Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Ugalketa asexuala
LABURPENA: Ugalketa asexuala oso zabalduta dago izadian, bai izaki zelulabakarretan bai zelulanitzetan. Ugalketa asexualak ez du bi sexuetako izakiek parte hartzea eskatzen, eta izaki baten ondorengo guztiak haren berdin-berdinak dira genetikari dagokionez.
Sarrera
Ugalketa asexualak ez du bi sexuetako izakien parte hartzea eskatzen, sexu bidezko ugalketan ez bezala, eta ez da gametorik behar; meiosirik ez da gertatzen, mitosia soilik. Ugalketa mota honen abantaila nagusia da banako bakar batek sor ditzakeela ondorengoak, bikotea osatu gabe; ondorengoek, hala ere, aitzindariaren informazio genetiko berdina dute, hau da aitzindariaren zelula edo zati batetik sorturiko klonak dira.
Gertaera hori mesedegarria izango da baldin eta izaki ugaltzailea ingurunera ongi egokiturik badago eta ingurune horretako baldintzak aldatzen ez badira. Ingurune egonkorretan biologikoki oso baliagarria da ugalketa asexuala, mekanismo bizkorra eta eraginkorra denez eta denbora epe laburrean ondorengoak sortzeko aukera ematen duenez; horri esker berehala ugaltzen da izaki kopurua. Baina ugalketa asexuala duen izakiarentzat eta haren ondorengo guztientzat oso kaltegarriak dira ingurunearen gorabeherak; izan ere, mitosirik gabeko ugalketa denez, aitzindariaren berdinak dira ondorengo guztiak, eta ez dago aldakortasun genetikorik.Sexu gabe ugaltzeko ahalmena izaki batzuek
bakarrik dute. Animalietan, ornogabe
sinpleetan da ugarien, baina beste erreinu
batzuetako izakiek ere egiten dute; hala ere,
organismo gehienak ingurune aldakor eta
gorabehera handikoetan bizi direnez, sexu
bidez ugaltzera behartuta daude motaren
iraupena ziurtatzeko.
Ez da nahastu behar ugalketa asexuala birsorkuntzarekin
edo izaki bizi batek bere
organismoaren parte bat eraberritzeko duenahalmenarekin; ahalmen hori duten animalietan
aipagarria da, besteak beste, sugandila,
bere isatsa parte bat birsortzeko ahalmena
baitu, baina ezin du izaki berri osorik sortu.
Beste animalia batzuek, aldiz, badute ahalmen hori, adibidez itsas izarrak edo zenbait
har motek.
Ugalketa asexuala organismo zelulabakarretan
Hiru eratakoa izan daiteke: Erdibitzea, fisioa edo zatiketa bitarra (2A
irudia). Mota hau da zabalduena; zelula ama
izeneko banako bat bi zati berdin edo zelula
umetan zatitzen da mitosiaren ondoren.
Ugalketa mota bereziki zabaldua da protozoo
eta bakterioetan.
Gemazioa (2B irudia): zelula amari irtenune
edo ernamuin bat ateratzen zaio, mitosiaren
ondoren zelula horretatik bereizten
dena, amaren material genetikoa jasota. Bi
zelula umeak neurri desberdinekoak dira,
bata bestea baino askoz ere handiagoa. Legamiek
egiten dute batez ere, baina animalia
zelulanitz sinpleetan ere gertatzen da, besteak
beste belakietan (poriferoen phyluma)
eta knidarioetan (knidarioen phyluma).Zatiketa anizkoitza, esporulazioa edo eskizogonia
(2C irudia): kasu honetan zelula
amak behin eta berriz zatitzen du bere
nukleoa, prozesu horretan zitoplasma zatitu
gabe; zitoplasmaren zatiketa nukleoarenzatiketa amaitu ondoren gertatzen da. Zitoplasma
zatitu aurretik, nukleo bakoitza
inguratzen dute zitoplasmak eta mintzak,
eta horrela zelula amaren baitan zelula asko
gelditzen dira elkarren alboan baina aldi
berean indibidualizaturik. Ondoren, zelula
ama hautsi egiten da eta zelula umeak aske
gelditzen dira; mota batzuetan, zelula umeei
espora esaten zaie, eta flagelodunak izan daitezke.
Metodo hau erabiltzen dute, batez
ere, protista autotrofo eta esporozooek (Apicomplexa
phyluma).
Ez da nahastu behar esporen eraketa, hau
da ugalketa asexual mota bat, bakterioen
esporekin; izan ere, bakterioek kontrako
baldintzetan eratzen dituzte esporak, erresistentzia
mekanismo gisa, baina ez dute mota
bateko izaki kopurua handitzeko ahalmenik.Sarrera
Ugalketa asexuala organismo zelulanitzetan
Landareetan gertatzen da batez ere –gutxiago
animalietan–, eta hauen artean eboluzio
eskalaren maila apalenekoek erabiltzen
dute, adibidez, belakiek, knidarioek edo har
zapalek (platelmintoen phyluma). Ugalketa
asexualaren barnean mota hauek bereizten
dira:
Gemazioa: izaki zelulabakarretan gertatzen
zen bezala, belaki edo knidarioei irtenune
edo ernamuin batzuk ateratzen zaizkie,
gero ernamuinak hazi egiten dira eta
aitzindariaren antzeko egiturak eratzen
dituztenean bereizi egiten dira. Ernamuinak
gehiago hazi eta izaki heldu bihurtzen dira
gero; belakien kasuan mota bat baino gehiagoko
izaki helduak bereizten dira, pedunkuludunak
batzuk. Animalia horietan, gainera,
ernamuina barnekoa izan daiteke, gemula
–ur gezatako motetan–, eta zelulei ateratzen
zaizkien eranskin esfera itxurakoak dira.
Kontrako baldintzei aurre egiteko ahalmena
ematen dieten erresistentzia mekanismoak
dira; neguaren hasieran ateratzen dira, eta
tenperatura apalak oso jasan ditzakete, eta
are lehorteak ere (3B irudia).
Knidarioetan, eta orobat briozooetan
(Ectoproctos phyluma), gerta daiteke gemazioz
sorturiko izakiak ez askatzea eta aitzindariari
itsatsita gelditzea betiko, kolonia
eratzen dutela (3D irudia). Kolonia hauen
kanpoaldeko itxura landareen oso antzekoa
da, eta hori dela eta zoofito eta animalia-landare
deitu izan zaie.
Azkenik, onddoetan ere gertatzen da
gemazioa (Fungi erreinua).
Zatiketa: antzina, ostra hazleak kezkaturik
zeuden beren haztegietan bizi ziren itsas izarrak
zirela eta, ostrak jaten baitzizkieten. Izarrek
beren ostrak jan ez zitzaten erditik ebakitzen
eta berriro uretara botatzen zituzten;baina konturatu ziren gero eta itsas izar
gehiago zegoela. Izan ere, itsas izarrak gai
dira izaki berri bat sortzeko organismo helduaren
zati batetik, zatiketa izeneko prozesuaren
bidez. Ugalketa asexual mota bat da;
izaki heldu bat bi zatitan edo gehiagotan
zatitzen da eta zati horietako bakoitzak du
izaki berri oso bat sortzeko ahalmena. Zatiketa
luzetarakoa izan daiteke, baldin eta zatiketa
planoa animaliaren ardatz nagusiaren
paraleloa bada, ala zeharretarakoa, ardatz
horri buruz elkarzuta bada. Luzetarako zatiketak
dira, esaterako, bakarrik bizi diren
koralenak (alegia, koloniarik eratzen ez
dutenena) edo itsasoko anemonenak.
Zeharretarako zatiketei dagokienez, aipagarria
da estrobilazioa, marmuka askok egiten
dutena (knidarioen phyluma). Estrobilazioa
egiten duten izakiek beren bizitza
zikloaren parte bat itsas hondoan finkatuta
igarotzen dute, zeharretarako zatiketak eginez
eta zati txikiak edo efirak sortuz, gero
izaki heldu bihur daitezen (3F irudia).
Polienbrionia deiturikoa oso ugalketa
mota berezia da, ornodunetan aztertua jadanik.
Umekia beste umeki batzuetan zatitzen
da ondoz ondoko estrangulazioz. Horrela
ugalzen da, besteak beste, Hego Ameriketakoarmadiloa; sexu bidez umeki bat sortu eta
gero lau edo zortzi umekitan zatitzen da, eta
informazio genetiko bereko umeak sortzen
dira. Gizakiaren kasuan, biki monobitelinoak
zigoto bakarretik sortzen dira, zigotoaren
zatiketaren bidez.
Landare batzuek errizomak edo lurpean
etzanetara hazten diren zurtoinak eratzen
dituzte (4B irudia), muturretatik hazi eta
landare berriak sor ditzaketenak. Horrela
ugaltzen dira, besteak beste, lirioak eta lilipak.
Marrubien estoloiak (4A irudia), tipulen
erraboilak (4D irudia) edo pataten
tuberkuluak (4C irudia) dira beste errizoma
mota aipagarri batzuk. Estoloiak lur azalean
hazten dira; ernamuinak ateratzen zaizkie
muturretan, gero ernamuinek erroak egiten
dituzte eta landare berria sortzen da. Lotura
estoloiak hil egiten dira eta landareak erroturik
eta bakarturik gelditzen dira. Erraboilak,
aldiz, lurpeko ernamuinak dira, hostoak
dituzte eta erreserba gaiez beterik daude; era
honetakoak dira tipula edo baratxuria.
Tuberkuluak ehun masak dira, erreserba
gaiez beterik daude eta ernamuinak dituzte
(patataren begiak); landare berria sortzeko
gaitasuna dute.
Landareek izaki berria sortzeko duten
ahalmen hori erabili izan du gizakiak lorazaintzan, nekazaritzan eta basogintzan; izan
ere, landare baten zati batetik izaki berri bat
sortzeko aukera ematen du ahalmen horrek.
Gizakiak kontrolaturiko ugalketa asexual
mota bat litzateke hori, aldaska, txerto edo
ukondo edo bidez egiten dena (4E-G irudia).
Propaguluak: oso zabalduta dago landareen
erreinuan. Landare ama baten gainean
landare ume asko sortzea du ezaugarri nagusia.
Era honetara sorturiko landaren umeek
sustraiak dituzte, eta horrela, umea amagandik
askatu eta lurrera erortzean gai da bere
kasa hazteko eta landare heldua sortzeko.
Goroldioak ugaltzen dira horrela, besteak
beste (Briofitoak).Esporulazioa: animaliek ez dute ugalketa
modu hau erabiltzen, organismo zelulabakarrek
eta onddoek, algek, goroldioek eta iratzeek
baizik. Espora batzuk sexu bidez sortzen
dira, espora sexualak, baina badaude
beste batzuk sexu gabeko mitosiz sortuak,
espora agamikoak edo mikrosporak. Espora
egitura txiki arina da; nukleoa du, eta zitoplasma
zati txiki bat, babes pareta sendo
batek inguratua. Ontzi itxurako organo itxietan
–esporangioak– era daitezke, ala kanpoaldean,
zelula baten gemazioz –exosporak–.