Literatura Unibertsala»Literatura
Literatur hizkuntza
Hizkuntza bateko hiztunek, ohiko komunikabidetzat
hartzen duten hizkuntza
komun edo estandarraren bidez elkarrekin
harremanetan jartzeko aukera izan ohi dute.
Hizkuntza-mota honetaz gain, ordea, hainbat
ezaugarri berezi duten hizkuntza bereziak»
ere badaude zientziaren eta kulturaren
alor jakinetan (hizkuntza zientifiko eta
teknikoa, juridikoa, literatur hizkuntza,
etab.). Hizkuntza zientifiko eta teknikoa,
esate baterako, denotatzailea, monosemikoa
eta anbiguotasunik gabea da batik bat,
anbiguotasunak jakintza hauek eskatzen
duten kontzeptu-argitasuna ilundu egingo
lukeelako. Zentzugabea litzateke, beraz, testu
zientifiko batean, poesiaren lengoaiari
dagozkion baliabide espresiboak (errima,
hiperbatona edo polisemia) erabiltzea,
mezuaren ulermena eta transmisioa oztopatuko
luketelako. Hain zuzen ere maila
foniko, sintaktiko eta semantikoetan sumatzen
da argien, alde batetik literatur hizkuntzak,
eta bestetik eguneroko hizkuntzak eta
gainerako hizkuntza bereziek dituzten desberdintasunak
.
Ahozko nahiz idatzizko hitza oinarritzat
duen artelana sortzerakoan, poetak hizkuntza
moldeatu eta, behar izanez gero, esamolde
berriak asmatzen ditu, errealitate aldakorretik
sortzen diren sentsazio, sentipen eta
zirrarak adierazi ahal izateko. Fantasiaren
bitartez aldatzen duen errealitate honetatik
abiatuz, artearen eremuan izate autonomoa
duen fikziozko mundua sortu ohi du idazleak
. Fikziozko mundu honen eraketan
funtsezko eginkizuna du poesiaren lengoaiak,
izan ere, ahalmen adierazkorragoa
lortzeko, hizkuntz egitura batzuen ohiko
funtzionamendu eta esanahi semantikoak
aldatu edo zabaldu egin ditzakeelako. Honela,
zenbait fonemari ematen zaion garrantziaren
bidez (aliterazioa, errepikapen fonikoak,onomatopeiak, etab.), irudi eta
sentipen zehatzak iradoki nahi izaten dira
testu-hartzailearen fantasia eta sentikortasunean
. Antzeko zerbait gertatzen da maila
sintaktikoan (poema bateko hiperbatonak
edo zangalatrauak, elementuen justaposizio
kaotikoa,...) eta semantikoan ere (metaforak,
sinboloak, alegoriak, etab). Baliabide
hauen bitartez, literatur hizkuntzak zubi-lanak
egiten ditu, errealitatearen mundua fantasia
eta artearekin lotuz.
Hala ere, adierazpen-baliabide hauek
eta, zehazki esateko, figura erretorikoak direlakoak
ez dira literatur hizkuntzan soilik
agertzen ; hizkuntza arruntaren ohiko erabileran
ere ager daitezke, oharkabean gehienetan
. Eguneroko hizkeran, sarritan
erabiltzen dira balorazio (»mutil hori asto
samarra da») edo informazio adierazpenak
Ghor dago koska»), metafora lexikalizatuak
direla konturatu gabe. Era berean, hizkera
arruntean adierazpen ugari dago, hizkuntzaren
ohiko baliabideak izanik, aldi berean,
literatur hizkuntzaren ikertzaileek sailkatu
eta sistematizaturiko figura erretorikoei dagozkienak
: hiperboleak, eufemismoak, ironia,
paradoxak, metonimiak, galdera erretorikoak,
etab.
Horrek arazo teoriko garrantzitsu bat
sortzen du : hizkuntza arruntaren eta hizkuntza
literario edo poetikoaren arteko desberdintasunei
dagokiena. Errusiar formalistek
eta Pragako Zirkuluko ordezkariek aztertu
zuten arazo hori, baita beste hizkuntzalari
batzuek ere : idealistek, estrukturalistek, gramatika
sortzailekoek, glosematikaren ordezkariek,
etab. Eskola hauetako hizkuntzalariek,
ordea, bi jarrera kontrajarriak dituzte.
Alde batetik, literatur hizkuntza hizkuntza
bereziki desberdintzat hartu behar dela
diotenak daude, oinarrizko helburutzat
komunikazio-bitartekoa izatea duen hizkera arruntaren arautik aldendu edo apartatu
egingo litzatekeelako. Estilistika estrukturalaren
(M. Riffaterre) eta sortzailearen (S.R.
Levin) ordezkarientzat, eta Alemaniako
eskola idealistaren (L. Spitzer) ordezkarientzat,
literatur hizkuntzaren egitura, prozedura
eta baliabideek gramatikaren deskripzio-ahalmenetatik
ihes egiten duen
hizkuntza-mota bereziki desberdina bilakatzen
dute hizkuntza literarioa. Horregatik,
ikertzaile batzuk Poesiaren Gramatika» aipatzen
dute horretarako (S.R. Levin).
Joera ihesle edo desbiazionista honen
aurka daude, ordea, Hjelmslev-en glosematikatik
abiatuz literatur hizkuntzaren eta
hizkuntza arruntaren desberdintasun berezia
ukatu, eta, aldiz, hizkuntz sistemaren erabilpen
«maila» edo mota bat dela diotenak.
Joera kritiko honetakoek desbideratze hipotesiaren
oinarri zientifikorik eza adierazi ohi
dute, alde batetik, desbideratzeak berez
ondorio poetikorik sortzen ez duelako, eta
testu baten poetikotasuna ere argitzen ez
duelako ; gainera, ez da erraza gertakari hau
arauarekin loturik modu objektiboan hartzea,
ez desbideraketa bera, ezta araua ere,
ez baitira zehatz-mehatz definitzeko modukoak
; azkenik, desbideratzeak hitzezkotasunera
murrizten du literatur hizkuntza,
eta kanpoan uzten omen ditu literaturaren
alderdi semiotikoak.
Errusiar formalistek argitasun handiz
aztertu dute eguneroko hizkuntzaren eta
lengoaia poetikoaren arteko harremanen
arazoa. Jakubinski-ren arabera, »hizkuntz
gertakariak hiztunak lortu nahi duen helburuaren
ikuspegitik sailkatu behar dira.Soil-soilik komunikatzeko erabiltzen badira,
eguneroko hizkuntz sistema izango da,
eta horretan hizkuntz osagaiak (hotsak, osagai
morfologikoak, etab.) komunikabide
hutsak dira, inongo balio autonomorik gabe.
Baina irudika daitezke beste hizkuntz sistema
batzuk (eta izan ere badira), helburu
praktikoa bigarren mailakoa dutenak (erabat
desagertu gabe), hizkuntz osagaiek,
aldiz, balio autonomoa hartzen dutela».
Horra hor literatur hizkuntzak beste hizkuntza-moten
aurrean duen autonomiaren
oinarrizko ideia. Eta formalistak beren lanetan
etengabe saiatuko dira autonomia
horren ezaugarriak zehazten.
R. Jakobson-entzat, literatur hizkuntzak
eguneroko edo emoziozko hizkuntza erabili
arren, literaturari dagokion zeregin batean
erabiltzen du, hots, baliabide horiek
diskurtsuaren interesgune bilakatzen dituen
«eginkizun» berezi batean. ,Mezuarekiko joera»
horretan datza, hain zuzen ere, »funtzio
poetikoa». Bide beretik jarraitzen du V.
Sklovski-k ere; honen iritziz, gure ulermenaren
automatismoa apurtzen duten »tresna»»
edo baliabide foniko, morfosintaktiko edo
semantikoei esker adierazpide poetikoak
hartzen duen indarra edo nabarmentasuna
baita literatur hizkuntzari dagokiona. Era
horretan, »hitz bezala hartzen dira hitzak,
eta ez izendaturiko objetuaren ordezko
hutsak bailiran»». Hitzak hizketarako bakarrik
balio dutelakoan, eta axola duen bakarra
hizketaldiaren mamia delakoan, inor
ez da hitzez ohartzen, ez dute interesik pizten
. Axolagabetasun horren aurka egiten du,
ordea, artistak, hitza »»desautomatizatzeko»»baliabideak erabili eta arreta guztia mezuaren
»»irudi» nabarmendu horretara bilduz.
Dena den, formalisten desautomatizazio
kontzeptu hau ez da »»desbideratze» kontzeptuarekin
nahasi behar, lehen-lehenik,
formalistek erlatibizatu egiten dutelako
arauaren kontzeptua ; baina ez hori bakarrik,
formalistek ez dute uste poetikotasuna
artifizio hutsa edo artifizio multzo bat
denik, artifizio horiek adierazten duten
funtzioa baizik, eta ez bakarrik hizkuntza
arruntaren arauaren aurrean, baita denboran
zehar aldatzen diren literatur tradizioaren
arauen aurrean ere. Zentzu honetan,
Pragako Zirkuluaren ordezkari eta formalista
errusiarren ikuspegi teorikoen jarraitzaileden J. Mukarovski-k dioenez, baliabide
artistikoak, eguneroko hizkuntzarekin
bakarrik ez, etengabe aldatzen den testuinguru
kultural eta sozialean nagusi den
arau estetiko eta literarioarekin ere loturik
daude.
Gogoeta hauek oinarritzat hartuz eta
geroago Semiotika eta Pragmatika eremuetan
eginiko ikerketak kontuan izanik, arrazoizkoa
dirudi esatea, ikerketen egungo
egoeran -eta eskola hauen guztien jarrera
ezberdinak ikusirik- literatur hizkuntzari
buruzko definizio zehatza eskaintzea ezinezkoa
izan arren, literatur hizkuntza eta
testuen bereizgarritzat har daitezkeen ezaugarri
batzuk behintzat aipa daitezkeela :