Literatura Unibertsala»Literatura
Literatur generoak
Testuak sailkatu eta elkartzeko irizpide
gisa erabili ohi da literatur generoak esamoldea
. Kontzeptu honek, ordea, aldaketa handiak
izan ditu Greziako garaietatik gaurko
eguna arte, eta literatur estetikaren arazorik
zailenetakoa da oraindik ere.
Literatur generoen teoriak tradizio luzea
izan du Mendebaldeko kulturan. Teoria
horren sorrera eta garapenean, oinarrizko
hiru aldi bereiz daitezke : aldi klasikoa (Platon
eta Aristotelesen garaietatik, XVIII. mendeko
neoklasizismora arte) ; klasizismoa
kritikatzen zuen jarrerari dagokiona (erromantikoen
generoei buruzko teoriarekin
hasten da, eta Hegelen Estetika da horren
adierazpenik biribilena) ; eta Errusiako formalismotik
eta XX. mendeko literatur kritikari
buruzko eskola berrietatik aurrera
(Estrukturalismoa, New Criticism, Semiotika,
...) aipatu teoria berregin zenekoa.
Generoen teoria klasikoa, Platon eta
Aristotelesen lanen bitartez garatu zen
Grezian, eta, batez ere, Horazio, Zizeron eta
Kintilianorekin sendotu zen Erroman. Platonek
(K.a. V-IV) Errepublika-ren IIL liburuan,
hiru bereizketa egiten ditu fikzio
poetikoan : kontakizuna poetaren ahoan
jartzea (ditiranboa) ; pertsonaiek bakarrik
hitza hartu eta osoki mimesi-an oinarritzea
(trajedia eta komedia) ; eta narratzailearen
eta pertsonaien ahotsak txandakatzea (epopeia
eta beste poema batzuk).
Aristotelesek (K.a. IV) hainbat gogoeta
egiten ditu generoen jatorri eta ezaugarriez,
eta generoak bereizteko irizpideei buruz.
Generoen jatorriari dagokionez, gizonaren
erritmo, kantu eta mimesi-rako joeratik sortu
omen zen poesia. Hasieran bat-batekoa zen
(ekintza noble edo arrunten) mimesi edo
imitazio poetiko horretatik sortu ziren trajedia
eta komedia. Generoak bereizteko
garaian, berriz, poetikotasunaren oinarrizko
zutabea mimesi-a denez, kontuan hartu behar
dira : imitazio bitartekoak (erritmoa,
kantua eta bertsoa : ditiranboan eta nomoan
hirurak erabiltzen dira poema guztian ; trajedian
eta komedian, aldiz, zati batzuetan
bakarrik erabiltzen dute kantua) ; imitatzendiren gauzak (pertsonaiak gizonak baino
maila handiagokoak -epopeian eta trajedian-,
berdinekoak edo apalagokoak izatea
-parodian, ditiranboan eta komedian) ;
eta imitatzeko moduak : modu narratiboa
(epopeia eta parodia) eta dramatikoa (trajedia
eta komedia). Aristotelesek, beraz, bi
literatur genero bereizten zituen : imitazio
narratiboa (epopeia) eta imitazio dramatikoa
(trajedia eta komedia).
Latinezko Erretorikan eta, zehazkiago,
Erretorika honen oinarrizko testu batean
(Horazioren Epistula ad Pisones, K.a. I), gai,
metro eta estilo irizpideetan oinarritzen da
generoei buruzko ikusmoldea. Genero bakoitzaren
ezaugarria da, hain zuzen ere, gai
jakin bat metro berezi bati lotzea. Genero bereiziak
bezala, epika (Homero) eta dramatizazioa
(komedia eta trajedia) aipatzen dira ;
lirikari dagokionez, elegiaren eta satiraren
aipamen zehatzak egiten dira. Argi azpimarratzen
du, bestalde, egokitasun-arauen arabera
gaiaren, metroaren eta tonu edo estiloaren
arteko moldaketa eskatzen duela
generoak.
Erretoriko latinoen artean, aipamen berezia
merezi du Kintilianok ere (K.a. I).
Honek, Institutio Oratoria liburuan, Horazioren
hirukoa osatzen duen generoen sailkapena
eskaintzen du, epikari, lirikari eta
dramatikari genero berri bat erantsiz : didaktika
. Laugarren genero honetan sartzen
ditu oratoria, historia eta filosofia.
Generoei buruzko teoria klasikoaren
ezaugarri batzuk ere ezagutzen dira Erdi
Aroan, besteak beste hirei estiloen teoria Virgilioren gurpila delakoaren goi-(gravis),
erdi-(mediocris) eta behe-mailei (humilis)
dagokiena-, biltzen delarik. Errenazimendu
garaian, berriz, literatur teoriari eta, zehazkiago,
generoei buruzko gogoeta kritiko
zabala hasi zen. Aristotelesen eta Horazioren
lanak ikertu eta aipatzen dituzten egileen
artean garrantzi berezia du S. Minturnok
. Egile honen L 'Arte poetica-n (1564)
behin-betiko ezartzen dira hiru genero klasikoak
beren izen eta guzti : poesia epikoa,
poesia eszenikoa eta poesia lirikoa ; azkenizen hau, arrunki onartua izango da aurrerantzean
. Espainiar autoreen artean, aipamen
berezia merezi du Lope de Vegak, bere
Arte nuevo de hacer comedias ( 1609) lanean,
komedia berriaren oinarriak ezartzerakoan,
alde batera uzten duelako tradizio
klasikoa leku eta denbora batasunari dagokion
gaian, gaiak aukeratzeko askatasuna
eskatzen duenean eta, batez ere, trajikotasuna
komikotasunarekin nahasterakoan.
XVIII. mendeko neoklasikoen arabera,
ordea, arautegi klasikoarekiko askatasun
honek generoak eta hitzezko artearen egokitasuna
bera degradatzen ditu. Nolanahi
ere, generoei buruzko teoria neoklasikoak
zailtasunak ditu Aristotelesen eta Horazioren
sailkapenetan sartzen ez ziren lan generiko
berriak sailkatzeko. Ahultasun horretaz
baliatuz indartuko da Sturm und Drang
izeneko erreakzio antiklasikoa, hauen ordezkari
batzuk, B. Croceren ideiei aurre hartuz,
arte lanaren banakotasuna aldarrikatzen
dutelarik. Jeinuaren ideiak aurre egiten die
askatasuna murrizten duten arau guztiei.
Herderrek ukatu egiten ditu poetika neoklasikoaren
oinarriak : izadiaren imitazioa, unitateak,
sinesgarritasuna, egokitasuna, genero
garbitasuna, etab. Goethek, ostera, onartzen
du oinarrizko generoak badaudela (epikoa,
lirikoa eta dramatikoa), eta baztertu egiten
ditu generoen nahasketak. Ohartzen da, halere,
generoak etengabe aldatu eta nahasten
direla beren bilakaera historikoan. Dena
den, erromantikoek generoez duten teorian
Hegel izango da teorizatzaile nagusia. Negelen
sistemaren barruan, artearen zeregina
da, sentitzen dena zehazterakoan Absolutua,
hots, egiaren eta edertasunaren eredua
irudikatzea. Arte lanak eta, zehazki, literatur
lanak, edertasun eredu horretara
hurbiltzeko moduak dira idazlearentzat, eta
hurbiltze horretan, literatur generoak edertasun
eredu hori ezagutu eta irudikatzeko
era zehatzak bilakatzen dira.XIX. mendearen amaieran, Darwinen
teoria eboluzionistez liluraturik, F. Brunetierek
izadian sortu, hazi, zahartu, hil edo
aldatzen diren izaki motak balira bezala
ulertzen ditu literatur generoak. XX. mendearen
hasieran, aldiz, beste muturreko joera
bat sortzen da determinismo eboluzionistari
nahiz tradizio klasikoaren sailkapen zorrotzari
aurre egiten diena. B. Crocek erabat
ukatzen du literatur obraren ulermen eta analisirako
oztopogarri eta eraginik gabea den
genero banaketaren balio kritikoa, arte lan
guztiak originalak, autonomoak eta errepikaezinak
direlako. Bere tesiari eutsiz, genero
berrien agerpenaz edo lehendik zeudenak
nahasiz, Erdi Aroaz geroztik izandako tradizio
klasikoaren hausteak aipatzen ditu, Erromantizismoan
berriro ere gertatzen direnak.
Errusiar formalistek ere funtsezko ekarpenak
egin dizkiote generoei buruzko teoriari
. B. Tomatxevskiren ustez, literatur generoa,
genero ezaugarriak edo dei daitezkeen
sorkuntza moduen multzo sumagarria izango
litzateke. Ezaugarri horiek, genero horretako
obra zehatzen azpian dagoen egitura
osatzen dute ; obra hauek izan ditzakete
zeinek beren ezaugarri bereziak, baina ezaugarri
nagusien pean beti ere. Obraren berezko
ezaugarriek beste egile batzuk erakartzen
dituztenean, genero berri baten muin
eta ezaugarri nagusi bilaka daitezke. Generoetan,
bilakaera geldiak edo iraultzak gerta
daitezke ; iraultzak, ordea, jeinuek egiten
dituzte beti, indarrean dauden arauak baztertu
eta sarritan mendeko ezaugarriak ezarriz
. Epigonoek, ostera, lehenean eusten
diote generoari, estereotipatua eta tradizionala
bilakatuz. Bai Tomatxevskik bai Tinianovek
generoen dinamismoa edo aldatzeko
joera azpimarratzen dute. R. Jakobsonek,
bere aldetik, hizkuntzaren funtzioei buruzko
bere teoria erabili zuen hiruko generikoa
azaltzeko : azalpenetarako hirugarren pertsona
erabiltzen duen genero epikoak funtzioerreferentziala areagotzen omen du ;
Lehen pertsonari dagokion genero lirikoak,
berriz, emozio funtzioa bultzatzen du ; eta
oinarrian bigarren pertsona erabiltzen duen
genero dramatikoak, azkenik, funtzio konatiboa
nabarmenduko luke.. oera estnrkturalistaren barruan, genero
kontzeptuaren ikuspegi esentzialista eta
zorrozki arauzalea kritikatu, eta, aldi berean,
«diskurrsa»aren kontzeptua bultzatu da. Diskurtso
motei dagokienez, berriz, genero historikoa
(aldi jakin bateko obren azterketan
sumatutako ezaugarri multzoaz osatua) eta
genero teoriko edo tipoa (hainbat diskurtso
motari buruzko teoriatik ondorioztatua)
bereizten dira. Gerard Genettek dioenez,
testuen diskurtso moduari begiratu behar
zaio lehen-lehenik, antzeko beste testuekin
loturik, eta azterketa horren ondoren bakarrik
atera ahal izango omen dira arauekin
edo generoekin loturiko ezaugarriak.Literatur generoen teoriei buruzko zerrenda
diakroniko honen amaieran, proposamen
batzuk bederen aurrera daitezke :
• Ukaezina da, kultura grekolatinoaz
geroztik, genero kontzeptuak sailkapen irizpide
gisa iraun duela literatur kritika eta
historiaren sasoi guztietan. Gaur egun, irizpide
hori hezkuntza eta ikerkuntza eremuan
ez ezik, obren harrera eta sorkuntzaren eremuetan
ere kontuan hartzen da, erreferentzia
eta orientazio esparru aproposa delako.• Egia da Erromantizismoaz geroztik
zenbait egilek ukatu egin duela aipatu kontzeptuaren
balio kritikoa, edo kontzeptu horren
ospe galtzea eta eroankortasun eskasa
adierazi dutela, batez ere aldi neoklasikoan
arau zorrotzegiz ezarri zelako. Hala ere, gaur
egungo kritikak, oro har, aintzat hartzen du
«literatur egitura edo antolaketa motak» posible
egiten dituen aipaturiko sailkapena.• Aristotelesez geroztik bi eratara ulertu
dira generoak : genero teoriko gisa (kontaketa
moduak zioen Platonek, mimesi narratiboa
eta mimesi dramatikoa Aristotelesek),
eta genero historiko edo genero mota
horien gauzatze zehatzak (epopeia, trajedia,
kornedia, etab.). Egungo kritikaren barruan
nagusi da generoak bigarren era historiko-deskribatzaile
horretan ulertzeko joera.• Oinarrizko hiru generoen bereizgarriei
dagokienez, lirika lehen pertsonan eginiko
genero adieraztailea izateagatik bereizten
da, bertan emozio zein adierazpen
funtzioak nagusitzen direlako ; horregatik,
ugariak dira harridurak eta interjekzioak,
poetaren emozioak, sentimenduak eta barne
egoera adierazteko. Lirikaren berezitasuna
adierazpena bada ere, ez ditu narrazio
edo deskripzioa baztertzen ; hauek, hala
ere, beste helburu nagusiago baten mendean
daude : poetaren subjetibotasuna eta
barnetasuna adieraztea. Genero dramatikoa,
berriz, rnimesi-an oinarritzen da ; bertanpoetaren ahotsa desagertu eta haren ordez
pertsonaiek hartzen dute hitza. Hauek, beraien
subjetibotasuna azaltzen duen funtzio
adierazkorra betetzeaz gainera, ekintza baten
objektibotasunean parte hartzen dute
beren hitz, keinu eta jokaeren bitarrez. Genero
honetan, bigarren pertsona eta funtzio
konatiboa nabarmentzen dira. Genero
epikoa, ostera, genero mistoa da eta bertan
hirugarren pertsona erabiltzen duen narratzailearen
eta pertsonaien ahotsak txandatu
egiten dira. Narrazio, deskripzio eta
elkarrizketen bidez, garai bateko istorioak
(epopeiaren kasuan herri edo herrialde
baten hastapen heroikoei dagozkienak)
kontatu, deskribatu eta eguneratzen dira.
• Jeinu batek heste idazle batzuk errepikagarritzat
hartzen duten ezaugarriez testu
bat sortu eta idazle hauek testu horretan
beraien sorkuntzarako egitura eredu bat
ikusi eta imitatzen dutenean agertzen omen
dira genero historikoak. Hauxe izango litzateke
TormeSkO Itsumutila idatzi zuenaren
kasua genero pikareskoan, edo Lope
de Vegarena Urrezko Mendeko Espainiako
komedian. Iraunaldiari dagokionez, genero
bakoitzak bere iraunaldia izan ohi du,
eta aldaketa batzuk gorabehera, epigonoek
sistema generikoari eusten dioten bitartean
jarraitzen clu indarrean.• Generoak honako ezaugarriak azaltzen
ditu bere gauzatze historikoan : aldakortasuna
(elementuak aldatu, kendu, moldatu
edo erantsiz), genero nahasketak (elkarrizketa
moduan idatzitako nobelak, neurtitzetan
idatziak), testu berean genero bat baino
gehiago izatea (Don Kixote-n, esate baterako,
poemak, hitzaldiak, tartekaturiko
nobelak, poetikari buruzko elkarrizketak,
gutunak edo aholkuak agertzen dira), etab.• Generoen kopuruari dagokionez, garai
klasikoetatik hiru mota aipatu izan dira :
epikoa, lirikoa eta dramatikoa. Gaur egun,
Kintilianoren eskemetan jadanik agertzen
zen genero didaktikoa ere erantsi ohi dute
egile gehienek. Lau genero hauek, hesteak
beste, honako forma generiko edo azpigenero
hauek izan ohi dituzte :