Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Literatura aroak

Greziar literatura arkaikoa : poesia lirikoa

Olerkari bat olerkiak esaten lira batez lagunduta. Irudi gorriko greziar zeramika.<br><br>

 

Poesia lirikoaren sorrera Grezian

Produkzio epikoak beherantz egin zuen garaian sortu zen lirika. Asiako kostaldean eta inguruko uharteetan -Lesbosen batez ere- loratu zen lirismoa K.a. VII. mendean, eta VI. mendean iritsi zen goreneko mailara . Handik Kreta, Atenas, Esparta eta Argosera, eta batez ere, Beoziara hedatu zen gero. Hain zuzen ere Beozian izan zuen lirismoak indarrik handiena VI. mendearen bukaeran eta V. mendearen hasieran, Pindaroren poesiari esker. Mende horien aurretik ere izan ziren beste poeta batzuk, baina haien datu gutxi iritsi da gaur egun arte, eta batzuetan izena besterik ez da ezagutzen ; hala ere, gaur egun kritiko guztiek onartzen dute antzinagoko mendeetan ere izan zela Grezian poesia herrikoia. Antzinako Greziako bizitza publikoan egiten ziren jai handi guztietan izaten zen musika, dantza eta poesia, eta, hortaz, garrantzi handiko generoa izan zen lirika. Dena dela, oso zaila da lirismoaren garrantzia zenbaterainokoa izan zen neurtzea, oso aztarna gutxi iritsi baita gaur egun arte.

Poeta lirikoentzat elezaharra baliozkoa zen, nahiz eta ez zen jadanik oinarrizko osagaia, epopeian gertatzen zen bezala. Elezaharrak aukera handiak ematen zituen aberastasun poetikoari dagokionez, eta apaingarri ezin hobeak eskaintzen zituen gainera. Bestalde, jai erlijiosoetara joaten ziren eta mitologia gogoratzen zuten arte lanez inguratuta zegoen greziarrari iradokizunez betetako mundu bat ekartzen zion mitoak gogora . Lirika musikaz eta, batzuetan, dantzaz laguntzen zen, eta ikuskizun moduko bat osatzen zuen ; berdin-berdin izan zitekeen oturuntza aberats bat edo plaza edo estadio batean ospatzen zen ikuskizuna.

Bai Homerok bai Hesiodok neurri bakana erabili zuten beren lanak osatzeko, seioineko bertso luzea edo hexametroa hain zuzen. Neurri hori oso egokia zen epikarentzat bere dotoreziagatik eta luzeragatik.

Lirikak, aldiz, era askotako bertso motak sortu zituen, nahiz eta ez zuen hexametroa guztiz baztertu ; elegian, esate baterako, oinarrizko egitura izan zen. Bestalde, epopeietan dialektoak nahastu egiten ziren, eta berdin-berdin erabiltzen ziren eoliarra eta joniarra, arau zehatzik gabe. Hizkuntza horri homeriko esaten zaio, Homero izan baitzen erabiltzen lehena, eta Hesiodok leial jarraitu zion maisuaren ereduari. Lirikak, alcliz, bere bideari ekin zion, eta poetek, oro har, idazten zuten herrialdeko hizkuntza erabiltzen zuten beren poemetan : Alzeok eta Safok, esaterako, Lesboseko dialektoan idazten zuten ; Anakreontek, joniarrean, eta Alkmanek lakoniarrean. Hala epopeiarekin lortu zen hizkuntz batasuna hautsi egin zen ; genero bakoitzak zeinek bere dialektoa zuen, esate baterako, abesti subjektiboan eoliarra erabili zen, yamboan joniarra eta lirika koralean, berriz, doriarra. Lirikaren estiloari dagokionez, asko aldendu zen diskurtsu epikotik, baina, hala ere, ezin ahantz daiteke Homeroren eragina poeta lirikoengana ere iritsi zela, eta haren eraginpean idatzi zutela. Greziako poesia arkaikoa bi multzo handitan banatzen da : batetik, poesia pertsonala edo indibiduala esaten dena, elegia, yamboa eta oda sartzen direna ; bigarren multzoan, berriz, taldean egiten den lirika generoa sartzen da, poesia korala hain zuzen ere.

 

Genero lirikoak

Elegia, egiturari dagokionez, distiko (hexametro eta pentametro batez osatutako konposizioa) segida nahiko luze bat da. Zenbaiten ustez, hileta kantu malenkoniatsua izan zen jatorrian elegia. Greziako elegietako gaiek helburu moralizatzailea zuten zenbaitetan, eta arrazoia fantasiaren gainetik gelBitzen zen gehienetan. Gerra, politika, diziplina eta etika dira elegiak erabiltzen zituen gai nagusiak. Elegia idazle antzinakoena Kalino Efesokoa izan zen ; horrez gainera, aipatzekoak izan ziren Tirteo, Mimnermo.

Solon Atenaskoa eta Teognis idazleak.

Yamboa satiraz betetako poesia da, iraintzeko edo txantxa acliskidetsuak egiteko erabiltzen zena. Yamboa elegia sortu zen garai berean sortu zen, eta Jonian landu zen batez ere. Lehen esan bezala genero lirikoak zein bere herrialdeko dialektoan lantzen ziren, eta hala, yamboa jonieraz idazten zen.

Yambo idazle nagusietako bat Arkiloko izan zen, baina horrez gainera aipagarriak dira Semonides eta Hiponakte.

Lirika koralean poeta herriaren sentimenduaren bozeramaile bihurtzen da, eta herriaren arima erakusten saiatzen da. Erlijio sinesmenak, jainkoen gurtzak, gertaera politikoak eta gerrak, eta atleten garaipenak handitasunez adierazten ditu. Lirika mota hau koro batek abesten du eta laguntzaile izaten ditu musika eta dantza. Lirika korala konplexua izaten da formari dagokionez, estrofa zuhur eta nahaspilatuez beterik.

Doriar dialektoan idatziak dira, oro har, poesia hauek. Lirika koralaren barruan hainbat genero landu ziren, eta horien artean aipagarriak dira : peana, jainkoei eskerrak emateko abestia ; epitalamioa edo himenena. eztei kantua ; epinizioa, atleten garaipenak ospatzen dituena ; ditiranboa, Dionisos jainkoaren ohoretan abesten dena ; trenboa, hileta abestia ; enkomioa, oturuntza bateko gonbidatzailea goraipatzen duena.

 

Safo Lesbosekoa

Greziako lirika mota subjektiboena abestia edo oda da, norberaren irrika eta maitasun barru-barrukoenak adierazten baititu. Estrofa mota ugari erabiltzen zituzten poetek odetan, eta kontzeptuaren arabera hautatzen zituzten bertsoak, eta ez estetika legeen arabera. Abestiaren gune nagusia Eolia izan zen, Lesbos uhartea batez ere, eta han sortu ziren lirika mota horren ordezkari nagusiak, Alzeo eta Safo besteak beste.

Safo Lesboseko aitoren seme familia batean jaio zen, haina politika gorabeherak zirela eta, ondasunik gabe gelditu zen eta erbestera joan behar izan zuen bizitzera . Bere jaioterrira itzuli zenean, nesken akademia bat sortu zuen bertan. Saforen poesian sentimenduak dira osagai nagusiak, eta maitasuna eta edertasuna dira ia-ia lantzen dituen gai bakarrak. Saforen artea iluna, eta batez ere, egiazalea da. Bere lanetan ez dago ia deskripziorik ; txoriak, loreak edo ilargia aipatzea nahikoa da giro poetikoa sortzeko. Safo homosexuala omen zen -neskei eskainiak dira maitasunezko poemak- ; hala, Lesbosetik dator lesbiana hitza homosexualitate femeninoa izendatzeko .

 

Pindaro, Greziako poeta liriko nagusia

Pindaro hartzen da greziar liriko nagusitzat . Pindaro K.a. 521. urtean jaio zen, Tebastik hurbil Printze eta tiranoen gorteetan aritu zen poeta gisa, batez ere Siziliakoetan . Arrakasta handiko poeta izan zen, eta berehala hedatu zen haren izena Grezia osoan harrena. 496. urtean irabazi zuen lehenengo saria poesia leihaketa batean ditiranbo bati esker. Pindaroren poesiara hurbiltzeko ezinbestekoa da ezagutzea, batetik, zertan ziren garai hartako atletismo lehiaketak, eta bestetik, zenbaiterainoko garrantzia zuten greziarrentzat.

Pindaroren garaian lau jaialdi mota izaten ziren, eta haietan irabazle izaten zirenentzat idazten zuen Pindarok. Lehiaketa horien artetik nagusiak Olinpon lau urtez behin egiten ziren. Haietan garaile zirenei kantatzeko Pindarok oda ugari idatzi zituen, baina horietatik hamalau hesterik ez dira iritsi gaur egun arte. Delfosen Apoloren ohorez ospatzen ziren lehiaketetarako idazten ziren lanei pitikoak esaten zitzaien, eta Pindaroren hamabi pitika e- zagutzen dira ; Nerneako jokoetako irabazleen ohorez idatzi zituen lanetatik, herriz, hamaika gorde dira ; Korinton joko istmikoak ospatzen ziren, eta haietarako Pindarokidatzi zituen zortzi oda ezagutzen dira gaur egun.

Musika, dantza eta bertsoa batera izaten ziren garaipen kantuetan, haina gaur egun hirugarren osagaia besterik ezin da aztertu . Pindarok ikuskizun horietarako idatzi zituen bertsoek argi eta garbi erakusten dute ospakizun haien izaera sakratua. Poesia mota hori egitura jakin baten arabera antolatzen zen : konposizioaren hasieran atletaren garaipena aipatzen zen, eta jokoak ospatzen ziren hiriaren gorespena egiten zen ondoren, bertako historiaren edo jainkoen ekintza gogoangarriak aipatuz. Garailearen aldeko laudoriekin batera atletaren jaioterriaren eta senideen aldekoak aipatzen ziren, eta laudorioekin batera aholku moralak ematen zituen.

Poeta erlijiosoa zen Pindaro, eta zenbaitetan, deboziozko otoitz zintzoa bihurtzen du bere poesia. Behin baino gehiagotan, elezaharra ere aldatu egiten du jainkoen perfektotasuna hondatu ez dadin.

Baina bizitza zoriontsuaren abeslaria da aldi berean, gazteen indarraren eta edertasunaren abeslaria. Heroiaren goreneko ezaugarria bertutea da, gizakiak jaiotzetik berekin dakarrena ; horrexegatik hartu behar da kontuan familia. Belaunaldiak batzuk hesteekin nahasten dira eta garailearen aintza arrazarenarekin elkartzen du. Horregatik jotzen du hainbestetan Pindarok elezaharrera, atletaren familiaren bidez edo jaioterriaren historiaren bidez, jainkoekin bizi izan zen leinuaren sortzailearengana edo kornunitatearen babeslearenganatsi ahal izateko. Hala, garaipen ereserkiak poesia erlijiosoaren ezaugarriak hartzen ditu. Pindarok bere lanetan erabiltzen duen hizkuntza adierazkortasun handikoa da eta aberatsa hitzen asmamenari dagokionez -hitz elkartuetan batez ere-, eta sormenezko lan hori balio poetikoak lortzeko helburuarekin egiten du gehienbat.

Ideia asko biltzen ditu hitz gutxitan, eta modu horretan estilo trinko eta bizkorra sortzen du.

Pindaroren poesian konparazio hutsak ugariak ez badira ere, metaforak pilatu egiten dira bata hestearen atzetik. Pindaroren esaldiak ez ditu erretorikak luzatzen, imajinazioak baizik ; esalditik metaforara igarotzen da, eta handik balio poetikoetara joaten da. Horrela, pasadizo huts batetik edo inguruko errealitatetik mitora igotzen da, eta garaipen batetik elezaharrera, poesiaz eta zentzu sakratu eta moralaz beterik dagoen elezahar horretara.

Tebasen jaioa bazen ere, Pindarok doriar dialektoan idatzi zuen, doriarra baitzen literatura dialektoa garai hartan, eguneroko bizitzan erabiltzen zenaren oso bestelakoa.

Pindaroren bertsoen egitura ausardiaz eta berrikuntzaz beterik dago, baina neurri eredu oso zail eta zorrotzen mende, izan ere musikaren doinura egokitu behar baitzitzaion nahitaez. Lehen esan bezala, Pindaro ulertzen zaila da, eta bai antzina bai gaur egun, azalpen, interpretazio eta komentario ugari egin izan dira haren lanaren inguruan . Greziako lirikak Pindaroren poesiarekin iritsi zuen goreneko maila.