Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Lipidoen anabolismoa
LABURPENA: Lipidoak erreserba gaiak dira; animalietan eta landareetan izaten dira, eta
metabolismoaren beste produktu batzuetatik abiatuta sintetizatzen dira geure organismoan.
Hortaz, gorputzean gantzak metatzeko, ez dago haietarik jan beharrik. Erreserba funtzioaz gainera,
organismoarentzat garrantzi handiko beste zeregin batzuk dituzte lipidoek.
Ezein lipido sintetizatzeko bidea katabolismoaren erreakzio guztietan izaten den molekula
batetik abiatzen da, azetil-Co A-tik, alegia.Lipidoetan beste printzipio oinarrizkoetan
baino errazago ulertzen da izaki
biziak gai bakunetatik gai organiko konplexuak
sortzeko gauza izatea (anabolismoa,
alegia).
Lipidoen sintesia inon baino nabarmenagoa
da animalien azilglizeridoetan (gantzetan,
alegia). Izaki horiek ezin dute erreserba
polisakarido (glukogeno) askorik metatu,
polisakaridoaren molekularen bolumenarekin
zerikusia duten arazo batzuk direla eta
(oso adartsua izatea, eta, beraz, metatzen
zaila); izan ere, animaliak bere gorputzaren
zati handi bat gorde beharko balu biltegirako,
arazo handiak ekarriko lizkioke horrek
organismoari mugitzeko eta, oro har, behar
bezala funtzionatzeko (espazioa galduko
bailuke beste funtzio batzuetarako). Soluzio
gisa, sobera irentsiriko gluzidoak eraldatu
egiten dira, eta gantzak sintetizatzeko erabiltzen
(gluzidoek baino energia ahalmen
handiago baitute gantzek). Gainera, gantzek
molekula bolumen txikiagoa dutenez, arazo
gutxiago sortzen dute metatzeko orduan.
Horregatik esaten da pastelek eta gainerako
gozokiek “asko loditzen” dutela, azukre
soberakinak gantz bihurtzen baitira.
Lipidoek gai multzo heterogeneoa osatzen
dute, baina, nolanahi ere, kimika izaera
ezberdineko bi familia nagusi bereiz daitezke
haietan: alegia, batetik, lipido saponifikagarriak,
beren molekuletan gantz azidoak
dituztenak, eta, bestetik, lipido saponifikaezinak,
gantz azidorik gabeak, eta isopreno
molekulatik eratorriak. Bigarren famila
horren barruan era askotako hormonak
daude.
Bai batzuek bai besteek garrantzi handiko
zeregina dute, eta haien sintesia funtsezkoa
da izaki bizientzat.- Lipido saponifikagarrien anabolismoa
Osaeran antzeko ezaugarriak badituzte
ere, gai multzo heterogeneoa osatzen dute
lipido saponifikagarriek, eta espezialistei
bakarrik dagokie biosintesi bideen deskripizoa.Hemen, orain, lipido saponifikagarri
ugarienen –gantzen– anabolismoa deskribatuko
da adibide gisa.
Gantz azidoez eta glizerinez osatuak
daude gantzak. Bi gai horiek baturik gantza
lortuko bada, osagaietako bakoitza sintetizatu
behar da lehenbizi.
Glizerinaren sintesia ( 1. irudia ).
Gluzidoen katabolismotik abiatzen da, glukolisian sortzen den dihidroxiazetonafosfatotik hain zuzen. Metabolismoaren beste erreakzio batzuetan lortzen den NAD + erreduzituaren (NADH+H + ) ahalmen erreduzitzailea beretzen du gai horrek, eta glizerol-3-fosfato bihurtzen da. Gai hori da –eta ez glizerina– gantz azidoetara lotzen dena azilglizeridoa sortzeko.
Gantz azidoen sintesia
Lipidoen molekula osaera ere ez da guztietan berdina, baina karbono atomo pare bat dutenak dira izadian ugarienak. Dena den, kate bakoitiko gantz azidoak ere badira.
Gainera, talde bakoitzaren barruan, karbonoen arteko loturak izan daitezke bakunak (aseak), edo izan daitezke beste era batekoak (bikoitzak gehienetan, asegabeak).
Nola egiten ote da hainbeste gai elkartu motaren sintesia? Ikerketen arabera, badirudi bide bakarra dagoela: alegia, azido palmitikoa
(16 karbono atomoko molekula) sortzen
dela, eta horren eraldatzetik sortzen
dela gero izaki bizietan azaltzen den gantz
azidoen aukera zabal hori.
Zelularen zitoplasman gertatzen da gantz
azidoen sintesia, entzima talde (bai fisikoan
bai funtzionamenduan) elkartu batek
—gantz azidoa-sintetasa konplexuak— parte
hartzen duela. Katabolismoaren erreakzioetan
askatzen den azetil-Co A-tik abiaturik
egiten da.
Azetil-Co A-k, berez, lehenengo erreakzioan
bakarrik parte hartzen du, eta molekula
bazkatzailetzat har daiteke. Animalietan
zuzenean sartzen da erreakziora; bakterioetan
eta landareetan, berriz, A koentzimaz
libratu behar da, eta proteina azilo-garraiatzaile
batekin lotu behar da, “Acyl Carrier
Protein” (ACP) delakoarekin, alegia, azetil-
ACP emateko.Gantz azidoaren katea luzatuko bada,
beste molekula batekin lotu behar da azetil-
Co A, malonil-Co A-rekin.Azetil-Co A azetil-Co A-karboxilasa entzimaren
bidez deskarboxilaturik (hots,
CO molekula bat gehiturik), sortzen da
2
malonil-Co A.
Entzima horrek biotina bitamina erabiltzen
du koentzima gisa. Bitamina hori falta
edota gutxi dutenen patologian, dermatitisa,
giharretako mina, anemia eta depresioa
azaltzen dira. Bitaminarik ezean, ezin dira
zeluletako mintzak eratzeko beharrezkoak
diren gantz azidoak sintetizatu. Eta, hala,
zelula zatiketa edota metabolismo biziko
ehunetan handiagoa da kaltea besteetan
baino (gastu hori dela eta, gaiak eta gihar eta
kirio zelulak ordezkatu beharko dira).
Bakterioetan eta landareetan (3. irudia), ACP
proteinari ere lotu behar zaio malonil-Co A, eta A
koentzima askatzen du eta malonil-ACP ematen.
Gantz azidoaren lehenengo luzatze erreakzioan,
azetil-Co A eta malonil-Co A elkartzen
dira (azetil-ACP eta malonil-ACP (4.
irudia), hala dagokionean), eta CO moleku-
2
la bat eta A koentzima galtzen dira (bakterioetan
eta landareetan ACP galtzen da beti),
azetoazetil-Co A emateko (erreakzio horretan
eta hurrengoetan, landare eta bakterioentzat,
-Co A erroaren ordez -ACP erabiltzen da).
Lehenengo erreakzioaren ondoren, azetoazetil-Co
A-k ahalmen erreduzitzailea beretzen du
beste erreakzio metaboliko batzuetan lorturiko
NADP + erreduzitutik (NADPH+H+), eta ß-
hidroxibutiril-Co A ematen du. Baldin eta ur
molekula bat galdu eta krotonil-Co A bihurtzen
bada, NADP +-tik ahalmen erreduzitzailea
hartzen du berriro, eta butiril-Co A ematen du.
Hortik aurrera errepikatu egiten da erreakzio
saila, eta dagoenari beste malonil-Co
A (edo malonil-ACP) molekula bat eransten
zaion bakoitzean, luzatu egiten da gantz azidoa.
Hala beraz, Lynenen helize katabolikoaren
kontrakoa ematen du erreakzio sailak,
espira bakoitzean bi karbono atomoko segmentu
bana eransten diola lehengoari.
Malonil-Co A-ren hirugarren karbonoa
CO gisa galtzen da. Prozesu horren guztiaren
2ondorioz 16 atomo karbono dituen molekula
bat lortzen da, palmitoil-Co A deitua. Gantz
azido-sintetasa konplexuaren erretroinhibitzaile
gisa funtzionatzen du gai horrek, eta
bertan behera uzten du luzatze erreakzioa.
Gantz azido asetuen sintesia
Hamasei karbono atomo baino gehiago dituzten gantz azidoen kasurako da berau.
Luzatzeaz arduratzen diren entzima sistemetako bat mitokondrietan dago, eta bestea erretikulu endoplasmatikoan.
Erreakzio bakoitzean azetil-Co A molekula gehiago beretzen du palmitoil-Co A-k.
Erreakzio espiretako bakoitzean sortzen den gaiak ahalmen erreduzitzailea bereganatzen du NADP + -tik, ura galtzen du, eta ahalmen erreduzitzailea hartzen du berriro (azido palmitikoaren sintesian gertatzen den bezala).
Gantz azido asegabeen sintesia
Gantz azidoek lotura bikoitz bat besterik ez dutenean katean (monoenoikoak), sintesiaren bi aldaera daude: bata bakterio jakin batzuetan besterik egiten ez dutena, eta bestea, berriz (aldaerekin baina), gainerako izaki biziek, bakterio asko barne, egiten dutena.
Organismo gehienek asegabetze oxidatzailea egiten dute. Hau da, kate barruko bi karbonori loturiko hidrogeno bana erorrarazten dute, ura askatu eta beste lotura bat sortzeko (bikoitza, bakuna izan ordez) karbono horien artean.
Proteina espezifiko batzuek (zitokromoak)elektroiak garraiatzen dituzte prozesu
horretan. NADP +
erreduzituan hasten da
erreakzioa, eta zitokromo kateari bakarrik
uzten dizkio elektroiak (H+-ak, berriz, mitokondriaren
matrizean edo erretikuluaren
barruan geratzen dira); horietako azkenak
oxigenoari pasatzen dizkio elektroiak (zein
bere H +-rekin, zeinak askatuak izan ziren
ingurunetik hartzen baitira), eta gantz azidoaren
bi hidrogeno atomoak, bi ur molekula
emateko.Azido palmitoleikoa eta oleikoa dira bide
horretatik sortzen diren bi gantz azidoak.
Bakterioek darabilten metodoari bide anaerobikoa
esaten zaio, eta gantz azidoaren sintesian
sortzen diren ß-hidroxiazido bitartekarietakoren
baten ura galtzea dakar (7. irudia).Lotura bikoitz bat baino gehiago duten
gantz azidoak (polienoikoak) ez dira aurkitzen
bakterioetan, baina bai ordea landareetan
eta animalietan. Lau familia nagusitatik
datoz guztiak, azido palmitoleikotik, oleikotik,
linoleikotik eta linolenikotik eratorriak.
Familia berekoak bereizteko, CH
3
- (metilo)
muturraren eta ondoko lotura bikoitzaren
artean dagoen karbono atomo kopuruari
begiratzen zaio.Gantz azido hauen sintesi sistemak ez du
zailtasunik (8. irudia). Beste lotura bikoitz
bat sortzeko asegabetze oxidatzailea aplikatzen
zaie dagokien ikatzei; gainera, beste
aldaera batzuk ere sor daitezke bi karbonoko
segmentu gehiago gehituz aseen sintesirako
deskribatu den erreakzio multzoaren bitartez.
Horixe gertatzen da itsasoko organismo
askotan. Haien eraketan gantz azido-sintetasa
konplexuak hartzen du parte. Karbono
atomoetan kopuru bikoitia dutenekiko alde
bakarra da kasu honetan molekula bazkatzailea
azetil-ACP izan ordez propionil-ACP
(hiru karbono atomo ditu) izatea. Erraz asko
uler daitekeen bezala, lehenengo erreakzio
txandatik 5 karbono atomoko molekula bat
lortzen da. Luzatze bakoitzean bi karbonoko
segmentuak gehituko balira, karbono kopuru
bakoitiko molekula bat lortuko litzateke
beti.
Gantzen sintensia
Hiru urratsetan egiten da; lehenengoan, glizerol-3-fosfatoak A koentzimari (azil-Co A) loturiko bi gantz azidorekin erreakzionatzen du, eta A koentzimako bi molekula askatu eta gero, fosfodiazilglizerido bat ematen du. Horrek ur molekula bat beretzen du,
eta fosfato taldetik askatzen da diazilglizerido
bat emanez. Azkenik, beste azil-Co A bat
beretzen da, eta triazilglizeridoa edo gantza
sortzen da (A koentzima askatuz).
Gantz ehunek eta gibelak gantz asko
ekoizten dute, baita ugaztunen ugatz guruinek
ere (esnea, adibidez, gantz tanta asko
dituelako eta gantzak argia difraktatzen duelako
da zuria).- Lipido saponifikaezinen anabolismoa
Lipido mota horiek saponifikagarriak
baino are heterogeneoagoak dira, eta, beraz,
haiek sintetizatzeko, modu edo bide asko
daude, baina isoprenoaren errepikapenetik
eratorriak guztiak. Hori dela eta, molekula
horren sintesia deskribatuko da hurrena (10.
irudia).
Azetil-Co A-tik abiatzen da sintesia. Gai
horren bi molekula elkarrekin batzen dira
azetoazetil-Co A emateko. Azetoazetila,
gero, beste azetil-Co A bati lotzen zaio,
baina CH - (metilo) muturretatik beti,
3
“buruz buruko lotura” deituaren bitartez.
Elkartze horren ondorioz hidroximetil-glutaril-Co
A sortzen da, zeinak ahalmen erreduzitzailea
hartzen baitu NADP +-tik, eta
azido mebalonikoa ematen du. Azido mebalonikoak
bi fosfato talde hartzen ditu ATP
banatik, eta azido 5-pirofosfomebaloniko
bihurtzen da. Azido 5-pirofosfomebalonikoak
CO molekula bat galtzen du, ATP
2
batetik energia hartzen du beste lotura bat
eratzeko (molekulan lotura bikoitza eratzen
dela), eta azido 3-isopentenil-pirofosforiko
bilakatzen da. Molekula hori hainbat alditan
kondentsatuko da lipido saponifikaezinak
emateko.