Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Choderlos de Laclos (1741-1803)
Militar etsi eta gogaitu bat
Pierre-Ambroise Choderlos de Laclos
174leko urriaren 18an jaio zen Amiens-en.
Aita erregearen administrazioko idazkaria
zuen. 1759an militar ikasketak hasi zituen.
1778an Frantziak atlantikoko uharteak eta
kostaldea gotortu behar izan zituen ingelesen
eraso arriskuari aurre egin ahal izateko
; Laclos kapitaina deitu zuten 1779an Aix
uharteko gotorlekuko buruzagia izan zedin.
Baina itsasoan ingeles ontzirik ageri ez,
Laclos gogotik aspertu bide zen eta idazten
eman zituen hango ordu luzeak ; han
izan zuten beraz sorrera Les liaisons dangereuses
(Harreman arriskutsuak) liburuko
lehenengo gutunek.
1788an Laclosek gudarostea aldi baterako
utzi zuen eta politikari lotu zitzaion.
Orleanseko dukearen zerbitzura hasi zen
lanean idazkari gisa, eta haren gerizan parte
hartu zuen Laclosek Frantziako Iraultzan.
1789an Londresen erbesteratu behar izan
zuen Orleanseko dukearekin eta 1790ean,
Parisa itzulirik, jakobinoen klubean sartuzen. 1792an gudarostean sartu zen berriz,
Gerra Ministerioko komisario izendatu zuten
eta gudaroste iraultzailearen aurka borrokatu
zen Valmy-ko guduan.
1792an Orleanseko dukea diputatu
hautatu zuten, baina monarkia berriro aginpidean
jarri eta bera errege izateko asmotan
zebilela egotzirik hil zuten 1793ko
azaroan. Laclos ere arriskuan egon zen,
1793an bi aldiz atxilotu zuten, Orleanseko
dukearen alde azpijokoan ari izan zelakoan;
heriotza zigorraren beldur izan zen
hura ere, baina 1794an askatu egin zuten.
Gudarostean berriz sartzea eskatu zuen,
baina uko egin zioten eta Hipoteken Idazkari
Nagusi izendatu zuten eta lanpostu
horretan jardun zuen gudarostean berriz
onartu zuten arte. 1800ean, Bonapartek artileriako
jeneral izendatu zuen eta Rhin-eko
gudarostera bidali. Gero Italian borrokatu
zen, eta 1803ko irailaren 5ean hil zen Tarenton,
Napoli inguruan, disenteriak eta
malariak jota.
Gutun bidezko nobela eta nobela libertinoa
XVIII. mendean gutun bidezko nobelak
urrezko aroa izan zuen Frantzian, batez
ere 1760 eta 1780 bitartean. Goraldi hori
mende hartako gizartearen ispilu izan zen,
izan ere, gutunak idazteko ohitura oso errotua
zen gizarte hartako agintari, dirudun eta
nobleziako jendeagan. Gizaldi hartan gizarte
harremanek garrantzi handia zuten, eta, solaskideak
elkarrengandik urrunduak ziren
orduko, gutunak ordezkatzen zuen solasaldia
. Gaurdaino gorde diren garai hartako
benetako gutunek aski lekukotasun garbia
ematen dute gutun haien literatur kalitateaz.
Gizarte harremanetarako kode estu eta zehatzak
zituen gizatalde baten ispilu dira gutunak
; maiz gutunak ez zuen hartzaile bakarra izaten, lagunartean irakurtzeko xedez
egina izaten zen, eta horretxek zekarren
kalitate artistiko handia erakutsi nahia.
Gizarte ohitura horri jarraiki, XVIII. mendean
gutun bidezko nobelak bilakaera luzea
ezagutu zuen Frantzian ; ahots bakarreko
gutunetatik, ahots anitzeko gutunetara.
Laclos izan zen hain zuzen genero horren
baliabide guztiak maisu baten gisa erabiliz
eta muturreraino eramanez maisu lan bat
egitera iritsi zena. Asko dira gutun bidezko
nobelak, baina La Nouvelle Heloi'se (1761,
Heloise berria) da gutun bidezko nobelek
eredutzat izan zuten nobela. Liburu horretan
Rousseauk bikain erabili zituen genero
horren baliabide anitzak, eta ahots, pertsonaia, doinu, estilo aniztasun hori ikasgai
gertatu zitzaion Laclosi.
Gutun bidezko literaturaren gailurra izateaz
gainera, Laclosen liburuak nobela libertinoaren
ekarria biltzen du. Alderdi batzuetan
antzematen zen zilegitasunaren eta
aldi berean Antzinako Aroaren moralarekin
eta erlijioarekin etenik egin ez zuen gizarte
hark oso kontuan hartzen zituen debekuen
arteko tirabira ongarri emankorra izan zen
literatura libertinoarentzat. Genero horrek
debekuak behar baititu ; aisiarako denbora
eta dirua baduen eta lan egiteko beharrik
ez duen jendea behar du ; eta behar ditu
orobat elkarri gaizki esaka eta elkarren zelatan
ibiltzea zeregin nagusi zuten eta XVIII.mendeko goi mailako gizarteak hain maite
zituen lagunarte eta bilkura haiek. Pertsonaien
tipologia jakin bat, gertakizun multzo
bat eta estilo zehatz bat da genero horren
ezaugarri nagusia. Genero libertinoaren
estilo baliabideak (ahalik gehiena iradokiz
ahalik gutxiena esatea, esan gabe ulertutakoak,
hitz jokoak, esanahi bikuneko perpausak,
antitesiak) Laclosek beste estilo
desberdinekin nahastu zituen, errejistro eta
doinu aniztasuna emanez bere obrari.
Harreman arriskutsuak
Laclos 1779an hasi zen Harreman arriskutsuak
idazten, Aix uhartean egon zen bitartean,
eta 1781ean bukatu zuen, agintari
militarrek eman zioten sei hilabeteko oporraldia
bitartean, liburu horrek emango ziolakoan
gerrak ukatzen zion aintza. Tillyko
kondeak bere Oroitzapen Liburuan ematen
digu Laclosen asmoen eta iritzien herri,
Laclosek herak esan zizkion hitzen bidez :
...inork entzungo ez zituen hil eresi batzuk
ondu eta irakurleen eta neronen onerako
sekula inprimatuko ez diren neurtitzak idatzi
ondoren, eta ez aitzinamendu handirik ez
omen handirik ekarriko zidan lanbide bat
ikasi ondoren, ohiko bidetik aterako zen liburu
bat idaztea erabaki nuen, zarata handia
egingo zuen liburu bat, ni hil ondoren
haren oihartzunak lurraren gainean iraun zezan
, Harreman arriskutsuak beraz militar
etsi eta gogaitu baten obra anbizio handikoa
da, 1782an argitaratua, Durand argitaratzailearen
etxean, lau liburukitan. Lehenengo
argitaraldia 2.000 alekoa izan zen eta berehala
agortu zen. Handik gutxira, Durand
jaunak heste argitaraldi bat egin zuen.
1782ko urte hartan bertan, jatorrizko argitaraldiaz
eta bigarren argitaraldi zuzenduaz
bestalde, liburuak heste zazpi argitaraldi
izan zituen. 1784tik 1796ra, Laclos bizi zelarik
alegia, beste hamabi argitaraldi egin
ziren, haina Laclosek arestian aipatutako
lehenengo biak baizik ez zituen onartu, eta
beste guztiak gaitzetsi. Berehala nobela
horrek sekulako arrakasta izan zuen eta
eskandalu handia sortu ; haren oihartzunak
zeharo gainditu zuen Laclosen itxaropena.
Eta agintariek haren aurka hartu zituzten
neurriek areagotu baizik ez zuten egin liburuaren
ospea.
Harreman arriskutsuak nobela psikologikoen
obra aitzindaria da, gutun bidezko nobelen
eta literatura libertinoaren ekarria bildu
zituen, eta, intriga eta azpijokoa ardatz
harturik, XVIII. mendeko emakumeen egoera
salatu zuen, eta gizon-emakumeen arteko
aginpidezko harremanetan sakondu. Nobela
horren alderdi batzuk aipatuko dira segidan.Gaizkiaren eta azpijokoaren gaia -XVIII.. endeko nobelagintzan maiz agertzen dena-
da Laclosek landu zuen alderdietako bat,
bere pertsonaia nagusien kidetasun misteriotsuak
elkarrekin egindako txikizioak dira
nobela horren oinarria, ez dira ordea txikizio
fisikoak, psikologikoak baizik, baina
hargatik maiz eragiten dute biktimen etsipena,
lur jotzea eta heriotza. XVIII. mendeak,
Argien eta Arrazoiaren mendeak, oso
kontuan hartua zuen orobat eromenaren
arazoa, eta interes horren lekukotasuna
ageri da nobela honetan ere.
Harreman arriskutsuak nobelan erlijioaren
itzala nonahi nabari da : erlijio katolikoko
sakramentu batzuen, eta batez ere
erlijiozko mintzairaren aipamena eta eragina
. Ez bakarrik erlijioari atxikiak ageri diren
pertsonaietan, baita libertinoengan ere,
eta askoz harrigarriagoa eta eragingarriagoa
da libertinoek erlijiozko mintzairaz egiten
duten erabilera, deboziozko mintzairaren
imitazioa, heren asmoen arabera trebe erabiltzeko
. Nobelaren izenburuak berak ere
deboziozko mintzairaren aipua dakar. Politikaren
erretorika oraindik nagusitu ez zen
garai hartan, galderak, errepikazioak eta
sermoien erretorikak berezko dituen gisa
horretako baliabideak Laclosek ezin hobeki
erabili zituen. Kontuan hartzekoak dira
baita ere aitortzaren eta oliadurako sakramentuaren
aipamen garbiak. Aitortzak eragina
du gertakarien bilakaeran, eta pertsonaia
batzuek berariaz erabiltzen dute beren
probetxurako. Nobela horren oinarria den
gutun bidezko harremana bera ere etengabeko
aitortza baten gisara uler liteke. Erlijioari
dagokionez, nobela honek kritika zorrotza
egiten dio orobat erlijioa ardatz zuten
garai hartako ohiturei eta batez ere emakumeen
heziketari. Ironiaz eta erlijiozko mintzaira
bere gisara erabiliz eta irauliz, Laclosek
gogor kritikatu zuen erlijioaren itzala
gailendua zitzaion eta, Frantziako Iraultzaren
bezperan, gainbeheran zegoen gizarte hura,
nahiz batzuetan erreparatua zion eta men
egin zion mintzaira horren edertasunari.
Idazketa hera da nobela honetako pertsonaiak
definitu eta gorpuzten dituena. Gutun
bidezko nobela bat denez, pertsonaiek
idatzi egiten dute, eta norberaren idazkeraren
eta besteen idazkeraren arteko tirabirak,
estiloak alegia, definitzen du pertsonaia
bakoitza, idazketaren bidez kontatzen
diren gertakariek, gogoetek eta asmoek
bezainbat. Idazketarik ezak, egileak batzuetan
ohartarazten duenez halako eta halako
gutuna errepikazioaren beldurrez edo interesgarria
ez delakoan ez argitaratu izanak,
nahiz gutun hori existitzen den eta pertsonaiek
aintzat hartua duten, irakurlearen jakinmina
akuilatzen du eta zehatz adierazita
ez dauden gertaerak eta irtenbideak iradokitzen
dizkio. Zentzu horretan, aipagarria
da irakurlea konplize eginik, Laclosen nobelak duen gaurkotasuna eta modernotasuna.
Azpimarratzekoa da nobela horretan gutuna
bera gertakizun bat dela eta hondamena
dakarrela behin baino gehiagotan. Gutuna
berez da arriskutsua, norbaiti adierazi
nahi zaion baina beste norbaiti ezkutatu
nahi zaion zerbaiten froga. Gutuna hilgarria
da gainera. Nobela horretan gutun diktatu
asko dago eta horrek baliabideak ematen
dizkio idazleari ; gutuna irakur lezake
gutuna bidalia izan ez zaion beste norbaitek
ere, eta gutunaren sinatzailea ez da beti
izaten gutuna idatzi duen pertsona bera.
Pertsonaia arketipoak sortu bainoago,
Laclosek idazketa arketipoak sortu zituen,
eta, jakina, idaztankera horien arteko nahasketa
egin zuen. Estiloen arteko kontrasteak
edo errepikazioak efektu bereziak sortzen
ditu, eta horretarako Laclosek bikain
erabili zuen gutunen hurrenkera edo ordenamendua
.
Azkenik, nobela honetako guztiz pertsonaia
arauz kanpoko bat dago aipatu beharra
: Merteuileko markesa ; nobela osoan
zehar hura da beti gertakizunen eragile eta
sortzaile, eta jokabide hori ez dator inondik
ere bat XVIII. mendeko gizarteak emakumeari
utzia zion rolarekin (puntu honi
dagokionez argigarria da Merteuileko markesak
LXXXI. gutunean bere bizitzaz, bere
pentsaeraz eta bere arauez egiten duen kontaketa)
.