Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Fray Luis de Leon (1527-1591)

Fray Luis de Leon Belmonten (Cuencan) jaio zen 1527. urtean. Lehenengo ikasketak Madrilen eta Valladoliden egin zituen, eta hamalau urte zituela Salamancara joan zen ikastera. Hiri hartako unibertsitatean Melchor Ganoren eta beste hainbat irakasle ospetsuren zuzendaritzapean aritu zen ikasten. Salamancara iritsi eta berehala San Agustinen ordenan sartu zen eta 1544an botoak egin zituen. Urte horretatik aurrera, Salamancako hiriari eta unibertsitateari lotuta egon zen hil zen arte.

Hogeita hamabi urte zituela eman zioten lehenengo katedra Salamancako unibertsitatean . Unibertsitateko postu gorenetan, ordea, lehia handia zegoen garai hartan ordenen artean, eta horrez gainera, arazo teologikoak eta idazketari buruzkoak zirela-eta arerio ugari zituen Fray Luisek. Horren guztiaren ondorioz, Fray Luisek Inkisizioaren epaiketa bati aurre egin behar izan zion (1572). Testamentu Zaharraren hebreerazko testua defendatzea eta Vulgataren latinerazko bertsioak baztertzea leporatzen zioten alde batetik, eta beste aldetik, Cantar de los cantares (Kantiken kantika) gaztelaniazko itzulpena egin izana, nahiz eta Trentok debekatua izan testu sakratuak herri hizkuntzetara itzultzea. Epaiketa hura bost urtez luzatu zen eta denbora horretan Valladolideko espetxean egon zen preso Fray Luis. Azkenik, errugabea zela onartu zuten eta Salamancako unibertsitatera itzuli zen eskolak ematera.

 

Hitz lauzko lanak

Fray Luisen hitz lauzko lan nagusiak, latinez idatzi zituen Bibliari buruzko komentarioez eta tratatu teologikoez gainera, lau hauek dira : Traduccion literal y declaraciondel Cantar de los Cantares (Kantiken Kantikarenhitzez hitzeko itzulpena eta azalpena), La Perfecta casada (Emazte betegina),Exposicion del Libro de Job (joben Liburuaren azalpena) eta De los nombres de Dios (Jainkoaren izenei buruz).

Hogeita hiru urte zituela idatzi zuen Fray Luisek Kantiken Kantika-ren itzulpena eta iruzkina Salamancako Sancti Spiritusen Komentuko moja batek hala eskatuta. Moja hark heste inork ez irakurtzeko idatzi zuen, ustez, lan hura, baina, egileak berak jakin gabe, libunta beste esku batzuetara ere iritsi zen, eta Fray Luisen etsaiek leleen aipatutako Inkisizioaren epaiketan erabili zuten haren kontra. Literatura kritikari askoren azterketa gai izan da Fray Luisek liburu hori moja batentzat zergatik itzuli ote zuen jakitea, lanaren edukia maitasunezkoa baita, eta egileak ez baitu pasadizo horien interpretazio mistikorik egiten. Hitzez hitz itzuli zituen Fray Luisek lan horren ahapaldi guztiak eta itzulpenari glosa bat edo testuaren komentario bat erantsi zion ondoren. Estiloari dagokionez, Fray Luisen prosaren biribiltasuna eta heldutasuna bete-betean antzematen dira lan honetan. Horrez gainera, aipagarria da liburuan oinarrizkoa den alaitasun sutsua, artean esetsaldiek eta itxialdiak kutsatu gabe zirauen alaitasuna.

Behin Fray Luis espetxetik irten zenean, Kantiken kantika-ren komentarioa latinera itzultzeko eskatu zioten bere nagusiek : Explanatio in Cantica Canticorum (1580an argitaratu zen lehenengo aldiz).

La Perfecta casada (Salamanca, 1582) lanean emakume ezkonduaren betebeharrak azaltzen ditu zehatz-mehatz Fray Luisek eta emazte kristauaren eredua erakusten du orobat. Fray Luisek ez zituen bertatik ezagutzen ezkontzaren gorabeherak, baina bere etxeko esperientziak batetik, eta bestetik, behaketa zorrotzak oinarri sendoak eman zizkioten liburua osatzeko.

Bestalde, liburu honetan, gainerakoetan bezalaxe, iturri erlijiosoak erabili zituen Fray Luisek, Biblia eta Liburu Santuak batez ere, baina ez zituen baztertzen hurbilagoko idazleak, hala nola Luis Vives eta Guevara.

Fray Luisek, hortaz, emazte batek behar dituen bertuteak azaltzen ditu La Perfecta casada liburuan. Bertute horiek, ordea, ez dira soilik azalekoak, etxeko bizitzari eta ohiturei dagozkien xehetasunak ere ematen ditu. Lan horretan, aipagarriak dira, orobat, garai hartako etxeetako bizimoduaren deskripzioak, oso erritmo bizian adieraziak.

Zenbait kritikarik XV. mendean indar hartzen ari zen feminismoaren kontrako joeraren oihartzunak ikusi ditu lan horretan, beste batzuek, aldiz, erabat kontrakoa dela adierazten dute, alegia emakumearen apologia argia egiten duela liburuak.

Doben liburuaren Azalpena lanean, Kantiken kantika-ren komentarioan egiten duen bezalaxe, kapitulu guztiak hitzez hitz itzultzen ditu Fray Luisek lehenbizi, eta ondoren, azalpen bat eransten dio hitz lauz ; horrez gainera, testu horren beraren parafrasi bat egiten du hiruko bertsoetan. Doben liburuaren Azalpena da, hain zuzen, Fray Luisek gaztelaniaz idatzi zuen liburu luzeena, eta hogei urtetan aritu zen lan horretan, zenbait etenaldi eginik, hala ere.

Hortaz, idazleak berak bere bizitzan izan zituen gorabeherak eta aldiak, bai idazkerari dagozkionak bai izpirituari dagozkionak, argi eta garbi ikusten dira liburu horretan . Urteetan bizi izan zituen esetsaldiek, itxialdiek eta eztabaidek bere baitan sortu zioten atsekabea nabarmen antzematen da liburuko iruzkinetan. Liburua ez zen, ordea, argitara eman 1779. urtea arte ; haina, ezin esan daiteke argi eta garbi zein arrazoikatzeratu zuen argitalpen hori, baliteke Fray Luisek hebreerazko testua erabili izanagatik gorabeherak izatea Elizarekin.

De los nomhres de Cristo (1574-1575) lana hartzen da Fray Luisen maisulantzat.

Pedro Portocarrero jaunari -Errege Batzordeko eta Inkisizioko kideari- eskaini zion Fray Luisek liburua, epaiketaren une latzenetan babesle izan baitzuen Portocarrero.

Fray Luisek berak liburua espetxean idatzi zuela aipatzen du, baina lan horretan nabarmen antzematen den estilo eta kontzeptu baretasunak sinesgaitz egiten du baieztapen hori ; Fray Luisen lanaren ezagutzaile direnen iritziz, ezin sinets daiteke horrenbesteko oreka duten orrialdeak hain une larrietan idatzi zituenik.

De los nombres de Cristo lana elkarrizketa moduan antolatu zuen Fray Luisek.

Hiru fraide agustindar dira protagonistak : Marcelo (egilea hera), Sabino eta Juliano.

Hiru fraideak ordenaren etxe batean elkartzen dira eta Eskritura Santuak Kristori ematen dizkion izenei eta horien egokitasunari buruz hitz egiten dute : Gazte Eder, jainkoaren Aurpegi, Bide, Artzain, Mendi, Etorkizuneko Mendearen Aita, jainkoaren Beso, Jainkoaren Errege, Bake Printze, Senar.

Jainkoaren Seme, Maite, jesus eta Bildots.

Elkarrizketaren aurretik izena zein ataletan agertzen den aipatzen da eta ondoren izen horrek sortzen dituen arazoei buruz jarduten dute eztabaidan. Fray Luisen gainerako lanetan bezala honetan ere, jatorri askotako iturriak erabiltzen ditu egileak, eta Bibliaz gainera -hori da, dena dela, oinarri-oinarrizko idatzia-, hainbat idazle greziar eta latino aipatzen ditu. De los nombres de Cristo lanean iristen da Fray Luis de Leon goreneko mailara, bai literatura formaren osotasunari eta heldutasunari dagokionez bai pentsamenduaren sakontasunari dagokionez . Prosak harmonia, edertasun eta soiltasun handia iristen ditu lan horretan, eta ezaugarri horiek dira, hain zuzen, Fray Luis hizkuntzaren maisu bihurtzen dutenak.

Askotan aipatu izan da Fray Luisen hitz lauzko lanek, eta batez ere De los Nombres de Cristo lanak, duten balio poetikoa.

 

Poesia

Fray Luisen bertso lanek betidanik izan dute estimu handia, eta horiexek dira Fray Luisen lan ezagunenak eta zabalduenak.

Dena dela, poema horiek ez ziren argitaratu egilea bizi izan zen bitartean, eta hera bizi zela eskuizkribuak hesterik ez ziren banatu. Izkribu horiek eskuz esku zabaldu ziren eta akatsez bete zituzten ; Fray Luisek hori ikusirik, nahiz eta bere idatziak argitaratzearen kontrakoa izan zen beti, poesiak zuzentzeko erabakia hartu zuen, egunenbatean argitaratzeko asmoarekin-edo. Baina Fray Luisek bildu zituen poemak ez ziren bera bizi zela argitaratu. Fray Luisek lira bertso mota erabili zuen bere bertso lan gehienetan, eta maisutasun handiz erabili zuen erabili ere. Bertso mota horrek zituen aukera guztiez baliatu zen idazlea, eta bere adierazpen poetikoaren oinarri bihurtu zuen . Fray Luisen bidez iritsi zuen lirak betegintzarrean, eta hari esker garrantzi handiko lekua hartu zuen Garcilasoren berrikuntza metriko hark hizkuntzaren barruan.

Horazio olerkariak eragin nabarmena izan zuen Fray Luisen lirikan. Ezaugarri teknikoak eta estilistikoak Horaziorenak berarenak badira ere, poeta pertsonala izan zen Fray Luis edukiari dagokionez. Ez du zerikusirik Horazioren izaera ausart eta zinikoak, Fray Luisen poesia erlijioso, sutsu eta larriarekin. Zenbait kritikariren arabera, Fray Luisen lehenengo lanetan nabaria da Horazioren eragina, eta horietan ez da ezaugarri erlijiosorik antzematen ; heldutasuneko lanetan, aldiz, eragin hori desagertu egiten da. Lehenengo aldiko lanen artean aipagarriak dira, Oda a Santiago (Oda Santiagori), La Profecia del Tajo (Tajoko iragarpena), A Felipe Ruiz (Felipe Rzriz-i), eta guztietan ezagunena Vida retirada (Bakartasun bizitza). Heldutasun aldiko lanak dira, besteak beste, Noche serena (Gau harea), A Francisco Salinas (Francisco Salinas-i),La morada del cielo (Zeruko egoitza), A Nuestra Señora (Andre Mariari).

Aipagarriak ditu, bestalde, autore klasikoen itzulpenak : Virgilioren Eglogak, bertsoendekasilaboetan, eta Georgikak dira poesia itzulpenen artetik nagusiak. Grezieratik itzulpen gutxi hatzok egin zituen, Pindaroren Lehenengo Olinpikoa eta Euripidesen Andromaka lanaren atal batzuk, besterik ez.

 

Fr. Luis de Leonen teologia eta mistika

Fray Luis de Leonek Bibliaren ezagutza sakona zuen, eta ondo ezagutzen zituen teologia ikerketak ere. Erlijioaren alorrean zuen jakintza zientifikoa bai latinezko lanetan hai gaztelaniazkoetan erakutsi zuen.

Latinezko lan horiek Fray Luisen lan guztiaren barruan parte handiena osatzen hadute ere, itzalean gelditu dira nolabait, Fray Luisek gaztelaniazko idazle gisa izan duen garrantziak hura gainditu baitu.

Fray Luisek gai erlijiosoak bazituen ere gustukoen, hertsi-hertsian harturik, ez zen idazle mistikoa izan. Fray Luisen lanetan intelektualaren jarrera da gainerako ezaugarrietatik nabarmentzen dena. Jainkoarekin bat egiteko helburua ez da Fray Luisengan, Santa Teresarengan eta San joan Gurutzekoarengan bezalako amodiozko oldarrekin azaltzen ; lurreko loturak utzi eta zeruaz gozatzea amesten duenean, ez du maitasuna asetzeko modua amesten, Sortzailearekin batera gauza guztien ezagutza lortzeko bidea baizik.