Txinatar literatura
Txinatar karaktereez, piktogramez alegia,
idatzitako lehen idatziak hezurretan eta
oskoletan aurkituak, Xang dinastiaren garaikoak
dira (K.a. 1480-1050), K.a. 1384
ingurukoak hain zuzen. Piktogrametan daude
idatzita, esan bezala, eta ahozko txineran
aldaketak gertatu diren arren, piktogramen
esanahia ezer gutxi aldatu da, eta horri
esker gaur egun arte iritsi dira idatzi
haietako mezuak. Idazkera horrek eragin
handia izan zuen literaturan : telegrama
moduko poesia trinkoa, olerki edo obra
epiko luzerik eza...Txinatar literaturaren historiaren sorreratzat,
dena dela, K.a. X. mendea hartzen
da. K.a. IX. mendearen eta K.a. VII. mendearen
artean idatzi ziren, hain zuzen ere,
txinatar literaturako Bost Klasikoak izeneko
bilduma osatzen duten liburuak : Xijing
(Oden liburua edo Kantuen liburua), Yijing
(Mutazioen liburua), Xujing (Agirien liburua),
Kanon erritualak eta Udaberri eta
udazkeneko urte-liburuak. K.a. 500-250
urteetan, filosofia klasikoaren aldian, bestalde,
konfuzianismoari buruzko hainbat testu
eta komentario egin ziren, eta horrela,
Song garairako (K.a. I. menderako) baziren
13 klasiko.
Klasikorik ezagunena Yijing edo Mutazioen
liburua da. Iragarpenak egiteko sistema
bat biltzen du liburu horrek eta Zhou
dinastiaren garaian idatzi zen. Oden liburua
edo Xijing klasikoa, bestalde, K.a. 850-600
bitartean idatzi zen, eta hura hartzen da
txinatar poesiaren aitzindaritzat. Obra hura
nork idatzi zuen ez da jakiterik izan ordea,
eta horrenbestez, lehen txinatar olerkari
ezaguna Qu Yuan izan zen (K.a. N-III. mendeak)
. Qu Yuanen obrak Txu-si edo Hegoaldeko
kantuak olerkari erregionalen bilduman
daude jasota. Xijing klasikoa eta Txu-si
izan ziren ondorengo bi mendeetako tradizio
poetikoaren joera nagusien iragarle.
Han aldian (K.a. 206- K.o. 220) historia
liburu handiak, klasikoen komentarioak eta
filosofiari buruzkoak idatzi ziren, baina
poesia izan zen literaturan bereziki azpimarratzeko
alorra. Guxi edo bertso zaharrak
idatzi ziren eta garai hartakoak dira han
musikariek bildutako herri baladak, Yiieh
fu liburuan jasoak. 111. mendean poesia filosofiko
eta intelektualagoa idazten hasi zen
Txinan, taoismoaren eraginez. K.o. 220 ingurutik
aurrera atzerriko zenbait elementu
bereganatzen hasi zen txinatar literatura,Indiako literaturakoak eta iparraldeko herrietatik
hartuak, baina beren tradizioa gorde
zuten hala ere.
Tang dinastiaren garaian (618-907) txinatar
poesiaren urrezko aroa iritsi zen. Orduan
agertu ziren txinatar olerkari klasiko handienak:
Du Fu (712-770) eta Li Bai (701-762).
Politikako eta gizarteko indarren behaketa,
morala eta bertso molde guztiak erabiltzeko
maisutasuna dira haien lanen ezaugarri
nagusiak. Bertsogintzako arau berriak (liixi)
agertu ziren, bestalde, eta tonua eta lerro
eta silaba kopurua finkatu ziren. Poesia
molde berri hori ezagutzea ezinbesteko
eskakizun bihurtu zen gizartean eta gortean
ospea lortu nahi zuen edonorentzat.
Song dinastiako poesian (960-1276) zi
generoa nagusitu zen, tonu eta errima arau
eta lerro eta hitz kopuruari buruzko arau
zorrotzekiko moldea. Hurrengo dinastiarekin,
Yuan dinastiarekin (1271-1368), berriz,
sangu edo kantu ez dramatikoak agertu
ziren eta arrakasta handia izan zuten Ming
(1368-1644) eta Quing (1644-1911) dinastietan
ere.
Song dinastiaz gero hainbat antzerki
molde agertu ziren Txinan, baina Yuan aldia
izan zen txinatar literatura dramatikoaren
garai oparoena. Aipagarria da, besteak
beste, Mendebaldeko ganbera, Wang Xifu-k
(1250 ing.-1337) idatzitako maitasunezko
historia. Lau ekitaldiz osatua da eta garai
hartako herri hizkerako kantu eta elkarrizketak
agertzen ditu. Ming garaian antzerkiak
garai oparoa izan zuen (berrogei agertokidesberdin eta argumentu desberdineko
obrak egin ziren), baina Pekingo operarekin
iritsi zuen Txinako herri antzekigintzak
bere gorena.
Eleberrigintza XIV. mendean sortu zen,
egitandi heroikoei buruzko idatziekin. Azpimarratzekoa
da, esaterako, Ur ertza eleberria,
Luo Guan-zhong-ek idatzia. XVIII. mendean
zehar hobekuntza handiak egin ziren
alor horretan, eta horren erakusgarri dira, adibidez,
Ganbera gorriko ametsa, Kao Xuekin-ena
(1715-1763), txinatar familia handi
baten gainbehera kontagai duen eleberria.
Txinako errepublika ezarri zenetik,
azkenik, herri hizkeran idatzitako literatura
nazional berria nagusitu zen, Hu Xihren
eskutik. Harrezkero, japoniarren erasoa eta
iraultza komunista zirela eta, nazioko gertaera
politikoez arduratu da literatura eta
errealismoa sozialista nagusitu da, oro har.
Japoniar literatura
Japoniako literaturaren hastapenetan
eragin handia izan zuen txinatar literaturak,
lehen esan bezala, japonierak ez baitzuen
idatzizko lengoaiarik eta japoniar idazleek
txinatar lengoaia klasikoa erabili baitzuten.
Japoniako literatura Nara aldian sortu
zen (710-794) ; orduan egin zen lehen aldiz
karaktere txinatarrez japonierazko testu bat
idazteko lehen saiakera, Koji-ki (Antzinatekogertaeren
erregistroa, 712) obran lehenik,
eta Nihongi (Japoniako kronikak, 720)
obran ondoren. Antzinatekogertaeren erregistroa
eta Japoniako kronikak izan ziren
Japoniako lehenengo mitologiako bildumak
. Japoniako klase agintariaren jatorriamunduaren sorreran kokatzen zuten, eta
agintariak goresteko eta haien aginpidea
indartzeko asmoz idatziak ziren. Dena dela,
Nara aldiko literatura alorreko gertaerarikgarrantzizkoena Manyo-xu (Hamar mila
hostoen bilduma) obra izan zen. Obra horretan
4.496 olerki bildu ziren tanka (5 lerro
eta 31 silabako olerkiak) moldeari jarraituz
idatziak ia guztiak. Obra horretako
olerki gehienak, bestalde, gortetik kanpoko
herritar xeheek idatziak ziren, japoniar literaturanorokorrean ohi ez bezala. Tanka
moldearen sorrera izan zen garai hartako
japoniar literaturaren lorpen nagusietakoa.
Hurrengo garaia, Heian garaia (794-
1185) Japoniako fikziozko kontakizunaren
sorreraren garaia izan zen. Minamoto Shitago-k
Utsubo monogatari (Zuhaitz barnehutsaren
kontakizuna, 956-983) idatzi zuen
lehenik, eta 1000. urte inguruan Genji monogatari
(Genjiko historia) argitaratu zuen
Murasaki Shikibu-k. Obra hark eragin handia
izan zuen Japoniako literaturan, eta baita
munduko gainerako literaturetan ere ; zenbait
adituk kontakizun hori hartzen dute
munduko lehenengo eleberritzat. Antzinako
ipuinen eta erromantzeen eragina antzematen
zaio estiloan eta lengoaian, eta eredugarria
izan zen XV. mende arteko gorteko
eleberrietarako. Japoniako antzinateko literatura
gorteko emakumeek idatzia da, oro har,
eta obra honetan ere nabarmena da emakumearen
sentiberatasunaren kutsua. Garaitsu
hartakoa da, orobat, Oheburuko liburua,
gorteko bizitzako txutxu-mutxuen bilduma,
Bei Shonagon idazlearena (966 ing.-1013).
Japoniar literaturako hirugarren garai
nagusia Kamakura garaia (1185-1335) izan
zen. Orduan idatzi zen japoniar olerkigintzako
hirugarren antologia nagusia,Shinkokinshu (Kokinshu Berria), 1201 eta
1205 bitartean bost argitaratzailek prestatua.
Obra hori hartzen dute aditu askok tanka
konposizioaren erakusgarri gorentzat. Garai
hartan gerrako kontakizunen generoa
ere landu zen, adibidez Heike monogatari
(Heikeen historia, 1220 ing.) japoniar estiloko
klasiko onenetakoan.
XV. mendeari dagokionez, bestalde, No
antzerkia da azpimarratzekoa. Poesia konplexuko
obrak dira No antzerkikoak ; oro har,
gai misteriotsuak eta sakonak lantzen dituzte,
eta mundu ikusezina iradokitzen dute
hizkera eta mugimendu estilizatuen bidez,
dantzaren, mimikaren, maskaren bidez.
Hurrengo mendeetan, XVI eta XVII.. endeetan, antzerkigintzako genero berriak
agertu ziren, bunraku (txotxongiloak) eta
kabuki (gorteko antzerki epikoa) hain zuzen
ere. Kabuki generoko lanetan Japoniako
historiako heroien elezaharrak kontatzen
dira ; No antzerkiek baino trinkoagoa
dute argumentua, eta gaur egun ere arrakasta
handia izaten dute.
Tokugawa dinastiaren garaian (1603-
1867), Japoniak ez zuen izan harremanik
gainerako herrialdeekin, eta horren ondorioz,
literatura itxi eta barnerakoia idatzi zen,
oro har. Genero berri bat sortu zen, kaiku
izenekoa (hiru lerro eta 17 silabako olerkia),
eta hark hartu zuen tanka moldeko
eredu klasiko antzinakoenen lekua. Haren
bilakaeran berebiziko garrantzia izan zuen
Matsuo Basho idazleak (1644-1694). Bertso
bikainak idatzi zituen, izadian aurkitzen
zuen lasaitasuna eta bakardadea goraipatuz
; harena da, orobat, Okuko bide meharra
bidaia liburua. Azkenik, eleberri apartak
argitaratu ziren Japonian garai hartan,
adibidez Ihara Saikakuren (1642-1693) Gizon
lizun baten historia (1682), gizon batek
haurtzarotik zahartzarora bizi zituen
abentura sexualen kontakizun erotikoa.
Saikakuren eleberriak aipagarriak dira, batez
ere, bere garaiko gizartea ezagutzeko
aukera eskaintzen dutelako.
Japoniak bere ateak zabaldu eta mendebaldeko
kulturekin harremanetan hasi
zenean, XIX. mendearen erdialdean, modernizazioa
gertatzen hasi zen eta gatazka
sortu zen idazle tradizionalen eta modernisten
artean. Meiji aldian (1868-1912) eta
XX. mendearen hasieran eleberrigintza nagusitu
zen prosan, eta hizkera soilagoa erabiltzen
hasi zen. Lehen eleberri japoniar
modernoa Igarotzen ari den hodeia (1887-
1889), Futabei Shimeik (1864-1909) herri
hizkeran idatzitako obra izan zen.
11. Mundu Gerraz geroko literaturari dagokionez,
azkenik, kontuan hartzeko generoak
dira olerkia, antzerkia eta, batez ere,
eleberria. Bereziki azpimarratzekoak dira
Kawabata Yasunari, Abe Kobo, Oe Kenzaburo
eta, batez ere, Yukio Mishima eleberrigileak
.