) eta GreatExpectations
(1861, Itxaropen handiak)- gogor
salatu zituen Britainia Handiko gizarte industrial
victorianoak ekarri zuen bidegabekeria
eta injustizia. 1859an A Tale of Two
Cities (Bi hirien ipuina) agertu zen, eta
1864-1865 bitartean Our Mutual Friend
(1865, Elkarren laguna), haren eleberri konplexuena
eta desesperatuena. Burgesiaren
zeregin progesistan jarrita zituen itxaropenak
amaitu dira eta langileriak herak ere,
burges maila iritsi nahiz, burgesiaren hipokrisia
eta gogortasuna bereganatu du.
1858tik, emaztearengandik bananduta,
antzezle gazte batekin harremanetan hasi
zen, baina hark ez zion zorionik ekarri, eta
gero eta goibelago agertu zen idazlanetan
ere. 1867an Estatu Batuetara joan zen hitzaldi
sail bat ematera. Handik itzultzean
osasuna galdu zuen eta 1870eko ekainaren
9an hil zen, Gad's Hill-en (Kent).
Obraren azterketa
Dickensen lana bai bere garaian bai
orain ere oso ospetsua eta arrakastsua izan
bada ere, arrakasta horrek gorabehera asko
izan ditu kritikarien artean. Gizarte victorianoaren
aurkako erreakzioak ere, adibidez,
arbuiatzen zuen gizarte horren adierazpen
tipikoen artean baztertu zuen Dickensen
obra. Geroztik haren lanak izan
duen arrakasta handia ere ez da beti ahobatez
onartu izan kritikaren aldetik. Egia
esan Dickensen lana ez da perfektoa, akatsak
ditu, haina ez da hori harritzekoa argitaletxeek
ezarritako epeen barruan idatzi
beharrak eta irakurleekin etengabe harremanetan
egon nahiak lan pila bat egitera
behartzen zutela kontuan hartuz gero. Eta
hala ere, haren lanaren neurritasunik eza
eta gehiegikeria patetikoak eta moralistak
gorabehera, Dickens Ingalaterrako bere
mendeko kontatzaile hoberena eta handiena
da, eta literaturaren historiako onentsuenetako
bat bezala hartzen da. Are gehiago,
errealitatearen alderdi guztiak gizatasun
sakonez agertu zituela eta, aditu askoren
iritziz Dickens izan da, Shakespearerekin
batera, Ingalaterrako literaturako idazle
unibertsal eta handienetako bat. Dickensek,
eleberrigintza ingelesaren sustraietako bi
zain nagusiak txirikordatuz -hau da, Defoe,
Fielding eta Smolleten eleberri pikareskoaren
tradizioa, batetik, eta Goldsmith eta
Sterne-ren sentimentala, hestetik-, literatur
molde herri bat sortu zuen : eleberri soziala
. Ez zen, baina, horretara mugatu, eta era
askotako generoak landu zituen : beldurrezko
ipuinak eta poliziakoak, eleberri
umoredunak, ohituren satirak eta abar.Haren lanetan agertzen den langileriaren
esplotazioaren salaketa horrek erretoriko
samarra ematen badu ere batzuetan,
Dickensek argitasun eta zorroztasun handiz
ikusi eta adierazi zituen esplotazioak
giza harremanetan eragiten zituen ondorioak
. Bizitasun handiko pertsonaiak erabili
zituen horretarako : alde bakarrekoak hasieran
(ona eta gaiztoa, komikoa eta patetikoa),
eta konplexuagoak eta anbiguoagoak
heldutasun handiagoko obretan.
Baina pertsonaiek ezezik hiriko gertaerek,
gauzek eta paisaiek ere girotzen dute bere
ikuspegi berezia, eta esanahi sinboliko handia
hartzen dute zenbaitetan : espetxeak,adibidez, modu ia obsesibo batez agertzen
dira hainbat eta hainbat eleberritan.
Dickens irakurlearen aginduetara egon
zen, ez bakarrik salmentetan, baita pentsamoldean
ere. Dickens, oro har, bat zetorren
gizarteko pentsamolde nagusiarekin, haren
obsesioak gorabehera, haurtzaroko lazeriak
utzitako arrasto sakona, adibidez. Funtsean
konformista zen: lana banatzen zuten dirudunek
beren "bihotza aldatzean" eta eskuzabalago
jokatzean konponduko ziren haren
ustez arazo guztiak. Nolanahi ere, haren
estiloak, zehatza giroa eta ohiturak deskribatzean,
parodia kutsu halako bat izan zuen
beti, pertsonaien karikatura airea zela eta.