Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Zelularen gunea, I. (Interfasikoa)
LABURPENA: Gunea zelularen organulu guztiz berezia da, gunearen mende baitago ia osorik zelularen jardunbidea. Normalean, gune bana izaten da zeluletan, eta bi itxuratakoa izan daiteke, zelularen bizitzaren unearen arabera; hori dela-eta, bi gune mota bereizten dira: interfaseko gunea eta meiosikoa. Hauek dira gunearen osagaiak: mintza poroduna (bikoitza da), nukleoloa, nukleosoma eta kromatina. Azkenak, kromatinak, DNA dauka bere baitan, informazio genetikoa duena, eta gunearen jardunari eragiten dioten egitura desberdinak (sakabanatua edo trinkotua) izan ditzakeena. Bi dira gunearen eginkizun nagusiak (kromatinarenak batez ere): batetik, proteinen sintesiaren bitartez zelularen bizitza gidatzea, eta, bestetik, material genetikoaren bikoiztea. Gainerako organuluek kromatinarekin zerikusia duten eginkizunak betetzen dituzte (erribosomen sintesia, etab.).
Zelularen gunea
Ezaugarri orokorrakGune interfasikoaondo-ondoan dago , eta erribosomaGunearen eginkizunak
Ezaugarri orokorrak
Gunea, zitoplasmaz independentea den benetako zelula organulua denez gero, zelula eukarioto guztietan dago, zenbait animalia edo landare mota berezitan izan ezik, hala eritrozitoetan, floemetan, etab. Zelularen organulu handiena da (10-12 µm), eta mikroskopioz ikusi zen aurrenekoa (Brown, 1831). Nolanahi ere, azpimarratu behar da gunea, egitura independente gisa, zelula bizitzaren aldi batean besterik ez dela existitzen, interfase deritzanean, gainerakoan, banaketan zehar, desagertu egiten baita, bere osagai nagusia galtzen ez den arren.
Azken puntu horri dagokionez, esan daiteke, bizitzako zein unetan hartzen den, bi itxura izaten dituela guneak. Zelularen bizitzan bi gune balira bezala da: zatitzen ari denean, mitosi gunea deritzana ikusten da; gainerakoan, gune interfasikoa. Kontuan izan behar da zelula asko ez direla inoiz zatitzen, eta, hori dela-eta, gune interfasikoa besterik ez dute. Hemendik aurrera, ezaugarri orokorrak aipatzean, gune interfasikoaz arituko gara beti.
Normalean, gune bana izaten dute zelulek, egia den arren era guztietako kasuak ikus daitezkeela, hasi gunerik ez izatetik (ikus lehenagoko adibideak), eta bi gune edo gehiago izateraino (osteoklastoak edo gihar zelula ildokatuak, adibidez). Formari dagokionez, esfera edo arrautz tankerakoak izaten dira gune gehienak; batzuetan, gunearen formak izaten du zerikusirik zelularen beraren formarekin (laua epitelio zeluletan, eliptikoa gihar lauetan, etab.). Salbuespenezko kasuak ere badira, gunea lobulu-anitza denean (leukozitoak, tumoretako zelulak, etab.).Gunearen neurriak badu zerikusirik zelularen
osotasunarekin (zelularen heren bat
izaten da gutxi gorabehera), eta orobat zelula
motarekin. Kokaguneari dagokionez,
zelularen erdian egon ohi da gehienetan,
baina bestelakoak ere sarritan gertatzen dira,
hala guruin exokrinoetako zeluletan, edo
Acetabularia algan, zeinetan beheko ertzean,
oinean, baitago.
Gune interfasikoa
Zelulen bizitzako aldi honetan, endomintzen sistemaren parte den bildukin batez inguratua ageri da gunea; zehatzago, erretikulu endoplasmatikoaren parte espezializatu bat da bildukin hori. Bi mintzek osatzen dute: bata kanpokoa da, zitosolarenondo-ondoan dago, eta erribosoma erantsiak
ditu; barnekoa da bestea, nukleoplasmaren
ondo-ondoan dago, eta proteina bereziak
ditu barnealdean. Mintz arteko espazio
bat dago bien artean, 20-40 nm artekoa.
Gunearen azalaren puntu batzuetan ez dago
etenik bi mintzen artean, eta egitura proteiko
diren ildo batzuk mugatzen dituzte, gune
poroak; horietan gertatzen da gunearen eta
zitoplasmaren arteko gai trukea.
Barneko mintzak, gunearen aldetik, xafla
bat du, leku desberdinetan lodiera desberdinak
dituena (30-100 nm), zuntz egitura
proteikoz osatua; zuntz horiek kromatinaren
DNArekin lotzen dute mintz hau. Zitoplasmaren
erdialdeko izpien antzekoak dira
zuntzak, eta, dirudienez, horietantxe hasten
da bikoiztea.
Guneko poroak gehiago edo gutxiago izan
daitezke, zelula motaren (milaka batzuk giza
zelula batean, adibidez), eta egoera fisiologikoaren
arabera, eta gehiagotu edo gutxiagotu
ere egin daitezke zelularen beharren arabera.
Poro bakoitzak 100 nm-ko diametroa
du, eta itxura eta konposizio desberdineko
atal sistema konplexu batez osatuak dira,
erdian ozta 9 nm-ko hodi bat uzten dutela.
Poroen kimika osagaien artean, polipetidoak
dira nagusiak.
Gunearen barnealdea gelatina antzeko gai
batek betetzen du, nukleoplasmak (guneko
zitosola); askotariko osakera du, eta, besteak
beste, hortxe daude azido nukleikoen sintesirako
beharrezkoak diren entzima guztiak.
Horretan dago nukleoloa (bat baino gehiago
ere izan daiteke), DNA, rRNA eta entzimez
osaturiko egitura esferikoa, kromatina,
DNAz eta histonez osatua, zeintzuek itxura
pikortsuko egitura guztiz konplexuak osatzen
baitituzten.
Nukleoloak ez du mintzik, baina oso egitura
zehatza du, mikroskopio eletronikoaren
bidez ikus daitezkeen hiru partez osatua: a)
zuntz osagai argi bat, nukleolo antolatzailearen
DNA ez aktiboak osatua (ik. gunearen
funtzioak); b) zuntz osagai trinko bat, aurrekoa
inguratzen duena eta nukleoloaren
parte aktiboa dena, DNA aktiboz osatua,
ARNra transkribatzen dena; c) osagai
r
pikortsu periferiko bat, 15 nm-ko diametroa
duten RNAzko zatikiz osatua, eta aurrerri-
r
bosomen pilaketa lekuari dagokiona, zitoplasmara
igaro aurretik.
Nukleoloen kopurua eta neurria zelularen
neurriaren arabera alda daiteke; aktibitate
gutxiko zeluletan ez dago nukleolorik, eta,
aitzitik, nukleolo handiak izaten dira proteinen
sintesi garrantzitsua den zeluletan. Izan
ere, nukleoloaren neurria bere parte pikortsuaren
garapenaren araberakoa izaten da
batez ere.
Kromatina da gunearen osagai nagusia
eta iraunkorra (mitosi gunean ere badago,nahiz eta kromosoma forman agertu), eta,
hori dela-eta, oso sakon aztertu izan da.
Mikrosokopio optikoaren bidez aztertzerakoan
itxura pikortsua duen arren, kromatinaren
parte handiena (kromatina barreiatua
deritzana), mikroskopio elektronikoz
begiratuta, 30 nm-ko diametroa duten
zuntzez ageri da osatua. Zuntz hori kiribildu
egin daiteke, eta zuntz trinkoago bat
osatu, 200-330 nm-ko diametrokoa, kromatina
trinkotua eratuz; horrek itxura
pikortsuagoa izaten du interfasean. Kromatinazko
zuntz bakoitza DNAzko molekula
batez dago osatua, zenbait proteina
motarekin loturik; proteina horien artean,
histonak dira nagusi.Kromatina mota bakoitzak, zeinek bere
jardunarekin du zerikusia. Kromatinabarreiatua –eukromatina ere esaten zaio–,
DNA aktiboa agertzen den modua da,
geneak transkriba ditzakeena, eta proteinak
erribosoma bihurtzen dituen sintesia
gida dezakeena. Forma trinkotua, heterokromatina
deritzana, DNA ez aktiboak
osatzen du. Zelulak banaka aztertuz antzematen
da hori: proteina kopuru handiak
fabrikatzen dituzten zelulek kromatina
barreiatu asko duen gunea izaten dute,
eta geldirik daudenetan berriz kromatina
trinkotua da nagusi. Bigarren mota horretan
berezi beharrekoak dira heterokromatina
osagarria, organismo bakoitzak berezkoa
duena, eta zelula guztietan beti
aktibitaterik gabe dauden geneei dagokiena,
eta heterokromatina ez osagarria, zelula
mota batzuetatik besteetara aldatzen
dena.
Gunearen eginkizunak Hämmerlingen saioa
Gunea ezinbestekoa da zelularen bizitzarako; joan den mendean bertan frogatu zuten garrantzi hori Hertwig eta Flammingen lanek. Geroago, 1930-40 urteetan, Hämmerlingek, bere esperimentu famatuekin, frogatu egin zuen oinarrizko eginkizun hori. Azkenik, azken hamarraldietako aurreramendu genetiko eta biokimikoek osatu dute gunearen eginkizunen ezagutza.
Kromatinan gertatzen dira gunearen bi eginkizun nagusiak: zelula bizitzaren gidatzea, DNAn dagoen informazio genetikoari esker egiten dena, eta gene material horren bikoiztea, zelula alabei igortzeko gero zelula zatiketan.
Kromatina da, DNAren bitartez, RNAen sintesiaren eragilea ( RNA, RNA eta m r RNA), bai kromatinan bertan (eukromati- t nan batez ere), bai nukleoloan, eragiten duten geneetatik abiatuta. Azido nukleiko horiek guztiek parte hartzen duten proteinen sintesian (dagokion atalean aztertuko dira sintesi horren xehetasunak). Jakina denez, organismo baten zelula guztiak, mitosi bidez, zelula bakar baten ondorengo direnez (zigotoaren ondorengo), gene informazio bera dute. Nolanahi ere, gu bezalako izaki zelulanitzetan zelula mota desberdinak daude (ehunak), eta zeinek bere proteina sortzen du. Dirudienez, guneko proteinek paper erabakigarria dute zelulen bereizketa honetan, gai baitira geneen adierazpena erregulatzeko.
Zelulen bereizketak zerikusi zuzena du halaber kromatinaren egiturarekin; nahitaezkoa da ez dadila trinkotua egon (eukromatina), proteinen sintesian jardun ahal izateko. Kromatinaren trinkotzea eta destrinkotzea modu desberdinez gertatzen da zelula mota bakoitzean; prozesu hori, dirudienez, heterokromatina ez osagarriaren mailan gertatzen da, halako eran non zelula mota bakoitza kromatina horren leku desberdinetan destrinkotzen baita.
Kromatinaz gainera, beste egitura batzuk ere badira lehen aipaturiko eginkizunetan parte hartzen dutenak, modu desberdinez ordea. Nukleoloa RNAren eta r erribosomen sintesiaren lekua da, RNA r sortzeko informazioa daukan nukleoloaren zuntz osagai argiaren DNAren geneen multzo baten edo gehiagoren (multzo horiei gune antolatzaile deritze) aktibo bihurtzearen ondorioz. Nukleoplasmak, bestalde, lehengaia, energia (ATP), eta prozesu horietarako guztietarako behar diren entzimak jartzen ditu. Azkenik, mintza, bere poro guztiekin, gaiak hautatuz, zitoplasmaren eta gunearen arteko gai trukea kontrolatzeaz arduratzen da.