Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Greziar jakintza eta literatura
Gizarte zibilizatuak duen jakintza altxorraren zati handi bat Grezia klasikoan sortu eta jarri zen abian. Egia da greziarrek Ekialdeko eta Egiptoko jakintzak ikasi eta bereganatu zituztela, baina norabide berezia eman zieten jakintza horiei, eta aberastu ere egin zituzten. Greziarrentzat jakintzaren alor guztiak ziren interesgarriak, eta mundua ulertzeko eta azaltzeko gogo biziaren ondorioz, hainbat gairi buruz idatzi zuten, hala nola matematika, geometria, astronomia, geografia, fisika, izadi jakintzak, artearen eta literaturaren teoria eta politikari buruz. Baina, filosofiak oinarrian dituen ezagutzen funtsa osatu zuten batez ere greziarrek.
Platon
Platon K.a. 428. urtean jaio zen, zenbaiten
ustez Egina uhartean. Oso gazte zela
Atenasera joan zen bizitzera, eta Sokratesen
ikasle izan zen han. Sokratesek eragin
erabakigarria izan zuen Platonen bizitzan
eta baita haren literatura lanetan ere. 399an
Sokrates hil zenean, haren dotrinak biltzen
hasi zen Platon. Megaran bizi izan zen, eta
Egipton eta Zirenaikan barrena bidaiatu zuen,
eta baita Italia hegoaldeko eta Siziliako
hainbat herritan barrena ere. Hiri haietan
hainbat pentsalari eta zientzialari ezagutu
zituen, eta hala zabaldu zuen bere jakintza
eremua. 387. urtean, heziketa erakunde bat
sortu zuen Atenasen : Akademia. Akademia
horretan hogei urtez aritzen ziren ikasleak
matematikak eta filosofia ikasten ; denbora
hori ezinbestekoa zen Platonen iritziz filosofo
eta gobernari egokiak prestatzeko.
Platon hartzen da elkarrizketa filosofiko
deitzen den sistemaren sortzailetzat. Sokratesek
era guztietako jendearen arteko eztabaidaren
bidez bilatzen zuen egia edo hura
lortzeko bidea, eta metodo hori onartu eta
bereganatu zuen Platonek bere ideia filo-
sofikoak, moralak edo politikoakko. Eztabaida guztiak Sokratesen inguruan
antolatzen zituen Platonek. Elkarrizketa bidezko
azalpen filosofikoaren bidez, irakurlea
hurbildu egiten da eztabaida gaira eta
oso modu leialean berresaten ditu elkarrizketan
aurkitutako iritziak. Elkarrizketa hori
modu soil eta argian adierazten du, askotan,
Platonek : antzerkian bezala, hizlari bakoitzaren
izenarekin adierazten da pertsonaia
bakoitzaren hitza, baina egoerari edo
keinuei buruz azalpenik eman gabe. Beste
batzuetan, elkarrizketaren aurretik gaia eta
ekintza kokatzeko balio duen sarrera moduko
bat azaltzen da, eta pertsonaien izena
azaldu beharrean, zeharkako estiloa
erabiltzen du. Beste batzuetan, berriz,
bitartekari baten bidez azaltzen da elkarrizketa,
solasaldi filosofiko bat entzun duen
pertsona baten bidez esate baterako.
Maisuaren inguruan jarraitzaile eta dizipulu
multzoa erakusten du Platonek, gazte
jakinminez osatua gehienetan. Pertsonaiek
zeinek bere ezaugarriak dituzte, eta ezaugarri
horiek hitz egiteko eta arrazoitzeko moduaren
bidez erakusten ditu. Hain ondo asmatu
zuen Platonek zeini bere ezaugarriak
ematen, ezen Lisiasen ahotan jartzen duen
hizketaldia hizlari ospetsuaren lan baten
zatia ematen duen. Platonek maisutasunez
lotu zituen bere esaldietan handitasuna eta
ahoskera barregarri eta dotorea, eta ezaugarri
horien bidez gozotasun berezia ematen
zien esaldiei. Platonen lanak lau alditan
banatu ohi dira. Lehenengo aldian, 393
eta 389 urteen bitartean, Sokratesen apologia,
Ion, Kriton, Protagoras, Lisis, eta heste
hainbat lan idatzi zituen. Bigarren aldian,
trantsizio aldia esaten zaionean, elkarrizketa
hauek idatzi zituen Platonek : Menon, Eutidemo,
Menexeno. Heldutasun garaian, 385
eta 370 urteen bitartean hain zuzen, Fedon,
Errepublika eta Fedro idatzi zituen. Teeteto,
Parmenides, Sofista, Filebo, Timeo eta
Legeak lanak, berriz, zahartzaroko lan gisa
hartzen dira. Greziako prosaren idazle handienetako
bat izan zen Platon.
Aristoteles
Aristoteles, K.a. 384. urtean Estagiran
jaioa, Platonen ikasle izan zen. Europako
pentsamenduan Aristotelesek izan zuen
garrantzia guztiz jakina da. Bere idazle bizitzako
lehen urteetan Platonen elkarrizketen
estiloan idatzi zuen, baina lan horien
atal batzuk besterik ez dira iritsi gaur egun
arte. Pentsalari eta ikertzaile gisa idatzi zituen
lanak estilo zuzenean idatzi zituen.
Baina Aristotelesen lanen artean filosofiaren
eta izadi jakintzen ikertzaile gisa egin
zituen lanak dira aipagarrienak. Hainbat
gairen inguruan idatzi zuen, eta Greziako
filosofia eta zientzia hiztegiaren sortzailetzat
hartzen da.
Platonen Akademian aritu ondoren,
Mazedoniara joan zen hango erregetzaren
oinordekoaren irakasle gisa lan egiteko.
Mazedonian bizi izan zen aldian Iliada-ren
azterketa filologikoa egin zuen eta Arazo
homerikoak lana idatzi zuen. Atenasen tratatu
bat idatzi zuen Poetei buruz, eta Erretorika
eta Poetika lan handiak idatzi zituen.
Aristotelesek eragin handia izan zuen, oro
har, idazle eta pentsalari latinoetan eta
mendebaleko kulturan, baina baita Ekialdeko
kulturan ere. Erdi Aroko Eskolastikak
goren mailako pentsalaritzat hartu zuen ;
kristautasunak pentsamendu filosofikoaren
oinarritzat hartu zuen haren Logika ; islamiar
munduak ere onartu zuen, eta VIII. mendeaz
geroztik haren lanen arabiar bertsioak
osatu ziren.
Oratoria
Literaturaren artifizialtasunerako eta
apaindurarako joera oratorian landu zen
indar handienaz greziar prosan. Greziarrak
elkarrizketaren eta hitz jokoen zale ziren,
eta ezaugarri horiek ezin hobeak ziren jende
aurrean hitz egiteko. Ideia politiko bat
batzar bati azaltzeko edo horren alde egiteko
hartzen zuten hitza greziar hizlariek, edo
epaiketa batean defendatzaile edo salatzaile
gisa aritzeko, edo jai publiko batean aintzazko
gertaera bat ospatzeko. Orobat, hizlariaren
helburua zen jendeari ideia batzuk sinestaraztea
edo entzuleak hunkitzea. Gaiaren
edo egoeraren arabera, hiru oratoria mota
bereizten dira : aztertzailea, hizlariak gerra
edo bake gaiak edo haziendari buruzkoak
lantzen zituena ; judiziala, zuzenbidea oinarri
hartuta bidegabekeriak konpontzeko argumentuak
eman behar zirena ; eta epidiktikoa,
laudorioak egiteko erabiltzen zena.
Genero judizialak helbuni berezia izan zuen
garai jakin batean : greziar legearen arabera,
hiritarrek herek hitz egin behar zuten
epaiketa batean, salatzaile izan nahiz salatu
izan : haina, legeak zaildu ahala, atenastar
guztiak ez ziren gauza beren arrazoiak
epaile baten aurrean azaltzeko, eta hala
sortu ziren logografoak (ez dute zerikusirik
Herodotoren aurreko izen bereko historiagileekin),
hiritarrek epailearen aurrean
esan behar zituzten hitzaldiak idazten zituzten
ahokatu modukoak.
Isokrates
Isokrates izan zen atenastar hizlari aipagarrienetako bat (K.a. 436-388). Isokratesek ez zuen jende aurrean hitz egiten, ahots ahula zuelako batetik, eta bestetik, izuak hartzen zuelako jendaurrean aritzen zenean. Baina lan ugari idatzi zituen hitzaldi moduan eta garrantzi handikoa izan zen oratoria eskola bat sortu zuen, hizlari eta historiagile ospetsuak sortu zituena. Isokratesek idatzi zituen epaiketa defentsen artean aipatzekoa da Azibidesen alde egin zuena. Isokratesen lanak, oro har, oso landuak dira eta ez dira bat-batean sortuak ; zenbait azterketaren arabera, Isokratesek urteak eman zituen hitzaldi horietako batzuk idazten.
Lisias
Lisias metekoa logografo garrantzitsu bat izan zen (K.a. 445-360). Zefaloren semea zen, eta haren etxean kokatzen du Platonek Errepublika elkarrizketa luzea. Idatzi zituen hitzaldi judizialetan oso ondo adierazten zituen bezeroen gogoak, izaera, ideologia eta gizarte maila, eta ezin hobeto ematen zuen Atenasko erdi mailako gizarte klasearen ikuspegi orokor bat; orobat,eguneroko bizitzaren zehaztasunak erakusten zituen, eta hori guztia garrantzi handikoa da ez bakarrik agiri historiko gisa, baita ohiturazko literatura izango zenaren oinarri gisa ere. Eufileto atenastar nekazari bati Lisiasek egin zion defentsa -Eufiletok Eratostenes delako bat bere emaztearekin adulterioan aurkitu, eta akabatu egin zuen-, garrantzi handiko urratsa izan zen Greziako prosan, batez ere nekazari irainduaren ekintza babesteko, Lisiasek erabili zuen xalotasunagatik .
Demostenes
Historiak gogoratzen duen hizlari adierazgarrienetako
bat Demostenes (K.a. 384-
322) atenastarra izan zen. Gazte gaztetatik
aritu zen auzitan bere tutoreen kontra bere
oinordetza zela-eta. Hala, hamasei urte zituela,
behin adin nagusitasuna iritsi zuenean,
auzitegietako oratorian jardun zen, eta ondoren,
logografo gisa hasi zen lanean. Demostenesek
jendaurreko hizlari bihurtu nahi
zuen, nola edo hala, baina horretarako zenbait
akats gainditu behar zituen. Oratoria
Iseorekin ikasi zuen, eta, zenbait daturen
arabera, Platonen inguruan ere aritu omen
zen. Baina Tuzidides izan zen Demostenesen
eredu nagusia, eta Tuzididesek bere
Historian txertatzen dituen hitzaldietan oinarritu
zen. Demostenesek, antza denez, ez
zuen inoiz besterik gahe hitz egiten, aldiz,
idatzi egiten zituen bere hitzaldiak, eta gero
buruz ikasten zituen ; eta politikari ospetsua
izan arren, norbaitek biltzarren batean bere
iritzia azaltzeko eskatzen hazion, ez zen
mintzalekura igotzen harik eta erantzuna
ondo pentsatzen zuen arte.Politikari dagokionez, Demostenes Atenasen
bakean eta oparotasunean tematu
zen ; hiriaren independentziaren aldeko
agertu zen Mazedoniako Filiporen botere
dominatzailearen aurrean. Demostenesen
oratoria politikoa 354. urtean hasi zen Sinnzoriei
buruz hitzaldiarekin, eta Mazedoniako
Filiporen kontrako hitzaldiak Filipikak
eta Olintiakak izeneko sailetan bildu zituen.
Lehenengoetan Demostenes saiatzen da
atenastarrei sinistarazten Filipo ez zela garaitezina,
baina arrisku handikoa zela. Olintiakak
hitzaldietan, berriz, Demostenesek
ahaleginak egiten ditu atenastarrek Olinto
hiriaren alde egin zezaten Filiporen mehatxuaren
aurrean. 346. urtean Filiporekin
bakea hitzartzeko garaia iritsi zen, eta Atenasek
hiru enbaxadore bidali zituen harengana
; Demostenes eta Eskines izan ziren
haietako bi.Demostenesen oratoria, oinarrian, eraginkorra
zen, eta horixe zuen berak ardura
nagusia. Ez zien lekurik uzten osagarri
apaingarriei, eta entzuleak nahasten zituzten
osagaiak baztertzen zituen. Esaldiak
beharren edo asmoen arabera moldatzen
zituen, eta Isokratesek ez bezala, esaldi laburretara
edo galderetara jotzen zuen ; baina,
mintzaldiak bat-batekoak dirudienetan
ere, eufonia legeek eta silaba luzeen eta
laburren banaketak harmonia berezia ematen
diete Demostenesen esaldiei. Paradoxek,
gertaeren eta ohituren deskripzioek eta
erretratuek, elkarrizketek, arrazoiketa laburrek,
horrek guztiak aniztasun handia ematen
diete Demostenesen hitzaldiei. Garai
guztietako hizlarien eredu eta paradigma
izan da Demostenes.