Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Defentsa
mekanismoak III.
Erantzun zelularra
(edo zelulen bidezkoa)
LABURPENA: Erantzun espezifiko zelularrak hiru ezaugarri nagusi ditu: a) T-linfozitoen
erantzukizuna da; b) antigenoa aldez aurretik prozesatu behar da, eta zelula baten bidez behar
bezala aurkeztu behar da, ezagut dezaten; c) T-linfozitoek zuzenean, inolako bitartekorik gabe
—antigorputzik eta gabe— egiten diote aurre antigenoari.
Oso defentsa modu konplexua da, beraz, eta duela gutxi arte ezin izan da zehaztasunez ezagutu.
T-linfozitoak kontu handiz hautatzen dira izakia jaio aurretik, antigeno propioen aurka
egiten ez duten neurrian. T-linfozitoen mintzean hartzaile batzuk izaten dira antigenoentzat,
eta baita molekula laguntzaile batzuk ere; molekula laguntzaile horiek dira, hain zuzen, zer
T-linfozito mota den definitzen dutenak (T-linfozito laguntzaileak, zitotoxikoak eta ezabatzaileak
baitaude). Histobateragarritasun Konplexu Nagusia (HKN, Major Histocompatibility
Complex edo MHC ingelesez) delakoaren proteinak zelula nukleodun guztietan daude, T-linfozitoei
antigenoak aurkezteko. Antigenoek T-linfozito laguntzaileen klon bat aktibatzean hasten
da erantzun zelularraren prozesua. Linfozito horiek ugaldu egiten dira gero, eta bitarteko gisa
diharduten gaiak jaregiten dituzte (interleuzinak), linfozito zitotoxikoak aktibatzen dituztenak,
eta linfozito zitotoxikoek, azkenik, eraso egiten diote antigenoari, eta suntsitu egiten dute.
Zelularen erantzun inmunitarioa
KontzeptuaNorberarenaren eta besterenaren arteko bereizketaT-linfozitoen heltzea eta desberdintzeaere. Oso defentsa modu konplexua da , duela gutxi arte ez da zehaztasunez ezagutzerik izan. 1890z gero ezagutzen bazirenHistobateragarritasun Konplexu Nagusia ( HKN )T-linfozito motakZelula erantzunaren aldiak
Kontzeptua
Zelularen erantzun inmunitario espezifikoa T-linfozitoen erantzukizuna da erabat.
Erantzun humoralaren aldean, bi ezaugarri berezi ditu: a) T-linfozitoek antigenoa ezagutuko badute, antigenoa aldez aurretik prozesatu eta zatitan ebaki behar izatea, zelula antigeno-aurkezleen mintzean erakusagarri jartzeko gero (erantzun humoralean, berriz, mintzeko inmunoglobinek ezagutzen duten edozein antigenori lot dakizkioke B- linfozitoak); b) eta, erantzun humoralean ez bezala, T-linfozitoek berek aurre egitea antigenoari, bitartekoen (antigorputzen) laguntzarik gabe.
Erantzun modu honek bakterioei, birusei, besteren zelulei (transplanteen kasuan) eta bestelakotu diren zelula propioei (tumoreen kasuan) aurre egiten die batez ere. Oso defentsa modu konplexua da, eta duela gutxi arte ez da zehaztasunez ezagutzerik izan. 1890z gero ezagutzen baziren ere B-linfozitoak eta antigorputzen eragina, T-linfozitoak ez ziren 1960. urtea arte ezagutu, eta haien zeregina ez zen 1970.. rtea arte zehaztu.Erantzun inmunitario guztietan bezala,
galdera hau sortzen da kasu honetan ere:
nola ezagutzen dituzte T-linfozitoek organismoko
zelula kutsatuak edo bestelakotuak?
Nola bereizten dituzte horiek beren
zelula propioetatik? Gaur egun uste denez,
umeki garaian gertatzen da ezagutza, linfozito
horiek helduz doazen heinean.
Norberarenaren eta besterenaren arteko bereizketa
Nola ikasten dute linfozitoek beren molekula eta zelulak besterenetatik bereizten? Jaiotza aurretik, timoko T-linfozitoak (geroago aztertuko dira HKN-koak) proteina edo antigeno propioen arriskupean daude. Proteina horiek timoan sintetizatzen dira (eta timoko zelulen bidez aurkezten dira), edo organismoko zelula guztietatik timora joaten dira zelula garraiatzaile berezi batzuen bitartez. Han, timoan, heltze prozesuan diren linfozito klonekin harremanetan jartzen dira eta hautaketa gauzatzen da, hau da, antigeno propioekin erreakzionatzen duten linfozitoak deuseztu egiten dira, eta erreakzionatzen ez dutenak baizik ez dira gelditzen. Hautaketa horrek huts egingo balu proteina propioren batentzat, eritasun autoinmune horietako bat gertatuko litzateke.
4221. Irudia: Inmunotolerantzia hartzea. LT) T-linfozitoak
heldutasuna iritsi bitartean; 1) antigenoarekin elkartzen
da, deuseztu egiten dute; 2) ez da antigenoarekin elkartzen,
hautatu egiten dute, bigarren mailako linfa organoetara
igaroko da; TZ) timo zelula; Zgar) zelula garraiatzailea;
an) antigenoa.
T-linfozitoen heltzea eta desberdintzea
T-linfozitoen heltze eta desberdintze prozesua timoan gertatzen da. B-linfozitoen kasuan bezala, mintzak hartzaile proteiko batzuk beretzean iristen du linfozitoak heldutasuna.
Hartzaile horiek, B-linfozitoen mintzeko antigorputzek ez bezala, hiru kate proteiko besterik ez dute, eta leku aktibo bat. Mintzeko hartzaile (edo TCR hartzaile) horiek organismoaren zelulazko mintzean diren determinatzaile antigenikoak baizik ez dituzte ezagutzen (makrofagoak, zelula propio bestelakotuak edo zelula arrotzak), eta horregatik linfozitoek berek ekiten diete zelulei. Desberdintze prozesu horretan, beraz, norberaren linfozitoen aurka erreakzionatzen duten linfozito guztiak deusezten dira.
Hartzaile proteiko horiez gainera, antigenoaren ezagutzan parte hartzen duen beste proteina klase bat ere beretzen dute T-linfozitoek mintzean. CD deritzo proteina horri, eta bi mota bereizten dira: batetik, CD4proteinak, T -linfozitoetan (linfozito H laguntzaileak edo T4-ak) daudenak, eta, bestetik, CD8-proteinak, T -linfozitoetan C (linfozito zitotoxikoak, eta deuseztaileak edo T8-ak) daudenak.
Linfozitoak heldutasuna iritsi bitarteko aldiak, hau da, mintzeko proteinak linfozitoaren gainaldean azaldu arteko prozesuak,
antigenoa agertu aurretik izan behar du. T-
linfozitoen 107 klon daude, eta antigeno
bakarra ezagutzen duen hartzaile espezifiko
jakin bat du klon bakoitzak mintzean.
Behin heldutasuna iritsita, T-linfozitoek
timotik alde egiten dute organo linfoideetara,
han gauzatuko baita zelula erantzuna.
Linfozitoen TRC hartzaileek antigenoak
ezagutuko badituzte, antigenoa aurkezten
duten zelulek zatitan hautsi behar dituzte
antigenoak, eta, gero, gainera, emigratu
behar dute. Han, gainaldean, Histobateragarritasun
Konplexu Nagusiko molekulekin
elkartzen dira. Orduan baizik ez dio T-linfozitoak
ekingo.
Histobateragarritasun Konplexu Nagusia ( HKN )
Organoen transplanteetan izaten diren arbuioek pentsarazi zuten izango zela organismoan bertako zelulak inorenetatik bereizteko mekanismorik.Zelula inmunologikoen egiturari eta funtzioari
buruzko azterketak sakondu ahala,
zelula gunedunetan diren glukoproteina
batzuk ezagutu ziren, eta glukoproteina
horien osagai proteikoak kodetzen dituen
gene multzoa —Histobateragarritasun
Konplexu Nagusia, alegia— identifikatu
zen.
Gizakiaren HKN-aren 6. kromosoman
dagoen gene multzo batez osatua dago.
Gene horietako bakoitzak alelo asko dituenez
gero, aldakortasuna izugarria da eta ez
da bi gizakirik, salbu eta biki unibitelinoak,
HKN-aren antigenoak berdinak dituenik.
HKN-aren proteinak, beraz, pertsona jakin
bat identifikatzeko balio dezakete (pertsonahorren nortasun zelula agiria-edo izango
lirateke), eta horri esker izugarri hobetu dira
transplanteak.Espefizikotasun horri esker, proteina
horiek ezagutza seinale gisa joka dezakete
organismoko bertako zelulen artean, beste-
423ren zeluletatik bereiziz. Proteina horiek, gainera,
ezinbestekoak dira erantzun zelularraren
eraginkortasuna segurtatzeko, haiekin
elkartu ezean T-linfozitoek ez baitituzte
antigenoak ezagutzen.
T-linfozito motak
Linfozito mota hauek daude: a) Linfozito zitotoxikoak (T ): zelula bes- C telakotuek edo arrotzek aurkezten dituzten antigenoei lotzen zaizkie, eta lisi bidez suntsitzen dituzte zelula horiek. CD8-hartzaile proteinikoak dituzte mintzean.. ) Linfozito laguntzaileak (T ): sistema H inmunologikoko zelulek aurkezten dituzten antigenoak (makrofagoak, B-linfozitoak, etab.) ezagutzen dituzte, eta erantzun inmunologikoak kitzikatzen eta areagotzen laguntzen dihardute. CD4-hartzaile proteinikoak dituzten mintzean.. ) Linfozito ezabatzaileak (T ): ez da ongi S ezagutzen zer funtzio betetzen duten linfozito mota hauek, baina, dirudienez, erantzun inmunologikoa ezabatzeko zeregina dute, antigorputzen sintesia eta T-linfozito zitotoxikoen jarduna inhibituz. Hala ere, ez dago garbi linfozito espezifikoak ote dauden zeregin hori betetzeko, edo, aldiz, linfozito zitotoxikoak edota laguntzaileak berak ote diren horretan dihardutenak. CD8-hartzaileak dituzte.
Zelula erantzunaren aldiak
Erantzun humorala bezala, antigenoak eragiten du zelula erantzuna: hartzaile espezifiko batekin elkarzen da, eta zelula klon bat hautatzen du. Honela labur daiteke prozesua: a) Hautatze eta aktibatze aldia: zelula aurkezleei loturik dauden determinatzaile antigenikoak ezagutzean hasten da aldia. Zenbait leukozito mota (B-linfozitoak, makrofagoak, etab.) edo organismoko ezein zelula bestelakotu (birus edo bakterioren batek kusaturiko zelulak, zelula tumoralak, e.a.) izan daiteke zelula aurkezle.
Zelula aurkezle espezializatuek (leukozitoak) antigenoa fagozitatu eta hautsi egiten dute, eta mintz zelularrera eramaten dituzte dituen peptido degradatuetako batzuk; han, mintz zelularrean, HKN-aren proteinekin elkartzen dira. Orduan egingo dute T -lin- H fozito laguntzaileen klon hautatu eta jakin baten hartzaile espezifikoek (TCR hartzaileek) haren ezagutza.
Horren antzeko prozesu bat dela medio, zelula gehienek (zelula minbizidunek, birusen batek erasanda daudenek, edota inoren zelula arrotzek, esaterako) HKN-aren proteinekin elkarturik dauden antigenoakdituzte mintzean, eta horien ezagutza ere
dagozkien T
C
-linfozito zitotoxiko hautatuek
egiten dute.
T
H
-linfozito laguntzaile hautatuek interleuzinen
sintesia hasten dute; interleuzinak
bitarteko kimiko gisa dihardute, linfozito
horiek eta orobat T
C
-linfozito hautatuak
kitzikatuz edo aktibatuz.. ) Ugaltze aldia: T
H
-linfozito laguntzaileak
aktibatu ondoren zatitu egiten da zelula
klon hautatua, eta bi linfozito mota sortzen
dira: batetik, memoriaren T
H
-linfozitoak,
odolean eta linfan luzaro irauten dutenak,
eta, bestetik, interleuzinak jariatzen dituztenak.
Interleuzina horiek aktibatzen dute T
C
linfozito zitotoxiko hautatuen klona, eta
orduan, aktibatzean, bi motatan banatuko
dira linfozito horiek: memoriaren T
C
-linfozitoetan
eta T
C
-linfozito eragileetan.. ) Ondore edo lisi aldia: T
C
-linfozito eragileek
lisia eragiten dute arrotz gisa ezaguturiko
zeluletan. Lisia eragiteko bideetako bat
talka osmotikoa da, perforina entzimek eragina.
Perforinek poroak eragiten dituzte
zelulen mintzean, ura sartzeko haietatik
barrena.
Defentsa mota honek, defentsa humoralak
bezala, bi seinale behar izaten ditu (kasurik
gehienetan behintzat): alegia, batetik, T
C
-linfozitoak
aktibatzea —antigenoaren eraginez,beste zelula batzuen mintzean baitago—, eta,
bestetik, T -linfozitoek —hauek ere antige-
H
noak aktibatuak—, interleuzinak isurtzea.
Ez da ahaztu behar, baina, erantzun zelularra
ez dagoela guztiz bereizita erantzun
humoraletik. T -linfozitoak aktibatzean
H
bitarteko asko sortzen dira (interleuzinak,
osagarria, etab.), eta horiek ere eragina dute
B-linfozitoetan, defentsan parte hartzera
behartuz. Gainera, bitarteko horiek zelula
fagozitikoetan eragin dezakete, hala nola
makrofagoetan, defentsan parte har dezaten.
Hala beraz, organismoaren inmunitate
denfentsa antolatzeko dauden bide guztiak
prozesu global bateratu baten zati dira.