Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Latin literatura.
Inperioaren garaia I
Poesia
Virgilio (K.a. 70-19)
Publio Virgilio Maron, Andesen (Mantuatik
gertu) jaioa, nekazari familia bateko
semea zen; Cremonan, Milanen, Erroman
eta Napoliko epikurotar batekin ibili zen
ikasle ; gero, Mezenasen eta Horazioren laguntza
izan zuen Erroman. Virgiliok ez zuen
oratoriarik ikasi ; jende aurrean aritzeko ez
zuen balio, lotsatia baitzen oso. Behin hasi
omen zen hitzaldi bat egiten, baina barregarri
geratu, eta ez omen zen gehiago saiatu
. Boteretik urrun ibili zen, filosofian eta
poesian murgilduta. Jende aurrean batere
arrakastarik ez bazuen ere, beragandik asko
espero izan zen hasieratik.
Gurasoen lurrak konfiskatu zizkiotelarik,
estatuak soldaduei ordain gisa emateko,
Asinio Polion historialariak lurrak atzera
Virgiliori itzultzea lortu zuen. Orduan,
Augustok aginduta, Bucolica-k idatzi zituen,
egloga deituriko hamar zatitan banatuak.
Artzain bizitza erakusten du, Teokritoren
ereduari jarraituz. Pertsonaiak artzainak badira
ere, horien azpian garai hartako literaturgileak
erretratatzen dira. Virgiliok erakusten
duen izadia idealizatua da, eta berak
asmatzen du, dirudienez, Arkadia izeneko
artzain lurralde zoriontsua (Peloponeson
kokatzen du, mendi artean, baina ezaugarri
italikoak ditu lekuak, greziarrak baino
gehiago). Bucolica horiek osotasun handiz
eginak daude, egitura zehatz eta simetrikoz,
eta zenbaki magikoak erabiliz. Gero, Georgica-k
idatzi zituen, hexametrotan, nekazaritzari
buruz : zuhaitzak, abereak, erleak.... artzen ditu gai ; tartean kontakizunak sartzen
ditu, Orfeoren mitoa adibidez. Hesiodo,
Lukrezio, Varron... erabiltzen ditu
eredutzat.
Bere bizitzako azken hamaika urteak
fEneis ( hamabi liburukitan banatua) idazten
eman zituen. Erromaren epopeia idatzi
nahi izan zuen, jatorri mitologikotik abiatu
eta lehen aldia, oraina eta etorkizuna bilduz
. Eneasen (Troiatik etorririk, Erromafundatu zuen pertsonaia mitikoaren) istorioan
oinarritu zen ; hexametrotan idatzi
zuen, Homeroren pasarte anitz eredutzat
hartuta. Lana amaiturik, baina gehiago biribildu
nahian, Greziara joan zen, Eneasi
buruzko istorioak egon zitezkeen lekuetara.
Gaisotu eta Italiara heltzean hil zen ; hil
baino lehen, liburua sutara botatzeko agindu
zuen, haina Augustok kontrako agindua
emanik salbatu zen Virgilioren lana.
Horazio (K.a. 65-8)
Kinto Horazio Flako Venusiako liberto
baten semea zen. Oktavianoren eta Antonioren
aurka borrokatu zen errepublikazaleekin
batera tribuno militar gisa. Baina
Errepublikaren armadak hondoa jo eta, ihes
egin behar izan zuen. Oktavianoren amnistia
politikoarekin Erromara itzuli zen (K.a.
41. inguruan), eta aitak utzitako ondasunak
konfiskatuak izan baitziren, kontuemaile gisa
lan egin behar izan zuen administrazioan
. Esperientzia mingots horren edo Siron
napolitarraren irakatsien eraginez, Epikuroren
doktrinarekin bat eginda, gizarte bizitzatik
at bizi izan zen aldi hartan. K.a. 33an
Mezenas ahaltsuak landetxe bat erregalatu
zion Tibur-en : babesleku hartan idatzi zuen
izadiaren eta aisiaren oihartzuna dakarren
olerki anitz, eta maiz asko hara erretiratzen
zen hiriko nahasmenetik ihesi. Mezenasen
bidez Oktavio ezagutu zuen, eta idazkari
gisa eraman nahi izan zuen, baina poetak
ezezkoa eman zion bere bizimodu lasaitik
urrutiratuko zuelakoan. K.a. 8an, Mezenas
hil eta zenbait hilabetera zendu zen Horazio,
eta Augustoren aginduz lagunaren ondoan
lurperatu zuten.
Horazioren lehen obrak SatircP eta Epodon
Liber K. a. 40 eta 30. urte bitartean argitaratu
ziren. Epodon Liber izenekoan garai
hartako gorabeherak eta poetaren ezinegona
islatzen dira. Satiretan, ordea, Luzilioren
gaiak erabili zituen berriro : garai hartako
ohiturei buruzko gogarteak eta moralarenarazoak, baina eguneroko bizitzaren zertzeladez
zipriztinduak eta barrerako beti prest
agertzen zela. Carmina (Odak), K.a. 23tik
13ra argitaratuak, Epodon Liber-ekin batera,
latinoen lirikaren maisulanak dira. Obra
konplexu horretan, formaren perfekzioa
helburu duela, Safo, Alkeo edo Pindaro greziarren
molde lirikoak sartzen ditu literatura
latinoan. Bigarren pertsonan idatzitakoak
dira eta gaiei dagokienez, bizitzaren ezdeusa,
heriotza, amodioa eta edertasun poetikoa
dira gogapenerako bide, beti ere ironia
eta autokritikaz beteak. Amodioa eta
egunekoaz gozatzeko gonbitea (carpe diem)
dira Horazioren lirikaren gunea. Epistulce
osatzen duten bi liburuetan eta Ad
Pisones edo Ars poetica deituan, bere buruarekiko
elkarrizketa bildua isuri eta epikureismoaren
azalpena egiten du. Liburu horietan
literatura latinoa ere eztabaidagai da.
Augustoren eskariz, Carmen sceculare kantu
aberkoia ondu zuen (K.a. 17). Virgiliorekin
batean poesia latinoaren buru, klasizismoaren
eredutzat hartua izan zen eta
oso irakurria antzinatearen amaiera arte. Horazioren
zorroztasuna, oreka eta perfekzio
nahia direla eta, Berpizkundean haren poesia
Europako herrialde guztietan izan zen
ezaguna.
Ovidio (K.a. 43-K.o. 17)
Publio Ovidio Nason goi mailako familia
batean jaio zen. Aitak Erromara bidali
zuen erretorika ikasketak egitera. Bidaldiak
egin zituen Greziara, Anatoliara, Siziliara eta
Egiptora greziar kulturaz jabetzeko. Garrantzi
handirik ez zuten kargu publikoetan jardun
zuen Erroman, baina kargu horiek berehala
utzirik olerkia idazten hasi zen, eta
horretan eman zuen bizitza osoa. Mesalaren
literatura taldean ibili zen eta garai hartako
idazle handiak ezagutu zituen : Horazio,
Galo, Propertzio. K.o. 8. urtean Augusto
enperadoreak erbestera bidali zuen ItsasoBeltzaren ertzean zegoen Tomis herrira
(gaur egun Errumanian), eta haren liburuak
liburutegi publikoetatik kentzea agindu
zuen. Ez dago garbi zergatik zigortu zuten ;
adituen ustez tarteko gertatu omen zen enperadorearen
familiako eskandaluren batean
; beste batzuen ustez Augustori gaitzesgarria
iruditu omen zitzaion Ars Amatoria
olerki erotikoa.
Ovidioren lan nagusiak hauek dira :
Amores (K.a. 20), amodiozko elegiak ; Heroidas,
mitologiako eta historiako emakumeek
maitaleei idatzitako fikziozko gutunak
; Medea, ospe handia izan zuen trajedia,
gaur egun galdua ; Remedia Amoris
(K.o. 1) ; ArsAmatoria (K.o. 1), erotismoari
buruzkoa, hiru liburukitan argitaratua, Ovidioren
lan nagusietako bat da ; Medicamina
faciei feminece ; Fasti, Erromako egutegiko
jaiak hilabetez hilabete azaltzen dituen,
sei liburukitan argitaratua ; Metamorphoseon
libri (K.o. 2), hexametrotan idatzitako poema
epikoa, hamabost liburukitan argitaratua,
greziar eta latin literaturan eta mitoetan
oinarri harturik itxuraldaketari buruzko
kontaerak azaltzen dituena, Ovidioren maisu
lantzat jo izan dena ; Tristia (K.o. 9), erbestean
gutun moduan idatzitako olerki
autobiografikoak, bost liburukitan argitaratuak;
Ibis (K.o. 11), etsai ezezagun bati
erasotzen dion olerkia ; EpistulcP ex Ponto
(K.o. 13), kexua adierazten duten gutunak,
lau liburukitan. Ovidiok eragin handia izan
zuen Erromako idazleengan ez ezik, baita
Erdi Aroko eta Berpizkunde garaiko idazleengan
ere.
Lukano (39-65)
Marko Anneo Lukano, Cordoban jaioa, Senekaren iloba zen. Jaioberritan Erromara eraman zuten, eta hantxe hasi zituen lehen ikasketak. Geroztik ikasketak Atenasen egin zituen. Senekak Neronen gortean sartu zuen, eta poeta ospetsu egin zen. Gero, Neronek bekaitza hartu zion, eta idaztea debekatu ; alabaina Lukanok berearekin jarraitu zuen. Bere buruaz beste egin zuen hogeita bost urte zituela. Amaitu gaberik utzi zuen Bellum civile izeneko poema epikoa, Virgilioren ereduaren kontrakoa, eta Pharsalia titulupean Zesar eta Ponpeioren arteko gerraz eginiko hamar liburu. Lukanok mitologia sarea alde batera uzten du, eta gertakizun historikoari heltzen dio zuzen-zuzenean .
Fedro (K.a. 10-K.o. 50)
Fedro Trazian jaio zen. Mutiko zela preso hartu zuten eta Erromara eraman zuten esklabo ; Augustok liberto egin zuen. Fabula liburuak osorik latinera itzuli zituen lehenengo idazlea izan zen. Esoporen zenbait greziar fabula ianbo bertsoetara egokitu zituen askatasun osoz. Gainerakoan, Fedroren estiloa pobrea zen irudi poetikoei zegokienez, eta bere epiteto gehienak konbentzionalak ziren. Irakasbide morala izaten dute fabulek; batzuetan aipamen politikoak ere egiten ditu ausardiaz. Pertsonaia nagusiak animaliak agertzen zituzten fabulak oso ospetsuak egin ziren bai Europan bai ekialdean. XVIII. mendean, Fedroren hirurogeita lau fabula biltzen zituen eskuizkribua aurkitu zen Parman. Ondoren, Vatikanon beste eskuizkribu bat aurkitu zen, eta 1831n argitaratu zen. Eta gero, beste hogeita hamar fabula berri aurkitu ziren Fedrok berak idatzitako moduan, ianbo bertsoetan hain zuzen.
Martzial (40-104)
Marko Valerio Martzial, latin literaturako
epigramagilerik handiena eta zorrotzena
izan zen. Bilbilisen jaioa (Calatayud inguruan),
gaztetan Erromara joan zen. Han lagunak
egin zituen agintarien artean, eta eroso
bizi izan zen. Agintariak aurka jarri zitzaizkionean,
bere herrira itzuli zen. Mila
konposiziotik gora idatzi zituen. Edozein
gertakizun edo aitzakia aski zuen Martzialek
epigrama labur eta zorrotz bat osatzeko.
Eguneroko gertaerei loturiko poesia landu
zuen, beraz. Bere lanetan Erromako
gizartea, eta bere garaiko ohiturarik eta grinarik
lotsagarrienak agertzen dira, denak
mingainean trabarik gabe jaulkirik.
Juvenal (50?-140?)
Dezimo Junio Juvenal Erromako poeta satiriko ospetsuena izan zen. Europako mendebaleko hizkuntza askotara igaro da hark idatzitako sententzia ugari, panem et circenses (ogia eta zirkua», herri xehearen nahikeria adierazten duen esapidea) eta mens sana in corpore sano («gogo garbia gorputz garbian», gizabanakoaren orekaren neurria adierazten duen gogoeta) esapideak besteren artean. Domiziano enperadorearen administrazioan leku bat ukatu ziotela, eta satira bat idatzi zuen berrogei urte inguru zituela gortearen inguruko lagunkeriaren aurka ; Egipto aldera erbesteratu behar izan zuen, eta jabetza guztiak galdu zituen. Domiziano hil ondoren (96), Erromara itzuli eta hango aberatsek eskainitako babesari esker bizi izan zen hil arte. Berrogei urte zituela hasi zen Satirak idazten, hamasei satira bost liburutan banatuak. Lehen satirek garai hartako bizioak hartzen dituzte gaitzat eta azkenekoetan moralismoa nagusitzen da. Antzinako Erromaren handitasuna, bizi zuen garaiko ustelkeriaren aldera, goraipatu zuen behin eta berriro bere idatzietan . Juvenalen Satirak inspirazio iturri handia gertatu ziren ondoko garaietan eta Giovanni Bocaccio italiarra, Jonathan Swift irlandarra eta Samuel Johnson ingelesa daude haren jarraitzaileen artean.