Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Michel de Montaigne (1533-1592)

 

Bizitza eta obra

Michel de Montaigne 1533. urtean jaio zen, Perigordeko gaztelu batean, Montaigne-n ; hain zuzen ere, mendixka baten tontorrean, montaigne batean, eraikitako chiteau bat zen gaztelua, Dordogne ibaiaren ertzean zegoena, Bordeletik berrogeita hamar bat kilometrora. Aitoren seme zen jaiotzez . Aitaren aldeko familia merkataria zen, Bordeleko ardo eta kontserben salerosketan aritzen zena (aitak, Pierre Eyquem, nahiz eta zalduna izan eta Italiako gerretan parte hartu, ez zuen inoiz toponimikoa hartu) ; amaren familiakoak berriz, Calatayudetik iritsitako judu kristautuak ziren, Okzitaniako Tolosan eta Bordelen kokatuak.

Montaigne berez zegozkion aristokraziako lanetan aritu zen, Perigueux-eko Cour des Aides-en aurrena, eta Bordeleko Legebiltzarrean gero. Hantxe ezagutu zuen Etienne de La Boetie, Discours de la servitude volontaire liburuaren egilea. La Boetie izan zen Montaigneren adiskide min bakarra, eta hura hil zenean, haren liburua izan zuen Montaignek beti gidari.

La Boetie hil ondoren -hogeita hamahinr urte zituela, eta Montaignek hogeita zortzi-; aita ere hil zitzaiolarik -Montaigneren beste helduleku bat-, zorritxarreko halaber umeak jaioberritan hiltzen zitzaizkiolako (Francoise de la Chassagne-rekin izan zituen zazpi alabetatik bakarra bizi izan zen luzaroan), eta bizitza publikoak aspertuta, Montaigne, berrogei urte bete gabe, bere gazteluko dorre batera erretiratu zen, klasikoak nagusi ziren mila bat liburuz inguratuta . Izan ere, aitak, Italiako gerretan humanismo italiarraren zale eginda, seme zaharrenaren ama hizkuntza latina izatea nahi zuen, eta, horretarako, frantsesez ez zekien alemaniar irakasle bat ipini zion. Zazpi urte bete zituen arte beraz Michelek ez zuen latina ez zen beste hizkuntzarik entzun.

Dorre hartan hasi zen bere obra bakarra lantzen, E,ssais (Entseiuak); eta ordudanik, bizitza osoa eman zuen obra hura idazten eta berridazten. Liburuaren izenak ez zuen orduan inola ere liburuko testuen literatura generoa izendatzen ; bertan aurkitzen direnak egilearen bizikizunak direla, edo bizikizun horiek kontatzeko ahaleginak, entseinak edo saiakerak, hesterik ez du adierazten . Libunra aurrenekoz argitaratu ondoren (1580), Montaignek bidaia luze bat egin zuen Suitza, Alemania eta Italian barrena.

Bidaia hartan idatzi zuen journal de voyage en Italie par la Suisse et l Allemagne, egilea hil ondoren argitaratua, 1774. urtean. Berez ez zen argitaratzekoa, eta, hortaz, ez du kezka formalik ; horrexegatik, Montaigneren nortasun irekiaren lekukotza interesgarria da. Bestalde, 1569an Ramon Sibiuda katalanaren Theologia naturalis-en itzulpena argitaratu zuen ; Apologia ironiko bat eskaini zion Sibiudari bere Entseiuak-etan.

Bidaia hura, alde batetik, bere herrimina sendatzeko bidea aurkitu nahian egin zuen ; bidaia teologikoa ere bazen, baina areago zen politikoa, frantses erregearen enbaxadore pribatu moduan-edo joan haitzen idazlea . Hala, harremanak izan zituen Mediciko Katalinarekin, Henrike III.arekin, eta, batez ere, Nafarroako Henrikerekin, hau da, frantses erregetzako lehen Borboiarekin (Henrike IV.a). Hori zela-eta, desiratzen ez zituen erantzukizunak hartu behar izan zituen, besteren artean Bordeleko alkatetza, eta bere garaiko goi mailako politikagintzan parte hartu behar izan zuen bizitzako azken hogei urteetan, hain zuzen ere literaturak lanik handiena, bakardadea eta bakea eskatzen zizkionean. 1592. urtean hil zen, berrogeita hemeretzi urte zituela, Montaigneko gazteluko bere logelan meza entzuten ari zela.

Entseiuak-en edizio desberdinak argitaratu zituen ; horien artean aurrenekoa nabarmendu behar da, lehen aipatua, Bordelen bi liburukitan argitaratu zena, eta laugarrena, 1588an Parisen inprimatua ; hari beste liburuki bat erantsi zion, baina liburu bakarrean argitaratu zen. Hil zenean, laugarren edizio horretako ale bat utzi zuen Montaignek, oharrez bete-betea. Ale horrek izan zituen gorabeherak -Bordeleko alea deitzen zaio, eta hiri horretako Udal Museoan dago-, argitalpen arazo askoren iturri izan dira ; oraindik ere arazo horietako asko ez dira behin betiko ebatzi.

 

Entseiuak

 

Eszeptizismoa

Montaignerentzat bere garaia gezur, ustelkeria eta hipokresiazkoa zen, eta ez da harritzekoa heraz SEntsrrun1-en abiapuntua ezezkotasuna, ukoa, izatea : itxurakerien arauaren eta egiarekiko lotura faltaren ukoa.

Montaigneren eszeptizismoa, sarritan aipatu eta eztabaidatu izan dena, hasierako ezezkotasun horretatik sortua da, zalantzan jartzen baitu jakintza ororen aukera, eta ahultasun eta akatsen ume ikusten baitu gizakia, aldakortasunaren eta segurtasun eta gaitasun faltaren ume. Eszeptizismo horixe adierazten du, lehen esan bezala, lanaren tituluak berak : lan honek ez baitu eskaintzen jakintza frogatua edo iritzi ziurra, aitzitik, esplorazio moduko bat, saioa, haztamua, adierazi nahi du. Montaignek inauguratu zuen saiakeraren generoa, eta berak asmatu zuen generoaren izena : hitz lauzko konposizio laburra, gai jakin bat modu aski informal eta pertsonalean lantzen duena.

Tituluak, heraz, ez dio erreferentziarik egiten, ezin baitu, genero jakin bati, eta ez da lanaren barneko batasunaren eta egituraren adierazpena, aldiz, galdera egiteko jarrera intelektual bat da, gauzen balioztatze etengabea.

Montaigneren eszeptizismoak, nolanahi ere, ez du egiaren existentzia baztertzen ; areago da egia gogoeta faltsu, finkatu gahe eta kanpokoetan kokatzearen kontrako defentsa. Eszeptismo horrek, egiaren desirarekin loturik, usadioz onartzen diren ideiak ukatzera eta orokortasunetan eta abstrakzioetan ez sinestera darama egilea ; era berean, eszeptizismoak seinalatzen dio segurua dirudien bide bakarra : fenomenokonkretuak, eta, hasteko, bere gorputzaren eta arimaren oinarrizko fenomenoak. Horixe da, Montaigneren pertsona bera, bere akats guztiekin, egiaren bilaketa has daitekeen gune bakarra ; horrexegatik, Montaignek, Entseiuak-en hasieratik bukaeraraino, etenik gahe dio behin eta berriz : "Neroni naiz neure liburuaren gaia".

 

Liburuko mintzagaiak

Montaigneren aburuz, norberak zaindu behar du bere askatasuna kanpoko eragileen aurrean, kanpotik ezarritako usadio eta iritzien aurrean. Baina, hala ere, norberaren kanpokoa iritsi beharra sinesten du Montaignek. Hain zuzen ere, bere idatzien bitartez, bizitza pribatuan eta bizitza publikoan egin zuen bezalaxe, beti agertu zuen gainerako jendeak eta egiteek osatzen duten munduarekin loturak eduki beharra.

Norberaren barrutik mundurako sartu-atera behar hori adierazteko, atzeko gelaren irudia erabili zuen Montaignek : gizakiek badute aurreko gela bat, kalera begira dagoena, eta han aurkitzen ditu gainerako gizakiak eta aritzen da haiekin ; baina beti izan behar du bere leku pribatuen atzeko gelara erretiratzeko gai : hantxe sendotuko du bere askatasuna eta nortasun barnekoena, eta hantxe arituko da esperientziaren bitxikeriez hausnarrean. Babesleku hori eskura izanik beti, Montaignek besteekiko harremana bultzatzen du, sarritan ikas baitaitezke gauza baliagarriak haiengandik.

Horretarako, bidaia, irakurketa -historiako liburuak bereziki- eta adiskideekiko elkarrizketa gomendatzen ditu. Adiskide horiek, Montaignerentzat, gizonezkoak ziren nahitaez . La Boetie adiskide minaren lekua ezin zuen inork hartu, baina hala ere, dio idazleak, izan daiteke interesgarria, eta merezi du, talentuko gizonekin jardutea. Emakumeekiko harremanei dagokienez, bere garaian ohikoa ez zen irekitasunaz mintzatu zen Montaigne. Nahasmendurik ez dakarren lotura bakarra, harentzat, ezkontza da, familiaren eta ondorengotzaren mendekoa baita. Maitasunak ordea, bere osagai afektibo eta erotikoekin, askatasuna galtzeko arriskua dakar. Sarritan esan izan da Montaigne misoginoa zela ; baina onartzen zuen, gizonak eta emakumeak berdinak direla funtsean beren beldurretan, desiretan, eta beren benetako nortasuna aurkitzeko ahaleginean, eta usadioak eta ohitura zaharkituei lotzeko ohiturak ezartzen dituztela sexuen arteko itxurazko diferentziak ; hortik aurrera, nolanahi ere, ez zuen egin.

Mundu Berriko biztanleengana ere zabaldu zuen Montaignek besteenganako jakin-mina, eta tolerantzia eta kultura erlatibotasunaren eredu izan zen horretan. Brasildik ekarritako hiru indiar ezagutu zituen, esploradore batek Frantziara eramanak, etaaurkitu omen zuen jende horrengan. heren izaerari buruzko leialtasunean eta duintasun kultural eta pertsonalean, edertasunaren zentzu bat, Mendebaldeko jendearena baino handiagoa : haiexek ziren Mundu Berriaren konkistan eta beren gerretan ondo asko erakutsi zuten bezala, benetako barbaroak .

Badirudi beti izan zela katoliko zintzoa, ez ordea suharra ; ez zuen maite esperientzia espiritualaren ezagutza lortzeko giza ahalegina, errealitate bizi jakin bati ez bazegoen lotua ; eta ez zuen espekulaziorik egin nahi izan gizakia baino harantzagoko gauzei buruz.

 

Forma eta estiloa.

Irakurleak eta irakurketak

Entseiuak egilearen pentsamenduen bilduma dira, ez egitura artifizial batez aurkeztuak, aldiz, burura etortzen zitzaizkion modura antolatuak, behin eta herriz, idazten eta pentsatzen ari zela. Zenbateraino diren bereak argitzeko, bere umeak bailiran deskribatzen ditu, eta irudi harrigarri -ez gutxiespenezko- batez, "bere adimenaren gorotza" direla dio. Ohar eta eten ugariak, pentsamenduaren hariaren atzerakoak eta aurrerakoak, hiztegi mamitsu eta zehatza, dena da pentsamendu bizi eta berehalakoraren agerpidea. Testuan zehar ugariak dira antzinako egileengandik nahiz modernoengandik, baita herritik ere, hartutako pasadizoak, betiere errealitatearen analisia indartzeko helburua dutenak.

Bere garaiko intelektual gehienek estoizismoaren agergarritzat ikusi zuten Montaigne . Horrela hasi zen luzaroan iraun duen nahasketa bat. Maxima filosofikoen antologia baten modura hartu izan dira Entseiuak, jakintza burutu baten bilduma balitz bezala, gizabanako baten pentsakera eta bizikizunen agergarria baino areago.

XVII. mendean, noblezia jantzi baten gidaritzapean, honnete homme-ren erretratuagatik miretsi zuten Montaigne : gizon ongi hezia, dotorea, gizartean nola jokatu ongi zekiena, ikusten zuten harengan eta haren obran. Aldi berean, halere, idazle erlijioso batzuek -Salesko San Frantzisko, Blaise Pascal-, Montaigneren eszeptizismoa kristautasunaren kontrakotzat jo zuten, eta inmoraltzat salatu zuten bere buruarekiko ardura. XVIII. mendean nagusi izaten jarraitu zuen Montaigneren irudi erlijioaren kontrakoak : Diderot eta Voltairek Argien Mendeko pentsamendu librearen aitzindaritzat hartu zuten. Jean Jacques Rousseaurentzat, ordea, bestelakoak ziren gauzak : harentzat oso liburu garrantzitsua zen Entseiuak, eta, arrazoi osoz, autoerretratuaren maisu eta eredutzat hartu zuen Montaigne. Era horretan, Montaigneren ikusmolde berri bat inauguratu zuen Rousseauk : bere nortasunarenbila dabilen gizakia, bere nolakotasun sakonenaz ikararik gabe mintzatzeko gai dena.

XIX. mendean, ideia zaharrak guztiz desagertu gabe ere, gero eta hobeto ulertu zen Montaigneren lana; ez zen bakarrik ideien maisua, aitzitik, barrukoenaren, intimoarenaren idazlea ere bazen. Gustave Flaubertek bere lankidetzat zuen, eta eredu hartu zuten gero XX. mendeko frantses idazle modernoenek : Andre Gide, Michel Butor, Roland Barthes.