Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Erreinu protistoa
LABURPENA: Erreinu protistoko izakiak organismo eukariotoak dira; animalia edo landare itxura izan dezakete, eta, antolamenduz, zelulabakarrak ala zelulanitzak izan daitezke. Ez dute ez zelula bereziturik ez ehunik. Erreinuaren mugak ez dira batere zehatzak, eta duela gutxi arte mota zelulabakarrek osatzen zuten, batzuek “animalia” eta beste batzuek “landare” antzekotasunak zituztela. Gaur egun ordea, protozooak, alga zelulabakarrak eta alga makrofitoak ere, usadioz landaretzat hartu izan direnak, erreinu honetan sartzen dira.
Sarrera
Erreinu honetan oso animalia desberdinak biltzen dira, animalia nahiz landare itxurakoak, zelulabakarrak eta zelulanitzak.
Ez zelula desberdindurik ez ehunik ez izateak elkartzen ditu, eta denak dira eukariotoak eta metabolismo aerobiokoak. Erreinu honen mugak ez dira batere argiak, eta duela gutxi arte erreinu honetan “animalia” tankerako mota zelulabakarrak –”animalia zelulagabe” zeritzatenak– eta “landare” tankerakoak besterik ez ziren sartzen. Baina gaur egun, alga makrofitoak protisto gisa sailkatzen dira –normalean landaretzat hartu izan direnak–; alga horietako batzuk, hala feofizeoak edo alga arreak, landareen antzekoak dira itxuraz, baina ez dute ez zurtoin, ez sustrai, ez hostorik.Protozooak
Algak
Sei phylum biltzen dira izen honen pean,
organismo zelulabakar mikroskopikoak eta
dozenaka metro luze izan daitezkeen organismo
zelulanitzak tartean direla; bai akuarioetako
ura uhertzen duten izaki ikusezinak,
bai itsasoak hondartzetara botatzen
dituen alga handiak, denak sartzen dira
talde berean. Azken horiek, itxuraz, badute
hosto, zurtoin eta sustrairik, baina faltsuak
dira, eta, hortaz, algak ezin dira inola ere,
barne antolamenduaren aldetik, landareekin
konparatu.
Algak dozena bat phylumetan sailkatzen
dira, barne egituraren arabera, zein pigmentu
fotosintetiko duten, zein erreserba gai,
edo bizitza zikloen arabera; bizitza zikloa
konplexutasun handikoa izaten da normalean
makrofitoetan, belaunaldiak, gehienetan
diploidea izaten den esporofito bat eta
haploidea izan ohi den gametofito bat txandakatzen
baitira. Ikusi da ugalketa sexu
bidezkoa dela lau phylumetan (krisofito, feofito,
errodofito eta klorofitoak); baina ugalketa
forma sexugabeak ere askotan ageri dira,
hala erdibitzea edo zatikatzea.
Itsasoan oso garrantzitsuak dira algak;
izan ere, mota zelulabakar ikusezinek eratzendute itsasoko elikadura katearen lehen
maila; lurreko landare guztiena baino handiagoa
da algen ekoizpen primarioa, eta
badirudi diatomeek eta dinoflagelodunek sintetizatzen
dutela munduan den materia
organiko guztiaren 3/4.Krisofitoen phyluma: normalean alga
mikroskopikoak izaten dira, oso ugariak ur
geza eta gazietan, lurralde epeletan batez ere.
Hiru talde bereiz daitezke: diatomeoak
(bazilariofizeoak, 1 AB irudia) –hauek dira
ugarienak, 500 mota baino gehiago–, alga
hori-berdaxkak (xantofizeoak) –450 mota–,
eta alga urre-koloreak (krisofizeoak) –500
mota, horietako asko flagelodunak–. Zelula
paretak silizea du itsatsia, zelulosaren ordez.
Diatomeoek bi kuskuko hezurdura dute,
zulo txiki-txikiez betea. Pigmentu fotosintetiko
gisa, klorofila a dute, ß-karotenoa,
dinoxantina edo fikoxantinaz gainera (xantofilak).
Diatomeoek leukosina (polisakarido
bat) moduan eta olio gisa pilatzen dute
elikagaia; zenbait ikerlariren ustez, diatomeoen
erreserba gai horien pilaketaz osatu zen
petrolioa, alga horien ugaritasuna aditzera
ematen duena. Ugaritasun hori eta silizezko
hezurdura osatzeko gaitasuna direla-eta,
gauza askotarako erabiltzen dira diatomeo
fosilak; hala, badira leku batzuetan ehundaka metro lodi diren diatomeoen hezurdura
biltegiak (diatomita edo diatomeo lurra).
Pirrofitoen phyluma: dinoflagelodun izena
eman ohi zaie (1C irudia); alga zelulabakarrak
dira; zelulosazko xaflez osaturiko kuskua
dute normalean, eta itsasoan bizi dira ia
beti. Mugikortasuna ematen dieten flageloak
dauzkate; horietako bat luzetarako ildo
batetik doa eta zeharkako ildo batetik bestea.
Hainbat pigmentu fotosintetiko dauzkate,
hala klorofila a eta ß karotenoa, edo
klorofila c eta dinoxantina, baina motaheterotrofoak ere badira. Erreserba gaia
almidoia izaten da, olioak ere izaten dituzten
arren. Mota asko lumineszenteak dira,
eta gauez ikusten den argia igortzen dute;
beste batzuk oso toxina aktiboak ekoizteko
gai dira, beste izaki askoren heriotza eragiten
dutenak. Alga hauen ugaritasunak marea
gorriak sortzen ditu, itsasoak, edo aintzira
batek, kolore hori hartzen baitu haien pigmentuen
ondorioz. Garrantzi handia dute
ozeanoetako materia organikoaren ekoizle
gisa.
Euglenofitoen phyluma: mota fotosintetiko
flagelodunak hartzen ditu bere baitan, egituraz
oso konplexuak direnak, eta zelula
partea argi antzematen ez zaiena (1 D irudia).
Animalien eta landareen ezaugarriak
dituzte. Hauek dira kloroplastoetan dituzten
pigmentuak klorofila b eta neoxantina,
edo klorofila b eta zeaxatina (xantofila mota
bat). Paramiloa da erreserba gaia. 800 bat
mota ezagutzen dira. Parte bat argiarekiko
sentikorra dute; pigmentuak bikorretan bilduta
dituzte (begi arrastoak), eta horri esker
argi iturrien alderantz mugi ditzakete.
Gehienek sexugabeko ugalketa dute, baina
badira sexu bidezko ugalketa dutenak ere.
Autotrofo edo heterotrofo moduan jardun
dezaketen organismoak dira. Euglena da
jenerorik ezagunena.
Errodofita phyluma: phylum honetan,
itsasokoak dira ezagutzen diren alga gorrien
4.000 motetatik gehien-gehienak; oso hedatuak
daude tropiko aldean, eta, oro har, ur
beroetan. Gehienak zelulanitzak dira, eta
zelula paretean muzilagoak eta mananak
dauzkate; klorofila a, klorofila d eta fikobilina
duten kloroplastoak dituzte. Hiru ezaugarri
nagusik definitzen dituzte: zelula
mugikor flagelodunik ez izatea, fikoeritrina
izatea, eta oogamia bidezko sexu ugalketa;
sexugabeko ugalketa ere badute zenbaitek,
espora edo alga zati bitartekoa.
Horietako askok oso bizitza ziklo konplexua
izaten dute, belaunaldiak txandakatuz.
Kasurik konplexuenean, badira gametofito
arrak eta emeak, itxura jakinekoak: gametoak
sortzen dituzte, eta, ernalketaren ondoren,
zigoto bat eratzen da, espora ekoizle
den landare bat sorrarazten duena, karposporofito
izenekoa. Karposporofitoak, zenbaitetan,
gametofitoek ez bezalako forma izaten
du, karposforak ekoizten ditu, ernamuintzean
beste alga espora-ekoizle bat, tetraesporofitoa,
sortzen duena; horrek tetraesporak
ematen ditu, berriz ere gametofitoak sortu
eta, era horretara, zikloa ixten dela (2. irudia).
Banako guztiek kanpoko itxura bera
dutenean, trigenetiko isomorfiko esaten zaio
zikloari; aitzitik, itxuraz desberdinak badira,
trigenetiko heteromorfikoa da zikloa.
Zikloen konplexutasun handia dela-eta,
mota desberdintzat hartzen dituzte taxonomialariek
mota bakarreko zikloari dagozkion
banakoak.Alga gorri batzuek kaltzio karbonatoa
pilatzen dute organismoan, eta oso garrantzitsuak
dira tropikoetako koralezko arrezifeen
egile gisa. Beste batzuek merkataritzan
dute garrantzia; hala, batez ere Gelidium
jeneroko motetatik lortzen den agar-agarra
(1F irudia), gelatina antzeko gaia, bakterioen
haztegi gisa eta giza elikagaiei trinkotasuna
emateko erabiltzen da. Hain da garrantzitsua
alga hau industrian, ezen lantegi asko
eta asko jarduten baitira biltzen eta lehortzen,
udazken eta udaberriko itsasoko ekaitzek
algaren parte bat banatu eta kostaldera
botatzen dutenean.
Badira zuzenean jan daitezkeen alga
gorriak, hala adibidez Chondrusa, Irlandako
itsasaldean oso preziatua, gure karrakelen
antzera.
Aipagarria da, ezen, fikoeritrina baitute,
hau da, oso uhin luzera laburrak xurgatzeko
gai den pigmentua, algak hauek direla ur
sakonenetan bizi daitezkeenak; izan ere,
gorriaz beste koloreak xurgatzen dituzte,
gorria, energia gutxi baitu, azaleko urak xurgatzen
duelako; energia handiagoa duten
koloreak, urdina adibidez, leku sakonagoetaraino
sartzen dira, eta alga hauek balia daitezke
argi hartaz.
254Bada adibide bitxi bat esan berri dena
argitzeko: itsaspeko filmetan, kolore berdeurdintsua
izaten dute algek, harik eta kamaren
argiak jotzen dituzten arte; orduan
gorri-gorriak agertzen dira.
Alga gorri deitzen diren arren, ez dute beti
kolore hori, kolorea aldatu egiten baita pigmentuen
arabera, beltzetik hasi eta kolore
urdinetaraino. Euskal Herrian sarritan ikusten
dira Gelidium eta Chondrus jeneroak,
eta, karedunetan, Mesophyllum, Lithophyllum
eta Lithotamnion.
Feofitoen phyluma: 1.500 mota dira, zelulanitzak
eta itsasokoak, 100 metroko neurria
izatera irits daitezkeenak (1E irudia). Ohikoak
dira ur hotzetako marea eremuetan,
sakonera gutxiraino. Alginatoak ditu zelula
paretan, eta kloroplastoetan, pigmentu gisa,
klorofila a-az gainera, fukoxantina ere izaten
dute, kolore marroia ematen diena. Laminarina
izeneko polisakaridoa da phylum
honen erreserba gaia.
Zenbait motak gorputzaren parte batzuk
konplexuak dituzte, goi mailako landareen
zurtoin, hosto eta sustraien antzeko egiturekin,
eta gas pozoitsuz (karbono monoxidoz),
edo muzilagoi gaiez betetako flotatzaileekin.Bizitza zikloan, ia beti, belaunaldiak txandakatzen
dira, antzekoak edo oso desberdinak
izan daitezkeen gametofito eta esporofitoekin;
hala, ziklo digenetiko isomorfiko eta
ziklo digenetiko heteromorfikoak sortzen dira.
Sexu ugalketa baldin badute, isogamia edo
oogamia motakoa izaten da; sexugabeko
ugalketa ere izaten dute, espora edo alga
zatietatik abiatuta. Labur adierazita, esporak
osatzen dituen esporofito batetik abiatzen
da zikloa, eta horiek, ernamuintzean, gametofitoak
eratzen dituzte; gametofitoek
gametoak ekoizten dituzte, ernaldu ondoren
zigoto bat ematen dutenak, eta horrek,
berriz ere, esporofitoa sortzen du (2-4 irudiak).
Kasu batzuetan, ez da izaten belaunaldi
txandakatzerik, hau da, zikloa monogenetikoa
da. Kasu honetan, gametofitoek zuzenean
ematen dituzte gametoak, ernaldu ondoren
zigotoa sorrarazten dutenak; zigotoa
garatu, eta berriz ere beste gametofitoak
ematen ditu.
Batzuk merkataritzan erabiltzen dira, elikagai
gisa eta elikagaien osagai modura, alginatoak
adibidez, izozkiak egiteko eta elikagai
trinkotzaile moduan erabiltzen direnak.
Euskal Herrian sarritan aurkitzen dira Laminaria
(1E irudia), Sargassum eta Cystoseira
motak; kostaldeko leku batzuetan, lehortu,
eta aziendarentzako azpiak egiteko biltzen
dira.
Klorofitoen phyluma: 7.000 mota dira,
zelulabakarrak eta zelulanitzak, ur gezatakoak
gehienak. Oso aparatu fotosintetiko konplexua
dute, pigmentu gisa klorofila a eta b,
karotenoideak eta xantofilak dituzten kloroplastoekin.
Almidoia dute erreserba gai
gisa, eta zelulosa daukate zelula paretan;
ezaugarri horietan goi mailako landareen
oso antzekoak dira. Sexu gabe ugaltzen dira,
esporez edo alga zatiz; sexu bidezko ugalketa
isogamian eta oogamian oinarritzen da.
Normalean, ziklo digenetiko isomorfikoak
izaten dituzte (5. irudia), baina ziklo monogenetikoak
ere, haploideak edo haplodiploideak
izan daitezkeenak, badituzte batzuek
(6. irudia). Lehen kasuan
gametofitoak haploideak dira, eta, hortaz, ez
da meiosirik izaten gametoen ekoizpenean;
bigarren kasuan gametofitoa diploidea da,
eta, hori dela-eta, gametoak meiosiz sortzen
dira.
Merkataritza gai gisa errodofizeoek eta
feofizeoek baino askoz ere gutxiago balio
dute hauek; Japonian bakarrik erabiltzen
dituzten elikaduran. Aldiz, oso garrantzitsuak
dira ekologian, ezen, normalean oso
handiak izaten ez badira ere, epifito gisa
bizitzen baitira beste algen gainean, eta itsas
organismo askoren elikagai dira.
Euskal Herrian oso zabalduak daude Ulva
(“itsas urraza” deitua, itxuragatik, 5. irudia),
Codium eta Enteromorpha itsas jeneroak eta, ur
gezetan, Spirogyra (6. A irudia), eta Chlorella.
Protozooak
Izaki zelulabakarrak dira, eta gehienek uretan edo leku hezeetan bizi behar dute; animaliei dagozkien ezaugarri batzuk dituzte, hala mugikortasuna, janaria beretzeko gaitasuna, txegoste prozesuak edo kitzikagarritasuna; hori dela-eta, estimulu askori erantzuten diete, hala tenperatura aldaketei, argiari, ukitzeari eta gai kimikoei, nahiz eta sentipen organo bakarra begi arrastoa duten.
Zelulabakar diren arren, funtzionamendu konplexua dute, eta, goi mailako organismo batean organoek dituzten eginkizunak betetzeko, zelula organulu espezializatuz daude hornituak.
Zenbaitetan banako taldeak antolatzen dituzte –koloniak–, zelula guztiak berdinberdinak dauzkatenak, espezializaziorik gabe; ehunik ez dago beraz. Neurriz mikroskopikoak dira gehien-gehienak, nahiz eta mota batzuk begi hutsez ikus daitezkeen, foraminifero asko adibidez.
Protozooak plasma mintz batek inguratzen ditu, eta mintz hori zelulosazko estalki organiko batez edo pektina edo estalki inorganikoz egon daiteke bildua; azken kasu horretan, silizea edo estrontzio sulfatoa izaten du, erradiolarioetan gertatzen den bezala, edo kaltzio karbonatoa, foraminiferoetan bezala.
Pseudopodo bidez, hau da, zilioak edo flageloak erabiliz, mugitzen dira alde batetik bestera. Zitoplasmari, luzatuz eta barneratuz, aldizka sortzen zaizkion luzakinak dira pseudopodoak; biribil antzekoak izan daitezke (lobopodioak), luzaxkak (filopodioak), sare formakoak (errizopodioak), edo erdian ardatz bat dutenak (axopodioak). Zilioak modu homogeneoz barreiatuak egon daitezke gorputz osoan zehar, edo homogeneotasunik gabe, eta kopurua ere aldakorra izaten da; flageloak ez dira inoiz asko izaten.
Ugalketa sexugabea izaten da normalean, zatiketa bitar bakun bidezkoa, organismo zelulanitzen zelulei dagokien ohiko mitosi zatiketa dagokiela. Esporulaziorik ere izan daiteke. Talde batzuetan bada sexu bidezko ugalketa, konjugazio deritzan moduan, bi banako parekatu eta DNA trukatzen dutela.
Egituraren, mugitzeko moduaren eta bizitza zikloen arabera, hainbat phylum bereizten dira. Hiru ikusiko ditugu: Sarkomastigoforoen phyluma: azpiphylum kategoriako bi azpitaldek osatzen dute, Mastigoforo eta Sarkodina izenekoek. Aurreneko biak organismo flagelodunak dira, batez ere sexugabe ugaltzen direnak, fisio bitarrez. Forma batzuk askeak dira eta besteak bizkarroiak; bizkarroien artean aipagarriak dira tripanosomak; izan ere, Trypanosoma brucei motak (7 A irudia) logalearen eritasuna kutsatzen du, tse-tse euliaren ziztadaren bidez. Trikomonak ere garrantzitsuak dira, mota batzuek sexu bidezko eritasunak eragiten baitituzte. Bestalde, ur edo elikagaikutsatuen bidez, jende asko infektatzen du
Giardia protozooak, eta hesteetako arazoak
sortu. Mota hauetako batzuk fotosintetikoak
dira.
Sarkodinen artean amebak daude (7B irudia),
foraminiferoak –foraminiferoen forma
fosilek balio handia dute geologia historikoan
(7C irudia)–, heliozooak (7E irudia)
eta erradiolarioak. Pseudopodo bidez
mugitzen dira beti; pseudopodoez baliatzen
dira halaber harrapakinak beretzeko (bakterioak,
algak, nematodo txikiak). Zatiketa
anizkunez edo bitarrez ugaltzen dira normalean.
Beste protozoo asko bezala, ur gezatako
amebek bakuola uzkurkorrak izaten
dituzte gorputzean, sartzen zaien ur gehiegizkoa
kanporatzeko.
Ameba gehienak aske bizi dira, baina
mota batzuk bizkarroiak dira; gizona bera
ere izan daiteke protozoo hauen ostalari,
ameba disenteria eragiten duen , adibidez.
Foraminiferoek karakizko oskola dute,
barrunbe batez edo gehiagoz osatua (7C irudia),
irekidura batekin edo gehiagorekin.
Itsas azpian bizi dira ia beti, bentos delakoaren
parte direla (hau da, itsasoen, aintziren
edo ibaien hondoetan bizi diren organismoen
multzoaren parte). Mota fosil batzuk,
Nummulitesak adibidez, oso ugariak ziren
zenozoikoan, hainbesteraino non Nummulitikoa
izendatzen duten zenbait egilek
Hirugarren aroko parte handi bat; protozoo
horietako batzuk 15 cm-ko diametroa izatera
ere iritsi ziren, gauza guztiz harrigarria
izaki zelulabakarretan.
Erradiolarioak (7D irudia) itsas animaliak
dira gehienbat, eta planktona osatzen dute
(uretan norabide gabe igeri dauden animalia
eta landare multzoa). Zitoplasman badute
parte bat kapsulaz kanpokoa, eta beste bat
kapsulaz barnekoa, erdian silizezko kapsula
bat dutela, irekidura batez edo gehiagoz
zulatua, eta orratzez ugari hornitua; mota
batzuek ez dute kapsularik. Erradiolarioen
hezurdurak ikusgarriak dira, ederrak eta
delikatuak; batzuena estrontzio sulfatozkoa
da (akantarioena). Erradiolarioen hezurdurek
osatzen dute planetako ozeanoen hondoaren
parte handi bat, barrenera erortzen
baitira euria etengabe ari balu bezala; erradiolario
lohi esaten zaie animalia hauen hondakinek
osaturiko itsas biltegiei.
Heliozooak (7E irudia), biribil antzeko
organismoak dira, axopodioz hornituak,
silizezko arantzekin batzuk; ur gezatan bizi
dira gehien-gehienak.
Ziliodunen phyluma: 8.000 mota dira, ur
gezatakoak eta itsasokoak, zilioak izatea
ezaugarritzen dituztenak, zenbaitetan baita
milaka ere zelula bakar batean (7FG irudia).
Mota tipiko bat, oso ezaguna, Paramecium
izenekoa da (7G irudia).
Estalki malgu bat dute kanpotik, forma
jakina ematen diena. Kanpora zabaltzen den
irekiune bat dute gehienek –zitostoma–,zitofaringea duena, alegia, kanpoaldea protoplasmarekin
lotzen duen hodia. Zilioen
bidez mugitzen dira, eta, aldi berean, zilioek
ur korronteak sortzen dituzte elikagaia zitostomarantz
gidatzeko. Bakuola uzkurkorrak
izan ditzakete, gehiegizko ura kanporatzeko.
Trikozistoak dauzkate, organulu bereziak,
harrapakinak heltzen laguntzen duten
izpiak jaurtikitzen dituztenak. Gutxienez
bina zelula gune izaten dute, mikrogunea
(7G irudia), sexu ugalketan parte hartzen
duena, eta makrogunea (7 F-G irudia),
metabolismoa eta hazkundea kontrolatzen
dituena; zenbaitek gune asko izaten dute.
Apicomplexa phyluma: mota bizkarroiak
dira, esporozoo deitzen direnak; horrek esannahi du aldi infekziodun mugikor bat dutela
bizitzaren zikloan –esporozoitoa–, sexu
ugalketaren ondoriozko dena, eta ziklo
sexugabe bat sorrarazten duena ostalari
berrian. Sarritan, intsektu batek eramaten
ditu esporozooak ostalari batetik bestera.
Malaria deritzan giza eritasuna da horren
adibide argiena (8. irudia), Plasmodium
jeneroko motek eragindako parasitosiaren
ondoriozkoa, eta Anopheles eltxoak kutsatzen
duena; gorputzean sartu, eta gibelean
ugaltzen dira, sexu gabe, odolean sartzen
diren merozoitoak osatuz. 150 milioi lagunei
erasotzen die urtero malariak; eritasun hedatuena
da tropikoko eta tropiko inguruko
herrietan (8. irudia).