Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Gizakiaren ugal aparatua: anatomia, fisiologia, funtzio desegokitasun nagusiak eta gaixotasunak
LABURPENA: Gizonaren ugal aparatua organoek eta guruin osagarriek osatzen dute, eta
espermatozoideak sortzea du zeregin nagusia. Hauek dira ugal aparatuko organoak: bi barrabil,
bi epididimo, bi hodi deferente, hazia botatzeko bi hodi eta zakila, erekzio ahalmena duena;
hauek dira guruinak: bi hazi besikula, prostataren guruina eta Cowper-en bi guruin edo erraboila-uretra
guruinak.
Emakumearen ugal aparatuak obuluak sortzen ditu, espermatozoideak hartzen ditu eta
garatzen ari den enbrioia elikatzen du. Barne organoak eta kanpo organoak ditu; barne organoak
hauek dira: bi obulutegi eta sexu alderdietako bideak (Fallopioren hodiak, umetokia eta
bagina); kanpoko organoari alua esaten zaio, eta hiru osagai ditu: ezpain handiak, ezpain txikiak
eta klitorisa.
Koitoaren bidez gizonak hazia isurtzen du emakumearen baginan. Ernalkuntza Fallopioren
hodietan izaten da, eta enbrioia umetokiko hormetan -endometrioa- txertatzen da, horma
horiek aldez aurretik hormonen bidez prestatu direlarik. Gizona etengabe da emankor pubertaroaz
geroztik; emakumeak emankortasun zikloak izaten ditu hilero, eta ziklo bakoitzeko egun
gutxi batzutan baizik ezin du haurdun geratu.
Sarrera
Gizakian, gameto ar batek edo espermatozoide batek gameto eme batekin edo obulu batekin bat egiten du, koitoaren bidez, eta zigoto bat eratzen da horrela; zigoto hori enbrioi bihurtzen da pixkanaka-pixkanaka, umeki bihurtzen da gero, eta, azkenik, bederatzi hilabeteko haurdunaldiaren ondoren, pertsona heldu izateko eta sexu heldutasunera iristen denean zikloa isteko gauza izango den haur bat jaioko da.
Gizonaren eta emakumearen ugalketa sistemaren anatomia elkarren oso bestelakoa da, fisiologia bestelakoa duten bezalaxe.
Gizonak kanpoaldean du ia ugal aparatu osoa, eta gameto arrak sortzea du eginkizun nagusia, emakumearen ugal aparatuaren barnera sartzeko gameto horiek.
Emakumearen ugal aparatuak, berriz, gameto emeak sortzeaz gainera, garatzen ari den enbrioia bere baitan hartzea eta elikatzea du zeregina; gizonak ez bezala, emakumeak gorputz barnean du ugal aparatu ia osoa.
Gizonaren ugal aparatuaren anatomia (1. irudia)
Gizonaren ugal aparatua organo eta
guruin osagarri multzo batek osatzen du.
Hauek dira organoak: bi barrabil, bi epididimo,
bi hodi deferente, hazia botatzeko bi hodi
eta zakila; hauek dira guruinak: bi hazi besikula,
prostataren guruina eta Cowperen bi
guruin edo erraboila-uretra guruinak. Uretra
iraizte aparatuaren zati bat da.* Barrabilak espermatozoideak sortzen
dituzten organoak dira. Obalo itxura dute,
kanpoaldetik kapsula gogor batek estaltzen
ditu, 4-5 cm. dira luze, eta 250-300 gingiletan
daude zatituta. Gingil bakoitzaren barnean
2-3 hazi hodi biribilkatu daude; guztira
1.000 bat dira, eta, harrigarria badirudi
ere, denen artean 125 metro dira luze; hazi
hodiek elkarri lotutako hodi sare batean bat
egiten dute, eta sare horri rete testis edo
Haller-en sarea esaten zaio; sare horretatik
12-20 hazi hodi ateratzen dira eta epididimoan
bukatzen dira.
- Hazia nola eratzen den. Espermatozoideak
hazi hodien barnean sortzen dira,
espermatogoniak oinarritzat harturik; espermatogonia
horiek zelula diploide berezitu
gabeak dira eta hodietako pareten alboan
daude. Zelula horiek euskarri gisako zelula
elikatzaile handi batzuekin elkartzen dira,
Sertoliren zelulekin alegia. Hazi hodien artean
dagoen ehun konjuntiboan daude zelula
betegarriak, testosterona, gizonezkoen sexu
hormona alegia, jariatzen dutenak.
Espermatozoideak kopuru egokian sor
daitezen -200 bat milioi egunean-, barrabilen
tenperaturak gorputzaren tenperatura
baino 2°C beherago egon behar du; horretarako,
barrabilak suspentsioan daude eskrotoaren
barnean; eskrotoa pelbisaren azpian
dagoen azal zorro bat da. Beraz, barrabilak
gorputzaren barrunbetik kanpo daude,
nahiz enbrioia garatzen ari zenean gorputzaren
barnean egon ziren. Barrabilek nahitaez
jaitsi behar dute eskrotorantz, espermatozoideak
sortuko badira; horregatik,
organoak gaizki eratuta edukitzearen ondorioz
barrabilak eskrotorantz jaisten ez zaizkion
gizona antzua izaten da.
Eskrotoko ehunetako gihar uzkurtzeek
egokitzen dute eskrotoak gorputzarekiko
duen kokalekua; hotza egiten badu, zorroa
gorputzera hurbiltzen da; beroa egiten badu,
giharrak lasaitu egiten dira eta zorroa jaitsi
egiten da.
Arestian esan dugun bezala, espermatozoideak
hazi hodietan eratzen dira, espermatogenesiaren
bidez. Espermatogoniak
hodietako paretetatik hurbil egoten dira;
mitosi zatiketa izaten dutenean pareta
horietatik urrunduz joaten dira eta pixkanaka-pixkanaka
lehen mailako espermatozitoak
eratzen dituzte; gero, I meiosia izaten dute,
eta bigarren mailako espermatozito, haploide
alegia, bihurtzen dira. Beste zatiketa
meiotiko batek, II meiosiak espermatidak
sortzen ditu, eta espermatida horiek pixkanaka-pixkanaka
espermatozoide bihurtzen
dira; prozesu horrek 9-10 aste irauten du.
Sertoliren zelulak elikaduraz arduratzen dira
prozesu osoa bitartean, eta horiek dira
hodietan dauden zelula bakarrak, bereizten
ari diren zelulak izan ezik.
* Epididimoa. Eratu diren ondoren,
espermatozoideak tolesdura asko dituenhodi luze -6 metro ere izan ditzake- batean
barrena mugitzen dira; hodi horri epididimoa
esaten zaio, eta espermatozoideak han
umotzen dira eta han bilduta geratzen dira.
* Hodi deferentea. Epididimoaren jarraipena
da, eta hazia bizkor garraiatzea du bereeginkizuna. Eskrototik ateratzen da eta pelbisaren
barrunbean sartzen da. Basektomian
hodi horiek ebaki eta lotzen dira hazia uretrara
irits ez dadin; bikote batzuek esterilizazio
mota hori aukeratzen dute jaiotza kontrolatzeko.* Eiakulazio hodia. Hodi deferente
bakoitza eiakulazio hodi labur batean
bukatzen da, eta hodi hori prostatan barrena
igarotzen da eta uretrarekin lotzen da.
* Uretra. Eiakulazioa bitartean uretratik
hazia isurtzen da, eta pixa egiterakoan, berriz,
gernua; zakilan barrena dihoa kanpoalderaino.
* Zakila. Kopula egiteko organoa da, erekzioa
izateko ahalmena du, eta hazia emakumearen
ugal aparatu barneraino eramatea da
haren zeregina. Zurtoin luze batek osatzen
du, muturrean loditu egiten da -glandea- eta
sentikortasun handia du. Prepuzio izeneko
larruazal zati bat tolestu egiten da eta glandea
estaltzen du.
Azalaren azpian, zakilak ehun zutikorreko
hiru zutabe ditu, gorputz barrunbetsuak eta
gorputz harroa (1 D irudia). Azken horrek
zakila barnean dagoen uretraren zatia inguratzen
du. Ehun hori odol hodi handiz betea
dago -sinusoide zaintsuak-. Sexu kitzikadura
gertatzen denean, odol kopuru handiak
sartzen dira ehun horretan, eta ehuna puztu
ahala, odola gero eta nekezago ateratzen da
organo horretatik, eta, beraz, ateratzen den
baino odol gehiago sartzen da, eta zakila
zutitu egiten da. Zutitze horrek dirauen
bitartean, zakila luzatu eta loditu egiten da
eta baginara, emakumearen ugal aparatuko
organura, sartzeko behar duen sendotasuna
hartzen du.
* Hazi besikula. Fruktosa eta prostaglandinak
dituen jariakari bat jariatzen du; fruktosak
hazia elikatzen du, eta prostaglandinek
mugitzen laguntzen diote haziari,
uzkurtzeak eragiten baititu emakumearen
ugaltze traktuan.
* Prostata. Guruin horrek gai alkalino bat
jariatzen du uretran, eta gai horrek baginako
jariakin azidoak neutralizatzeko balio izaten
du; baginak 3.5-4ko pH izaten du, haziak,
berriz, 6 du pH egokiena emankorra izateko
eta mugitzeko.
* Erraboil-uretra guruinak edo Cowperenak.
Mukiaren antzeko trinkotasuna duen
gai alkalino bat jariatzen dute; gai horrek
zakila lubrikatzen du koitoak dirauen bitartean,
eta mugitzen laguntzen dio haziari.
Haziak osagai asko ditu; espermatozoideez
gainera, proteinak, fruktosa eta Cowperen
guruinetako, hazi besikulako eta prostatako
beste jariakin batzuk ere baditu.
Gizonaren ugalketa hormona bidez kontrolatzea
(2B irudia)
Hiru dira gizonaren ugaltze funtzioen
kontrolean zuzenean edo zeharka parte hartzen
duten hormonak. Testosterona, barrabiletako
zelula interstizialek sortua; folikuluko
hormona kitzikatzailea (FSH) eta
hormona luteinizatzailea (LH); azken
horiek aurreko hipofisian sortzen dira.
Testosteronak funtzio asko ditu: espermatogenesia
bizkortzen du, beharrezkoa dahazkuntzarako eta gizonaren ugal traktuko
zati guztien funtzionamendurako, eta sexu
jokabidearen garapena eta funtzionamendu
normala bultzatzen ditu; azkenik, hormona
horren mende daude sexuaren bigarren mailako
ezaugarri batzuk ere: ahotsaren doinua,
giharren nolakotasunaren aldaketak, bizarra
edo pubiseko ilearen hazkundea. Barrabilak
pubertaroa baino lehen erauziz gero -irentzea-,
arrak ez ditu bigarren mailako sexu
ezaugarriak garatzen, ez baitu testosteronarik;
irenduak zeudelako izaten zuten antzina
?castratti? esaten zitzaien kantariek ahots
berezi hura.
3952. irudian ageri dira gizonaren ugaltze
funtzioen kontrolarekin zerikusia duten
hormona zirkuituak.Sarrera
Emakumearen ugal aparatuaren anatomia
(3 eta 4 irudiak)
Emakumearen ugal aparatuak obuluak
sortu ez ezik, espermatozoideak hartzeko
eta, ernalkuntza izan baldin bada, garatzen
ari den enbrioia elikatzeko eta prestatua izan
behar du.Emakumearen ugal aparatuak organo
hauek ditu: barnekoak, alegia, bi obulutegi
eta sexu alderdietako bideak (Fallopioren
hodiak edo obiduktuak, umetokia edo
umontzia eta bagina), eta horiekin batera
guruin batzuk; kanpoko organoari alua esaten
zaio; osagai hauek ditu: ezpain handiak,
ezpain txikiak eta klitorisa. Titiek, ernalkuntzarako
beharrezkoak ez badira ere,
ugalketan parte hartzen dute, jaio berria elikatzeko
zeregina baitute.- Oozitoen eraketa. Umekia eratzen ari
denean -jaio aurreko aldia-, zelula diploide
batzuk -oogonioak- mitosi bidez zatitzen dira
eta lehen mailako oozitoak eratzen dituzte;
horietako bakoitza epitelio zelulazko geruza
bakarraz dago inguratua -zelula folikularrak-
, eta geruza horrek lehen mailako folikulu bat
eratzen du. Emakumea jaio baino lehen,
lehen mailako oozito horiek hasia dute I
meiosia, eta jaio berritan, bukatua dute
lehenengo zatiketa meiotikoaren profasea.
396Metafasearekin jarraitu ordez, oozito horiek
?lotan? jarraitzen dute umetokian pubertaroa
arte, orduan hasiko baita metafasea.
Neska bat jaiotzen denean, haren obulutegiek
lehen mailako 2 milioi inguru oozito
izaten ditu, eta pubertaroan baditu oraindik
horietatik 40.000-300.000, eta ez ditu 500
bat baizik galduko. Alegia, emakumeak
?obulu? guztiekin jaiotzen dira, eta pubertarora
iristen direnean obulu horiek helduzjoaten dira eta bereiziz hilekoa bitartean, eta
horietako asko hondatu egiten dira; ziklo
bakoitzean hiruzpalau obulu ontzen dira,
baina bat baizik ez da askatzen, eta besteak
hondatu egiten dira.
Emakumearen bizitzan ez da obulu berririk
sortzen, gizonarengan ez bezala, gizonak
pubertaroaz geroztik etengabe sortzen baititu
espermatozoideak, bereizi gabeko zelulak
oinarritzat harturik.
Pubertaroaz geroztik, lehen mailako
oozitoek I meiosia osatzen dute eta ondu
egiten dira; zelula folikularrak kubiko
bihurtzen dira eta lodituz doan mukopolisakaridozko
geruza bat eratzen dute oozitoaren
inguruan -eremu peluzidoa-. Zelula
folikularrek eratutako geruza ere gero eta
gehiago loditzen da; aldi berean, barrunbeak
agertzen dira zelula folikularren artean,
barrunbe horiek bat egiten dute eta zulo
folikularra eratzen dute. Heldutasuna iristen
duenean, folikuluari De Graaf-en folikulua
esaten zaio. Folikulua ondu den
orduko, lehen mailako oozitoa latentzia
alditik ateratzen da eta I meiosiarekin
jarraitzen du, eta, horren ondorioz, bi zelula
eratzen dira: zitoplasma gehiena hartzen
duen bigarren mailako oozitoa, dagoeneko
haploidea dena, eta ia zitoplasmarik hartzen
ez duen lehen gorputz polar txiki-txiki
bat, azkenean desagertu egingo dena. Bigarren
mailako oozitoaren gunea atsedenaldian
hasi baino lehen, II meiosia izaten da;
ardatza eratzen hasten denean obulazioa
izaten da, eta oozitoa obulutegitik kanpora
botatzen da. II meiosia ez da bukatzen
harik eta bigarren mailako oozitoa ernaltzen
ez den arte; bestela, hondatu egiten da
obulaziotik 24 bat ordura. Obulazioa izan
ondoren, ireki egin den zulo folikularraren
paretan gelditu diren zelula folikularrak
baskularizatu egiten dira, eta, hormona
luteinizatzailearen eraginez, koloregai hori
batez betetzen dira, eta gorputz luteoa edo
gorputz horia eratzen duten eta progesterona
hormona jariatzen duten zelula luteiniko
bihurtzen dira; prozesu hori guztia obulutegiaren
barnean gertatzen da. Gero
ikusiko da zer eragin duen horrek umetokiko
paretetan.
* Fallopioren hodiek bigarren mailako
oozitoa hartzen dute eta umetokiraino eramaten;
hodi horietan izaten da ernalkuntza.
10 bat zentimetro dira luze, eta muturrak
enbutu itxura du eta hatz moduko luzakin
batzuk izaten ditu -infundibulua esaten zaie
luzakin horiei; oozitoa hartzeko zeregina du
infundibulu horrek-; Fallopioren hodiak ez
daude obulutegiari lotuta. Gihar organoak
dira, hormetan epitelio ziliatu bat dute, eta
epitelio horiek, uzkurtze peristaltikoekin
batera, umetokirantz bultzatzen dute oozitoa.
Fallopioren hodiak zeregin garrantzitsua
dute ugalketan, eta hodi horietan edozein
aldaketa gertatuz gero emakumea antzu geradaiteke; hodi horiek lotzea jaiotza kontrolatzeko
bide bat da.
* Umetokia organo huts bat da, udare
itxurakoa, eta ukabil baten tamainakoa;
Fallopioren hodiak umetokiaren goiko ertzetan
bukatzen dira. Umetokiko hormak
gihar lauzko geruza lodi bat dira, miometrio
esaten zaiona; miometrio horrek muki estalki
bat du, endometrioa; gorputz luteoak
jariatzen duen progesteronaren eraginez,
endometrioa gero eta gehiago loditzen da,
haurdunaldirik izaten bada prest egoteko.
Ehun konjuntiboa, guruinak eta odol
hodiak dira endometrioaren osagaiak. Bigarren
mailako oozitoa ernaltzen baldin bada,
enbrioia endometrioraino iristen da, han
txertatzen da, eta hazten eta garatzen da,
amaren odol hodi ugariei esker. Ernalkuntzarik
ez baldin badago, endometrioa askatu
egiten da eta kanpora botatzen baginatik;
horri hilekoa esaten zaio.
Umetokiaren behealdea erreten estu bat
da, umetokiko lepoa esaten zaio eta haren zati
txiki batek baginara ematen du; koitoan
hazia hartzen duen baginaren zatiarekin
dago lotuta zati txiki hori. Umetokiaren
behealde hori mukiz estalia dago, umetokira
partikularik sar ez dadin, eta, era horretara,
bakterio infekzioaren arrisku gutxiago izan
dadin; obulazioan, berriz, muki hori arindu
egiten da hazia sartu ahal izan dadin.
* Bagina giharrezko erreten malgu bat da,
10 bat zentimetro da luze, umetokitik gorputzaren
kanpoalderaino. Koitoan zakila
hartzen du, eta erditzeko unean umea baginatik
ateratzen da. Baginaren sarbidearen
zati bat emamintzak oztopatzen du; emamintza
ehunezko eraztun bat da, eta lehenengo
sexu harremanean hautsi egiten da,
beste arrazoi batzuengatik hauts badaiteke
ere, kirola egiteagatik, adibidez.
* Kanpoko sexu organoa alua da. Ezpain
itxurako tolesdura batzuk ditu, ezpain txikiak,
baginako eta uretrako zuloen inguruan;
hodi asko dituzten bi azal tolesdura
dira. Ezpain txikien kanpoaldean ezpain
handiak daude, gantz ehuna dute, aurrealdean
bat egiten dute, eta klitorisa estaltzen
duen prepuzio bat eratzen dute. Klitorisa
zutikorra da, oso sentikorra da, nerbio bukaera
asko baititu, eta gizonaren glandearekin
konpara daiteke. Sexu kitzikadura bitartean
odolez betetzen da.
Klitorisaren gainean, izterrak giza enborrarekin
bat egiten duten lekuan, Venusen
mendia dago, gantz ehunezko goragune bat
da pubertaroan ilez betetzen dena.
* Sakonuneko guruinak edo Bartholin-en
guruinak: baginaren bi aldeetan, atzealdean
eta alboetan, dauden bi guruin txiki dira;
mukia jariatzen dute baginatik kanpoaldera,
eta sexu harremana bitartean lubrikatzeko
zeregina du muki horrek.* Titiak (3B irudia) esfera erdiaren itxurako
bi organo dira, bularreko giharren gaine-
397an kokatuta daude, eta ehun konjuntiboaren
bidez daude gihar horiei itsatsita. Ugatz
guruinak, jaio berria elikatzeko esnea sorrarazten
dutenak, eta titien tamaina tankeratzen
duten gantz ehun kopuruz aldagarriak
dira titien osagaiak. Pubertaroan titiak handitu
egiten dira, eta hori da emakumearen
bigarren mailako sexu ezaugarrietako bat.
Titien gainaldean titi buruak daude, zilindro
itxurakoak eta areolaz inguratuak, gantz
guruin areolarrak dituztela.
Titi bakoitzak guruin ehunezko 15-20
gingil ditu, eta gingil horiek beste gingil batzuetan
daude banatuta. Esnea jariatzen
duten zelulak albeolo izeneko mordotan
kokatuta daude; albeolo horietatik elkarri
lotuz dihoazen hodiak ateratzen dira, harik
eta lobulu bakoitzeko hodi galaktoforo bakarrean
bukatzen diren arte; titi buru bakoitzean,
beraz, esnea ateratzeko diren 15-20
zulo txiki daude. Titi buruak organo zutikorrak
dira, eta sexu kitzikadurak eragina du
haietan ere.
Hilekoa
Gizonek ez bezala, emakumeek ugaltze
ahalmen zikliko eta aldizkakoa dute; hilekoa
esaten zaio ahalmen horri, eta 13 urterekin
hasi eta menopausia arte irauten du.
Ziklo horrek 28 bat egun irauten du gutxi
gorabehera, tarte hori 22 eta 36 egun artekoa
ere izan daitekeelarik. Ziklo horrek
dirauen bitartean hipotalamoak eta aurreko
hipofisiak kontrolaturiko aldaketak izaten
dira obulutegian eta endometrioan. Labur
esanda, prozesu hori oozito bat botatzea eta
folikulu multzo bat aldian aldiro ontzea da.
Hilekoaren lehenengo egunean odola eta
endometrioko ehuna galtzen dira baginatik
kanpora. Ziklo horretako lehenengo aldian -
bost bat egun irauten du- hipofisiak FSH
jariatzen du; jariakin horrek obulutegiko
hiruzpalau folikulu kitzikatzen ditu, eta
horietatik bakarrak iritsiko du heldutasuna.
Seigarren egunetik hamahirugarren eguna
bitarte -obulazio aurreko aldia-, oozitoa
garatzen ari da, eta inguruko zelula folikularretatik
bereizten da eremu peluzidoan
zehar. Folikulua gero eta handiago egiten da,
eta zuloa eratzen da; zelula folikularrak
inguratzen dituen ehunean estrogeno asko
jariatzen dira. Folikulua ontzen ari den
ahala, obulutegiko gainaldera hurbilduz joaten
da, eta une horretan isurkariz betetako
ontzi bat da folikulu hori, De Graaf-en Folikulua
deritzana. Aldi berean, isuri diren
estrogenoen eraginez, endometrioa loditu
egiten da eta hodiz betetzen; estrogeno
horiek berek hipofisiaren aurreko gingila
kitzikatzen dute LH jaria dezan. LHek eta
FSHek obulazioa kitzikatzen dute; zikloko
14. egunean izaten da obulazioa; obulazio
ondorengo fasean -14. egunetik 28.era-,
oozitoa Fallopioren hodira bota ondorenobulutegian geratu den folikuluaren zatia
kitzikatzen du LHek. Folikuluaren zati hori
gorputz luteo bihurtzen da.
Gorputz luteoa aldi baterako guruin endokrino
bat da; zikloaren obulazio ondorengo
aldian estrogenoak eta progesterona sortzen
ditu, eta umetokia kitzikatzea eta haurdunaldirako
prestatzea ditu zeregin nagusiak. Progesteronak
endometrioko guruinak kitzikatzen
ditu, ernalkuntza gertatuz gero enbrioia
elikatuko duen isurkari bat jaria dezaten.
Ernalkuntza gertatzen bada, obulu ernaldua
umetokira iristen da ernalkuntza gertatu eta
handik lau egunera, eta handik zazpi egunera
obulu hori endometrio lodituan txertatzen
da. Enbrioi txertatu horren inguruan HGC
hormona (gizakiaren gonadotropiko korionikoa)
darien mintz batzuk eratzen dira; hor-
398mona horrek gorputz luteoa kitzikatzen du,
eta obulutegian gelditzen da gorputz hori
hormonak jariatzen.
Ez bada ernalkuntzarik, gorputz luteoa
hondatu egiten da, eta odoleko progesterona
eta estrogeno kontzentrazioa gutxitu egiten
da. Endometrio loditura odola eramaten
duten arteriak estutu egiten dira, eta arteria
horiek ordu arte elikatzen zuten endometrioaren
ehunak oxigeno gutxiegi hartzen du
orduan. Zelulak hil egiten dira eta arteriak
hautsi, hilekoa berriz hasten delarik orduan.
Koitoa.
Koitoaren ondorioz espermatozoide
batek bigarren mailako oozito bat aurkitzen
du. Era askotako sentipen askorenondorioz -ukimenezkoak, entzumenezkoak,
ikusmenezkoak, etab.- nerbio kitzika
batzuk sortzen dira, eta muinaren bidez
garuneko eremu ondo definitu gabeetara
iristen dira, eta han erantzun batzuk sortzen
dira, bide parasinpatikoz transmititzen
direnak. Kitzikaduraren aldia da hori;
osagai psikikoak eta nerbiotakoak ditu aldi
horrek.
Aldi horretan gizonaren erantzuna zakila
zutitzea izaten da, odol asko sartzen baita
zakila barneko barrunbeetan, eta Cowperen
guruinek isurkari lubrikantea jariatzen
baitute. Erekzioaren bidez zakilak baginan
sartzeko behar duen tamaina eta zurruntasuna
hartzen du.
Emakumearen erantzuna klitorisaren
erekzioa eta baginako giharrak uzkurtzea
izaten da, bagina zakila hartzeko prestatzen
delarik. Sistema parasinpatikoaren eraginez,
baginako mukiak eta Bartholinen guruinek
gai lubrikanteak jariatzen dituzte.
Egoera horretan, zakila baginan sar daiteke;
sartu-ateratzeari eta lubrikazioari esker
zakila, baginako paretak eta klitorisa kitzikatu
egiten dira. Gizonaren kasuan, baldin eta
kitzika behar bezain handia izan bada, muineko
erreflexu zentruek bultzada sinpatikoak
bidaltzen dituzte sexu alderdietara, eta
eiakulazioa izaten da. Gihar uzkurdura erritmikoak
izaten dira orduan, eta horien eraginez
hazi besikuletako eta prostatako edukia
uretratik kanpora ateratzen da eta hazia
isurtzen da bagina barrura. Oharkabeko
gihar uzkurdurak, eiakulazioa eta horrekin
batera sortzen diren atseginezko eta lasaitasunezko
sentipenak; hori guztiari orgasmoa
esaten zaio.
Orgasmoak antzeko sentipenak sortzen
ditu emakumearengan: baginako giharrak
uzkurtzea, lasaitasuna eta atsegina. Koitoa
bitartean emakumeak atseginik hartzen ez
badu ere, haurdun gera daiteke. Gizonarengan,
berriz, hazia botatzea orgasmoarekin
batera gertatzen da, nahiz orgasmorik
izan gabe ere espermatozoide batzuk isur
daitezkeen; arrazoi horregatik, emakumea
haurdun geldi daiteke gizonak eiakulaziorik
izan gabe, baina hori ez da erraz gertatzen.
Ernaltzea eta txertatzea
Obulazioa baino hiru egun lehenago edo
geroago hazia bagina barnean isurtzen baldin
bada, baliteke obulua ernaltzea eta emakumea
haurdun gelditzea. Eiakulazioan
150-300 milioi espermatozoide isurtzen
dira, eta horietatik ehundaka batzuek baizik
ez dute iritsiko hodietako goialdea, hain
zuzen ere ernalkuntza izaten den lekua, etaaskoz gutxiagok lortuko dute oraindik bigarren
mailako oozitoarekin bat egitea.
Eiakulazioa izan eta handik 30etik 60 bat
minutura, espermatozoideak umetokian
barrena mugitzen dira, haziaren isurkariaren
edukiaren eta umetokiko pareten uzkurtze
mugimenduen eraginez, Fallopioren hodietarantz,
bigarren mailako oozitoaren bila;
haziaren prostaglandinak lagungarriak dira
prozesu horretan.
Haziak oozitoaren gainaldea iritsi duenean,
oozitoaren barnean sartu behar du;
horretarako, oozitoa inguratzen duten
zelula folikularrak zeharkatu behar ditu,
eremu peluzidoa hain zuzen, eta bat egin
behar du bitelio mintzaren gainaldeko
hartzaile bereziekin. Akrosomak entzimak
igortzen ditu, eta sarbide berezi bat zabaltzen
dute entzima horiek espermatozoidearen
buruarentzat, azkenean bitelioaren
mintzaren eta plasmaren mintzaren artean
dagoen tartean sartzen delarik espermatozoidea;
une horretan, bitelioaren mintza
ernalkuntza mintz bihurtzen da, eta ez dio
sartzen uzten beste ezein espermatozoideri.
Espermatozoidea oozitora sartu denean,
oozitoa kitzikatzen du II meiosia bukatzeko,
etenda baitzegoen. Une horretan bakarrik
esan daiteke oozito hori obulu ondua
dela.
Ordu erdi behar dute espermatozoidearen
mintzak eta obuluaren bitelio mintzak bat
egiteko; eta espermatozoidearen gunea oozitoaren
zitoplasma barnera sartzen da zentrioloarekin
batera, meiosia bukatzen da eta
obulu ondua eratzen da. Gero, espermatozoidearen
gunea obuluaren zitoplasma barnera
sartzen da, harekin bat egiten du
(kariogamia), eta zigotoa eratzen da. Obuluko
eta espermatozoideko kromosomek
elkar osatzen dute joko bikoitz berezia (2n)
berriz egiteko. Baliteke espermatozoide bat
baino gehiago sartzea obuluko eremu peluzidora,
nahiz espermatozoide bakarraren
guneak egingo duen bat obuluaren gunearekin.
Baginan isuritako espermatozoideek 24
orduz iraun dezakete bizirik eta ernaltzeko
gaitasunez. Epe horretan bertan irauten du
emankor obuluak obulazioaren ondoren;
horrexegatik du ernaltzeko ahalmenak egun
gutxi batzuko epe mugatua.
Ernalkuntza izan eta handik lau egunera
iristen da oozitoa umetokira (4C irudia), eta
handik 5-6 egunera txertatzen da endometrioan.Zergatik eiakulazioan horren espermatozoide
kopuru handia isurtzen da, bat besterik
ez bada behar ernalkuntzarako? Esplikazio
asko dago horretarako. Espermatozoide
399asko akastunak dira, beste asko hil egiten
dira baginako pH desegokia delako, beste
batzuk emakumearen ugal aparatuko
makrofagoek fagozitatzen dituzte, eta beste
askok ez dute bide egokia hartzen (umetokirako
bidea) eta galdu egiten dira. Bestalde,
espermatozoide bakarra oozitora sar dadin,
beren akrosomako entzima kopuru txikiak
askatzen dituzten eta akrosoma hori estaltzen
duten zelula folikularren estalkia ahultzen
duten beste espermatozoide askoren
laguntza behar izaten da, ustez.
Funtzio desegokitasun nagusiak eta sexu bidez kutsatutako gaixotasunak
Gizon-emakumeen ugalketa eragozten
duten funtzio desegokitasun nagusiak era
askotakoak dira jatorriz, nahiz bi multzo
nagusitan sailka daitezkeen: sexu harremana
gauzatzen uzten ez dutenak -organoak gaizki
eratuta egotea, sexu harremanak izateko
ezintasuna, arrazoi psikikoak-, eta ernalkuntza
prozesuari edo gametoen eraketari
(antzutasuna) dagozkienak.
Gaixotasun infekziosoek antzutasuna sor
dezakete obulutegietan, barrabiletan edo
beste organo batzuetan eragina dutenean,
nahiz sexu harremana gauzatzeko oztoporik
ez egon. Enbrioia garatzen ari zenean izandako
gorabeheren ondorioz gaizki eratutako
organoek ugaltzeko ezintasuna ekar dezakete,
eta arrazoi psikikoek ere sexu harremana
eragotz dezakete gizonarengan nahiz emakumearengan.
Azkenik, gaixotasun eta parasitosi batzuk
sexu harremanaren bidez kutsatzen dira
(sexu bidez kutsatutako gaixotasunak).
* Antzutasuna. Gizona zein emakumea
antzuak izan daitezke; izan ere, hogei emakumetatik
bat, eta hogei edo hogeita bost
gizonetatik bat antzuak dira. Hazi mililitro
bakoitzean 20.000.000 espermatozoidetik
behera dituen gizona antzutzat jotzen da,
nahiz haren espermatozoideak funtzionalak
izan. Bestalde, gizonak espermatozoide
kopuru egokia izan dezake, baina espermatozoideak
akastunak izan daitezke -bi isats,
bi buru, gutxi mugitzea-; beste batzutan,
hainbat arrazoi direla eta, gaixotasun infekziosoengatik,
adibidez (gonorrea), gizonak ez
du espermatozoiderik izaten. Azkenik, eiakulatzerakoan
isuritako hazi kopurua txikiegia
izaten da batzutan.Infekzio batzuek antzutasuna sortzen
dute emakumearengan, hodietan orbainak
sortu, hodi horiek trabatu eta ez baitiete
obuluei umetokirantz jaisten uzten. Infekzioek (gonorrea) eragina izan dezakete obulutegietan,
eta antzeko ondorioa eragin.
Gerta daiteke obulutegiak ez izatea berez
oozitoak askatzeko gauza, hormonen kitzikadura
ez delako behar adinakoa izan, edo
jaiotzez organoren bat gaizki eratuta izateagatik.
* Sexu harremanak izateko ezintasuna.
Gizon batzuk ez dira sexu harremana izateko
gauza, ezin dutelako erekziorik izan edo
erekzioari ezin eutsi diotelako. Ezintasun
horrek arrazoi organikoak edo psikikoak
izan ditzake.
Sexu harremanetan garrantzi handia du
osagai psikikoak, eta askotan hori izaten da
sexu harremanak izateko ezintasunaren arrazoi
nagusia bai gizonengan eta bai emakumeengan.
Behar bezala aritzeko gauza ez izateko
beldurragatik zakila baginan sartzeko
ezintasun aldi batekoa ez da bakan gertatzen
gizonengan. Orobat ez da batere bakana izaten
emakumeak beldurren eta ziurgabetasunaren
eraginez sexu harremana ezin gauzatzea.
* Organoak gaizki eratuta egotea. Kromosometako
akatsek -gaixotasun genetikoaketa
enbrioiaren garapenetik eratorritako arazoek
gaizki eratutako organoak sor ditzakete,
eta gaizki eratze horiek eragina izaten
dute gero gizabanakoaren sexu harremanetan,
antzutasuna sortzen baitute batzutan
edo sexu harremana gauzatzeko ezintasuna
eragiten bestetan.
-Kriptorkidia. Arraren enbrioia garatzen
ari den bitartean, barrabilak sabelaldeko
barrunbean eratzen dira, eta eskrotora
mugitzen dira gero. Gerta daiteke leku
aldatzerik ez izatea eta barrabil bat edo biak
pelbisean edo beste lekuren batean gelditzea.
Hori dela eta, ez da espermatozoide
heldurik sortzen, sabelaldearen barrunbeko
tenperatura handiagatik agian, eta orduan
gizona antzua izaten da.
- Umetokiko hodiaren bikoizketa eta atresia.
Umetokia Müller-en hodiek bat egiten
dutenean eratzen da enbrioiaren garatze
aldian; gerta daiteke hodi horiek bat ez egitea
edo aldez baizik ez egitea. Hori dela eta,
umetoki bikoitzak (didelfoak), umetoki
kakotuak eta umetoki adar bikoak sortzen
dira.
Atresiak edo hodi bat zulatu gabe egotea
ere gerta daiteke; badira atresia lepokoak edo
baginakoak, lepoa edo bagina itxita geratzen
dira orduan. Bagina bikoitzak ere izan daitezke.
-Hipospadiak. Zakilaren behe aldean,
glandetik hurbil, uretrak ohi ez bezalako irekiuneak
izan ditzake. Enbrioia garatzen arizenean uretrako ildoek behar bezala bat egin
ez zutelako gertatzen da hori.
-Sasihermafroditismoa. Kanpo aldeko sexu
alderdiak eta gonadak arrarenak eta emearenak
izango lituzkeen gizabanakoari hermafrodita
esango litzaioke, baina horrelakorik
ez da inoiz gertatu gizakiarengan. Nolanahi
ere, badira sasihermafroditismo egoerak,
non genetikaren aldetik zehazturiko sexuaren
kanpoaldeko itxurak (fenotipoa) beste
sexuari dagozkion ezaugarriak baititu; gizonezko
sasihermafrodita esaten zaio barrabilak
dituenari, eta emakumezko sasihermafrodita,
berriz, obulutegiak dituenari.
Emakumezko sasihermafroditetan giltzurrun
gaineko guruinek androgeno gehiegi
sortu izana da horren arrazoia, hala kanpo
aldeko sexu alderdiek gizonezkoen ezaugarriak
hartzen dituzte; klitorisa hipertrofiatu
egiten da, ezpain handiek bat egiten dute
eskroto baten modura, etab. Gizonezko
sasihermafroditetan androgeno gutxiegi
sortzen dira, edo ez dira behar den unean
sortzen.
-Gonaden disgenesia. Ernamuinerako
zelulak ez dira eratzen edo ez dira gonadetarantz
mugitzen; ez dago beraz ez obulutegirik
eta ez barrabilik.
-Obulutegien hipoplasia. Turner-en sindromea
duten gaixoek izaten dute gaizki
eratze mota hau. Emakume horiek 44 + XO
kromosoma izaten dituzte ohiko 46 kromosomak
izan ordez. Horren ondorioz, sexu
ezaugarriak ume bati dagokion egoeran gelditzen
dira, eta ez da ernamuinerako zelularik
izaten gonadetan.
- Emakumezkoek barrabilak izatearen sindromea.
Sindrome hau izaten dutenek 44 +
XY kromosoma dituzte (gizonari dagozkionak,
alegia), baina kanpoko itxura emakumearena
dute, eta kanpoaldeko sexu atalak
ere emakumezkoenak dituzte. Hala ere, ez
dute ez umetokirik ez hodirik, eta barrabilak
izaten dituzte, iztartean gehienetan.
* Sexu bidez kutsatutako gaixotasunak
edo gaixotasun benereoak. Sexu harremanetan
kutsatzen diren bakterioek eta birusek
sortzen dituzte gehienbat gaixotasun horiek.
HIES gaitz larria asko zabaldu izanak gaixotasun
mota horiei buruz jendeak kontzientzia
hartzea ekarri du, eragin handia baitute,
izan ere. Herpesak, adibidez, eragina du jaio
berriengan; hil egin ditzake edo akats neurologiko
larriak sortu bestela. Arestian ikusi
dugu, bestalde, gonorreak antzutasuna sor
diezaiokeela emakumeari.
-HIES. Lan honen beste atal batean
aztertzen da gaitz hau. Gorputzeko jariakinenbidez kutsatzen da: odola, hazia, gernua
edo baginako jariakinen bidez. Birusak gaixoa
infektatu ondoren ondoez kronikoak
sortzen dira.
-Gonorrea. Neisseria gonorrh?æ bakteriak
sorturiko gaixotasun hau maiz agertzen
da, eta sexu alderdietako traktuko epitelioko
zelulak, begiak eta eztarria
infektatzen ditu. Gizonetan aise antzematen
eta sendatzen da; emakumeetan, berriz,
ez da erraz sumatzen eta bakterioa hodietara
aise zabal daiteke eta, luzarora, antzutasuna
sortu.
-Sifilisa. Sexu harremanez bidez kutsatzen
den Treponema pallidum bakterioak sortua
da; gonorrea baino askoz larriagoa da. Azaleko
edozein zauritatik ehunetara sartu ondoren,
egun batean hedatzen da linfa eta zirkulazio
sisteman barrena, eta infekzioa gorputz
osoan zabaltzen da. Gaixotasun horrek bizpahiru
aldi ditu; lehenengo aldian ultzerazio
edo txankro bat agertzen da infekzioa izan
den lekuan, oro har, zakilan, aluan, baginan
edo lepoan.
Gaixotasun horri tratamendurik ematen
ez bazaio, ezkutatuta gera daiteke 20 urtetan
edo gehiagotan, aldi horretan organoak
hartzen dituelarik bere mendean, eta heriotza
ere eragin dezakeelarik, batez ere infekzioak
sistema kardiobaskularrari erasotzen
dionean.
- Sexu alderdietako Herpesa. Birus batek
sortzen du infekzio hori, eta lehenengo sintomak
kutsatu eta handik aste betera agertzen
dira: baba txiki oso mingarriak sexu
alderdietan, sukarra eta linfa guruinen hantura.
Sintoma horiek, oso larriak ez badira,
oharkabean gera daitezke. Pertsona batzuengan
gaixotasun hori desagertu egiten da,
baina beste batzuengan, behin eta berriz
agertzen da aldian aldiro. Ez du sendabiderik.
-Pelbisaren hanturaren gaixotasuna. Umetokiko,
hodietako eta obulutegietako gaixotasun
bat da. Bi eratako kausak ditu; batetik,
beste gaixotasun benereo batzuetatik erator
daiteke, baina kutsa daiteke baginako
mikrobio normalak pelbis aldera igotzen
direnean ere, edo antisorgailu jakin batzuk
erabili izanaren ondorioz bestela. Antzutasuna
sor dezake.-Trikomoniasia. Trichomonas vaginalis
protozoo flagelodunak sortutako infekzioa
da; sexu harreman zuzenen bidez kutsa daiteke,
edo komunetan, edo eskuoihalen
bidez, etab. Azkura sortzen du, eta jariakinak
jariatzen ditu baginan.