Departamento de Cultura y Política Lingüística

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Geneen arteko eraginak

1. Irudia: Gene eragin osagarria ilar usaindunean.<br>

LABURPENA: Geneek, izaki bizietan ezaugarri bat erabakitzeko, batak besteari eragin diezaiokete.
Geneen arteko eragin batzuek, hala gene eragin osagarriak, epistasiak, ezabapenak eta gene bizkoiztuen eraginak, Mendelen F2aren fenotipo proportzioak aldatzen dituzte. Beste eragin batzuek ez dituzte F2aren proportzioak aldatzen, baina fentotipo berriak, espero ez zirenak, sortzen dituzte.Gene baten beraren aleloen arteko eraginez gainera (dominantzia-atzerakoitasuna, dominantzia kidetasuna, alelo aniztasuna), gene desberdinen aleloen artean ere izaten dira eraginak. Izan ere, ezaugarri gehienak, gene multzo berezi batek erabakitzen ditu, elkarrekin, eta ingurugiroarekin, eraginez. Geneen arteko eragin hauen ondorioz, F an espero ziren fenotipoen pro- 2 portzioak alda daitezke, edota espero ez ziren fenotipok agertu.

 

Mendelen fenotipo proporzioak aldatzen dituzten geneen arteko eraginak

Taula honetan geneen arteko eragin desberdinak adierazten dira, F 2 an espero ziren fenotipoen proportzioak aldatzen dituztenak, eta ondoren aztertuko direnak: 1. Gene eragin osagarria. Gene eragin osagarriak fenotipo gainartzaile baten agerpena adierazten du, baldin eta zelula berean bigenotipo desberdin elkartzen badira, zeinek bere aldetik fenotipo atzerakoi bera eragiten dutenak. Eragin mota honen adibidea da, esate baterako, ilar usainduna (Lathirus odoratus).
Lore zuriko bi sail garbi gurutzatzen direnean, F 1 eko landare guztiek purpura koloreko loreak izaten dituzte. F 2 an berriz purpura koloreko loreak dituzten landareak,eta lore zuriak dituztenak sortzen dira, 9:7 proportzioan. Hori gertatzen da bi genek finkatzen dutelako petaloen kolorea, gene bakoitzak bina alelo dituela, gainartzailea bata eta atzerakoia bestea. Alelo horietako edozeinen homozigosi atzerakoia dela-eta, sortzen dira petalo zuriak. Loreak purpura kolorekoak izan daitezen, landareak, bigeneen alelo gainartzaile bat izan behar du gutxienez.2. Gene batek beste bat ezabatzea. Alelo jakin baten fenotipo agerpena ezabatu, eta beste alelo baten parte baten agertzea eragiten duena da gene ezabatzailea. Adibide baterako, Primula jeneroko landareetan, malbidina izeneko kimika gai elkartu baten ekoizpena, K alelo gainartzaileak finkatzen du. Alelo horren eragina D ezabatzaile gainartzaileak desagerrarazten du, alegia, beste gene baten alelo batek. Izan ere, KKddd genotipoa duten landare malbidina-ekoizleak eta kkDD genotipoko malbidina ekoizten ez dutenak gurutzatzen baditugu, F 1 eko landare guztiak dira malbidina ekoizteko ezgauza, eta F 2 an berriz malbidina ekoiztenez dutenak eta malbidina ekoizten dutenak agertzen dira, 13:3 proportzioan.3. Epistasia. Gene epistasiko baten alelo batek beste gene bati zor zaizkion fenotipoen adierazpena ezabatzen du, eta horren ordez gene epistasikoaren fenotipoa agertzen da. Gene epistasikoaren aleloa atzerakoia baldin bada, epistasi atzerakoia dela esaten da, eta gainartzailea baldin bada, epistasi gainartzailea.
Epistasi atzerakoiaren adibidea izan daiteke Labradorko arrazako zakurren ilearen kolorean. Bi genek erabakitzen dituzte ilearen hiru koloreak: beltza, txokolate kolorea eta urre kolorea. Gene baten bi aleloek (B eta b) erabakitzen dute, hurrenez hurren, kolore beltza eta txokolate kolorea. Beste genean, e alelo homozigotoak (ee) epistasia eragiten du, bai B-ren gainean, bai bb-ren gainean, eta urre kolorea sorrarazten du.
Gurutzaketa dihibrido baten ondorengoek 9:3:4 proportzioa dute, beltz, txokolate, eta urre koloreko fenotipoena.Epistasia gainartzailaren adibide gisa, kuku frakaren koloreak azter genitzake (Digitalis purpurea). Hiru generen elkarrekiko eraginak erabakitzen du petaloen kolorea. Lehen genearen alelo gainartzaileak (M), antozianina izeneko pigmentugorri bat sintetizatzeko ahalmena dakar, eta m aleloak berriz antozianina egiteko ezintasuna.
Bigarren genearen D aleoak antozianina asko egiteko eragiten du (fenotipogorri iluna), eta d aleloak berriz antozinina kopuru txikiak ekoizteko eragiten du (fenotipo gorri argia). Hirugarren genearen W aleloak pigmentua petalo osora zabaltzea eragozten du, barneko arrastoetan izan ezik, eta w aleloak petalo osora zabalarazten du pigmentua. Landare dihibrido MMDdWw-ak gurutzatzen badira (petalo zuriak eta arrasto gorriak), ondorengo landareek lore zuriak arrasto ilundunak, lore gorri ilunak eta lorre gorri argiak, arrasto ilundunak, ematen dituzte, 12:3:1 proportzioan.
Emaitza horien zergatia da W aleloak gorri iluna eta gorri argia alternatibak ezabatzen dituela, MMD- eta MMdd genotipoek eraginak, eta horren ordez fenotipo zuria arrasto ilunekoa agertzen da, alegia, epistasi gainartzaile bat gertatzen da.
4. Gene bikoiztuak. Gene arteko eragin mota honetan, fenotipoa bi geneen (edozeinen) alelo gainartzaile baten (gutxienez) presentziaz gertatzen da. Horren adibide bat aurkitzen dugu “artzain zaku” landarearen (Capsella bursa-pastoris) fruituaren forma erabakitzen duten geneetan. Landare horretan, biribila edo estua izan daiteke fruituaren forma. Landare horren bi sail garbi gurutzatuta, bata fruitu biribilekoa, eta fruitu estukoa bestea, biribil antzeko fruituak sortzen dira F 1 ean. Dihibridoak gurutzatuta, sortzen dira, F 2 an, biribil antzeko fruituak dituzten landareak eta fruitu estukoak,15:1 proportzioan.

 

Ezaugarri berrien agerpena

Ezaugarri bat erabakitzen duten gene arteko eragin mota honetan, F 2 an lortzen diren proportzioak bat datoz Mendelek proposaturikoekin, baina fenotipo berriak ere agertzen dira, espero ez zirenak. Eragin mota honek azaltzen du oiloen gandorraren formen herentzia, Bateson eta Punnettek aztertu zutena. Oiloetan, bi gene desberdinek, zeinek bere aleloak dituela, erabakitzen dute gandorren forma (G, g eta R, r). GG-k eta Gg-ek, emaitza gisa, ilar formako gandor bat sorrarazten dute, eta gg-k berriz fenotipo horren falta dakar. RR-k eta Rr-k erroseta formako gandorra eragiten dute, eta rr-k fenotipo hori ez agertzea. Ilar formako gandorrak dituzten banakoak (GGrr) eta erroseta formako gandorrekoak (ggRR) gurutzatzen badira, F 1 eko banako guztiek intxaur formako gandorra dute. F 1 eko banakoak beren artean gurutzatzean, agertzen dira, 9:3:3:1 proportzioan, intxaur formako gandorra duten oiloak, ilar formako gandorra dutenak, erroseta formakoa dutenak, eta zerra formako gandorra dutenak. Hortaz, nahiz eta proportzioak bat etorri Mendelek proposaturikoekin, bi fenotipo berri eragin ditu geneen arteko eraginak: intxaur formako gandorra, gene bakoitzeko gutxienez alelo gainartzaile baten presentziak erabakia, eta gandor zerratua, lau alelo atzerakoiak elkartzen direnean bakarrik sortzen dena.