Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Bihotza. Bihotzaren funtzionamendua eta bihotzeko gaixotasunak
LABURPENA: Odola odol hodietara bultzatzea eta, odol zirkuitoetan barrena ibil dadin, presio egokia sortzea du bihotzak eginkizun nagusia. Bihotz giharra ponpa bat bezalakoa da; uzkurtu egiten da (sistolea) eta lasaitu (diastolea), bihotz taupada esaten zaion gertaera multzo baten bidez. Taupada oso batek 0,8 segundo irauten du batez beste, diastolea hasi eta sistolea bukatzen den arte. Odola noranzko berean dabil beti, zeren aurikulako eta bentrikuluko balbulek eta ilargierdi formakoek ez baitiote odolari atzera egiten uzten. Miokardioko ehun nodal espezializatuari esker aritzen da bihotza beregain erritmo jakin batean taupadaka. Nolanahi ere, era askotara erregula daiteke erritmo hori une bakoitzeko premietara egokitzeko.
Bihotz taupada
Bihotza ponpa bat da, eta hark sortzen ditu odolak hodietan barrena ibiltzeko behar dituen presio aldaketak. Bihotza uzkurtzen denean, haren bolumena txikitu egiten da eta presioak gora egiten du; odolak hodietan sartu eta hodietan barrena ibili behar izaten du beraz. Aise irudika daiteke nola lan egiten duen bihotzak, eguneroko bizitzan erabiltzen diren makina batzuen edozein zirkuitori erreparatuz gero: etxeko berogailu sistemari, auto bat hozteko sistemari, etab.Bihotza erritmo jakin batez uzkurtzen da,
70 bat aldiz minutuko batez beste. Bihotz
giharrak lan handia egiten du beraz pertsona
baten bizitza osoan. Eskerrak lan hori jarraitua
ez den, uzkurraldi bakoitzaren ondoren
atsedenaldi edo lasaialdi bat baitator. Bihotz
taupada esaten zaio bihotzaren uzkurralditik
(sistolea) lasaialdira (diastolea) bitarteko
denboran gertatzen den gertaera segida erregularrari.
Bihotz taupadak hiru aldi izaten ditu.
Lehenengo aldian, bi aurikulak batera
uzkurtzen dira (aurikula sistolea), eta, hala,
odola bentrikuluetan sartzen da aurikuluetako
eta bentrikuluetako balbulen bidez
(mitrala eta trikuspidea). Oso gutxi irauten
du (0,20 segundo), eta bentrikuluko diastolearen
bukaerarekin batera gertatzen da.
Aurreneko aldi hori bukatu eta berehala
hasten da bigarren aldia: bi bentrikuluak
uzkurtu egiten dira (bentrikulu sistolea).
Hori gertatzen denean, presio handia izaten
du odolak, eta bultzada batez aorta eta birikaarterietara joaten da, hodi horien sarbidea
eragozten duten ilargierdi formako balbulak
ireki ondoren. Odolak, bistan da,
atzera arterietara egiteko joera du, baina balbula
mitrala eta trikuspidea ixteak odolaren
atzera egite hori eragozten du. Itxiera hori
hori bat-batekoa izaten da, eta hots sor bat
eragiten du (bihotzaren lehen hotsa esaten
zaiona). Bigarren aldi honetan aurikulaklasaitzen hasiak dira (aurikula diastolea).
0,30 bat segundo irauten du bentrikulu sistoleak.
Azkeneko aldian aurikulak eta bentrikuluak
lasaitu egiten dira (aurikula eta bentrikulu
diastolea). Aurreko aldian aortara eta
biriketako arterietara sartua zen odolak bentrikuluetara
itzultzeko joera du, baina hodi
horietako ilargierdi balbulak itxi egiten dira,
eta atzera egiteko higidura hori eragozten
dute: higidura horrek bigarren bihotz hotsa
eragiten du. Bitartean, kaba zainetatik eta
biriketako zainetatik datorren odolaz betetzen
dira aurikulak. Hori dela eta, aurikuletako
odolaren presioa aurikuletako eta bentrikuluetako
balbulak irekitzeko lain igotzen
da, eta, beraz, odola bentrikuluetan sartzen
hasten da. Diastoleak 0,5 segundo irauten
du batez beste.
Bihotzaren odol emaria
Odol emaria esaten zaio bentrikulu batek minutu batean ateratzen duen odol kopuruari.
Egoera normalean, odol kopuru bera ateratzen dute bi bentrikuluek: 5 edo 6 litro minutuko, taudapa bakoitzean bolumena batez beste 80 ml-koa izaten da-eta. Kopuru horiek ikusirik, garbi dago bihotzak pertsona baten odol bolumen osoa ponpatzen duela minutuero.
Bihotzaren odol emariak gorabehera handiak izaten ditu maiz, arrazoi hauek direla-eta: diastoleak dirauen bitartean bentrikuluetara sartzen den odol kopuruagatik; uzkurdura bakoitzaren indarragatik; taupada bakoitzaren maiztasunagatik. Ahalegin handia egiten duten goi mailako kirolari
batzuek (Indurainek eta Olanok, adibidez),
35 l/minutukoa ere izan dezakete
odol emaria.
Bihotzaren automatismoa
Bihotza gorputzetik atera eta ingurune egoki batean bakartuta edukiz gero, erritmo jakin batean taupadaka jarraitzen du luzaroan.
Nerbio sistematik eta hormonen estimuluetatik bakartuta baldin badago, nola daki bihotzak aldian behin giharrak uzkurtu behar dituela? Erritmo jakin batean uzkurtzeko tasun hori berezkoa du bihotz giharrak, eta ez dago nerbioen edo hormonen estimuluen mende. Bihotz giharreko ehun berezi bati esker, anatomiari dagokion gaian aztertzen den ehun nodala izenekoari esker hain zuzen, du bihotzak autonomia hori. Nodo senoaurikularrak (S-A nodulua) eratzen du ehun hori, eta taupada hor sortzen denez, taupada-markatzaile ere esaten zaio. Organo bitxi horrek aldian behin beren burua kitzikatzeko gai diren zelula batzuk ditu. Taupada
hasi orduko, bultzada bi aurikuletan
zehar zabaltzen da uhin zentrokide gisa, eta
horrela sortzen da aurikula sistolea.
Aurikulak zeharkatu ondoren (0,1 segundo
behar du horretarako), bigarren nodulura
iristen da bultzada, nodulu aurikulobentrikularrera
(A-V nodulua) alegia. Organo
horrek zuntz multzo batean du jarraipena
(Hisen sorta); zuntz multzo horrek bentrikulu
arteko pareta zeharkatzen du, bentrikuluko
miokardio osoan zehar adarkatzen
da, eta Purkinjeren sistema eratzen du.
Aurikularen bulkadak abian jartzen du A-V
nodulua, berehala hedatzen da bentrikuluetan
barrena, eta bentrikulu sistolea sorrarazten
du.
Bihotz giharrak badu beste ezaugarri berezi
bat, orain gogoratu beharrekoa: zelulak ez
ditu bata bestearen ondoan jarrita gihar
ildokatuan bezala, aitzitik, elkarri lotuta
dauzka (anatomiari dagokion gaian aipatu
den bezala). Horren eraginez, ehun nodalaren
estimulua jaso ondoren, bihotz giharretako
zuntz guztiak (aurikuletakoak eta bentrikuluetakoak)
uzkurtzen dira, eta ez
bakarrik kitzikatuak izan direnak (dena ala
ezer ezeko legea).
Uzkurdura bakoitzaren ondoren bihotz
giharra uzkurtu ezinik geratzen da aldi luze
batez (0,3 bat segundo), eta aldi horrek
dirauen bitartean ezin du berriz uzkurtzen
hasi, kitzikatzen badute ere. Horri esker
miokardioak atsedena hartzen du, eta gihar
normalen ohiko nekea eta tetanizazio arriskua
(uzkurtze egoera iraunkorra) saihesten
ditu gainera, bestela ezingo bailuke odola
ponpatu.
Taupadaren erregulazioa
Taupada funtsean S-A noduluaren edo taupada markatzailearen mende badago ere, etengabe aldatzen dira gorputzaren odol premiak, eta, beraz, premia horretara egokitu behar izaten da taupaden maiztasuna.
Organismoak baditu kontrol sistema batzuk egokitze horiek egiteko: bihotza bera, nerbio sistema, eta nerbioetakoa ez dena.
Bihotzaren beraren kontrola
Miokardioa zenbateko indarrarekin uzkurtzen den , odol kopuru handiagoa edo txikiagoa aterako da bihotzetik bentrikulu sistoleak irauten duen bitartean. Zenbat eta luzeagoak izan giharreko zuntzak , hainbat eta indar gehiagorekin uzkurtuko da miokardioa ; zuntz horien luzera , bestalde , aurikuletatik bentrikuluetara sartzen den odol kopuruaren araberakoa da. Starlingen legea esaten zaio bihotz giharreko zuntzen luzeraren eta uzkurtze indarraren arteko harreman horri.
Nerbioen kontrola
Bihotzari nerbio sistema autonomoko zuntzak iristen zaizkio, bizkarrezurraren erraboilatik eta muinetik; zuntz horietako batzuk sistema parasinpatikokoak dira, eta taupadaren erritmoa moteltzen dute; gainerako zuntzak, berriz, sistema sinpatikokoak dira, eta taupadaren erritmoa bizkortzen dute. Bizkarrezurraren erraboilak badu bihotza moteltzeko gune bat, eta gune horretan sortzen dira bi nerbio bagoetatik bihotzera iristen diren zuntz parasinpatikoak.
Zuntz horiek ehun nodalaren atal guztietan dute eragina; erritmo geldiagoan uzkurtzera bultzatzen dute bihotza. Bihotza moteltzeko gune horrek karotida eta aorta barrunbeetan kokatuta dauden hartzaileetatik abiatzen diren zentzumen zuntzen bidez jasotzen du informazioa. Bi barrunbe horiek odol presioaren aldaketen hartzaileak dituzte, eta, beraz, arterien presioa igotzen bada, zentzumen zuntzek bulkadak bidaltzen dituzte bihotza moteltzeko gunera; taupada moteldu egiten da orduan, eta presioa jaitsi.
Hartzaile batzuek odoleko CO aldaketen 2 eragina izaten dute (kimiohartzaileek).
Bizkarrezurraren erraboilak badu orobat bihotza bizkortzeko gune bat. Handik nerbio zuntzak ateratzen dira muinerantz, eta zuntz horiek bihotzera iristen diren eta S-A eta A- V noduluak eta miokardioa inerbatzen dituzten zuntz sinpatiko bizkortzaileak kitzikatzen dituzte. Zuntz sinpatiko horiek kitzikatzeak taupada bizkorrarazten du.
Bihotza bizkortzeko gune horrek bizpahiru hartzailetatik datozen zentzumen zuntzak ere hartzen ditu.
Nerbioetakoa ez den kontrola
Estimulu jakin batzuek erantzun zuzenak eragiten dituzte miokardioan edo S-A noduluan.
Gorputzeko jarduera askok eragina izaten dute bihotzean. Estimulu bizkortzaileen artean pH gehitzea eta tenperatura igotzea dira aipagarrienak; eta moteltzaileen artean, berriz, pH-a gutxitzea eta tenperatura jaistea. Azkenik, badira bestelako estimuluak ere: ioi mineralak eta hormona batzuk (sexu hormonak, intsulina, adrenalina, etab.)
Bihotzeko eritasunak
Miokardioa
Arritmia. Miokardioaren uzkurdurak irregularrak eta desberdinak direnean gertatzen da. Sorburu asko izan ditzake: kanpoko eragileak (kafe gehiegi hartzea, adibidez), edo barne erregulazioan gorabeherak (ehun nodalean aldaketak izatea, etab.) Fibrilazioa. Neurriz gorako arritmia mota larri bat da. Bihotzak erritmorik gabe eta koordinaziorik gabe lan egiten du. Bentrikuluko eremu txiki batzuk bizkor eta erregulartasunik gabe aritzen dira taupadaka.
Beraz, bihotzak ez du odolik ponpatzen.Takikardia eta bradikardia. Takikardiaren
eraginez bihotza bizkorrago aritzen da taupadaka ; bradikardiaren eraginez , berriz ,
motelago. Askotan , bradikardia ez da arriskutsua izaten ; kirolari askok ( txirrindulariek
bereziki ) minutuko oso bihotz taupada kopuru txikia izaten du eguneroko bizitzan ,
eta horri esker ahalegin handiak egin ditzake lehiaketan..
Infartoa. Miokardioaren zati bat hil egiten da , zati horri dagokion arteria koronarioaren
akatsen baten eraginez , odola ez baita miokardiora iristen. Infartoak zati handi
batean baldin badu eragina , heriotza eragiten du. Gizarte garatuetan eritasun hau da
heriotzaren eragile nagusietako bat.
Balbulak
Estenosia. Balbulak gogortu egiten dira eta ez dira erabat irekitzen, eta, beraz, ohi baino estuagoak izaten dira aurikuletako, bentrikuluetako eta aortako zuloak. Auskultazioa egiterakoan sumatzen da gaitz hori, odolak zulo estu horretatik igarotzekoan ateratzen duen borbor hotsari esker.
Ezintasuna. Balbulak ez dira erabat ixten, eta bihotzetik kanpora ateratako odolaren zati batek ezin du, beraz, atzera egin. Bai estenosia, bai ezintasuna, bakterioek eragindako giltzaduretako erreumatismo larriaren ondorio izaten dira askotan.