Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Heinrich Heine (1797-1856)
Heine familia judu ezagun batean sortu
zen. Aita merkataria zuen eta ama heziketa
jasokoa ; semearentzat asmo handinahiak
zituzten gurasoek eta horretarako osaba
hankari baten laguntza jaso zuten. Izan ere,
osabaren babespean hezi zen Heine ; osabaren
eraginez saiatu zen merkatari gisa
ogibidea ateratzen, eta saltzaile gisa ondoren,
baina huts egin zuen bietan.
1817an zuzenbide, filosofia eta literatura
ikasketak egitera joan zen Bonnera, osabak
ordainduta ; han ezagutu zuen Schlegel irakaslea
. 1821. urtean Berlingo unibertsitatean
sartu zen eta harremana izan zuen Hegel,
Schleiermacher eta Chamissorekin, hesteak
beste.
Ikasketak Gottingenen amaitu zituen,
1825ean. Urte hartan lortu zuen jurisprudentziako
doktoregoa eta erlijio ebangelikora
bihurtu zen, juduak bigarren mailako
hiritar bihurtu baitzituzten eta ez baitzuten
aukerarik funtzionario izateko. Erlijio aldaketarekin
batera, orduan aldatu zuen izena
ere. Dena dela, sekula ez zuen legegizon
gisa jardun eta ez zuen, orobat, gobernuaren
zerbitzuko lanposturik eskuratu.
Ikasketak egiten igaro zituen urteetan, dena
dela, osabak ordaindutako ikasketei baino
denbora eta arreta gehiago eskaini zien
olerkigintza, literatura eta historiari, eta orduan
hasi zen idazle gisa ospea irabazten.
Ingalaterrara egindako bidaia batean zehar
arazo politikoekiko kezka sortu zitzaion
eta handik itzuleran bere ordu arteko olerkiak
Buch der Lieder (1827, Kantuen liburua)
maisulanean bildu zituen. 1829. urtean,
berriz, Italiara bidaiatu zen. Garrantzi handiko
bidaia izan zen hura, han argitaratu
baitzuen Bidaia koadroak obraren hirugarren alea, eta bidaia hartako gorabeherak
baititu kontagai Florentinische Ndchte (1836,
Florentziar gauak) kontakizunetan.
Heinek oso gaztetatik erakutsi zuen
frantsesen aldeko jarrera eta Prusiaren kontrakoa,
frantsesek bere sorterrian izan zuten
nagusitasunari esker, eta 1831n azkenik,
Frantzian finkatu zen, berriemaile gisa lehenik,
iheslari politiko gisa ondoren. Harrezkero
Parisen bizi izan zen. Alemanian
bere obra guztiak erre zituzten 1833an eta
bere izena kendu zuten antologia eta historia
guztietatik (gorde ziren Heineren lan
apurrak «egile ezezagunen» obra gisa gorde
ziren).
Lehenengo urteetako obrak
Heine oso gazterik hasi zen idazten.
Lehenengo olerki ospetsuak Kantuen liburuan
bilduta eman zituen argitara, lehen e-
san bezala ; olerki horiek osabaren alaba batek,
edo biek agian, eragindako liluraldiak
eraginda idatzi zituen. Lehengusu batek ez
besteak ez zuten utzi nahi izan, ordea, beren
bizimodu erosoa lehengusu ameslari eta
baldar harekin bat egiteko, eta harreman
ezinezko haien etsipenari jarraituz idatziak
dira, hain zuzen ere, lan horiek.
Lehenengo olerkietan Byron eta Fouqueren
eragina nabarmentzen zaio, adibidez
Gedichte (1822, Olerkiak) lanean, baina
Heineren geroagoko beste lan batzuetan
bezala, herri baladen estiloaren kutsua
eta originaltasuna eta lilura alde batera uzteko ahalegina ere antzematen da. Hasierako
lanetan, beraz, erromantizismoaren
kutsua igar dadaiteke, baina aldi berean
poesiaren eta errealitatearen arteko gatazka
eta kontraesana ere islatzen dute. Alemaniar
erromantizismoari ihes egin nahi izan
zion idazletzat hartu zuten zenbaitek horregatik,
eta alemaniar erromantizismoaren
eta errealismoaren arteko trantsizioaren aitzindaritzat
hartua ere bada.
Heine 1820. urte inguruan hasi zen prosa
lantzen. Hasieran olerkigintzan naharmendu
zen, esan bezala, baina garai hartatik
aurrera prosak eman zion ospea batez ere.
Horrela, 1824. urtean argitaratu zuen, ikasle
garaian atseden hartuz Harz mendietan barrena
egindako bidaia batean oinarri harturik,
Reisebilder(1826-1831, Bidaia liburua)
maisulanaren lehen alea : Die Harzreise
(Harz mendietako bidaia). Liburu horretan
bere bizipenak eta fikziozko pasarteak bateratu
zituen Heinek, baina lehen alea bezain
bikaina da, orobat bigarrena, Ideen. Das
Buch Le Grand (Ideiak. Le Grand liburua),
alemaniar burgesiaren kritika kupidagabea.
Bidaia liburua izan zen Heineren prosazko
lan handienetako bat, eta hartan erakutsi zuen gerora bere prosaren ezaugarri
bihurtu ziren bizitasuna, arintasuna eta ironia
; han hartu zuen, orobat, salaketaren eta
iritziaren bidea ere, batzuen aldeko iritzia
eta besteren jazarpena ekarri ziona.
Frantziako erbesteko obrak
Heineren ideientzat estuegia gertatzen
zen, nonbait, alemaniar gizarte erradikalaren
kritika, eta horrek eraginda aldatu zen
Frantziara 1931n.
Frantzian igarotako lehenengo urteak
urte oparo eta zoriontsuak izan ziren Heineren
bizitzan. Ordurako ezaguna zen idazle
gisa eta intelektual alemaniar emigratuez
gainera (A. von Humboldt, Lasalle, Wagner)
harremanak izan zituen Frantziako hainbat
pertsonaia ezagunekin, Balzac, Hugo, Musset
eta Sandekin, adibidez. Sansimonistekin
ere izan zuen harremana ; doktrina herri
harekin iraganeko ideologia zapaltzaileak
gainditu eta haien ordez espiritualismoa eta
sentsualismoa nagusituko zirelako itxaropena
ernatu zitzaion hasieran, baina aurki jabetu
zen sansimonistek jabego pribatuari
zioten zaletasunaz.
Frantziako lehenengo urteetako lanen
artean azpimarratzekoak dira Geschichte der
Religion und Philosophie in Deutschland
(1835, Erlijioaren eta filosofiaren historia
Alemanian) eta Romantische Schule (Eskola
erromantikoa, 1833-1836). Ideien eta literaturaren
historiari buruzko lanak dira, eta gai
horiez graziaz eta umorez jardun zitekeela
erakutsi zien Heinek bestela uste zutenei.1835ean Alemanian bere liburuak debekatu
zituztenean Frantziako gobernuaren
laguntzari esker aurre egin zion debeku
hark ekarri zion gainbehera ekonomikoari.
Egoera horretan gai politikoak eta bere
garaiko gertaerak landu zituen batez ere,
eta adierazpen poetikorako zuen kezkaren
lekua bere garaiko gorabeherak kontatzeko
kezkak hartu zuen. Aldaketa horren e-
rakusgarri da, esaterako Neue Gedichte
(1844, Olerki berria), Heineren bigarren
olerki bilduma.
Alemaniar aldizkarietarako kolaborazioak
idatzi zituen, Frantziako arteari, kulturari
eta politikari buruz, eta Alemaniaren egoerari
buruzko txostenak argitaratu zituen
frantsesez. Frantziako balio aurrerazaleak
Alemaniara zabaltzeko ahalegina egin zuen,
haina heste alde batetik atzerrian Alemaniaz
nagusi zen ikuspegi erromantikoa deuseztu
nahi izan zuen. 1840-1843 bitartean
idatzitako Frantziari buruzko kronika gehienak
Lutetia izeneko bilduman argitaratu zituen
1854an.
1843 inguman Karl Marx ezagutu zuen
Heinek, eta haren eraginez idatzi zuen
Deutschland, ein Wintermkrchen (1844,
Alemania, neguko ipuina) satira, alemaniar
literatura politikoko obra nagusietako bat.
Hanburgoko senideei egindako bisita baten
ondoren idatzi zuen Neguko ipuina,
alemaniarrek egiten zizkioten kritiken erantzun
gisa eta alemaniarren ideologia erreakzionarioaren
kritika moduan. Garai hartakoa
du, orobat, Atta Troll. Ein Sommernachstraum
(1843, Atta Troll. Uda mineko gau
bateko ametsa) olerkia, ironia zorrotzez eta
umorez idatzitako bere garaiko olerkigintza
politikoaren kritika.
Azken urteak eta lanak
Bere bizitzan zehar gorabehera eta une
latz asko izan zituen arren, kalterik larrienak
osasunak ekarri zizkion Heineri. Sexu bidezko
eritasun baten eraginez edo, bizkarrezurreko
gaitza eta giharretako atrofia
sendaezin bat jasan zuen eta 1848ko udaberrirako
elbarri zegoen, eta erdi itsututa.
Bizitzako azken zortzi urteak ohean igaro
behar izan zituen, horrenbestez, haina pentsamenduari
dagokionez, bizitasun handiko
garaia izan zuen hura ere.
Eritasun trajiko hark bultzaturik edo,
berriro poesiara» itzuli zen Heine. Gizonaren
izaera jainkozkoan zeukan fedeari uko
egin eta bere jainko propioa sortu zuen,
munduko gobernuaren justizia ezaz harekin
eztabaidan jardun ahal izateko.
Horrela, 1851n Romanzero, hirugarren
olerki bilduma, argitaratu zuen. Gizakiaren
izate tristeari buruzko zorigaitzezko eta saminezko
glosez osatua da liburu hori, eta
gaur egun horiek hartzen dira Heineren
olerkigintzaren maisulantzat.
Obra horren bide berari jarraituz idatzi
zuen azken olerki bildutna, Gedichte 1853
und 1854 (1853 eta 1854ko olerkiak).
Azken lana, Vermischte Schriffen (Zenbait
idatzi), 1854an eman zuen argitara. Judaismoari
eta kristautasunari, komunismoari
eta liberalismoari buruzko gogoetak dira,
eta bere jarduera literario eta politikoaren
emaitza biltzen duen obra bat dela esan
daiteke.
Heinek aparteko trebetasuna zuen jendearen
haserrea eta eztabaida eragiteko,
baina dohain berezia erakutsi zuen, aldi
berean, xarma eta hunkidura eragiteko ere.
Bere idatzi polemikoek eztabaida sutsuak
eragin zituzten alemaniarren artean ;
satira erasokorrak idatzi eta muturreko
jarrerak erakutsi zituen, eta hori dela-eta
aberriaren kontrako jarrera lotsagabeak
hartu izanagatik salatu zuten askok eta
askok, antisemitismoa hartzen ari zen indarraren
eraginez batez ere. Horren ondorioz,
Heinek ospe handiagoa izan du historian
zehar Frantzian, Ingalaterran edo
Ameriketan esaterako, bere sorterrian baino
. Atzerrian hobeto ulertu zuten Heinenen
zorroztasuna eta bikoiztasuna ; sorterrian
ezin eraman zuten, eta horren erakusgarri
da, esaterako, bere aldeko monumentuak
eraikitzeko proposamenek sortu izan duten
liskarra edo naziek bere izena desagerrarazi
izana.
Aldeko edo kontrako izan, dena dela,
eragin handia izan du Heinek Europan olerkari
eta idazle gisa, eta bere jarduera politiko
eta literarioa aintzat hartu zuten, besteak
heste, Nietszchek, Brechtek eta abarrek.