Departamento de Cultura y Política Lingüística

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Bakterioak; monera erreinua

1. Irudia: Bakterio baten antolamendu orokorra.<br><br>

LABURPENA: Bakterioak mikrobio zelulak dira, era guztietako giroetan ugariak. Metabolismo heterogeneoa dute: mota batzuk autotrofoak dira, eta beste batzuk heterotrofoak. Oinarrizkoak dira karbonoaren, nitrogenoaren, sufrearen edo burdinaren ziklo naturaletan, eta baita gai organikoaren deskonposatzaile gisa ere. Bakterio mota asko landareen eta animalien patogeno dira.

 

Sarrera

Bakterioak dira mikrobio zelula ugarienak.

Mota batzuk birus mota handienak baino txikiagoak dira, eta birusak ez bezala, banako independente gisa bizi eta ugal daitezke.

Edozein lekutan bizitzeko gaitasuna dute, baita gainerako izaki bizidunentzat hilgarri izan daitezkeen giroetan ere. Ozeanoaren hondoan, basamortuetan, elurretan, edo terma iturrietan egon daitezke; gizakien hesteetan ere izaten dira, gorputzeko zelulak baino ugariago gainera. Lur zati batean milioika bakterio izaten da, Lurrean bizi diren gizakiak baino askoz gehiago.

Hauek dira bilakaeran izan duten arrakastaren arrazoiak: tamaina, ugaltzeko ahalmena, mutazio tasa azkarra, eta ia edozein lekutan bizitzeko gaitasuna. Urte askotan egoera estalian bizi daitezkeen endosporak osatzeko gauza ere badira.Sarrera

 

Ezaugarriak

Bakterioak zelula prokariotoak dira, beraz, ez dute ez gunerik, ez organulurik mintzez inguraturik bere zitoplasman. Hala ere, metabolismo konplexua dute.

Tamainaz mikroskopikoak izaten dira: 0,2-1 mikra bitarte izan daitezke zabal, eta 1-10 mikra bitarte luze. Ia bakterio guztiek dute zelula pareta erdi trinkoa; pareta horrek bakterioak eusten ditu, forma ematen die, ioien igarotzea erregulatzen du eta babestu egiten ditu. Zenbaitetan estalki likatsua dute inguruan. Estalki horrek ur asko izaten du, eta kapsula esaten zaio.

Estalki horiek ahalmena ematen diote bakterioari hainbat gainaldetan itsasteko, nahiz eta funtzio horretarako badituzten beste egitura batzuk ere, hala nola ileak. Ile horietako batzuk bakterioen konjugazioan parte hartzen dute.

Bakterioak, Gram metodoaren arabera, bi multzo handitan banatzen dira: Grampositibokoak eta Gram negatibokoak.

Metodo hori zenbait aztergai mikroskopikok oinarrizko koloregai batzuei buruz duten erreakzioan oinarritzen da. Erreakzio horiek zelula paretaren egituraren eta osaeraren araberakoak dira: esate baterako, penizilina oso eraginkorra da Gram positibokomintzaen kontra, mureinaren (Gram positibokoen osagai nagusia) sintesia eteten baitu; horren ondorioz, zelularen pareta ahultzen du eta ez du jadanik bakterioa babesten.Bakterioaren zitoplasmak erribosomak eta gordetegi granuluak ditu, glukogenoz, lipidoz edo gai elkartu fosfatodunez beteak.

Zenbait bakterioren zeluletan, zelularenbarrualderantz tolesten da eta mesosomak osatzen ditu. DNA molekula biribila eta luzaxka izaten dute, eta molekula horrek osatzen du nukleoidea.

Zenbait bakteriok flageloak dituzte, bakterioari mugitzen laguntzen diotenak.

Bakterio askoren ezaugarria endosporak osatzeko ahalmena da. Endosporek tenperaturari eta hainbat gai pozoitsuri aurre egiteko gaitasuna dute (2. Irudia). Giroa desegokia denean, edo eskasa janaria, aldakuntza sakonak gertatzen dira zelula begetatiboaren barruan, bai osaera kimikoan bai osaera entzimatikoan, eta zelula mota berri bat sortzen da, egituraz fina eta osaera kimikoa eta egitura entzimatikoa erabat desberdinak dituena. Erresistentzia modu horrek mendeetan iraun dezake sorraldi egoeran, harik eta baldintzak egokiak izan arte; une horretan zelula tipikoa sortzen da. Esate baterako, 430 m-ko sakoneratik hartutako hainbat espora, mila urtetan -14° C-ra egon ondoren, aktibatu egiten dira berriz ere baldintzak aldatzen zaizkienean.

 

Bakterioaren morfologia

Bakterioak forma askokoak izaten dira (3.

Irudia): esferikoak ?kokoak-; zotz antzekoak ?baziloak?; zilindrikoak, eta laburrak eta makurrak, kakotxaren antzekoak ?bibrioak?; luzeak eta kiribilduak, sugearen itxurakoak ?espiriloak?; edo luzeak eta espiral formakoak ?espiroketak?. Horiez gainera,badira forma irregularrekoak ere. Baziloak zenbait eratara bil daitezke: katean (3 B irudia), kokoak binaka dituztela ?diplokokoak- ; katean, arrosarioaren aleen antzera ?estreptokokoak-; mordoetan ?estafilokokoak?; kuboen antzera ?sarzinak?. Biltzeko modua zelula zatiketa gertatzen den norabidearen araberakoa izaten da (3C irudia).

 

Bakterioaren metabolismoa

Bakterio gehienak heterotrofoak dira, hau da, energia (elikagaia) beste organismoek osatutako gai elkartu organikoetatik hartzen dute. Materia organiko hila erabiltzen dutenei saprobionte esaten zaie; beste batzuk, berriz, beste izaki biziekin bizi dira sinbiosian. Izaki mota desberdineko harremana da sinbiosia; harreman mota horretan izakietako batek gutxienez onura ateratzen du. Harremana bi alderdientzat onuragarria bada, mutualismoa gertatzen dela esaten da; baina, alderdietako bat (kasu honetan bakterioa) bestearen lepotik bizi bada eta nolabaiteko eritasuna sor badezake, parasitismo esaten zaio harremanari (bakterio patogenoak); harremanean ezbada kalteturik, baina alderdietako batek harremanari onura ateratzen badio (bakterioa), komensalismo deitzen da. Mutualismo mota ezagunena gizakiaren hestean bizi den Escherichia coli bakterioarena da: txegoste prozesua hobetzen du, eta, aldi berean, gizakiok irensten ditugun elikagaietatik hartzen du energia.Beste bakterio batzuk autotrofoak dira, hau da, beren gai elkartu organikoak sortzen dituzte gai bakun inorganikoetatik abiatuta.

Horretarako, energia iturri gisa eguzki argia erabiltzen dute batzuek (autotrofo fotosintetikoak edo fotoautotrofoak), eta beste batzuek berriz beste gai inorganikoen oxidaziotik datorren energia (autotrofo kimiosintetikoak edo kimioautotrofoak).Energia eskuratzeko erabiltzen duten metodoa alde batera utzita, bakterio gehienak aerobioak dira, hau da, oxigenoa behar dute arnasketarako. Beste batzuk anaerobio hautazkoak dira, hau da, oxigenoa eskura dutenean erabiltzen dute, eta hala egokitzen ez zaienean, oxigenorik gabeko metabolismoa egiten dute, alegia, metabolismo anaerobioa; azkenik, anaerobio hertsiak daude, metabolismoa oxigenorik gabe egin dezaketenak.

Azken bakterio mota horiek hil egiten dira oxigenoa dagoenean, edo oso mantso bilakatzen dira bestela.Bakterioen ugalketa beste atal batean azalduko da.

 

Sailkapena

A) Arkeobakterioak: Lurrean bizitza hasi zeneko giroen ordezkotzat hartzen dira (hortik datorkie izena). Arkeobakterioen DNA-ren eta RNA-ren inguruko ikerketek erakusten dute elkarren ahaide direla eta gainerako bakterioetatik oso desberdin direla. Ez dute peptidoglukanorik zelula paretan.A.1) Metanogenikoak (Methanobacterium): urtegietan, lohian, sedimentuetan eta animaliaren hestean, hausnarkarienean batez ere, bizi diren anaerobio zehatzak dira.

CO eta hidrogenoa metano bihurtzean 2 (CH ; urtegietako gasa esaten zaio) eskura- 4 tzen dute ATP. Garrantzizko zeregina dute karbonoaren zikloan, milaka milioi tona metano sortzen baitute, eta CO -aren egu- 2 ratseko kontzentrazioan parte hartzen dute,izan ere, metanoak oxigenoarekin erreakzioa egin eta CO 2 osatzen baitu.A.2) Muturreko halofiloak (Halobacterium): inguruan gatz kontzentrazio handiak behar dituzte, eta ur gazietan, aintzira gazietan, eta abarretan bizi dira. Kolonia gorriak, arrosak edo laranja kolorekoak osatzen dituzte, izan ere, zeluletan karotenoideak baitituzte, gehiegizko eguzkitik babesten dituztenak. Gehienak heterotrofo aerobioak dira. Bakteriorodopsina pigmentua dute plasma mintzean.A.3) Termoazidofiloak (Sulfolobus, Thermoplasma): ugari izaten dira terma iturrietan, garraztasun handiko lurretan eta ozeanoko sumendietako tximinietan. 90° C-tik gorako tenperaturan bizi daitezke eta 2-tik beherako pH-ak jasaten dituzte; biosfera primitiboko organismo nagusiak izan zirela uste da.B) Eubakterioak: organismo ugarienak dira, eta Lurrean hedadura handiena dutenak.

Hiru eubakterio mota bereizten dira metabolismoaren arabera:B.1) Fotosintetikoak: energia iturri gisa eguzki argia erabiltzen dute.Zianobakterioak (Anabeaena, Nostoc): fotosintesian, elektroi emailea ura da. Oxigenoa sortzen dute bigarren mailako produktu gisa eta klorofila a izaten dute tilakoideetan.Bakterio berdeak (Chlorobium): gehienetan anaerobioak izaten dira; fotosintesian elektroi emailea hidrogenoa, hidrogeno sulfuroa edo sufrea da. bakterioklorofila c izaten dute plasma mintzean eta mintz horri itsatsita dauden zakuetan.Purpura koloreko bakterioak (Chromatium): nahitaezko anaerobioak edo hautazkoak dira. Elektroi emailea hidrogenoa, hidrogeno sulfuroa edo sufrea dute. Mintzaren sarguneetan izaten da bakterioklofila a; hainbat forma hartzen dituzte (xaflak edo hodiak). Ez dute oxigenoa sortzen bigarren mailako produktu gisa.B.2) Kimiosintetikoak (Nitrosomonak, Nitrobacter): ez dute eguzki argia erabiltzen energia iturri gisa, baizik eta sufre, nitrogeno edo burdina molekula inorganikoen oxidaziotik hartzen dute energia. Nitrogenoaren bakterio kimiosintetikoek lurreko amoniakoaoxidatzen dute nitritoak eta nitratoak emanez, eta, hortaz, ekologian duten zeregina garrantzi handikoa da, parte hartzen baitute nitrogenoaren zikloan.B.3) Bakterio heterotrofoak: energia iturri gisa substratu organikoak, biziak eta hilak, erabiltzen dituzte. Ugarienak saprobionteak dira, eta hartziduren (substratu gluzidikoak) eta ustelduren (substratu proteikoak) arduradun dira; horregatik, garrantzi handiko lana egiten dute animalien eta landareen hondakinak osagai txikietan deskonposatzen; osagai horiek ziklo naturaletan sartzen dira berriz ere. Izaki bizien gai organikoa ere deskonposa dezakete; beraz, batzuk patogenoak dira, eta gaixotasun asko eragiten dituzte animalia eta landareetan. Asko onuragarriak dira gizakiarentzat, eta gizakiaren bizkarroi bizi dira. Bakterio heterotrofoen artean aipagarriak dira:Baziloak eta Gram negatiboko koko aerobikoak: ugari dira lurrean, ura dagoen inguruetan edo bizkarroi gisa. Mota batzuk patogenoak dira (Neisseria gonorrheae, blenorragia); beste mota batzuk nitrogenoaren finkatzaile dira (Azotobacter, Rhizobium).Bazilo anaerobio hautazkoak, Gram negatibokoak: lurrean, landareetan eta animalien hesteetan bizi dira. Asko patogenoak dira (Salmonella, Shigella, Escherichia).Rickettsiak eta Chlamydiak: animalien zelula arteko bizkarroiak dira (Rickettsia, Chlamydia).Mikoplasmak: zenbait egilek eubakterioetatik bereizita sailkatzen dituzte, ez baitute zelula paretarik. Animalien eta landareen bizkarroi dira. Patogenoak dira, eta pneumonia sortzen dute animalietan.Koko Gram positibokoak: lurrean, azalean eta muki mintzetan bizi dira; patogenoak dira (Staphylococcus aureus).Gram positiboko baziloak, esporak osatzen ez dituztenak: hestetean, ahoan, bagina hodian bizi dira. Esnearen edo esnekien kutsagarri dira, baina garrantzi handikoak dira esne industrian (jogurta) (Lactobacillus).Aktinomizeteak: lurrean eta ura dagoen inguruetan bizi dira. Antibiotiko ekoizleak dira (Actinomyces eta Streptomyces).