Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Txertoak eta serumak
LABURPENA: Txertoak eta serum bidezko terapia dira inmunitate sistemari laguntzeko erabiltzen
diren bi mekanismoak. Txertoek inmunitate aktiboa sortzen dute, infekzioa sortzen
duen eragile aldatua organismoan sartzen baitute inmunitate sistemaren erantzuna sorrarazteko.
Mikrobioa nola manipulatu den, halakoa izaten da txertoa: txerto indargabetuek mikrobio
bizi ahulduak erabiltzen dituzte, txerto desaktibatuek mikrobio hilak, eta antitoxinek mikrobioen
gai toxikoak erabiltzen dituzte. Gaur egun txertoak egiteko metodoak aldatzen ari dira,
eragin handiagoa eta arrisku gutxiago izan dezaten (ingeniaritza genetikoaren teknika berrien
bidez). Serum bidezko terapian gaixotasun jakin baten aurkako antigorputzak dituzten serumak
txertatzen dira organismoan. Serumek, txertoek ez bezala, inmunitate pasiboa eragiten
dute, sendagarriak izaten dira gehienetan, eta gutxi irauten dute.
Txertoak
Azken bi hamarraldietan txertoen
ikerketak aurrerapen handia izan du, biologia
molekularraren teknikei esker. Hala,
inmunitate sistemaren erantzuna eragiten
duen mikrobioaren osagaiak bakartu ahal
izan dira, eta txerto gisa erabili. Horrela
prestatu zen B hepatitisaren aurkako lehenengo
txertoa, infekzio hori zuten gaixoen
seruma erabiliz (nahiz HIES eta beste
birus batzuekin kutsatzeko arrisku handia
zuen).
Ingeniaritza genetikoaren teknikak
iraultza handia eragin du txertoen prestakuntzan.
Teknika horri esker sortu
ahal izan zen B hepatitisaren aurkako
txertoa, gaur egun ere erabiltzen dena,
birusaren proteina antigenikoa sortzen
duen genea legamian txertaturik. Beste
kasu batzuetan, toxina manipulatu baina
jardunik gabeak sorrarazi dira, inmunitatesistemaren erantzuna eragiteko
gauza direnak. Gauza bera gertatzen da
txertoaren birus arriskurik gabea genetikaren
bidez manipulatzen denean, birus
horri infekzioa sortzen duen mikrobio
baten edo gehiagoren gene antigenoak
txertatzen zaizkio (gripearen, amorruaren,
B hepatitisaren… birusak). Birus
aldatu hori organismoan injektatzen
denean infekzio eragile horien kontrako
inmunitatea sortzen da, eta arriskua
saihesten da orobat (ez baitago mikrobio
birusdunik).
Azken urteotan zientzialariek lan handia
ari dira egiten etorkizunerako txertoak
ikertzen eta prestatzen. Ikerketaren alor bat
DNAzko txertoak lortze aldera dago bideratuta.
Teknika horren bidez, birusaren
DNA zati bat zuzenean txertatzen da ostalariaren
zelulen gunean, inmunizazio prozesua
abian jarriko duen proteina antigenoren
bat sorraraz dezaten.Kontzeptua eta historiaTxerto motakEraginkortasunaEraginkortasunaEraginkortasunaKalterik ez sortzeaTxertatze prozesuak
Kontzeptua eta historia
Txertatzea organismoa infekziotik aldez aurretik babesteko terapia bat izaten da oro har; ernamuin hondatuak, hilak edo infekzioa sortzen duen mikroorganismoaren antzekoak txertatzen zaizkio pertsonari (gaixotasun jakin hori izan baino lehen), inmunitate sistemaren erantzun jakin bat sorrarazteko. Inmunitate aktiboa da beraz.
Gaur egun, txertoak jartzea baliabide ohiko eta nahitaezkoa izaten da gizarte garatuetan gaixotasunetatik aldez aurretik babesteko; inmunologia sistemaren oroimena du baliabide horrek oinarri. Oroimen hori da hain zuzen inmunologia sistemaren ezaugarrietako bat: birus baten edo bakterio baten eragina izan ondoren, organismoak inmunitatea hartzen du bolada baterako mikroorganismo horren aurrean.
Antigeno jakin bat organismoan txertatzen denean, organismoak inmunitate erantzun berezia sortzen du bost bat egun barru, lehen mailako inmunitate erantzuna esaten zaiona. Antigeno hori berriz ere organismoan txertatzen bada, beste erantzun bat sorrarazten du, aurrekoa baino bizkorragoa, sakonagoa eta iraunkorragoa; erantzun horri bigarren mailako inmunitate erantzuna esaten zaio, eta organismoak antigeno hori “gogoan eduki” duela adierazten du. Organismoaren erantzun berezia aztertzen duten gaietan ikus daitekeenez, inmunitate sistemaren oroimen hori oroimenezko T eta B linfozitoen sintesiak sortua da.
Txertoak duela gizaldi askodanik izan dira erabiliak (modu enpirikoan behinik behin).
Plinio Zaharraren ustean (23-79 K.o.), zakur amorratuaren gibelak amorrutik babesten zuen. Antzina-antzinatik herri askok (txinatarrek, turkiarrek, afrikarrek)bariolizazioa erabili izan dute; geroztik,
XIX. mendean, teknika hori Ingalaterran eta
Ameriketan erabili zuten.
1796an, Jennerek gizakiaren baztangaren
antzeko birus bat erabili zuen lehenengo
txertoa egiteko. Nolanahi ere, txertaketa
zeharo gauza enpirikoa zen oraindik, ez zergatik
ez nola ez zeren kontra aritzen zen
jakin gabe erabiltzen zena, eta, beraz, zailtasun
handiak zituzten teknika hori hobetzeko.
Pasteurrek jarri zituen, XIX. mendearen
bukaeran, txertaketaren oinarri zientifikoak,
mikrobioaren eta gaixotasunaren arteko
harremana aurkitu, eta karbunkloaren eta
amorruaren aurkako txertoak prestatu zituenean.
Harrezkeroztik oso bide emankorra
zabaldu zen: gaixotasun infekzioso askoren
kontrako txertoak landu ziren (difteria, tetanosa,
errubeola, polioa, etab.); horrek guztiak
sekulako iraultza ekarri zuen osasunerako,
eta oso luzatu zuen gizadiaren bizi
itxaropena.
Txerto motak
Bi mota daude: infekzio eragilearen egiturazko osagaiak erabiltzen dituena (osorik edo zati bat) inmunitate sistemaren erantzuna sorrarazteko, eta mikrobioaren toxina indargabetuak erabiltzen dituena. Lehenengo motan, berriz, mikrobio biziak, indargabetuak edo hilak erabil daitezke.
Txerto indargabetuetan mikrobio biziak berez iritsi ahal izan du indargabetze hori.
Hori bera gertatzen da baztangaren aurkako txertoan, behien baztangaren birus bat gizakiari kalterik egiten ez diona erabili baita.
Baina, kasu gehienetan, mikrobio infekzio eragilea aldatu egin behar izaten da indargabetzeko.
Teknika askoren bidez lortzen da indargabetze hori, baina hau izaten da urrats nagusia: infekzio eragilea behin eta berriz ibilarazten da haztegi batetik bestera, edo animalia ostalari batetik bestera, harik eta infekzio eragile horren aldaera arrisku gutxiko bat lortzen den arte.
Txerto indargabetuek abantaila handi bat dute: infekzio eragileak berezko erantzuna eragiten diote inmunitate sistemari, eta aski izaten da, beraz, eragile horren kopuru oso txiki bat txertatzea. Eragozpenik ere badute ordea: behar bezala indargabetu ez badira, gaixotasuna sor dezakete; eta, gainera, zailak dira kontserbatzen eta manipulatzen. Txerto mota hori birusek eragindako gaixotasunetan eta tuberkulosian (B.C.G. txerto ezaguna) erabiltzen da batez ere.
Txerto desaktibatuak edo mikrobio hilez eginak txerto indargabeturik ezin erabil daitekeenean erabiltzen dira. Bakterio txerto gehienak (B.C.G. izan ezik) mota horretakoak dira. Mikrobioak desaktibatzeko, beroa eta antiseptikoak erabiltzen dira (formola, azetona, etab.). Txerto horien abantaila nagusia segurtasuna da, gaixotasuna sortzeko arriskua saihesten du eta. Baina,bestalde, behin baino gehiagotan txertatu
behar izaten dira inmunitatea sortzeko
(erantzuna oso motela izaten baita).
Antitoxina txertoa 1923an aurkitu zuten,
ikusirik difteriaren toxina formolarekin 40°C-tan tratatuz gero, beste gai bat sortzen
zela (toxoidea), toxikotasuna galdua zuena
baina inmunitate sistemaren erantzuna
sorrarazteko gai zena, eta, beraz, zegokion
antitoxina sortzen zuena. Geroztik teknika
hori beste toxina batzuk (tetanikoa, botulinikoa,
etab.) tratatzeko erabili izan da, eta
oso txerto bereziak landu ahal izan dira.
Txertoen ezaugarriak
Txertoak, izan daitekeen onena izango
bada, ezaugarri jakin batzuk izan behar ditu.
Horien artean eraginkortasuna eta kalterik
ez sortzea dira aipagarrienak.
Eraginkortasuna
Txertoak prestatzeko, antigenoak izateko gaitasuna dutela frogatu duten mikroorganismo familiak edo multzoak erabili behar dira. Antigenoak izateko gaitasun hori frogatzeko, gaitza sortzen duen familia injektatzenEraginkortasuna
Txertoak prestatzeko, antigenoak izateko
gaitasuna dutela frogatu duten mikroorganismo
familiak edo multzoak erabili behar
dira. Antigenoak izateko gaitasun hori frogatzeko,
gaitza sortzen duen familia injektatzenzaie animalia txertodunei, edo, bestela, txertoa jarri ondoren odolean zenbat antigorputz dituzten neurtzen da. Baina eraginkortasuna neurtzeko froga nagusia konparazioa da: izurria dagoenean txertodunen eta txertogabeen arteko konparazioa, alegia.
Eraginkortasuna gehitzeko, mekanismo batzuk erabiltzen dira: antigorputzen kopurua gehitzen duten gaiak, oroimenezko injekzioak inmunitate sistema berriz abian jartzeko.
Bestalde, gaixotasun kutsagarri bati aurre egiteko, biztanleriaren multzo handi bat (%70) txertoa hartuta egon behar du.
Kalterik ez sortzea
Edozein txertok organismoari kalte egiten dioten erreakzioak sor ditzake: hantura, sukarra, alergiak, anafilaxia, etab. Erreakzio batzuek oso eragin kaltegarria izan dezakete organo batzuetan: giltzurrunean (tifusaren aurkako txertoak), entzefaloan (baztangaren aurkako txertoak), etab. Horrelako erreakziorik gerta ez dadin, txertoak arreta handiz prestatu behar dira: birusa behar bezala indargabetu behar da infekzioa saihesteko, gai kutsakor kaltegarriak kendu behar dira, etab. Gaur egun, zati antigeno garbiak erabiltzen direnez, ondorio kaltegarri horietako asko desagertu egin dira.
Txertatze prozesuak
Txertatzearen mekanismo jakin bakoitza erabili den txerto motaren araberakoa izaten da. Txerto indargabetuak larruazalpeko injekzio bidez, eskarifikazioz edo dermis barneko injekzio bidez sartzen dira organismora.
Batzuk ahotik (polioaren aurkako txertoa) edo sudurretik (gripearen aurkakoa) sartzen dira. Txerto desaktibatuak larruazalpeko edo dermis barneko injekzio bidez sartzen dira organismora. Arestian esan dugun bezala, txerto mota horietan dosi bat baino gehiago jarri behar izaten da, denbora tarteak utziz (hilabete bat gutxi gorabehera), eta oroimenezko dosia ere jarri behar izaten da gero (handik urte betera eta handik 5-10 urtera).
Euskal Herrian gaur egun nahitaez jarri behar diren txerto nagusiak eta txerto horiek jartzeko egutegia taula honetan adierazten dira:Umetan nahitaez jarri beharreko txerto
horiez gainera, badira beste batzuk pertsona
jakin batzuen lanbideak, izurri agerraldiak
edo beste arrazoi batzuk direla-eta jarri
beharrekoak. Horien artean, meningitisaren
aurkakoa (1997ko izurri agerraldia), tetanosaren
aurkakoa eta difteriaren aurkakoak
mediku, nekazari, eta abarrentzat, gripearen
aurkakoa adineko pertsonentzat, koleraren
eta sukar horiaren aurkakoa hirugarren
mundura dihoazen bidaiarientzat.
Serumak
Gaixotasun jakin baten aurkako antigorputz
bereziak dituzten serumak gaixotasun
hori duten pertsonak sendatzeko, edo,
infekzio arrisku handia dagoenean, gaixotasunetik
aldez aurretik babesteko jartzen
dira. Txertaketak ez bezala, serumek ematen
duten inmunitatea modu pasiboan hartzen
da, ez du organismoaren beraren inmunologia
sistemak eragiten, eta berehalako eragina
izaten du, oso epe laburrerako.
1890ean difteriaren aurkako antitoxinak
aurkitu zituzten animalietan, eta horri esker,
handik urte batzuetara (1904an), seruma
lortu ahal izan zen gaixotasun hori zuten
haurrak sendatzeko. Harrezkeroztik toxina
askoren (mikrobioek sortuak, pozoiak,
etab.) aurkako serum asko aurkitu dira, eta,
beraz, gaixotasun asko senda daitezke tratamendu
horren bidez: polioa, parotiditisa,
tetanosa, difteria, amorrua, errubeola, botulismoa,
gangrena, etab. Jatorria animalietan
(zaldia batez ere) eta gizakian duten serumak
erabiltzen dira. Gaixotasun jakin bati
dagokion infekzioaren eragilea animalietan
txertatzen da, eta seruma ateratzen zaio;
serum hori garbitu eta kontzentratu egin
behar izaten da gero. Serum hori larruazalpeko
edo gihar barneko injekzio bidez sartzen
da organismora.
Serum horiek berehala izaten dute eragina
toxinetan eta denbora gutxi irauten dute
organismoan. Animaliaren seruma gizakiaren
organismoan sartzeak badu arrisku bat:seruma behar bezala garbitu ez izana eta
horren ondorioz proteina kaltegarriak txertatzeko
arriskua. Bestalde, seruma behin eta
berriz txertatzen bada, erantzun alergikoa
edo shock anafilaktikoa eragin dezake.
Arestian aipatu ditugun arriskuak saihesteko,
gizakiaren serumak erabiltzen dira,
gaixoetatik edo karenetatik atereak. Erreakzio
alergiko gutxiago sortzen dituzte, eta,
gainera, haiek emandako babesak gehiago
irauten du, gizakiaren inmunoglobulinak
gehiago irauten baitute organismoaren baitan.
Gizakiaren serumak badu arriskurik
ordea: emaile gutxi dago eta gerta daiteke
beste gaixotasun batzuk kutsatzea gaixoari
(B hepatitisa, HES), nahiz gaur egun osokontrol zorrotza egiten den arrisku horiek
saihesteko.
Serumak badu beste erabilera interes
handiko bat, Rh- duen amaren eta Rh+
duen umekiaren arteko bateraezintasunak
sortutako ezbeharretatik aldez aurretik
babestea (gogora bedi Euskal Herrian Rhkopuru
handia dagoela proportzioan). Rh+
duen lehenengo umeak ama sentikortzen
du, eta, beraz, Rh+ duten hurrengo umeek
amak sorrarazten dituen antigorputzen
eragin kaltegarria izango dute. Lehenengo
Rh+dun umea jaio ondoren seruma txertatzen
zaio amari, hala ama sentikortu ez
dadin eta hurrengo umeek arriskurik izan
ez dezaten.