Literatura Unibertsala»Literatura
Literaturaren baliabideak: adinarekin berritzen
Mezua hartzeko prozesua desautomatizatu
egiten dutelako dira literaturaren baliabideak
baliabide. Izan ere, hizkuntzak,
kodeak, esan beharrekoak modu orokorlauz
esateko joera du. Esateko modu orokor-lau
horretan, esanahia automatikoki
hartzen du mezu-hartzaileak, aldez aurretik
kodetuta dago-eta esanahi hori.
Esapide poetikoak "literarioak, azken
batean" hautsi egiten du automatismo hori,
hitzez-hitz esaten denaren eta benetan adierazi
nahi denaren arteko distantziamenduz,
eta, hein handi batean, baliabide poetikoerretorikoen
bidez lortzen du hori. Hizkuntzaren
esateko modu orokor-lauari
esateko modu bakan-betea, poetikoa kontrajartzen
dio.
Asko teorizatu izan da desautomatizazioaren
ondorioez. Esapide orokor-lauak
informazio-trukerako baino ez duela balio
esan izan da. Esapide bakan-betearen bidez,
baliabideen bidez, berriz, bizipen zuzen
bat izateko irudipena sortzen zaio hartzaileari
. Izan ere, esapide bakan-beteak
behartu egiten baitu hartzailea benetako
esanahia bere kabuz bilatzera, esaten zaiona
hitzez-hitz hartzeak ez bailuke inolako
zentzurik.
Arrozte edo urruntze eragina esan izan
zaio baliabideen bidez lortzen den horri.
Pragmatikak, berriz, Grice-ren eskutik, komunikazioaren
elkarlan-printzipioaren "edo
haren ondorio diren arauren baten" hausturan
ikusten du baliabideen mekanismoaren
funtsa.
Demagun, adibidez, tautologia : Umea
beti ume. Hori entzuten duenak adarra
jotzen ari zaizkiola pentsatu behar lukeesaldia hitzez-hitz interpretatuz gero. Griceren
kantitate-araua hautsiko luke hiztunak
hori esatean horixe baino esan nahi ez balu,
hizketa-ekintzetan ekarpenen bat egitea
agintzen baitu arauak. Hartzaileak, bestalde,
konfiantza du igorlearengan ; ez du
uste, printzipioz, adarra jotzeko asmoz ari
zaionik. Hala, beraz, hitzez-hitz zentzurik
ez lukeen esaldi horrentzako zentzu bila
hasten da. Aurkitzen dionean, aurkikuntza
berea dela irudituko zaio, eta komunikazioa,
horrenbestez, sendoturik geratzen
da.
Hitzez-hitz esaten denaren eta adierazi
nahi denaren arteko distantziak egiten du,
beraz, baliabidea baliabide. Distantzia horrek,
bestalde, nola halako originaltasun
maila bat eskatzen dio baliabide izan nahi
duen esapideari.
Originaltasun oso eta betea, ordea, teoria
hutsa baino ez da : noiz erabili ote zuen
euskal hiztunen batek estrainekoz adarra
jo esamoldea "iseka egin" adierazteko?
Ezin inola ere jakin. Erlatiboki ulertu behar
da, beraz, originaltasuna. Hots, testuinguruaren
eta komunikazio-egoeraren arabera
. Auditorio batentzat ohikoa dena
arrotz, original izan daiteke beste auditorio
batentzat. Genero batean ohikoa dena guztiz
originala izan daiteke beste genero
batean. Originaltasun erabatekoa gabe, originaltasun
erlatibo hori bilatu behar da
baliabideetan, eta originaltasun erlatibo hori
estuki lotuta dago komunikazio-ekintzaren
zertzaileen aldez aurreko jakintza partekatuarekin,
egoerarekin, erabilera-usadioekin
eta testuinguruaren gainerako elementuekin
.Esanari indarra eman nahi diotelako
erabiltzen dituzte hiztunek baliabideak, eta
horrexegatik sortu ere sortzen dituzte etengabe
baliabide berriak. Arrakasta izan nahi
dute beren hizketa-ekintzetan, eta badakite,
sentitzen dute esateko modu arautu,
orokor-laua ez dela horretarako aski.
Zera da komunikazio-arrakasta : hiztunak
zuen xedea lortzea, xede hori hartzailearengan
nola edo halako emozioren bat
sorraraztea delarik jeneralean. Baliabide literarioak
direla esan dugu, bestalde,
arrakasta horren giltza.
Esapideren batek arrakasta lortzen duenean,
berriz, hedatu egiten da berehala.
Alegia, beste hiztunek, hizkuntz komunitateak
bere egiten du, eta erabiltzen. Zer gertatzen
zaio, ordea, baliabide bati, behin eta
berriz erabiltzen denean? Higatu egiten dela.
Edo, nahiago baldin bada, fosildu, lexikalizatu
egiten da, baliabide izateari utzirik.
Borgesek zioen bezala, maitearen hortzei
"perla" deitu zien lehen hiztunak poeta
bikaina behar zuen izan. Gaur egun maitearen
hortzei "perla" deitzen dienak, berriz,
erremediorik gabeko leloa.
Arrakastan bertan dute, beraz, baliabideek
beren heriotza. Tropoetan "eta tropo
izatetik gertuen dauden figuretan (hiperbolean,
onomatopeietan eta hitz-jokoetan,
adibidez) ikus daiteke argien baliabideen
fosiltze prozesu hori, zeinaren buruan behiala
baliabide bizia izandakoa fosil huts
bilakatzen den. Hizkuntza guztiak daude
behiala baliabide bizi izandako horrelako
hitz eta esapidez beteak. Izan ere, lexikoa
berritzeko eta esparru berriak irabazteko ez
baitu hizkuntzak baliabideena beste biderik. Are gehiago, hitzen polisemia bera ere
fosiltze prozesu honen ondorio da, hein
handi batean. Ikus, horretaz "eta bereziki
metafora fosilduez", katakresia.
Ikus dezagun nola gertatzen den prozesua
. Demagun, adibidez, norbaiti "koldar"
deitzeko "oilo" deitzen diogula. Bereberea
du, gaur egungo hiztunentzat, "oilo"
hitzak esanahi hori. Ez dago esaterik, beraz,
baliabide bizia denik esapide horren
oinarrian dagoen metafora. Baina egin dezagun
ahalegintxo bat, eta saia gaitezen
imajinatzen norbaiti "koldar" esateko "oilo"
erabili zeneko lehen aldia, estreinekoa. Hi
haiz, hi, oiloa! esaldia balizko lehen aldi
hartan entzun zuen entzuleak jakingo zuen,
noski, entzuten ari zen hura ez zezakeela
hitzez-hitz har. Halako batean, testuinguruaren
eta egoeraren laguntzaz oiloen
ezaugarrietan "koldar" aurkiturik, "oilo"
esatean "koldar" esan nahi ziotela aterako
zuen kontu. Jakin, jakingo zuen, beraz, "koldar"
esaten ari zitzaizkiola, haina, esapidea
hain ezohiko, hain esanahitik urrun izanik,
ezin izango zuen "oilo" hitzaren esanahi
hitzez-hitzezkoa guztiz burutik kendu, eta
honelako zerbait etorriko zitzaion gogobegietara
:
Hitzez-hitzezko esanahiaren eta adierazi
nahi denaren (esanahi figuratuaren) arteko
distantziak sortzen duen tentsio horrek egiten
du baliabidea baliabide. Distantziarik,
tentsiorik izan dadin, ordea, bi aldeek behar
dute bizirik, indarrean.
Norbaiti "koldar" deitzeko "oilo" erabiltzea
gustagarri gertatu zen, itxura denez,
euskal hiztunen artean, eta hegaztia adierazteko
adina erabiltzen hasi ziren "koldar"adieran. Erabiliaren erabiliz, hitzaren hitzezhitzezko
zentzua, "oilo/hegazti"arena, lausotzen,
atzentzen, desagertzen joan zen.
Azkenerako, norbaiti "oilo" deitzean, "koldar"
baino ez dugu aditzen, inori ez zaio
hegaztiaren irudirik gogo-begietaratzen.
Horra hor behiala metafora bizia izandako
hitza hiztegiko sarrera soil bihurtua.
Metaforekin bezala gertatzen da beste
baliabide batzuekin ere. Baserritar batek
herrogei buru dituela esaten duenean (sinekdokea)
inori ez zaio gogoratzen buru
solteez, gorputzik gabekoez ari denik. Badakigu
barrez lehertu zela dioena (hiperbolea)
ez zela zinez lehertu, eta "sekulako
barreak" egin zituela esan nahi digula. Badakigu
kosta ahala kosta ogia irabazi nahi
duela dioenak (metonimia) ez duela ogia
irabazi nahi, dagokion soldata baino. Erabakia
hartu baino lehen ondo hausnartu
nahi dugula diogunean ez zaigu hausnarrean
dabilen ganaduaren irudirik etortzen,
zeharo galdu da esapideon hitzez-hitzezko
alderdia hiztunon oharmenetik. Aldeetako
bat galdurik, ez dago inolako distantziarik,
ez dago tentsiorik. Fosilduta daude, utzi
diote baliabide bizi izateari.
Fosildu egin dira, baina sortu zireneko
prozedura hor dago, lotan bada ere. Eta
lotan bada ere hor dagoenez, esnatu egin
liteke : biziberritu, atzera berriz behiala izandako
indarra berreskuratuz.
Baliabideak biziberritzeko, aski da fosiltzeko
egin zuten bidearen kontrako bidea
egitea. Baliabidearen hitzez-hitzezko
esanahia galtzea dela esan dugu dela fosiltzea
. Hala fosildua biziberritzeko, beraz, aski
izango da hitzez-hitzezko esanahi hori, erabiliaren erabiliz higatuz eta ostenduz joan
den hori, berriro bistaratzea.
Horretarako aski da esapidea hitzez-hitz
"serio" hartzea, edo serio hartzen dela itxura
egitea. Hartara, hitzez-hitzezko alderdi hori
berriro agertuko da hartzailearen oharmenean,
aspaldi galdutako barne-distantzia eta
tentsioa emanez berriro baliabideari.
Erantzun aurretik kontua sakon hausnartu
behar duela dioenari, adibidez, horretarako
ukulura joatea hobe duela erantzun
dakioke. Barrez lehertu zela esaten
duenari, berriz, nahiko osorik ikusten dugula
erantzun diezaiokegu. Berrogei buru
dituela dioen baserritarrari ganaduen gainerako
gorputz-atalak non dituen galdetu
diezaioke norbaitek (komedian behintzat,
benetako baserritar bati hobe horrelakorik
ez galdetu).
Hainbat eta hainbat txiste, iragarki eta
lagunarteko txantxa baliabide fosilduak
biziberrituz osatuak dira, besterik gabe.
Komedietan beste hainbeste.
Baliabideak biziberritzea ez da, ordea,
erregistro eta genero komiko eta umorezkoetan
bakarrik erabiltzen, maizenik horrelakoetan
erabiltzen bada ere. Erabil liteke
erregistro lirikoetan, eta erabil liteke dialektikan
. Internetaren alde onak eta laudorioak
entzuten aspertu den batek aski du, eztabaidan
ari dela, Sarearen saretasuna bistaratzea
. Sarearena bainoago amaraunarena
hartzen diola traza esan dezake, adibidez,
eta, biziberritutako metafora hori hedatuz,
armiarma-sare horretan ere ez dela berdin
armiarma izan edo euli izan ; sarean zabalduena,
hala ere, armiarmaren bertsioa dela,
eta berak beste bat eman nahi lukeela.