Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Kleist(1777-1811) Novalis (1772-1801) Hoffmann (1776-1822)

Heinrich von Kleist

 

Kleist

Heinrich von Kleist alemaniar olerkari eta antzerkigilea Frankfurt an der Oder hirian jaio zen 1777an, eta Postdamen hil 1811n. XIX. mendeko alemaniar antzerkigile nagusia izan zen eta eragin handia izan zuen Frantziako eta Alemaniako higikunde errealista, espresionista, nazionalista eta esistentzialetan .

 

Bizitza nahasia eta heriotza trajikoa

Aita prusiar gudarosteko ofiziala zuen, eta haren eraginez hasi zuen karrera militarra, baina zazpi urteren ondoren alde batera utzi zuen mundu hura, atsekabeturik . Unibertsitatean zuzenbidea eta matematika ikasten hasi zen, baina ikasketak ere bertan behera utzi zituen. Unibertsitateko garaietan ezagutu zituen, dena dela, Kanten testuak. Kanten filosofiaren eraginez, jakiturian zuen fedea galdu zuen, eta arrazoian zuen itxaropena galdurik, emozioetan jarri zuen konfiantza guztia. Arrazoiaren eta emozioaren arteko gatazka ez zuen konpondu halere, eta gatazka horixe agertzen da bere lanaren funtsean.

Ikasketak alde batera utzi ondoren Parisa eta Suitzara bidaiatu zen. Suitzan idatzi zuen bere lehen lana : Die Familie Schroffenstein ( 1803, Schroffensteindarrak), egoera patologikoei buruzko azalpen kupidagabea egiten duen trajedia, egileak berak hala erabakita izenik gabe argitara emana.

Obra horren sakoneko ideia, Kleisten obran behin eta berriro agertuko zena, gizakiaren egia atzemateko gizakiaren adimenak duen ezintasuna izan zen.

Geroago Parisa bidaiatu zuen berriro, etsipenak hartuta, eta gudarostean boluntario sartzen ahalegindu zen, haina Frantziatik egotzi egin zuten eta Ekialdeko Prusiara alde egin behar izan zuen. Handik ere gudarostean sartzeko prestakuntzak bertanbehera utzita alde egin zuen, Dresdenera (1807-1809).

Dresdenen sei hilabetez egon zen espetxean, eta ondoren garai hartako pentsalari eta artista nagusiekin harremanetan egon zen. Idazten jarraitu zuen, antzerki lanak, olerkiak eta aldizkarietako artikuluak, batez ere.

BerlinerAbendblatter egunkaria argitaratu zuen sei hilabetez, eta aldizkari hura desagertu zenean, bere ogibidea galdu zuen . Oso egoera kaskarrean bizi zelarik eta bere ingurukoek, batez ere Goethek, bere lanari zegokion garrantzia ematen ez ziotela-eta, etsipenak hartu zuen. Garai hartan eritasun sendaezin batek jotako emakume bat ezagutu eta haren adiskide mina egin zen. Harekin iritsi zen bere bizitzaren amaiera trafikora 1811ko azaroaren 21ean : adiskideari tiro egin eta bere buruaz heste egin zuen ondoren Kleistek. Hura izan zen Europako erromantizismoaren garaiko suizidiorik trajikoen eta sonatuena.

 

Literatura lan nagusiak

Kleist Schroffensteindarrak lana idazten hasi zen garaitsukoa da, hau da Kleisten lehen urteetakoa, Robert Guiskard obra, amaitu gabe utzi zuen antzezlana. Izan ere, oso obra handinahia zen hura, eta Parisa egindako bidaia batean, etsipenaren etsipenez, eskuizkribua erre egin zuen Kleistek.

1808an Penthesilea (1808, Pentesilea) drama eman zuen argitara. Pentesileak ez zuen arrakasta handirik lortu, baina bertan agertzen dira Kleistek sentimenduen intentsitatea adierazteko erakutsi zuen trebetasunagatik alemaniar olerkari gorenen mailara eraman duten zenbait olerki. Urte hartan bertan Der zerbrochene Krug (Lorontzi hautsia) aurkeztu zuen. Ez zuen harekin ere arrakastarik lortu, haina gaur egun mende hartako alemaniar komedia bikainenetakoadela esaten da : nekazari giroan kokatuta dago, eta hizkera barregarria, elkarrizketa biziak eta umore handia ditu ezaugarri.

Handik bi urtera Das Kathchen von Heilhronn (1810, Katalina Heilbrdnngoa) argitaratu zuen, Erdi Aroko alemaniar munduaren erakusgarria ; neskatxa xume baten istorioa du kontagai, eta ametsa eta lilura dira oinarrizko osagaiak.

Kleisten azken antzezlana DerPrinz von Hombburg (1810, Hombburgeko printzea) izan zen, egilea hil ondoren argitaratua, 1821ean. Baina antzezlanez gainera, kontakizunak ere idatzi zituen, hesteak beste, Michael Kohlhaas, Das Erdbeben in Chili (Txileko lurrikara) eta Der Marquise von 0... (O.-ko markesa...), Erzdhlungen bilduman jasoak (1810-1811).

Ikusten denez, bere garaian ez zuen arrakastarik lortu Kleistek, baina gaur egun erromantizismoaren garaiko pertsonaia orijinaletakotzat hartua da ; batetik erromantizismoaren aitzindari gisa ikus daiteke, haina aldi berean haren kontraesanak agertzen ditu eta erromantizismotik haraindi jotzen du, adibidez estutasunaren eta bakardadearen gaien zentzu erromantikoari dagokionez . Bestalde oreka eta ordena bilatzeko ahalegina ere sumatzen da Kleisten lanetan, eta horrek jarrera ilustratuek eta Kanten filosofiak izan zuen eragina nabarmentzen du.

 

Novalis

Novalis, Friedrich Leopold von Hardenberg jaiotza izenez, Saxonia prusiarrean jaio zen 1772an eta Saxonian hil zen 180lean. Bera izan zen Alemaniako lehen olerkari erromantikoa, eta teoriaren alorrean egin zuen lanak eragin handia izan zuen ondorengo urteetako pentsamendu erromantikoan .

 

Biografia

Novalis familia protestante batean jaio zen ; aita lurjabe txikia zuen, eta pietismoari jarraituz hezi zuten. Gorpuzkeraz txikia eta ahula zen, eta horrek eragin handia izan zuen bere bizitzan eta obran, heriotzari eman zion garrantzian batez ere.

Lehenengo ikasketak irakasle pribatu batekin egin zituen. Ondoren zuzenbide eta filosofiako ikasketak hasi zituen Jenako Unibertsitatean (1790), eta Schiller eta Fichte izan zituen irakasle. Leipzigen sakondu zituen ikasketak ; Schlegelen adiskide egin zen eta Kanten eta Fichteren filosofiaren oinarriak ezagutu zituen han. Azkenik, Wittembergera joan zen 1793an, ikasketak osatzera.

1794-1795 bitartean 14 urteko gazte batekin maitemindu zen eta ezkontzeko hitza eman zioten elkarri, baina 1797an emaztegaia hil egin zitzaion. Maitea oso gaisorik zegoela, Jenara joan zen hura ikustera, eta orduan hasi zen erromantikoekin harremanetan.

Orduan hasi zen, hain zuzen, Hymmen an die Nacht (1800, Gauaren ereserkiak) maisulana osatzen duten sei olerki prosazkoak idazten. Gauaren gorazarrea egin zuen lan erromantiko handi hartan ; gauari, heriotzari eta bizitza gorenago bati eskinitako pasarteak idatzi zituen, eta here maitalearekin eta unibertsoarekin bategite mistiko eta maitasunezko bat iragarri zuen.

1798an berriro maitemindu zen eta 1799an meategietako ikuskatzaile gisa hasi zen lanean. Baina tuberkulosiak jo zuen berehala, eta ezkontzaren eguna baino lehen hil zen, 1801ean.

 

Literatura lanak

Novalisen sorkuntzaren garai oparoena azken urteetakoa izan zen. Lehen aipatutako lanaren ondoren Geistliche Lieder (1799, Kantu izpiritualak) eta Marienlieder (Mariaren kantuak) idatzi zituen. Herri poesiaren kutsu nabarmena dute bi obra horiek.

Novalis protestantea zen, baina bazuen katolizismoarekiko lotura ere. Hori adierazi zuen, hain zuzen ere, Dei Christenheit oder Europa (1799, Kritautasuna edo Europa) saiakera filosofiko-erlijiosoan. Eliza kristau unibertsal hatuaren alde egin zuen Novalisek, erreformak hondatu zuen batasun kultural, sozial eta intelektuala berreskuratzeko bide gisa harturik batasuna.

Ikuspegi unibertsalista antzematen zen, orobat, Blutenstaub (1798, Pasarteak) erlijio, olerkigintza, filosofia, zientzia, musika eta abarri buruzko gogoeta bilduman.

Azkenik, 1798-1801 bitartean Heinrich von Ofterdingen eleberri autobiografikoa idatzi zuen. Amaitu gahe utzi zuen, haina 1802an argitara eman zen, eta hari esker izan du Novalisek ospe gehien. Bertan egileak bizitako esperientziak eta olerkigile erromantikoari buruz zuen iritzia azaltzen dira ; olerkigintzak ikusgai denari eta ikusezin denari ematen dion batasun magikoa goretsi zuen lan horretan.

 

Hoffmann

Ernst Theodor Amadeus Hoffmann idazle eta musikagile alemaniarra Konigsbergen jaio zen 1776an eta Berlinen hil 1822an. Pertsonaia bitxiak eta siniestroak protagonista dituzten kontakizunen idazle gisa izan zen ezaguna, batez ere.

 

Langile nekaezina

Hoffmann oso gazterik gelditu zen umezurtz, eta osabak hezi zuen. Haren eraginez, zuzenbide ikasketak egin zituen. Hala ere, beti erakutsi zuen legeetarako baino literaturarako, musikarako eta pinturarako zaletasun handiagoa.

Magistratu prusiar gisa hainbat herritan jardun zuen lanean (Glogau, Silesia, Berlin, Vartsovia). Bizitasun handiko urteak izan zituen haiek. Batetik lan gogorra egin behar izaten zuen bulegoan baina bestetik bere interes nagusia zen musika lanetan ere jardun zuen : orkestra bat antolatu zuen, eta operak eta sinfoniak idatzi zituen.

Frantsesek Vartsovia okupatu zutelarik, Berlina ihes egin behar izan zuen lehenik (1807) eta Bamberg eta Dresdenera (1808- 1813) ondoren. Baina urte haietan musikako kritiko gisa eta antzerkiko zuzendari gisaere aritu zen lanean; orkestra zuzendari ere jardun zuen. 1811n Arlekin balleta idatzi zuen eta Undine opera (1816an aurkeztua).

Garaitsu hartan hasi zen, halaber, idazle gisa ospea lortzen, Fantasiestiicke in Callots Manier (1815, Fantasiak Callots Manierren tankerara) kontakizun bildumari esker, batez ere.

1814an magistratu lanera itzuli zen berriro Berlina, eta kontseilari izendatu zuten 1816an.

 

Literatura lanak

Hoffmann oso idazle oparoa izan zen.

Bi eleberri eta 50 kontakizun laburretik gora idatzi zituen bere karreran zehar. Lehen aipaturiko Fantasiak obraren aurretik ere emana zen zenbait lan argitara. 1808an, esaterako, Reitter Gluck (Gluck zalduna) ipuina argitaratu zuen, eta hurrengo urtean Johannes Kreislers, des Kapellmeisters, musikalische Leiden (Kreisleriana, johannes Kreisler orkestra zuzendariaren samin musikalak) obraren lehen atala. Kreisler pertsonaia Hoffmannen heraren alter ego gisa agertzen da, eta haren oharrak, fantasiak eta iruzkin kritikoak biltzen ditu Hoffmannek obra horretan.

1815ean Fantasiak argitara eman ondoren, hurrengo urtean hain zuzen ere, amaitu zuen Die Elixiere des Teufels (Deabruaren elixirrak) eleberria. Eleberri horretan agertzen dira Hoffmannen obra ezaugarritu zuten osagai nagusiak : kontzientziaren bikoiztasuna, eromena, telepatia...

1817an eman zuen argitara Nachstiicke (Gauekoak) bere maisulanaren lehenengo partea (Hoffmannen istorio bitxiak) eta 1819-1821ean bigarrena (Serapion anaiak).

Ipuin bilduma horretan agertzen dira Hoffmannen lan bitxienetako batzuk, elementu grotesko eta patetikoak bateraturik agertzen dituztenak.

Hoffmannen ipuinetan errealitate konkretua zera absurdu eta ulertezin gisa agertzen da, eta aldiz, ametsak eta sorginkeriak edo eromena agertzen dira egoera natural eta berezkoak bezala. Irudimenak sorturiko irudiak eta egoerak eta giza izakeraren eta psikologiaren azterketa xeheak bateratu zituen bere lanetan, eta estilo errealistan adierazi zituen giro misteriotsuetako maniakoen, espektroen eta automaten ipuinak.

Hoffmannek eragin handia izan zuen, XIX. mendeko frantses idazleengan (Baudelaire, Balzac), alemaniar erromantizismo betearen erakusgarritzat hartu baitzuten, eta Poeren eta Dostoievskiren hasierako obretan ere antzeman daiteke haren kutsua.

Musikari dagokionez hainbat musikagilek erabili izan dituzte Hoffmannen testuak : Richard Wagner, Paul Hindermith, Leo Delibes, etab.