Departamento de Cultura y Política Lingüística

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Alergiak eta eritasun autoinmuneak

1. Irudia: Alergia.<br><br>

LABURPENA: Alergia hipersentiberatasun mota bat da, eta bere ezaugarri nagusia kaltegarriak ez diren zenbait antigenoren (alergenoren) aurkako neurriz gaineko inmunitate erreakzioa da. Alergenoak mota askotakoak izan daitezke, eta bide bat baino gehiago erabiltzen dute organismora heltzeko: larruazala, edota txegoste, arnas edo zirkulazio aparatuak. Alergia prozesuak bi aldi izan ohi ditu. Lehenik, sentsibilizazio aldia. Aldi honetan, alergenoa organismoarekin harremanean jarri ondoren, B linfozitoak aktibatzen dira eta mastozitoekin bat egiten duten IgE kopuru handiak sortzen dira. Bigarren aldian, alergeno gehiago heltzen denean, histaminak eta beste bitarteko batzuk mastozitoetatik askatzen dira eta erreakzioa sorrarazten dute.

Eritasun autoinmuneak, organismoaren inmunitate sistemak bere zelula edo molekula batzuk kanpotartzat hartu eta horien kontra erantzuten duenean gertatzen dira. Horrelako gaixotasun asko ezagutzen dira. Batzuek organo jakin batzuei eragiten diete, eta beste batzuek, aldiz, gorputzeko atal askori. Faktore genetikoak, TS-lingozitoen gutxitzea eta adina aipatu izan dira disfuntzio hauen arrazoitzat.

 

Alergia

Miastenia : eritasun autoinmunea

 

Kontzeptua

Pertsonetan gerta daitezkeen hipersentiberatasun motetako bat da alergia. Organismoari kalteak eragiten dizkion neurriz gaineko inmunitate erantzun orori deitzen zaio hipersentiberatasuna. Inmunologia disfuntzio horien barruan, kaltegarriak ez diren ingurugiroko antigeno (alergeno) batzuenaurka E inmunoglobulinak (IgE) sortzen direnean gertatzen da alergia edo I. motako hipersentiberatasuna. IgE hauek mastozitoak aktibatzen dituzte, eta, erreakzioz, hantura handiak sortzen dira, sintoma desberdinak dituztenak: asma, errinitisa, ekzema, urtikaria… Von Pirquet-ek proposatu zuen alergia hitza mende honen hastapenetan.

 

Alergenoak

Mota askotakoak ezagutzen dira, baina azken hamarraldiotan sekulako hazkundeaizan dute, geroz eta substantzia berri gehiago erabiltzen delako eta ingurugiroko kutsadura ere areagotzen ari delako. Organismora heltzeko duten modua kontuan hartuz egin daiteke sailkapen xume bat: arnasbideetatik, txegoste aparatutik, odoletik eta larruazaletik.

Mota bakoitzak bere sintoma bereziak izaten ditu (arnastuek asma, errinitisa eta konjuntibitisa eragiten dute; irentsiek elikadura alergiak, etab.) 428Alergiek eragindako zenbait eritasun Errinitisa Alergiaren sudurreko adierazpena da, eta bi mota nagusi bereizten dira: lore hautsak eragindakoa edo urtarokoa, alde batetik, eta urtean zeharrekoa, bestetik. Lehen motakoan, polen garauen eta IgE-n arteko elkarren gaineko ekintza gertatzen da; IgE-ak muki mintzeko mastozitoekin batu, eta inmunitate erreakzioa sorrarazten dute. Hauek izaten dira sintomak: usinak, mukiak eta sudurra ixtea. Urtean zeharrekoa berriz, akaroek, lizunek, eta, oro har, urtaroei loturik ez dauden beste alergeno batzuek sortzen dute.

Sudurra itxita edukitzea da sintoma nagusia.

Asma Izatez sintoma multzo bat izan arren, nabarmenena, beharbada, disnea da (arnasa hartzeko zailtasuna), bronkioak handitu eta ixtearen ondorioz. Asma sorrarazten duten alergeno asko ezagutzen dira: aurrez aipatutakoez gainera (akaroak, hautsa, e.a.), kea, zenbait kutsatzaile, birusak, sendagaiak (aspirina), jakiak, etab.

 

Alergiek eragindako zenbait eritasun

 

Errinitisa

Alergiaren sudurreko adierazpena da, eta bi mota nagusi bereizten dira: lore hautsak eragindakoa edo urtarokoa, alde batetik, eta urtean zeharrekoa, bestetik. Lehen motakoan, polen garauen eta IgE-n arteko elkarren gaineko ekintza gertatzen da; IgE-ak muki mintzeko mastozitoekin batu, eta inmunitate erreakzioa sorrarazten dute. Hauek izaten dira sintomak: usinak, mukiak eta sudurra ixtea. Urtean zeharrekoa berriz, akaroek, lizunek, eta, oro har, urtaroei loturik ez dauden beste alergeno batzuek sortzen dute.

Sudurra itxita edukitzea da sintoma nagusia.

 

Asma

Izatez sintoma multzo bat izan arren, nabarmenena, beharbada, disnea da (arnasa hartzeko zailtasuna), bronkioak handitu eta ixtearen ondorioz. Asma sorrarazten duten alergeno asko ezagutzen dira: aurrez aipatutakoez gainera (akaroak, hautsa, e.a.), kea, zenbait kutsatzaile, birusak, sendagaiak (aspirina), jakiak, etab.

 

Konjuntibitisa

Alergiak begietan –konjuntiban, zehazki–, sorrarazten duen eraginetako bat da.

Begiko kornea babesten duen mintza da konjuntiba. Alergeno batek baino gehiagok sorraraz dezake konjuntibitisa (lore hautsak, eta beste gai batzuek), eta begiak gorritzea, begietako azkura, eta malko jarioa dira sintoma nabarienak.

 

Elikagaiek eragindako alergiak

Batez ere haurretan dute garrantzia, eta sintoma desberdinak izan ditzakete, hala nola urtikaria, ekzema, hipotentsioa edo shock anafilaktiko larria. Kasu bakoitzeko alergeno zehatza aurkitzea oso zaila izan daiteke, egungo zenbait janariren osaketa oso konplexua baita (pentsa zenbat kontserbatzaile erabiltzen den).

 

Urtikaria

Larruazaleko odol hodien dilatazioz sortutako edema izan ohi da azaleko erreakzio honen sintoma nagusia. Alergeno ohikoenak elikagaiak (txokolatea, espeziak), eta sendagaiak dira (antibiotikoak, barbiturikoak…).

 

Prozesuaren garapena

Alergia prozesua bi alditan garatzen da:

 

Sentsibilizazio aldia

Alergenoa organismora lehen aldiz sartzean hasten da. Zelula antigeno-aurkezleek (makrofagoek eta beste batzuek) irensten eta prozesatzen dute alergenoa, eta T linfozi- H toei aurkezten diote. Linfozito horiek bitarteko kimikoak askatzen dituzte (interleuzina4 eta beste batzuk), eta B linfozitoen klon bat aktibatzen dute. Horren ondorioz, E inmunoglobinak isurtzen dituzten plasma zelula bihurtzen dira B linfozitoak. Inmunoglobulina horiek (antigorputzak) alergenoekin (antigenoekin) bat egiteaz gainera, mastozito hartzaileekin ere batzen dira.

Ehun konjuntiboan eta muki mintzetan dauden zelulak dira mastozito horiek, eta alergia erreakzioa hasiarazten duten histaminak eta beste bitarteko kimiko batzuk dituzten bikor kopuru handiak dauzkate zitoplasman.

Aldi honen ondoren, oso iraupen desberdina (faktore askoren arabera) izan dezakeen sortasun aldi bat etortzen da, alergiaren sintomarik gabea. Badira zenbait alergia (zakurrei, lore hautsari, etab.), urteak eman ditzaketenak agertu gabe. Aldiz, liztor pozoiaren kasuan, sentsibilizazio eta sortasun aldia egunetako kontua izaten dira.

 

Mastozitoen aktibatze aldia

Behin sortasun aldia amaitu eta gero, mastozito sentsibilizatuak alergenoarekin bigarren aldiz harremanetan jartzean hasten da aldi hau. Mastozitoen mintzean elkarren ondoan dauden bi IgE molekulekin batzen da lehenik alergenoa. Batasun horrek aldaketak eragiten ditu zelulen iragazkortasunean,eta, horren ondorioz, histaminak askatzen dira. Bitarteko kimiko horrekin batera beste gai asko askatzen dituzte mastozitoek (interleuzinak, leukotrienoak, prostaglandinak, etab.), alergia erreakzioak sorrarazteko gai direnak denak.

Mastozitoek askatutako gaiek organismoko zelula eta ehun askori eragin diezaiekete, eta, oro har, hantura normal batean biltzen diren antzeko eragin fisiologiko multzo bat osatzen da: hantura eragiten duten fagozitoen erakarpena (neutrofiloak, kasu), odol hodien dilatazioa, edemak, muki jarioa, dermatitisa, asma, urtikaria, usinak, etab.

Kasu batzuetan, oso errakzio gogorra izaten da, eta odol presioa jaitsiarazi, bronkioloak uzkurtu eta heriotzea eragiteraino ere irits daiteke. Erantzun mota honi anafilaxia deitzen zaio.

Ikusten den bezala, alergia erreakzioak puntu asko ditu inmunitate erreakzio jakin baten berdintsuak, baina alde handiak ere baditu. Hasteko, IgE kopuru handiak sortzen dira (erantzun normal batean baino milaka aldiz gehiago). Eta bigarren, mastozitoek jokatzen duten papera: erreakzioaren bigarren aldian eztanda egiten duten bitarteko leherkariz betetako benetako “bonbak” baitira.

 

Elikagaiek eragindako alergiak

20. hamarraldiaz gero ezagutzen da faktore genetikoek alergian duten eragina, orduan ohartu baitziren zientzilariak gurasoak alergikoak zituzten haurren erdiek gaixotasun hori bera zutela. Geroztik, alergia mota askotan egiaztatu da hori. Histobateragarritasun Konplexu Nagusi (HKN) mota jakin batzuen eta zenbait alergenoren aurkako erreakzioen artean loturak aurkitu dira. Deskribatuak daude jada HKN motekin lotura handiak dituzten akaroek eta zenbait landareren (anbrosia, landare lastodun batzuk) lore hautseko antigenoek sorrarazitako erantzunak.

Faktore genetikoek alergian eragina duten teoria indartzen dute datu horiek. Hala ere, beste zenbait kasutan, ez da hain argi ikusten faktore genetikoen eragina. Adibidez, liztorren pozoiak, botikek, edo latexak sortzen dituzten alergietan. Pentsa liteke bi faktoreek hartzen dutela parte eritasun horien agerpenean, hau da, ondoretasun genetikoz jasotako joerak eta inguruneak.

 

Eritasun autoinmuneak

Organismo bateko zelula inmunologikoek organismo horretako bertako zelula edo molekulei egindako erasoa da autoinmunitatea.

Inmunologia sistemaren funtzionamendu txarraren ondorio dira eritasun autoinmuneak, bere organismoko zelulak ezagutu ez eta suntsitu egiten baititu. B eta T linfozitoak hautatu egiten dira organismo beraren aurka erantzun ez dezaten. Hala ere, hautaketa mekanismoek huts egin dezakete, eta disfuntzio autoinmuneak gertatzen dira orduan.

Eritasun autoinmune asko ezagutzen dira, batzu-batzuk nahiko zabalduak baitaude, hala nola esklerosi anizkoitza, artritis erreumatoidea, eta gaztaroko diabetea. Europa eta Ipar Ameriketako pertsona helduen %5 –horietatik bi heren emakumeak– aipatutako gaixotasun horietakoren baten mendean daude. Organo jakinei lotuak eta organo jakinei lotu gabeak bereizten dira, erantzuna organo jakin batzuetan kokatzen den ala gorputz osoan hedatua dagoen arabera.

Gaztaroko diabetea, adibidez, lehen taldekoa da, eta artritis erreumatoidea, berriz, bigarrenekoa.

Bat baino gehiago dira autoinmunitatearen sorburuak. Hona hemen aipatu diren batzuk: Faktore genetikoak. Egiaztatuta dago gaixotasun hauetako zenbait –organo jakinei lotuak, batez ere–, familiako kide bat baino gehiagotan agertzen direla. HKN-arekin lotutako zenbait datuk jatorri genetikoa indartzen dute. Izan ere, ikusi da HKN-ko alelo jakin batzuk daramatzaten pertsonek arrisku handiagoa dutela gaixotasun autoinmune jakin bat jasateko. Ezagunak dira jadaalelo horiek gaztaroko diabetearekin, artritis erreumatoidearekin, eta beste batzuekin dituzten loturak.

Beste faktore batzuk. Baina kasu askotan ondoretasunak ez du dena esplikatzen.

Hala, beste arrazoi batzuk ere aurkitu dira, nola diren: linfozito T ezabatzaile (T S ) kopuruaren gutxitzea –horren ondorioz zelula inmunologikoen hiperaktibitatea gertatzen da–; eta adina, ikusi baita adinarekin eritasun hauek ugaldu egiten direla eta determinatzaile antigeniko berriak agertzen direla, bai norberaren molekulak aldatu direlako, edota –zelulak suntsitzearen ondorioz–, eskuarki linfozitoetatik babestuak egon ohi diren molekulak (ADN, erribosomak, mitokondriak, etab.) askatzen direlako.

 

Miastenia : eritasun autoinmunea

Ondoretasunez transmititzen den sortzetiko eritasuna da miastenia. Ezaugarri hauekditu: giharretako indarra galtzea, nekea handitzea eta, eritasunaren azken faserako, paralisia.

Nerbioaren eta giharraren arteko lotura deusezten delako sortzen dira arazoak.

Nerbio bulkada batetik abiatzen da giharren uzkurtzea. Bulkada hori korronte elektriko eran igarotzen da nerbio zuntzetatik, eta sinapsi izeneko mekanismoaren bidez transmititzen da gihar zuntzera. Bitarteko kimiko batek parte hartzen du mekanismo horretan, azetil-kolinak hain zuzen, eta horrek, nerbio zuntzetik askatu ondoren, gihar zuntzaren mintzean dauden hartzaile bereziekin bat egiten du.

Miastenia duten gaixoetan ordea, linfozitoek ez dituzte “etxekotzat” ezagutzen azetilkolina hartzaileak eta, beraz, antigorputzak jariatzen dituzte hartzaile horiek erasotzeko.

Hala, azetil-kolina hartu ezinik geratzen dira, eta ezinezkoa gertatzen da giharren uzkurtzea.