Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Literatura aroak

Latin literatura.

Ikuspegi orokorra

Virgilio III. mendeko mosaiko batean irudikatua.<br><br>

 

Giroa

Erromako gizartearen gorabehera politiko eta sozialek zuzen-zuzeneko eragina izan zuten literaturaren bilakaeran. Erromatarren literatura K.a. 111. mende aldera hasi zen ; orduko agintari politikoen (patrizioen, senatoreen) artean bazegoen halako kultura maila bat, tradizio erromatarra Greziaren eraginarekin uztartu nahirik. Greziatik irakaspen filosofikoak sartu ziren Erroman, eta literaturaren arloan greziarren antzera idazten hasi ziren, maiz imitazio zuzenez.

Errepublika garaiko azken mendean, senatoreek Greziatik etorritako filosofo, erretorika irakasle eta hainbat eta hainbat letragizon hartzen dituzte zerbitzari. Garai horretan patrizioen balioak goraipatzen dira literaturan, laudationes eta praetexta bezalako testuetan. Aldi berean, giza eta politika taldeen arteko gatazkak ere islatzen dira, batik bat literatura historikoan, baina orobat epikan, lirikan... Erromaren historia behin eta berriro aztertzen da, eta munduan duen eraginaz gogoeta egiten. Inperioak aurrera egin ahala, literaturak gainbehera morala eta saldukeria salatuko ditu, eta lehen denboretako bizimodu xume eta zaildua goraipatuko.

Giro horretan, zenbait idazlek autonomia handiz jokatuko du, Luziliok edo Katulok, adibidez. Inperioaren garaian, aldiz, idazle asko Estatuaren eta Enperadorearen zerbitzari bilakatzen dira ; gaiak ez dira Errepublika garaian bezalako askatasunez jorratzen, iritziak plazaratzea arriskutsu bihurtzen baita.

Gizarte giro horretan literaturaren bilakaerak zenbait ezaugarri hartzen ditu.

Hein handi batean, latin literatura Greziatik dator, hala sormenaren arloan, nola poetikarenean eta erretorikarenean. Idazlea eta hizlaria (orator) lau printzipioren arabera ontzen dira : ingenium, ars, imitatio, exercitatio. Ingenium delakoa berezko senari dagokio ; sen hori atera egin behar da.

Ars izenekoak erretorikako nahiz poetikako arauak dira, sistematikoki bilduak. Imitatio deritzonaren bidez, goi mailako lanak hartzen dira eredutzat, batik bat grekeratikoak, bai halaber latin zaharrekoak ; grekeratiko itzulpena printzipio honen barruan sartzen da. Exercitatio deituan, herriz, era guztietako ariketak biltzen dira : deskripzioak, argumentazioak, exenpluak, eztabaida teknikoak ...

Idazlea eskolan trebatzen zen, grekeraz zein latinez, eta etengabe aritzen zen itzultzen, parafrasiak egiten, laburtzen nahiz zabaltzen, hizlautik hitz neurtura eta alderantziz pasatzen, estilo jasotik behekora eta behekotik jasora aldatzen, zuzenetik zeharkakora, orokorretik banakakora, satiratik laudoriora, eta horrela. Hala ere, hiru teknika nagusiren bidez bultzatzen zen sormen trebezia : interpretatio, imitatio, emulatio deitu ohi ziren teknikez. Interpretatio teknikaren bidez, material zaharrak itzuli ezezik birsortu eta zabaldu egiten ziren, edertasuna areagotu nahirik. Horretan aritu ziren Androniko, Nevio, Ennio, Plauto... ; ez zuten fidel izatea helburu, gaurko itzultzaile batek izango lukeen bezala, ereduen antzera jokatzea baizik. Zerbait ilun samar geratzen bazen, aldatu egiten zuten, edo glosen bidez zabaldu. Kintilianoren esanetan, greziarrak bezain finak izateko gauza ez hagara, izan gaitezen behintzat haiek baino kementsuagoak . Kemena da, hesteak beste, latin literaturaren ezaugarri nagusietako bat.

Azterketa literarioei dagokionez, azterketa maila eta alor desberdinak bereizten ziren : res, edo gaien azterketa, ordo (dispositio), edo testuaren antolamendua, verba,hitzak alegia, eta, horren barnean, ahoskera figurak, tropoak eta eduki figurak.

Imitatio zeritzanarekin batera generoen gaia agertzen da. Izan ere, latineko ia genero guztiak grekeratik hartuak dira, aro arkaikotik zetozen zenbait molde kenduta ; satira, adibidez, produktu erromatartzatzeukaten erabat, "satira tota nostra est"(satira gure-gurea dugu). Aro helenistikoan bizirik zeuden generoak eta baliabideak zuzenean sartu ziren Erromara. Erroman, gero, hautatze lan bat egin zen, genero eta molde batzuei indar gehiago emanez eta haiek hedatuz ; adibidez, aro arkaikoan komedia trajediaren gainetik egon zen, ez hala Grezian. Latin literaturan ni-ari atxikiriko generoak eta moldeak indar handiagozhedatzen dira, ni hori nahiz biografikoa nahiz literarioa izanik. Horazio, Katulo, Marzial, eta orokorrean satira edo elegia, subjektibismoaren arloan dabiltza.

 

Latin literaturaren aro nagusiak

 

Aro arkaikoa

Lehen aroan, Errepublika garaian alegia, jatorrizko kultura italikoa eta Greziatik jasotakoa nahasten dira ; azkenean, greziar literatura nagusitzen da, kultura helenistikoaren ekarria Erroman sartzen doan heinean.

Tradizio italikoan bazen zantzurik K.a.

111. mendea baino lehenagotik, batik bat erlijio eta aztikeria erritoen inguruan. Aipaturiko mende horretan hasten da sartzen greziarren kultura ; Livio Andronikok Homeroren Odisea itzultzen du latinera, neurria bertako tradiziora egokituz, jainko izenak aldatuz ... Hala ere, aurretik haziren epopeia giroko testuak, carnrina conuiualia nahiz nenice izenekoak, adibidez. Neviok epopeiaren arloan Erromaren historia sartzen du, Kartagoren kontrako guduen giroan. Ildo beretik etorriko da Ennio Annales izenekoekin; gainera, greziarren hexametroa egokitzen du latinera, gerora sarri erabiliko den neurria hain zuzen. Genero epikoaren gailurra Virgiliok jotzen du Eneida-rekin.

Epikarekin batera antzerkia ere garatuz joan zen. Livio Andronikok trajediak eta komediak egokitu zituen. Trajedian batik bat Euripides egokitzen zuten, eta erromatarren giroko gaiak sartzen joan ziren pixkanaka (fabulcPprcPtextatcP ; Enniok, Pakuviok edo Akziok idatzirikoak, adibidez). Komediak hartu zuen, alabaina, indarrik handiena ; Plautok greziar komedia erromatartu egin zuen eta indar komiko handiagoa erantsi zion ; Terentzio, berriz, gehiago atxiki zitzaion greziar ereduari (batik bat Menandro hartu zuen maisutzat), baina ez zuen Plautoren bizkortasunik eta kemenik lortu.

Aro honetan erromatarrek genero berezi bat lantzen dute : satira. Satiraren barruan kritika, irakaspena, umorea eta beste alde anitz aurki ditzakegu ; forma aldetik oso askea da, hitz neurtua nahiz laua erabil dezake, nahiz biak nahasturik. Genero hau Enniok hasi zuen, baina Luziliok eman zion indarra, eraso pertsonalen eta kritika zorrotzen bidez. Errepublika garaiko askatasun giroan, Luziliok errealismo indar handia eman zion genero honi, zenbait jenderen kontra zuzenean sartuz. Varronek ere landu zuen genero hori, Horaziok ere bai, nahiz eta honek eraso pertsonalak urriago eta ironia orokorragoa erabili ; Persio eta Juvenal ere Horazioren bidetik joan ziren.

Beste alde batetik, prosa agertzen da, poesia baino beranduago bada ere. Katonek oratoria lantzen du, alde batetik : bestetik, nekazarien lanei buruzko liburu bat egiten du ; eta, azkenik, historiografia sartzen du latinaren arloan, erromatarren jatorriaren berri eman nahian.

 

Aro klasikoa

Erretorika indar handiz sartu zen Erroman, batik bat gizarte erakundeetan erabiltzeko . Maisu greziarrek hezitako hizlariak agertu ziren. Denen artean Zizeron izan zen maisu, bai erretorikari buruzko azterketa teorikoetan, bai oratoria praktikan jartzerakoan . Zizeronek erretorika baliabide tekniko huts izatetik kukura zabalaren baliabide bihurtu zuen ; ez zen soilik ondo hitz egiten ikasi behar, zertaz mintzatu ere ondo landu behar zen, iturriak ezagutuz.Historiografiaren arloan, veritas deituriko kontzeptua lantzen dute ; hori, alabaina, ez da zehatz-mehatz kontatzea gertaturikoa, baizik eta eredu indarra duten gertakizunak aukeratzea ; aski da egiantzekotasuna.

Suetoniok herak Zesarren kontakizunetan egia falta handia antzematen du, haina palio estilistikoa eta eredugarria aitortzen dio.

Orduan, historiografiari izaera literarioa eskatzen zaio batez ere ; Salustioren kontakizunak, adibidez, literatur lan kementsuak dira. Hala ere, datuen egiatasunari balio handiagoa eman zioten gerora, bai Suetoniok berak, bai Tito Liviok, bai Lukanok, besteak beste.

Poesia Errepublikaren azken urteetan eta Inperioaren lehenengoetan lehertu zen indar handiz ; Augustoren garaia emankorra gertatu zen bereziki. Aro horretako lehen poeten artean Lukrezio eta Katulo dauzkagu ; Lukrezio erlijio sineskerien kontra aritu zen ; Katulok lotsarik gahe zigortu zuen bere garaiko gizartea, pertsonaiak zuzenean jipoituz : amodio gaiak ere erarik gordinenean agertu zituen. Properziok eta Tibulok poesia elegiakoa landu zuten batez ere.

Horaziok, berriz, amodioa eta edertasuna batu zituen, eta bide horretatik Ovidiok amodioaren ikuspegi kementsuagoa ekarriko zuen, maitatzeko artea edo bidea erakutsiz.

 

Aro postklasikoa

Erromaren zabalkunde eta aginterik handienaren garaia da. Erromak bere hizkuntza eta ideologia hedatzen ditu Inperio osoan, eta literaturan zein beste arlotan Estatuaren agintea estuagoa da. Hortik krisia dator. Augustoren garai gorenaren ondoren, gainbehera hasten da literatura, eta idazleek epigono sentipena dute. Argigarria da idazle anitz Erromak mende harturiko lurraldeetan agertzea, Seneka, Marzial, edo Kintiliano hispaniarrak besteen artean. Senekak idatzi filosofikoak, politikoak... eta trajedia lantzen ditu maisutasunez. Marzial epigrama egilerik handientzat jo liteke ; Kintilianok oratoria lantzen du maisuki.

Halaber, Tacitok edo Pliniok historia aztertzen dute, Fedrok Esopo greziarraren alegiak berregiten ditu. Garai horretan, orobat, brevitas arauak indar handia hartzen du ; gauzak labur eta zorrotz esan behar dira ; Senekaren edo Marzialen lanak ikusi besterik ez dago.

Gero, nobela agertzen da : Petronio, Apuleio... Nobela, epika bezala, kontakizun bat da, baina, hura ez bezala, egunerokotasunera hurbiltzen da ; ez oratoria edo historiografia hurbiltzen ziren bezala, baizik eta egunerokotasun xumera, pertsonaia ezezagun eta behe mailakoetara. Sorrera greziar kontakizunetan dago, eta latin literatura baino gehiago greziar literatura da, erromatartzen doana, sail honetako idazle askok grekeraz idazten baitute (Longo, Samosatako Luziano...).