Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Literatura aroak

Biblia

Historian zehar gizarteek mitoak sortu izan dituzte, munduaren sorrera azaltzeko, izadiko gertaerak eta berak kontrolatu ezin zituen gertaerak azaltzeko,... Horrela saiatu dira azaltzen, besteak beste, gaiztakeria edo heriotza mundura nola iritsi zen, denboraren eta betiereko bizitzaren arteko lotura etab. Mitoak etsipenari ihes egiteko aukera, inspirazioa eta kontsolamendua eskaintzen dio gizakiari. Eta helburu horrekin idatzi zuten hebrearrek Biblia.

K.a. 722. urtean eta K.a. 587an, hurrenez hurren, Israelgo eta Dudako erresumak gainbehera etorri zirelarik, neke handiak izan zituen hebrear herriak bizirik irauteko . Izan ere, zapalkuntza latza jasan behar izan zuen eta bere nazio burujabetasuna betiko galtzeko arriskuan egon zen, baina aspaldiko tradizoak eta historia biltzen zituzten idatziei esker egin ahal izan zioten aurre egoera hari.

Hebrear askok erbestera ihes egin behar izan zuen, eta erbesteko urteen ondoren ez ziren sorterrira itzuli, Palestinan gelditu ziren. Itzuli zirenak, tenplu bat eraiki eta gizarte bat osatzera itzuli ziren, eta nazio burujabe baten tankerako gizartea baino, erlijio ordena baten antzeko gizarte bat eraiki zuten. Erlijioa Itun Zaharreko idatzietan hildu zuten : legeen liburuak (Torah) eta historia, igarpena eta poesiako liburuak idatzi zituzten beren erlijioa gordetzeko.

Erlijio juduaren iraupena eta hark Mendebaldeko kulturan izan zuen eragin izugarria ulertzeko, ezinbestekoa da, beraz, Bibliako idatzien garrantzia kontuan hartzea.

K.o. 70. urtean, bestalde, Jerusalemgo tenplua suntsitu zenean, haren inguruko gurtza historikoa, sakrifizioetan oinarritua nagusiki, desagertu egin zen- eta ez zen sekula berreskuratu, baina ordurako, juduak hainbat lurraldetara zabalduta zeuden, eta ez zen beren erlijioa galdu literatura biblikoari esker : Biblia irakurtzen eta ikasten,errezatzen eta irakasten zuten beren sinagogetan . Horri esker mantendu zuten bere nortasuna, osatu zuten beren egutegia, antolatu zuten gurtza, hildu zuten esetsaldietan tinko irauteko kemena.

Baina Bibliak antzeko zeregina bete zuen juduen kulturan ez ezik kristauenean ere, Itun Berria idazteko ezinbestekoa izan baitzen Itun Zaharraren oinarria, ez baitzen Jesusik izango eta kristautasuna ez baitzen izango gaur egun dena. Baina garrantzia ez da soilik erlijioaren alorrekoa, baizik eta baita kultura eta gizarte balioei buruzkoa ere.

Genesian, esaterako, historiaurreko gertaerak eta pertsonaiak agertzen dira. Bertako mitoek latindar, germaniar, eslavoniar eta Mendebaldeko beste zenbait herrietakoaren lekua hartu zuten. Idatzi horren arrakasta ez zen izan berri bereziki interesgarriak zituelako unibertsoari eta bizitzaren sorrerari edo beste edozein jakintzari buruz, baizik eta unibertsoari eta gizakiaren existentziari buruzko interpretazio teologiko sakona egiteko aukera ematen zuelako, zientziak eta filosofiak garatzeko errealitatean oinarrituriko ikuspegi intelektual sendoa ematen zuelako.

 

Bibliaren parteak

Biblia erlijio juduaren eta kristauaren idatzi sakratuez osaturiko liburu bilduma da.

Juduen Biblian edo kristauek Itun Zahar izenez ezagutzen duten partean antzinako hebrearren liburu sakratuak daude bilduak ; hebreeraz idatziak dira gehienak, arameierazko pasarte batzuk ere badiren arren.

Kristauen Biblian, berriz, Itun Zaharraz edo hebrearren idatziez gainera Itun Berria deritzon atala ere agertzen da. Dena dela, desberdintasun nabarmenak daude kristau protestanteen eta kristau katolikoen Biblienartean. Katolikoena protestanteena baino luzeagoa da, protestanteek apokrifotzat dituzten zenbait testu onartzen baitituzte katolikoek .

Juduek hiru partetan banatu zituzten beren idatzi sakratua edo Itun Zaharra : Torah (legeen liburua) edo Pentateukoa, igarleen liburuak eta Idatziak edo Hagiografiak.

Pentateukoak, Josueren liburuarekin batera, Israelgo nazioaren sorrera eta nazio hark Lurralde sakratuen jabetza nola eskuratu zuen agertzen du. Igarleen liburuak Israelen historiaren berri ematen du, eta hango monarkia nola finkatu eta zabaldu zen eta igarleek herritarrei emandako mezuak biltzen ditu. Eta Idatzietan, azkenik, deabruari eta heriotzari buruzko espekulazioa, obra poetikoak eta beste zenbait obra historiko agertzen dira. Bilduma horrek osatzen du hebrearren Biblia eta haien ondorengo juduena, eta horrenbestez, juduen kulturazko nortasuna eta erlijio judua iraunarazi duen eragile nagusietakoa izan da.

Kristauen Biblian Itun Zaharra eta Itun Berria -kristautasunaren sorrera eta zabalkundea kontatzen duen idatzi multzoa- biak sartzen dira, lehen esan bezala. Itun Zaharraren bertsio apokrifoan, hau da protestanteek apokrifotzat dituzten idatzietan, zenbait literatura molde agertzen dira, eta Itun Zaharreko eta Berriko liburu kanonikoek utzitako hutsuneak betetzea eta Israelgo K.a.

IIL mendeko historia kontatzea du helburu.

Itun Berria da, bestalde, kristauen Bibliako parterik laburrena, baina kristautasunaren zabalkundean izan duen eragina izugarria izan da. Itun Zaharra bezala, zenbait liburu biltzen ditu, kristauen antzinako literaturako zenbait obra besteak beste.

Gehienak, arameierazko zenbait liburu kenduta, grekoz idatziak dira. Itun Berrian sartzen dira, esaterako Lau Ebanjelioak, jesusen bizitza, izaera eta irakaspenak agertzen dituzten kontakizunak. Egintzen liburuakKristoren piztueratik Pauloren karreraren amaiera arteko historia jasotzen du. Gutunak, edo Epistolak, liburuan berriz kristau elizaren hasierako zenbait agintariren gutunak biltzen ditu, hasierako kristau kongregazioen arazo eta beharrei buruzkoak.

Agerkundearen liburua edo Apokalipsia, bestalde, kristau mugimenduaren hasieran agertu zen literatura apokaliptikoaren jeneroko liburu kanoniko bakarra da.

Itun Zaharreko liburu gehienak hebreeraz idatziak dira (badira arameierazko batzuk ere) eta Itun Berrikoak, berriz, grekoz idatziak.

Itun Zaharreko idatzi gehienak egile ezezagunek idatziak dira, eta kasu gehienetan ez da jakiterik izan bilduma egile bakarrak ala talderen batek osatu zuen.

Dena dela, eta zailtasunak zailtasun, zenbait ikerketari esker, lortu da Bibliako idatzien jatorria zein den ezagutzea eta kronologikoki ordenatu ahal izan dira.

Itun Berriaren kasuan, errazagoa izan da liburuak nork idatzi zituen jakitea, eta ikergai edo ahalegin nagusia idatziak jatorriz esaten zuena ahalik eta zehatzen osatzea izan da.

 

Bibliako ideia eta literatura molde nagusiak

Bibliaren gaiei dagokienez, Biblia fedearen literatura gisa defini daiteke. Jainkoari buruzko eta haren inguruko gaiak dira gai nagusiak, jainkoaren bizitza, irakaspenak, egitandiak, aginduak agertzen dira eta Jainkoak gizadiari emandako argitasuna azpimarratzen. Baina gizadiaz ere mintzo da Biblia ; gizakiaren ezaugarriak, akatsak,gaiztakeria agertzen ditu, eta jainkoaren barkamena, bizitza berria eta gizakiaren itxaropenak beteko diren iragarpena ere aipatzen du.

Biblian agertzen diren literatura generoei dagokienez, berriz, prosa eta poesia, biak agertzen dira bai Itun Zaharrean eta bai Itun Berrian. Itun Berrian hiru literatura molde dira nagusiak : kontakizun historikoak, gutunak eta idatzi apokaliptikoak.

Itun Zaharrean prosaz idatzitako pasarteetan esaerak, sermoiak eta otoitzak aurkitu dira. Jende ospetsu askoren testuak, agurrak edo testamentuak jasotzen ditu Bibliak, adibidez Josue, Samuel, David edo Matiasenak, eta prosazkoak dira orobat, Igarleen liburuetako bakarrizketak eta elkarrizketak . Dena dela, ugariagoak dira sermoiak, Igarleen liburuetan ikus daitekeenez ; sermoien alor horretan garrantzi handikoa izan zen Deuteronomioa. Bestalde, otoitzetarako batez ere forma erritmikoak erabili ziren arren, aipagarriak dira, adibidez, Salmoak eta Esther, Judit edo Erregeen liburuetako otoitzak.

Urriak dira, bestalde, gertaera edo leku jakinei buruzko deskribapenak, baina salbuespen bikainak dira adibidez Salomonen tenpluko eta haren inguruko eraikinen berri ematen duten pasarteak. Balio handikoak eta ugariagoak dira, halere, errege ediktuak eta babiloniarren eta pertsiarren aldarrikapenak, hebreeraz edo arameieraz hitzez hitz jasoak. Makabearren liburua-ren lehen atalean kontratu eta hitzarmenak agertzen dira eta dokumentazio aberatsa agertzen da, orobat, jainkoaren eta Israelgo hamabi leinuen arteko hitzarmenari buruzko testuetan : leinu haien erritoen, betebeharren eta, batez ere, mehatxuen eta aginduen berri izan dugu horri esker.

Bibliako literaturan oso landuta dago gutunen jeneroa ere : gutunik zaharrena Davidek Betsaberen senar Urias hiltzekoagindua emanez idatzitakoa da. Era berean adierazpen asko agertzen dira senitarteko, lurralde, muga, eskaintza eta abarri buniz, nahiz eta zaila den adierazpen horiek benetakoak diren ala ariketa literario hutsa diren zehaztea.

Kontakizunaren alorrari dagokionez, bi bide bereizten dira garbi-garbi : batetik inidimen handiko eta poesiaz beteriko idatziena, eta bestea, berriz, eguneroko bizitzari lotuagoa. Lehenengo bideari dagokionez, mitologiari, fantasiazko kontakizunei, elezaharrei eta abarri buruzko idatzi ugari jasotzen dira, baina Bibliako monolatria eta monoteismoa onartuko ez luketen ezaugarri guztiez gabeturik daude idatzita. Herri ipuinetan eta ipuin fantastikoetan azpimarratzekoak dira Sansonen egitandiak, animalien kontakizunak (Balaamgo astoa, Eliasen belea, etab.). Asko dira, bestetik, pertsonaia jakinen historiak eta tribuen jatorria azaltzeko asmoz idatzitakoak. Hebrearren historiari buruzko datu erlijioso eta objektibo asko azaltzen dira.

Poesian, berriz, Salmoak, Kantiken Kantika eta Joben liburua dira, beren literaturazko balioagatik, bereziki azpimarratzekoak.

 

Bibliaren eragina

Literatura biblikoak eragin handia izan du Mendebaldeko kulturan eta historian.

Lehen esan bezala, Bibliako libunietan bilduta dago hebrear herriaren erlijio, filosofia eta literatura tradizioa, eta ondorengo hiru ezaugarri nagusi hauengatik izan da bereziki azpimarratzekoa bere garrantzia : batetik, testu sakratutzat hartu direlako eta hainbat herrialdetara zabaldu direlako ; dokumentu historiko eta arte obra handia delako, eta idazle eta artisten inspirazio iturri izan delako historian zehar.