Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Jonathan Swift (1667-1745)

 

Gizartearen eragile handia

Jonathan Swift, Isaac Bickerstaff jaiotza izenez, Dublinen jaio zen 1667an, eta hiri hartan bertan hil 78 urte zituela. Irlandan jaio zen, beraz, baina familia ingelesa zuen jatorriz. Jaio aurretik aita hil zitzaion eta amak haurra senarraren senide batzuekin utzi eta Ingalaterrara itzuli zen. Harrezkero senideen laguntzari esker bizi izan zen Swift, umezurtza bailitzan. Senideen artean hezi zuten, bizitoki finkorik gabe, eta adituen ustez aitarik gahe eta baldintza horietan hazi izanaren ondorioa zen bere bizitzan erakutsi zuen segurtasun falta. Dena dela, arreta handiz hezi zuten Irlandan eta hezkuntza egokia jaso zuen. Izan ere, garai hartan Irlandako eskolarik ospetsuena zen Kilkeny Schoolen sartu zuten sei urte zituela eta Trinity Collegen ikasi zuen 1682az gero. Egileak bere idatzi autobiografiko batean adierazi zuenez, ordea, senideen tratu txarra zela-eta lurjota zegoen eta horregatik ez zuen arrakastarik izan ikasketetan.

1689an Ingalaterrara joan zen, eta William Templek idazkari gisa hartu zuen bere etxean. Independentzia ekonomikoa lortu nahian, eliza anglikanoaren erlijio ordenak hartu zituen 1694an eta 1695ean Irlandako herri bateko bikario izendatu zuten, haina tarte batzuetan izan ezik Templeren etxean bizi izan zen 1699an hura hil zen arte. Temple kultura handiko gizona zen eta haren liburutegi aberatsaz gozatu ahal izanak eman zion Swifti heldutasun intelektuala. Haren etxean ezagutu zuen, orobat, bere bizitzan eragin handiena izan zuen emakumea, Templeren zerbitzari alargun baten alaba, Esther Johnson, Swiftek Stella deitu zuena.

Templeren heriotzaren ondoren Swift hara-hona ibili zen Dublin eta Londres artean . Bere idatziek erakusten dutenez, Irlandakoeta Ingalaterrako gorabeheren jakitun zen eta buru-belarri sartu zen erlijioari, politikari eta literaturari buruzko eztabaidetan, bai Dublinen eta baita Londresen ere ; eztabaida haietan idatzitako saiakeretan ironia fina eta seriotasuna bateratu zituen, eta hori izan zen, hain zuzen ere, Swiften obraren ezaugarri nagusia.

Londresen bizi izan zen garaian bere garaiko gizon eraginkorrenetakoa izan zen, bere irudimenari eta polemista gisa erakutsi zituen dohainei esker. Hasieran whig alderdi erregezalearen ingurura bildu zen, tradizio hartan jaioa eta hezia baitzen, baina desadostasun handiak zituen alderdi haren zenbait jarrerekiko, besteak beste alderdi hark elizaren aginpidea murriztu nahi izanarekiko, elizaren aldeko sutsua haitzen Swift.

Horrela, gero eta gehiago aldendu zen whig alderditik, eta azkenean tory alderdi kontserbadorearekin bat egin zuen, eta tory gobernuaren kontseilari izan zen 1710 eta 1714 bitartean ; gobernu haren aldeko idatziak eman zituen argitara «Examinero aldizkarian, besteak beste, eta alderdi batetik aldendu eta hesteari atxikimendua zergatik eman zion xehetasunez azaldu zuen Esther Johnson Irlandara bizitzera joan zenean hiru urtez (1710-1713) hari egunero idatzi zizkion gutunez osaturiko bilduma batean, journal to Stella (Stellaren egunkaria) obra ospetsuan alegia.

1713an Dublingo eliza bateko buru izatea eskaini zioten, eta 1714an Ana erregea hil eta tory gobernuak gainbehera egin zuenean hara alde egin zuen. Irlandan bizi izan zen harrezkero,. Londresen egindako zenbait egonalditan izan ezik. Hasieran gutxietsi egin zuten Irlandako whig-ek, eta atsekabeturik, erretiratu egin zen. Baina 1720 inguruan berriro hasi zen hiriko auziez kezkatzen eta idazten. Ironia garratzeko, umore biziko eta zirikatzeko asmoz idatzitako obrak argitaratu zituen, ohi zuen bezala.

Irlandarren alde agertu zen, Ingalaterrako administrazioak Irlandan zuen kontrolarenaurka, eta aldi berean, irlandarrei egoera hori gainditzeko zer egin behar zuten azaltzen saiatu zen ; horrela irlandar literaturako heroi nazionala bihurtu zen. Irlandan idatzitako obren artean bereziki aipatzekoak dira DrapiersLetter(1724, Ehungilearengutunak) eta A Modest Proposal (1729, Proposamen xume bat).

Swiften bizitza pribatuari dagokionez, azpimarratzekoa da Stellarekin (Esther Johnson) izan zuen harremana. Stella Irlandan bizi izan zen 1701 ingurutik aurrera, baina Swiftek beti izan zuen harekin harreman sakona, adiskidetasun soila baino askoz ere sakonagoa. 1707 inguruan, ordea, Londresko emakume bat agertu zen Swiften bizitzan : Esther Vanhomrigh (Swiftek Vanessa deitua). Swift 1714an Irlandara abiatu zenean, haren atzetik joan zen Vanessa ere, haren miresle sutsua haitzen eta harekin maiteminduta baitzegoen, haina Swiftek harekiko harremanak eten zituen.

Dena dela, 1723an Vanessa hil zen arte Swiftek bi emakume haiekin izandako harremana nahiko nahasia izan zen, eta ez dago garbi zer lotura zuen batarekin eta bestearekin. Era guztietako hipotesiak daude, eta zenbaitek diotenez Stellarekin ezkondu zen ezkutuan.

Stella hil ondoren (1728) gainbehera etorri zen Swift, bai fisikoki eta baita intelektualki ere, eta erotzerainoko misantropia batean murgildu zen.

 

Literatura lan nagusiak

Swift 1690 inguruan hasi zen idazten, Templeren etxean bizitokia hartu zuen garaitsuan eta haren eraginez. 1691 eta 1694 artean hainbat poema idatzi zituen, odak batez ere, haina bere benetako dohain literarioak erlijioari eta politikako gaiei buruzko saiakera satiriko ironikoetan erakutsi zuen, 1696 eta 1699 bitartean idatzitakoetan bereziki.

1704an liburuki batean bildu eta sinatu gabe argitaratu zituen bere lehen idatziak.

Liburu hartan bildu zituen, besteak heste, The Battle of the Books (Liburuen borroka), antzinako liburuen aldeko eta idazle modernoen eta antzinakoen eztabaida agertzen zuen obra, eta batez ere, A Tale of a Tub (Barrika baten ipuina) ospetsua, eliza kristauen parodia ; idatzi hura zela-eta ez zuen sekula eskuratu ahal izan elizako goi kargurik.

Libelo eta olerki satirikoetan aipatzekoak ditu Description of The Morning (1709, Goizaren deskribapena), Description of a City Shower (1710, Hiriko eurite baten deskribapena), eta orobat, Argument against Abolishing Christianity (1708, Kristautasuna abolitzearen kontrako arrazoiak), whig alderdiko kideekiko polemikaren hasiera markatu zuena. Politikari buruzko idatzi nagusia, berriz, The Conduct of Allies (1711, Aliatuen jarrera) izan zen; Frantziarekiko bakezkoak egiteko helburua herritarren artean zabaltzeko asmoz idatzi zuen lan hura. Gizartea zirikatzeko asmoz egin zituenen artean, azkenik, lehen aipatu diren Ehungilearen gutunak eta Proposamen xume bat dira, zalantzarik gabe, kontuan hartzekoak. Ingalaterrako gobernuaren kontrako gutun bilduma da lehenengoa, eta Swiften satiretan paradoxaren erabilerak goia jo zuen liburu garratza bigarrena, zeinetanproposatzen baitu, ironiaz, haur pobreak heren guraso eta gizartearentzat zama bat izan ez daitezen haur horiek aberatsei jaten ematea, ekonomia arrazoiak aipatuz horretarako.

Aurreko horiek guztiak maila bikaineko obrak dira, baina Swiften literatura lanetan bi dira bere maisulan gisa hartzeko modukoak : journal to Stella gutun bilduma eta Gullivers Travels (Gulliverren bidaiak), 1726an argitara emana.. ournal to Stella obran Stellari idatzitako 65 gutun hildu zituen ; garai hartako Londresko bizimoduari buruzko azalpen xeheak eskaintzen ditu gutun horietan, eta bere gainerako obretan ez bezala pasarte xarmangarriak ditu, bere maiteari zuzendutako zati alai eta samurrak, heste inork ez ulertzeko bezala laburdurez eta aipamen sekretuez beteak.

 

Gulliverren bidaiak

Gulliverren bidaiak obra bidaia liburua da. Garai hartan arrakasta handia zuen genero hark, bidaia eta itsasketa espedizioen generoak alegia, eta aurretik idatzitako zenbait bidaia liburutan oinarri harturik idatzi zuen Swiftek bere maisulana. Lemuel Gulliver britainiar medikuak itsasoz egindako bidaietako pasadizoak kontatzen ditu bertan, lau ataletan. Atal bakoitzean Gulliverrek lurralde desberdin batera egindako bidaia eta haietako bakoitzean bizitako gertaerak kontatzen ditu. Lehen atalean Gulliver nanoen herrira iristen da eta haien lurraldean bizitako une garratzak azaltzen ditu. Bigarrenean, herriz, erraldoien lurraldeko pasarteak agertzen dira ; erraldoiak izan arren, nanoak baino izaki arruntagoak ematen dute hangoak, baina fisikoki higuingarriak gertatzen zaizkio Gulliverri, izaki desitxuratuak dira. Hirugarrena oso atal bitxia da, modernoa : Gulliver lurralde finko batera iristen da, haina lurralde hartako agintaritza bere esku zeukan erregea uharte hegalari batean bizi da, jakintsu axolagabe eta asmalari harrigarri batzuekin batera . Eta ondoren laugarren atala dator, liburuko atalik bikainena. Atal horretan zaldien lurraldera iristen da protagonista.

Lurralde hartan zaldiak izaki arrazional gisa agertzen dira, eta inozo eta tentelen moduan, herriz, heren mende dituzten gizakiaren antzeko izakiak.

Gulliverren bidaiak obraren sakonean gizadiaren errealitatearen azterketa eta gizadiaren kondena adierazi nahi izan zituen Swiftek, laugarren atalean batez ere. Garraztasun handiko kontakizuna da oro har, esanahi alegoriko sakonekoa, eta gizadiaren izugarrikeriaren erakusgarritzat har daiteke ; gizarte ohiturek finkaturiko egituren alderik gordin eta ustelena erakusten dio irakurlearen hegiari, inolako oztoporik edo gupidarik gahe. Irudimenezko lurralde eta irudien bidez bizi garen munduaren moralaren hutsaltasuna erakutsi nahi zuen, beraz, eta obra hau argitara eman zenean arrakasta izan zuen arren, saminduta bizi zen idazle erotzat hartua izan zen Swift.

 

Satiraren maisua

Swift izan zen XVIII. mendeko ingeles idazle nagusietako bat. Historiako satira idazle garrantzizkoenen artean dago eta alor horretan egin zuen, hain zuzen ere, bere ekarpen nagusia. Gizartearen satira ederrak idatzi zituen, ironia eta umore beltza bikain erabiliz, eta libeloan eta saiakeran idatzi zituen politika, erlijio eta gizarte gaiez. Bere obretan, bere garaiko arrazionaltasunerako zaletasunari jarraituz, animalia ustez arrazionalaren kontra agertzen da oro har : gizakiaren kontra.

Asmo horrekin idatzi zuen, hesteak beste, Gulliverren bidaiak maisulana, baina gaur egun erabat galduta dago sakoneko esanahi hori, atalik garratzenak, laugarrena bereziki, kenduta argitaratu izan baita hainbat argitalpenetan. Dena dela, egilearen sakoneko asmoaz gabetuta bada ere, ezin uka daiteke garrantzi handiko obra izan dela, eta haur literaturaren klasiko bihurtu da Swiften Gulliverren bidaiak.