Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Gizakiaren sistema
endokrinoa.
Disfuntzio nagusiak
LABURPENA: gorputzeko gune batzuetan hormona balioa duten gaiak pilatzen dira. Hauek
dira gune horiek: epifisia, hipotalamoa, hipofisia, tiroidesa, paratiroidesa, pankreasa, giltzurrin
gaineko guruinak, sexu organoak, eta urdail eta duodenoko epitelioko zelula batzuk. Hipofisiak
erregulatzen du gizakiaren hormona jarioaren parterik handiena, hark kontrolatzen baitu beste
guruinen hormona produkzioa; bestalde, hipotalamoko gaiek kontrolatzen dute hipofisia bera.
Hormonen ekoizpenaren aldaketak eritasun asko dakartza, sarritan sindrome gisa ezagutzen
direnak.Gizakiak era askotako zelulak dauzka, eta
horietako askok –zelula barreiatuek eta
guruinek–, hormonak sortzeko helburua
dute. Horiek guztiak biltzen dituen multzoari
sistema endokrino esaten zaio. Animalia
ornodun garenez gero, gure sistema endokrinoak
liburu honen beste ataletan azaldu
diren ezaugarri berak ditu.
Ondoren, guruinen eta hormonen ezaugarri
bereziak xehetasunez azalduko dira, eta
orobat giza sistema endokrinoaren disfuntzio
nagusiak, eta horietatik datozen eritasunak.
Giza sistema endokrinoa
Guztira hamar eremuz dago osatua
(guruin edo zelula sakabanatuz); eremu
horiek hormona balioa duten kimika mezulariak
isurtzen dituzte (1. irudia).Guruin pineala edo epifisia
Entzefaloan dago, zerebreko hirugarren
bentrikuluaren goialdean, eta neurona
jariatzaileez dago osatua. Helduek bainohandiagoa izaten dute haur jaio berriek eta
gazteek. Neurohormona bat jariatzen du,
melatonina. Gizakiengan hormona horrek
oxidazioaren kontrako eragina duela uste
da, eta, era horretan, ehunak hondatzea eragozten
duela; horrez gainera, sistema inmunologikoa
ere estimulatzen du (eta, hortaz,
zenbait tumor mota agertzea eragozten).
Beste ugaztunetan bezala, bioerritmoak
kontrolatzen ditu, eta, hori dela-eta, jokabidearen
alderdi batzuk ere erregulatzen ditu.
Guruin hau antzina-antzinatik ezagutzen
da; bertan ipintzen zuen Galenok adimena
(eta baita Descartesek ere), beste ornodunetan
ez baitzuen halakorik aurkitzen.
- Hipotalamoa
Hipofisiaren gain-gainean dagoen entzefaloaren
partean dago (2. irudia), “sella turcica”
deitzen zaion esfenoide hezurrarenSindrome adrenogenitala.
Guruin pineala edo epifisia
Entzefaloan dago, zerebreko hirugarren bentrikuluaren goialdean, eta neurona jariatzaileez dago osatua. Helduek bainohandiagoa izaten dute haur jaio berriek eta
gazteek. Neurohormona bat jariatzen du,
melatonina. Gizakiengan hormona horrek
oxidazioaren kontrako eragina duela uste
da, eta, era horretan, ehunak hondatzea eragozten
duela; horrez gainera, sistema inmunologikoa
ere estimulatzen du (eta, hortaz,
zenbait tumor mota agertzea eragozten).
Beste ugaztunetan bezala, bioerritmoak
kontrolatzen ditu, eta, hori dela-eta, jokabidearen
alderdi batzuk ere erregulatzen ditu.
Guruin hau antzina-antzinatik ezagutzen
da; bertan ipintzen zuen Galenok adimena
(eta baita Descartesek ere), beste ornodunetan
ez baitzuen halakorik aurkitzen.
- Hipotalamoa
Hipofisiaren gain-gainean dagoen entzefaloaren
partean dago (2. irudia), “sella turcica”
deitzen zaion esfenoide hezurraren
- Hipotalamoa
Hipofisiaren gain-gainean dagoen entzefaloaren partean dago (2. irudia), “sella turcica” deitzen zaion esfenoide hezurrarensakonunearen gainean. Bi eratara lotzen zaio
hipofisiari: neurohipofisiaz, nerbio zuntzen
bitartez (hipotalamo-hipofisi traktu deritzanaz),
eta adenohipofisiaz, odol hodien
bidez (hipotalamo-hipofisi sistemaz). Zortzi
neurohormona isurtzen ditu guztira; horietatik
sei, hipofisiko erdiko irtenunean (plexu
primarioan) dauden kapilareen kizkurretatik
gertu dauden neuronek ekoizten dituzte.
Denak dira jario eragileak: tirotropina, kortikotropina,
somatotropina, folikuluaren
eta hormona luteinizatzailearen hormona
estimulatzailea; denek dute zeinek bere hormonaren
jarioa aktibatzeko tasuna. Seigarren
faktoreak, prolaktinak, hormona
horren isuria inhibitzen du.
Hipotalamo-hipofisi traktua osatzen
duten neuronek ekoizten dituzte beste bi
faktoreak.
Guruin pituitarioa edo hipofisia
Guruin txiki bat da, hipotalamotik “zintzilik” dagoena, eta, “hipofisi enbor” deritzanaren bidez, harekin lotua; enbor horretatik igarotzen dira hipotalamo-hipofisi traktuko axoiak. Hiru parte ditu:
Pars nervosa edo neurohipofisia
Hipofisiaren lobulua edo atzeko partea da. Bertan amaitzen dira traktuko hipotalamo neuronak, eta hantxe deskargatzen dituzte bere hormonak, oxitozina eta basopresina, peptidoen sailekoak biak.
Hortaz, oxitozina eta basopresina neurohipofisian askatzen diren arren, ekoiztu, zelula gorputza hipotalamoan duten neuronek ekoizten dute.
Oxitozinak umetokiaren giharrak uzkurrarazten ditu, eta, erditzean, umekiaren kanporatzea errazten du; horrez gainera, bular guruinetako esne jarioa ere aktibatzen du erditu ondoren. Hormona horren kontzentrazioak izaten dituzte erditzea bizkortzeko ematen diren tantak.
Basopresinari hormona antidiuretiko (ADH) ere esaten zaio; urari eusten laguntzen die giltzurrinei, eta, kopuru handietan, odol presioa gehitzen du.
Pars distalis edo adenohipofisia
Hipofisiaren aurreko lobulua da. Bertan isurtzen dira hipotalamoko jario eragileek bideratutako hormona guztiak: tiroidesaren hormona estimulatzailea edo tirotropina (TSH), folikuluaren hormona estimulatzailea (FSH), hormona luteinizatzailea (LH), hormona adrenokortikotropikoa (ACTH), hazkundearen hormona edo somatotropina (GH edo STH), eta prolaktina edo luteotropina (LTH). Hormona horien eginkizuna beste guruinei eragitea da, eta haien jarioa areagotu edo geldiaraztea. Xehetasunak I. taulan ageri dira.
Pars intermedia
Aurreko bi lobuluen artean dago, eta adenohipofisiaren partetzat hartzen da zenbaitetan.
Hormona melanozito-estimulatzailea isurtzen du (MSH), larruazalaren pigmentazioari eragiten diona.
Esan daiteke hipofisia dela giza sistema endokrino osoko mekanismo kontrolatzaile nagusia, zeren han sortzen diren hormonek gizakiaren guruin endokrino gehienei eragiten baitiete (3. irud.).
Tiroidesa
Bi lobuluk osatzen dute, ehun zerrenda batez (istmoaz) loturik; laringearen gainean dago, irtenune moduko bat egiten duela (4.. rud.).
Tiroidesaren folikulu zelulek bi hormona ekoizten dituzte, tiroxina (T ) eta triiodo- 4 trionina (T ); iodoa dute biek, eta tirosina 3 aminoazidoaren eratorriak dira. Bi hormona horiek erregulatzen dute metabolismoa (I. Taula).Tiroidesak hotz handiko egoeretan erreakzionatzen du, metabolismoa aktibatu eta gorputza berotzeko, energia gehiago lortzeko premia dagoenean. Oso hotz handia denean, hipotalamoak faktore erregulatzaile gehiago isurtzen ditu, eta, hurrengo hiru edo lau asteetan, pixkana-pixkana handitu egiten da tiroidesa. Aldi berean, metabolismo basala areagotzen da, eta % 20-30eraino indartzen.
C zelula edo zelula parafolikularrek kaltzitonina ekoizten dute, hezur eta giltzurrinetako kaltzioaren metabolismoaren gainean jarduten duen gaia, eta elementu horren kanporatzea eragiten duena.
Paratiroidesa
Lau guruin dira, tiroidesaren ertzetan daudenak (4. irud.).
Parathormona ekoizten du (I. taula), kaltzioaren metabolismoan parte hartzen duena, kaltzitonina (5. irudia) eta fosoforoarekin batera.
Timoa
Bularrezurraren atzean dago, toraxaren barruan. Haurtzaroan asko hazten da, baina endurtu egiten da pubertarotik aurrera.
Inmunologia gertaeretan parte hartzen du, bereziki transplanteen arbuioarekin zerikusi dutenetan. Timosina izeneko hormona ekoizten du, baina oraindik ez da ezagutzen hormona horrek zein mekanismoz jarduten duen.
Pankreasa
Sabelaldearen ezkerretara dago guruin hau, urdailaren azpian. Guruin mistoa da, hormonez gainera, pankresas urina isurtzen duena (kasu honetan, txegoste hodira) (6.. rud.).
Langerhansen guneek bi eratako hormonak isurtzen dituzte: intsulina (ß zelulek jariatzen dutena) eta glukagoia (a zelulek jariatzen dutena), glukosaren metabolismoarekin zerikusia dutenak (6. irudia, I. taula). Bada hirugarren mota bat ere, zelulak, baina ez da oraindik aurkitu zein eginkizun duten.
Giltzurrin gaineko guruinak
Giltzurrin bakoitzaren goiko aldean daude. Ilargi erdi baten forma dute, eta bi atalez daude osatuak (7. irud.): kortexa eta muina, bakoitzak bere jariakinak dituela.
-Giltzurrin gaineko kortexa
Guruinaren parte azalekoena da, eta ACTH-ak menderatzen du bere jarioa. Hiru hormona familia ekoizten ditu, kolesteroletik eratorriak hirurak (8. irud.):* Mineralokortikoidesa. Hauen artean
aldosterona, kortikosterona eta dexosikortikosterona
aipa daitezke. Gluzidoen metabolismoa
erregulatzen dute, baina baita ere, partez,
lipido eta proteinena ere.* Androgenoak eta estrogenoak. Gizonezkoen
sexu hormonak dira aurrenekoak, eta
emakumezkoen sexu hormonak bigarrenak
(9. irudia). Sexu ezaugarri sekundarioak
erregulatzen dituzte, eta odolean dabiltzan
hormona esteroideen gainean jarduten dute.
Hormona hauek, androgenoek hain
zuzen ere, metabolismoa indartzen eta gihar
masa gehitzen dute, eta, hortaz, eliteko kirolariak
prestatzeko erabili izan dira. Estrogenoek
larruazal azpiko gantza pilaketa areagotzen dute, eta erresistentzia handiagoa ematen diote organismoari eginahal luzeko egoeretan.
- Giltzurrin gaineko muina
Guruinen barneko partean dago, eta nerbio sistema autonomoak erregulatzen du.
Bi hormona ekoizten ditu, katekolamina esaten zaiena: adrenalina, jarioaren %80, eta noradrenalina, %20. Estres egoeretarako prestaten dute organismoa (II. taula).
Sexu guruinak
Gonadetan sortzen dira, eta sexu organoen desberdintzeaz, garatzeaz eta jardunaz arduratzen dira (9. irud.). Horrez gainera, badute eraginik sexu ezaugarri primarioen eta sekundarioen mantentzean ere.- Androgenoak. Hauek ere giltzurrin gaineko kortexak isurtzen dituen arren, barrabiletan sortzen da gehiena. Zehatzago, betegarrizko zelulek edo Leydingen zelulek isurtzen dituzte. Ekoizten diren hormonak testosterona, androsterona eta epiandrosterona dira (III. taula).
- Estrogenoak. Aurrekoak bezalaxe, giltzurrin gaineko kortexean sortzen dira hauek ere. Obulutegiko folikulu helduen umetoki tekan ekoizten dira, karenean eta gorputz luteoan. Estradiola eta estrona dira garrantzitsuenak.
- Progesterona. Gorputz luteoak ekoizten du, eta enbrioia hartzeko prestatzean umetokian gertatzen diren aldaketen eragile da.
- Relaxina. Gorputz luteoaren zelulek ekoizten dute, eta “pubis sinfisia” lasaitzen du (pubisaren bi adarrak aurretik lotzen dituen lotura zaina), erditzerakoan umekia errazago irten dadin.
- Korion gonadotropina (HCG). Korionak, hau da, enbrioiaren bildukinetako batek, isurtzen du. Haurdunaldian zehar, gorputz luteoari eustea (progesteronari) eta estrogenoak ekoiztea du helburua.
Urdail-hesteetako hormonak
Urdailaren muki mintzaren eta duodenoko muki mintzaren zelula bakanek isurtzen dute (10. irud.). Hauek dira garrantzitsuenak: - Gastrina. Urdaileko pareteko zelulek isurtzen dute, eta HCl-aren eta pepsinaren ekoizpena gehitzen dute.
- Gastrona. Duodenoan ekoizten da, eta gastrinaren kontrako eragina du.
- Pankreomizina. Hau ere duodenoak ekoizten du, eta entzimetan aberatsa den pankreas urinaren ekoizpena estimulatzen du.
- Sekretina. Hauxe da aurkitu zen lehen hormona. Dudoenoak isurtzen du, eta bikarbonatoan aberats eta entzimetan pobre den pankreas urinaren ekoizpena estimulatzen du.
- Kolezistokinina. Duodenoko muki mintzak ekoitzen du, eta behazunaren uzkurtzea eta behazunaren jariatzea eragiten du.
- Enterokrinina. Heste urinaren isuria estimulatzen du.
Disfuntzio nagusiak
Giza sistema endokrinoaren disfuntzioek
eritasunak ekartzen dituzte, zenbaitetan sindrome
izenaz ezagutzen direnak. Gertatzen
diren guruin motaren araberakoak izaten
dira.
Ez da antzeman hipotalamoari eragiten
dion disfuntzio argirik.Badira epifisiaren disfuntzioak sortutako
biorritmo aldaketei buruzko lanak, baina,
egin berriak izanik, ikertzen ari dira oraindik
ere.
Hipofisia
Eritasun bat baino gehiago dago hipofisiaren disfuntzioek eragina, eta denek dute zerikusia adenohipofisiak isurtzen dituen jario eragileekin:
Hazkundearen hormonaren isurian gertatzen diren irregulartasunak :
Hormona gehiegi edo gutxiegi jariatzen den, bi sindrome mota dira: - Enanismoa.
Adenohipofisiak STH aski jariatzen ez dien pertsonei gertatzen zaie; ez dira gehiago hazten, eta “enano hipofisiario” deitzen direnak bihurtzen dira. Itxuraz haurren ezaugarriak dituzten pertsonak dira; hau da, ez zaizkie hazten ez hezurrak ez organoak, eta sexu garapena haur batena dute, nahiz eta helduak izan. Kasurik gehienetan, ez dira iristen haur jaio berri baten tamainaren halako bi izatera. Enano gehienak ordea ez dira mota honetakoak, heredentziazkoak baizik; horren froga da itxura aldatu egiten zaiela adinarekin, eta sexu heldutasuna ere iristen dutela.
Gaur egun sindrome hau trata daiteke, ingenieria genetikoaren bidez lorturiko STHa emanez.
- STH gehiegi isurtzea.
Disfuntzioa gertatzen den garaiaren araberakoa da (pubertaroaren aurretik ala ondoren) hormona gehiegi isurtzetik datorren sindromea. Alegia, pertsonaren ohiko garapena bukatu baino lehen ala geroago, une horretan hezurrak erabat hezurtu baitira, eta guztiz galtzen baitira hezurren hazkundea ahalbideratzen duten kartilago diskoak.
Gigantismoa. Nerabearoaren aurretik hazkundearen hormonaren jarioan izandako disfuntzioren batek sortzen ditu erraldoien ezaugarriak. Proportzioz egokiak izaten dira, baina neurriak ohiz kanpokoak izaten dituzte.
Sindrome hau dute saskibaloiko jokalari garaienetako batzuek; halako masa handia dute, non mugimendu aski motelak egiten baitituzte, pertsona garai “normalen” aldean.
Akromegalia. STH-aren jario gehiegizkoa nerabearoaren ondoren gertatzen denean sortzen da. Organismoko parte batzuk, irtenenak, gehiegi hazten zaizkie pertsona hauei: kokotsa (2 cm baino gehiago ere irten daiteke aurpegitik), sudurra, eskuak eta oinak. Ehun bigunak ere bolumenez handitzen dira, eta, hortaz, organo batzuen tamaina ere hazten da: ezpainak, mingaina, gibela eta beste guruin batzuk (1. argazkia).Gainerako jario eragileen disfuntzioa nahastu egiten da faktore horiek eragiten dieten guruinen beren disfuntzioekin, eta, era horretan, bi sorburu izan ditzakete deskribatzen diren sindromeek: hormona sortzen duen guruinaren disfuntzioa, edo hormona horiei dagozkien hipofisiko jario eragileen jarioaren eraldaketa.
Basopresinaren jarioaren irregulartasunak.
Hipotalamoko edo hipofisiko kalteren batek eragiten du (lotuak daude biak neurohormona ekoizteko). Horren ondorio dira gernu isuri gehiegizkoa (baita 30 eta 40 litro ere), eta egarri handia izatea, galdutako isurkaria berreskuratzeko. Sindrome honi diabete gozoa esaten zaio, eta basopresinako injekzioak ipiniz apaltzen da, baina ez da erabat sendatzen.
Tiroidesa
Kasu honetan ere, sindromeak desberdinak dira, hormonaren gehiegizko jarioa den (hipertiroidismoa) edo gutxiegizko jarioa (hipotiroidismoa).
Hipertiroidismoa.
TSHa hormonaren erregulazio faltaren ondorio izan daiteke, baina, normalean, eragin luzeko tiroides estimulatzaile izeneko gai batean izaten du sorburua; dirudienez, antigorputz bat da, tiroides zelulek estimulatzen duten inmunitate sistemak sintetizatua.
Tiroxina gehiegi ekoizten delarik, hormona mailak adenohipofisiko TSHaren eta horri dagokion hipotalamoko jario eragilearenekoizpena inhibitzen du. Besteetan, guruinean bertan dagoen tumor batek (tiroides adenomak) sorrarazten du ekoizpen gehiegia.
Hipertiroidismoan areagotu egiten da metabolismo basala, eta metabolismo normalaren halako bi izatera ere irits daiteke.
Eria argaldu egiten da (bere erreserbak kontsumitzen baititu), beherakoa izaten du, jokamoldea aldatzen zaio (larritasuna, dardarak), bihotz erritmoa eta taupadaren intentsitatea gehitzen (bihotza bularrean taupadaka entzuten da sarritan). Horren guztiaren ondorioz, metabolismo aktibo horri eusteko, ehunak kontsumitu egiten dira pixkana, eta endekatze prozesuak gertatzen dira; horiek, batez ere, ehun aktiboenei eragiten diete, miokardioari eta nerbio ehunari.
Hipertiroidismoaren sindrome nabarmenena exoftalmia izaten da, hau da, begi irten-irtenak izatea. Hori, alde batetik, begi zuloetan ehun masak sortzen direlako gertatzen da; horrez gainera, hiperjarioak eragiten duen inmunitate errakzioak ere begi zuloen inguruaren handitzea ere ekartzen du.
Hipertiroidismoa kimika gaien bidez edo zirujiaz tratatzen da; bi kasuetan, tiroides guruinaren eginkizuna eragoztea da helburua.
Hipotiroidismoa.
Hipotiroidismoa.
Metabolismo basala apaldu egiten da, eta horrek letargia ekartzen du (indar falta); 12eta 15 ordu lo egitera irits daitezke gaixoak.
Asko gizentzen dira, gantz biltegiak gehitzen
baitira, eta baita zelulen artean muki-mintz
proteinak eta betegarrizko isurkaria pilatzen
direlako ere; sindrome horri mixidema
esaten zaio.
Bozioa tiroides guruinaren handitzeari
dago lotua, eta hipertiroidismoko kasuetan
nahiz hipotiroidismokoetan gertatzen da.
Larriagoa da hipojarioa, ezen kasu horretan
guruinak gai kopuru handia isurtzen baitu,
koloide izaerakoa, eta tiroxinarik gabea ia.
Bozio koloidea esaten zaio horri; guruina hamabost
bider ere haztea ekar dezake, eta 500
gramoko pisua izatera iritsi daiteke. Hipojarioa
tratatzeko, tiroxina ematen zaie gaixoei.
Beste bozio mota bat bozio endemikoa da,
mendialdean izaten dena, elikagaiek iodo
gutxi dutelako. Horren ondorioz, tiroidesaren
hormonak ez dira behar beste
sintetizatzen, eta, hortaz, TSHaren hiperjarioa
gertatzen da, tiroxina gehiago ekoizteko.
Horren ondorioz, guruina bera ere
zerbait hazten da. Tratatzeko, iodo kopuru
txikiak eransten zaizkio janarien gatzari.
Paratiroidesa
Parathormonaren isuri faltak tetania hipokaltzemikoa sorrarazten du epe laburrera (hiru egun gehienera), nerbio kitzikagarritasun gehigizkoa eta gihar espasmoak dakartzana.
Horren nerbio bulkada eta giharren uzkurtzea eragiteko behar den kaltzio faltan du jatorria.
Guruin paratiroideoaren heredentziazko hipojarioak, tetania eragiteko bezain maila apala iritsi gabe, hezurrak oso hauskorrak bihurtzen ditu. Gehiegizko mineralizazioak dakar, hezurra hondatzen denean ez baitio proteinari berritzen uzten (eta, horren ondorioz, elastikotasuna galtzen dute hezurrek).Hiperparatiroidismoak ere hezurrak
ahultzen ditu, kaltzioa galtzen delako kasu
honetan.
Pankreasa
Langerhanseko guneen ß zelulen okerreko jardunak dakar pankreasaren disfuntzioa, ez baitute intsulinarik ekoizten, edo ez aski.
Sintomak gernu kopuru gehiegiak, egarri eta gose handia izaten dira; horrez gainera, gora egiten dute odoleko glukosaren kopuruak, eta lipidoen eta proteinen katabolismoak (eta zetonuria dakar horrek, hatsak usain berezia hartzen duela), pisua galtzen da, eta odoleko pH-a jaitsi egiten da. Sintoma multzo horrek diabetes mellitus deritzan sindromea dakar, intsulina emanez kontrolatzen dena.
Horren kontrakoa hiperrinsulismoa da, diabetea dutenei, intsulina kopuru handiegiak hartzeagatik, sarri gertatzen zaiena, nahiz eta tumorren batek eragindako hiperfuntziogatik ere sor daitekeen. Asko jaisten da odoleko glukosa, eta garunaren hiperkitzikagarritasuna eta koma ere ekar ditzake.
Giltzurrin gaineko guruinak
Kasu honetan, guruinaren zein parte eraldatu den, eta zein hormonari eragiten dioten, desberdinak izaten dira disfuntzioak.
Connen sindromea.
Giltzurrin gaineko kortexean tumorrak direlako gertatzen da, eta, horren ondorioz, mineralokortikoide gehiegi isurtzen dute.
Odolaren alkalosia, hipertentsioa, genuaren bolumenaren gehitzea eta tetania (gihar zurruntasuna) dira sintomak. Ondorio horiek denak organismoaren barruko ioi desorekatik datoz.
Cushingen sindromea.
Glukokortikoidesaren gehiegizko jarioagatik gertatzen da. Proteinak eta gantzak beren pilaketa lekutik mugitzen dira, eta horrek giharren ahultzea dakar; zenbaitetan, ehun konjuntiboko proteinetan ere izaten du eraginik. Horren ondorioz larruazala bigundu egiten da, eta urratuak sortzen dira larruazal azpian, ildo gorrixkak sortzen dituztenak, ohikoak gaixootan. Glukogenesiak ere gora egiten du; horrek odoleko glukosa kopurua areagotu eta giltzurrin gaineko diabetea deritzana ekartzen du; gantza pilatzen da aurpegian eta bizkarrean, eta hipertentsioa eta hezur deskaltzifikazioa ere gertatzen dira.
Addisonen eritasuna.
Giltzurrin gaineko kortexaren hipofuntzioak dakar; hortaz, aurreko bien kontrakoa da. Larruazala gehiegi pigmentatzen da, hipotentsioa sortzen da eta giharrak ahuldu egiten dira.
Sindrome adrenogenitala.
Estrogeno gehiegi jariatzetik dator. Sexuaren arabera, desberdinak izaten dira ondorioak, eta bizitzako zein alditan gertatzen den, gehiago edo gutxiago igartzen da. Kontuan izan behar da sexuz helduak direnek kortexeko estrogenoekin harreman estua duten hormonak ekoizten dituztela.Haurrengan sasipubertaro bat eragiten
du: goizegi garatzen dira sexu ezaugarri
sekundarioak (ilea eta ahotsa loditzea).
Neska eta emakumeengan marigizontze
ondorioak dakartza (ahotsa, gorputzeko
gantzaren banaketa). Umeki eme batengan
haurdunaldiaren hamabigarren astea baino
lehen gertatzen baldin bada, pseudohermafroditismoa
eragiten du (sexu organoek,
emeak izan arren, arrak dirudite).