Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
François Rabelais (1483-1553)
Francois Rabelais, zalantzarik gahe,
1483an jaio zen, nahiz eta zenbaitzuk 1494.. rtean jaio zela baiezten duten. Rabelaisen
aita erregeren legegizona zen eta Devinieren,
Chinondik hurbil, bizi zen bere familiarekin
. Haurtzaroa inguru hartan igaro
zuen Rabelaisek ; inguru hartako oroitzapenez
beterik dago haren lana. Frantziskotarra
izan zen Puy-Saint-Martin komentuan eta han
egin zituen literatura ikasketak. Guillaume
Buderekin izan zuen eskutitz bidezko harremanak
erakusten duenez, maila handiko
ikasketak egin zituen ; besteak beste, grekoz
eta latinez idazten zion lagun hari.
1523an Erasmok San Lukasen ebanjelioaren
grekozko testuari buruz egin zuen komentarioa
argitaratu zuen, eta argitalpen horrek
eraginda, Frantzian grekoa ikastea debekatu
zuten Sorbonako teologoek. Rabelaisek
urte asko eman zituen grekoa ikasten, eta
debeku haren ondorioz, Saint-Pierre-de-
Maillezaiseko beneditarren komentura joan
zen giro jasankorragoa aurkitzeko asmoz.
1527. urteaz geroztik komentuko bizitza
utzi eta Frantziako unibertsitateetako hirietan
bizi izan zen. 1530ean Montpellierko
Medikuntza fakultatean sartu zen eta hiru
hilabetetan batxiler titulua eskuratu zuen
(1537an doktore zen). Oso denbora gutxian
ospe handia lortu zuen mediku-filologo
gisa ; Giovanni Manardiren eskutitzak eta
Hipokratesen Aforismoak argitaratu zituen
(1532). Urte horretan bertan, Lyongo hospitaleko
mediku zela, Les horribles et espoventahlesfaictz
et prouesses du tres renomme
Pantagruel, roy des Dipsodes, fits du
gran geant Gargantua (Dipsodoen errege
Gargantua erraldoiaren seme zen Pantagnrel
ospetsuaren gertaera eta balentriaizugarri eta beldurgarriak) argitaratu zuen.
1534an lehenbizi, eta 1535ean ondoren,
Erromara joan zen Parisko obispo zen jean
du Bellayrekin : garai hartan G. d'Estissac-i
idatzi zizkion eskutitzak Erromako bizitzaren
kronika dira. Bien bitartean, Le vie inestimable
du Grand Gargantua, pere de Pantagnrel
(1 534an Pantagncelen aita Gargantua
handiaren neurriz gaineko bizitza)
idatzi zuen. 1539-1543 urteen bitartean Piamonten
izan zen Rabelais Guillaume du
Bellay gobernariarekin, eta bitarte horretan
idatzi zuen Les stratageme... du... che valie
r de Langev (Langeyko zaldunaren amamiak
.). Garai horretan bere eleberriaren
lehenengo bi liburuak berrargitaratu zituen
hainbat zuzenketa egin eta gero, izan ere,
Sorbonak zentsura gogorra ezarri baitzion.
Tiers livre des faictz et dictz heroiques (Pantagruel
onaren gertaera eta esaera heroikoen
hincgarrert liburua) lanak ere zentsura
latza izan zuen, eta Rabelaisek babesa
bilatu behar izan zuen ; hala, denboraldi
batez, Metzen bizi izan zen. 1547an egin
zuen hirugarren bidaldia Erromako J. du
Bellayrekin eta Enrike II.aren seme gazteenaren
jaiotzaren ohorezko jaiei buruzko
kontakizuna argitaratu zuen (Sciomachia).
1548-1552 urteen bitartean Quart livre des
faictz et dictz heroiyues du bon Pantagruel
(Pantagncel onaren gertaera eta esaera
heroikoen laugarren liburua) argitaratu
zuen ; liburu hori ere zentsuraren helburu
izan zen, eta, ziur asko, Rabelais espetxera
bidali zuten. Rabelaisen hazitzako azken
urteei buruzko daturik ez dago ia ; apostasiaren
barkamena eskatu zion aita santuari,
eta Meudon-eko parroko izendatu zuten
hil aurretik.
Gargantua eta Pantagruel
Gargantua eta Pantagruel (lan osoa
izendatzeko erabiltzen den izenburua) epopeiaren
abiapuntua Gargantua erraldoia
protagonista zuen argitalpen bat izan zen.
Rabelaisek Gargantuaren seme Pantagruelen
egitandiak kontatzea erabaki zuen. Lan
horren alderdi barregarriari -heroiaren
funtzio fisiologikoak eskala erraldoira eramatearen
ondoriozkoa- gertaera sinesgaitzak
zehaztasun handiz kontatzeko asmoa
gehitu behar zaio. Lan hark izugarrizko
arrakasta izan zuen, eta Rabelaisek haren
jarraipena egin beharrean, Gargantua eredua
osatzeari ekin zion. Hala sortu zen
Gargantua, kontakizunaren kronologian
Pantagruelen aurrekoa. Kontakizuna mila
ataletan banatuta dago eta horien artean
ospetsuenetako bat Notre-Dameko
kanpaien lapurreta azaltzen duena da. Rabelaisek
sarkasmo handiz erakusten dugertaera horren bidez Parisko unibertsitate-ikasleen
giroa : Rabelaisen ezaugarri nagusietako
bat kontakizun komiko-fantastikoa
eta errealismo biziko gaia elkarri egokitzea
da. Ohikoak dira, bestalde, Rahelaisen
lanetan bere garaiko gizartearen kritika
zorrotza batzuetan, eta besteetan, herriz,
zenbait jarrera ideologikoren aldeko jarrera
. Atal arduragabe eta profanatzaileen
ondo-ondoan konpromiso intelektual handiko
orrialdeak agertzen dira.
Hirugarren liburua aurrekoen oso bestelakoa
da ; lehenengo planoan ez da Pantagruel
agertzen, Panurgo baizik, eta bi gai
nagusiri buruzko jardun sotil adierazgarriak
hartzen du ekintzaren lekua : Panurgoren
oparotasunari eta haren ezkontzari buruzko
jardunak hain zuzen ere. Urte haietan
emakumezkoen nagusitasunaren edo gutxiagotasunaren
inguruan zabaldua zegoen
eztabaidaren isla zen bigarren gaia. Dena
dela, Sorbonako teologoen gogortasunak
behartu zuen Rabelais Hirugarren liburua
heste era batera osatzera ; izan ere, erregeak
askatasun osoa eman baitzien haiei heresia
susmoen kontra aritzeko; hala eta guztiz ere,
Rabelaisek ezin izan zion ihes egin zigorrari
. Laugarren liburuak Pantagruelen
odisea kontatzen du ; Pantagruel Txinara
joaten da orakulu bati aholkua eskatzera
Panurgok ezkontzaren bertuteei huntz erabakia
har dezan : itsaso eta lurralde ezezagunetan
harrena egindako bidaiak aukera
ematen dio Rabelaisi irudimenezko kontakizunen
plazerrean bunt-belarri murgiltzeko
eta pertsonaia alegorikoak deskribatzeko
. Aita santuaren eta Frantziako erregearen
artean desadostasuna izan zen aldian
(1551-1552), eta egoera hartaz baliatu nahirik,
osagai galikanoak erantsi zizkion Rabelaisek
libuntari, baina argitalpen berria
kaleratu zenerako bi alderdiak adiskidetuak
ziren eta ezin ihes egin zion parlamentuaren
zigorrari. Kabelais hil eta gero Laugarren
liburua argitaratu zen (1562) L isle
Sonante (Sonante uhartea) izenhurupean ;
Erromako kuriaren kontrako alegoria gogorra
da lan hori.
Seriotasunaren eta barrearen artean
Rabelais Frantziako Berpizkundeko intelektual
handienetako bat izan zen, eta
bere obra paregabea izan da hainbat garaiko
literaturan. Pantagruel pertsonaian oso
nabarmen erakusten du zientzian eta zuhurtasunean
oinarritutako bizitza ideala,
izadiarekin ados bizitzearen aldeko jarrera
hain zuzen. Naturalismoa, kultura klasiko
aberatsa, izpiritu tolerantea eta bihozbera,
jakintzaren alor guztietarako jakin-mina,ezaugarri horiek guztiak indar handiz agertzen
dira Rahelaisengan.
Rabelaisen hizkuntzaren oparotasuna
izugarria da, eta medikuntza, nekazaritza,
merkataritza, literatura, erlijioa, eta heste
hainbat alorretako hizkuntza teknikoak
erakusten ditu bere lanetan ; horrez gainera,
hizkuntz asmazioak eta deformazioak
ere ugariak dira : guztia egokitzen zaio narrazioari
. Zehaztasun filosofikotik hasi eta
txantxa arrunterainoko bidea egiten du,
bestalde, narrazio horrek. Komikotasuna,
hizkuntzaren bizkortasuna eta hizkuntza
sortzeko gaitasuna dira Rahelaisen obraren
ezaugarri nagusiak. Rabelaisek elkarren
ondoan jartzen ditu komikotasuna batetik,
eta hestetik, larritasuna. Errejistro, diskurtsu
eta egoera nahasketa izugarria da, eta
oso zaila da horien arteko hierarkia bat
osatzea. Lanetarako materiala hirei eremutatik
hartzen du Rabelaisek : ahozko tradizioa
eta herritarra, humanista eta hurbileko
errealitatea. Azken eremu horretatik hainbat
gai harri zituen: gerra, inperioa (zentzu
orokorrean eta zehatzean), hizkuntza, inprimategia,
bolbora, gosea, kolonialismoa,
ezkontza, hezkuntza... Baina egoera horiek
erabat itxuraldatzen ditu egileak hainbat
eragileren bidez : gai horiek hainbat egoeretan
sortzen dituzten diskurtsuen bidez batetik,
eta hestetik, nobelaren fikzioaren eta
egoera barregarrien bidez. Azkenik, maila
horietan guztietan gai nagusi bat, erraldoikeriarekin,
gorputzarekin, sexuarekin, janarekin
eta edariarekin zerikusia duena hain
zuzen. Hori guztia da komikotasun argi eta
zorrotzaren oinarria, zeinetan zaharkeria eta
arrunkeria umore apartaren osagaia besterik
ez diren.
Pantagnielen leinuaren ezaugarrietako
bat erraldoikeria da, eta ezaugarri horren
alderdi onak eta txarrak hartzen ditu Rabelaisek
. Janariaren eta edariaren gaiak, sexuaren
gaiarekin batera, gorputzaren eta bizitzaren
atseginak goresten ditu. Baina obraren
osotasunean garrantzi gehien duen erreferentzia
elkar bizitzarena da. Banketearen
gaiaren bidez gizakiaren gizarteratzea adierazten
du ; atsegin fisikoak eta intelektualak
biltzen ditu horretan, eta zenbaitetan
baita izpirituari dagozkien arazoak ere.
Dena dela, Rahelaisen obraren osagai nagusia
hizkuntza da, hizkuntza oro har.
Rabelaisek ez du mundu opako bat erakusten,
mundu absurdua baizik. Eta hori, zalantzarik
gabe, askoz ere pozgarriagoa da.
Hizkuntzaren hidez, egileak atsegin ematen
dio irakurleari ; eta ekintza horren bidez,
egilearen sormena nabarmentzen da,
eta horrexegatik goraipatu zuten Rabelais
hizkuntzaren artista handiek, Flaurbertek eta
Celinek, besteak heste. Euskarazko hitzak
sartu zituen Gargantua libuntko bosgarren
kapituluan, eta ahapaldi osoak Pantagruel
obran (2. libuntkia, 9. kapitulua).