Literatura Unibertsala»Literatura
Performance-a
Linguistikaren alorrean, aditz performatiboak
erabiltzen ditugunean, aditzak adierazten
duen ekintza betetzen ari gara une
berean, "zin egiten dut, barka iezadazu" eta
antzekoak esaten ditugunean adibidez, eta
une berean ekintza betetzen ari gara ; alabaina,
ez gara deskribatzen ari une horretan
egiten ari garena soilik ("ederki nabil,
torizu" eta horrelakoak esaten ditugunean
bezala), baizik eta esaldia bera da ekintza.
Zin egitean, esaten ditugun hitzak berak dira
ekintza betetzen dutenak. Gauza bera,
"agintzen dizut", promesa egiten dugunean ;
hitza bera da promesa egitearen ekintza
betetzeko modua. Beste modu batera ere
agian bete daiteke ekintza hori, keinuen
bidez edo irudi nahiz ekintza sinbolikoen
bidez, baina modurik zuzenena hitzaren
bidez gertatzen da kasu horietan, keinuak
eta sinboloak baino zehatzagoak eta zuzenagoak
gertatzen baitira esaldiak egoera
horietan. Esaldi performatiboak batzuetan
talde bati dagozkio, eta gehienetan agintedun
batek edo ordezkari batek egiten du
hitzen bidezko ekintza hori ("Honenbestez
ematen diogu amaiera bilerari", "Batzarra
hasitzat ematen dut") ; beste batzuetan, berriz,
norbanakoari soilik dagokio hitzaren
bidezko ekintza hori, zin egitean, barkamena
eskatzean...
Erlijio erritoetan hitzari ekintza indarra
aitortzen zaio ; bai halaber sorginkerietan,
azti jokoetan eta magiaren alorreko erritoetan
. Zenbait poesia errezitalditan, zenbait
antzerkitan, hitzari indar performatiboa
eman nahi zaio (batik bat emankizun abangoardistetan)
.
Performance kontzeptua, alabaina, ahozko
literaturaren alorrekoa da batez ere,
ahozko kulturetan hitzari ia indar fisikoa
aitortzen baitzaio ; hitza bera ekintza da,
batez ere errito baten eta tradizio literario
baten barruan esaten denean. Kultura horietan
tradizio literarioa eta erlijiosoa uztarturik doaz : ez hori bakarrik, jakintzaren tradizio
osoa hitzaren baitan dago ; hitza da
jakintza hori eguneratzen duena, hitza da
jakintza hori bere baitan gordetzen duena,
ahozko hitza. Hitza galduz gero, akabo,
bizirauteko aukera kolokan jartzen da ; beraz,
hitzak bizirauteko indarra du, hitzak
eragin zuzena du, eta ez da irudimenaren
edo adimenaren baliabide hutsa, idazkeraren
mende bizi diren gizarteetan izan daitezkeen
bezala.
Ahozko literaturan, baliabide literarioak
unean-unean gertatzen dira (gertakizunak
dira, esatean berpizten diren adierazpide
eta esanahiak). Esanez soilik bizi da
ahozko testua ; beraz, ahozkotasunean, gertaera
edo komunikazio-egoera da gune
nagusia : norbait mintzo da, norbait entzule
da ; ez da bakarkako eginkizuna. Performance
edo komunikazio-egoera horrek
baldintzatzen ditu beste osagai guztiak ;
adibidez, lantu-eresiak kantatzen dituzten
eresilari afrikarrak ez dira gai beren eresiak
hiletaz kanpoko egoera batean kantatzeko.
Ahozko kulturek performance-aren eraginean
sinesmen handia dute, eta arreta handiz
zaintzen dituzte osagai guztiak : esatariak
aukeratu, garaia, lekua, entzuleak ; badago
adostasun kolektibo bat, eta denek
ezagutzen dituzte debekuak edo tabuak. Batzuetan
testuak hitzez hitz esatea beharrezkoa
izango da, beste batzuetan esatariak
askatasun handiagoz jokatu ahal izango
du. Badira zenbait testu ia ulertezinak
bihurtzen direnak komunikazio-egoeratik
kanpo (aski da, adibidez, imintziozko komunikazioa
tartekatzea testuaren atalen artean
: imintzio horiek kenduta, testu hutsaren
zentzua osatu gabe geratzen da).
Komunikazio egoera hori, denborari
dagokionez, berezia izan daiteke : izan daiteke
errituala, usadioz garai jakin batzuetan
ospatzen dena, erlijioaren edo beste
ospakizun ziklikoen eremukoa ; izan daiteke denbora naturala, urtaroekin nahiz eguneko
orduekin lotua (badira gaueko kantuak,
badira egunsentikoak, badira uzta
garaiko kantuak, ereite garaikoak, badira
solstizio kantuak, ilargiaren araberakoak...) ;
izan daiteke denbora historikoa, unean
uneko gertakizun bati edo halako gertaera
berezi bati erantzuten diona. Bestalde, lekuak
ere zeresan handia du ; testu erritualak,
adibidez, leku berezietan esaten dira
(eraikuntza handietan kultura batzuetan) ;
badira familia-girokoak, etxe barruan egiten
direnak, baina gehienak kalekoak dira,
besterik gabe.
Ahozko literaturan, ekintza performatiboak
entzuleen artean transmisio indarra
du ; entzulea ekintza horren barruan sartzen
da, eta ekintzak aurrera egin dezan parte
hartzen du, era batera edo bestera ; gainera,
testua bera birjaio egiten da, berritu
egiten da une bakoitzean, esatariaren eta
entzulearen arteko harremanen, eta erritoaren
gertakizunean. Bestalde, ekintza performatiboa
ahozko literaturan hitzari berari
baino gehiago hitzen kateari dagokio ;
kateak osatzen dira, oso kate luzeak, non
hitzak, oroitzapenak, pertsonaiak eta
egoerak kateatzen diren. Hitza esaten denean,
aurrekoa ezabatu ordez, harekin lotu
egiten da esatariaren eta entzulearen memorian,
jakintza berrituz, eguneratuz. Entzulea
ez da, orduan, entzule huts : hitza
berea ere bada esatariarena bezainbat, parte
hartzen baitu, mugimenduen bidez, errepiken
bidez, etabar. Kultura batzuetan, esatariaren
hitzen artean, entzuleak ere bereak sartzen ditu, galderen bidez, iruzkinen
bidez ; beste batzuetan, esatariari ez zaio
hizjarioa eten behar, eta beste modu batzuetara
hartzen clu parte entzuleak. Zenbait
testu (hileta eresiak, adibidez) esatari askoren
artean esaten dira, maiz esataria komunitate
osoa bihurtzeraino ; heste zebaitetan
kantu korala erabiltzen da, denen partaidetzaz
(errito erlijiosoetan, adibidez).
Idazkera agertzen den kulturetan, oraindik
ahozko ekintza performatiboak nagusi
dira urte anitzetan. Idazkera memoriaren
lekua hartzen hasten da, baina ahozko
transmisioak bizirik dirau. Homerok Iliada
eta Odisea idazten dituenean, Greziako gizarteak
testu horiek ahoz esaten jarraitzen
du, bai heziketako ekintza gisa, bai ospakizun
eta jai giroko errito gisa. Trajedia eta
komedia ere ekintza performatibo gisa jaiotzen
dira Grezian ; ikusle eta entzuleak ez
dira ikusle eta entzule huts, ekintza katartikoaren
barruko parte hartzaile baizik. Gaur
egun ere ekintza performatiboak dira hein
batean hala antzerkia, nola errezitaldiak,
nola hitzaldiak, nahiz eta hitzari ez zaion
lehen haezainhesteko ekintza indarrik aitortzen
: gaur hitza errealitate baten adierazletzat
hartzen da batik bat, eta ez zaio ahozko
kulturetan bezainbateko indar performatiborik
aitortzen.
Grezian bezala, antzinako eta Erdi
Aroko gizarteetan, liburua ahozko igorpenaren
oinarria izan zen batez ere. Oso gutxi
ziren testuak paperetik irakurtzeko aukera
zutenak, eta testu gehienak ozenki irakurtzeko
eginak ziren. Literaturaren transmisioa,mende luzeetan, ahotik belarrira egin
zen, nahiz eta idazkera erabili memoriaren
gordailutza lanari laguntzeko.
Testu idatziak kulturaren gordailu bihurtzen
direnetik, erretorika ere han agertzen
da. Erretorikaren baliabide asko testua entzuteko
prestatzeko erabiltzen dira, entzulearen
gogoa bereganatzeko, entzuleak edukia
era egokian jaso dezan antolatzeko.
Beste alde batetik, kulturaren zati handi
bat erlijioaren inguruan sustatzen da.
Nahiz Biblia, nahiz heste erlijio testu anitz
ahoz entzunarazten zaizkio jendeari, eta
horien inguruan glosak eta iruzkinak egiten
dira, hitzaldi eta predikuetan baliatzeko.
Erlijiotik kanpo ere antzeko zerbait gertatzen
da ; irakaskuntza ahoz igortzen da batik
bat, idatzia euskarri bat hesterik ez delarik
; zuzenbidean eta politikan, zer esanik
ez. Esan liteke Ong ikertzaileak bigarren
mailako ahozkotasuna deitu dion horretan
garatu dela Mendebaldeko kultura. Bigarren
mailako ahozkotasun horretan testu idatziak
agertzen dira, oinarri gisa, baina kulturaren
igorpena ahoz gertatzen da, eta ahozko
ekintza performatiboak dira nagusi.
Inprentaren agerpenak beste pauso bat
ekarriko du ; elite zabal katek idatziz, banaka
eta isilean jasoko du kulturaren alde nagusi
bat. Alabaina, oraindik ere ahozko igorpenak
indar handia izango du : elizetan ahozko
hitza izango da nagusi; irakaskuntzan
ere bai. Liburuak garestiak dira, eta asko
eta asko ozenki irakurtzen dira talde baten
aurrean. Liburuen libona, Biblia alegia, hala
irakurri izan da, ez bakarrik elizetan, baitafamilietan ere ; eta hainbat literatur testuekin
ere gauza hera gertatu da : baladak, ipuinak,
egile ezagunen testuak... ahoz igorri
dira, nahiz askotan idatziz jarririk egon.
Gizarte modernoan, liburuak merketu
ahala, belarriari hegia nagusitu zaio. Hitza
barne gogoetaren euskarri teilakatzen joan
da, eta testu literarioaren ahozko performance
jokoa ahultzen joan da. Gaur egun,
antzerkian eta heste zenbait ikuskizunetan
bizi dira garai kateko ahozko arrasto performatiboak
. Ikusentzunezko teknikek, bestalde,
performance-a ahalbidetzeko beste
aukera batzuk ekarri dituzte. Alabaina, testu
idatziaren nagusitasuna oso handia da,
eta haren mende claude ikusentzunezko
testuetan esaten direnak. Irudiaren laguntzaz,
testua ahoz igorri ahal izateko teknika
literario bereziak agertu dira : filmetako gidoia
da deigarriena ; antzerki testuen tradiziotik
edan eta bide propioa egin du ; zinean,
performance-ak askoz ere abiada
handiagoa du antzerkian baino ; irudiaren
abiadak, enfokearen jokoak eta heste
hainbat teknikek gidoiaren egitura eta baliabideak
erabat baldintzatzen dituzte. Azkenik,
gaur egun erretorikaren berbizkunde
bat ikusten ari gara, publizitateak eraginikoa
; ikusle-entzulearen gogoa mugiarazteko,
garai bateko erretorika baliabideak
gaurkotzen dira. Publizitatearen eraginez,
artearen barruan ere performance modu
berriak asmatzen dira, katik bat zenbait
emankizun abangoardistetan, non irudia,
hitza, musika... hots, artearen adierazpide
anitz jartzen diren joko bateratuan.