Departamento de Cultura y Política Lingüística

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Bitaminak

LABURPENA: Bitaminak gai elkartu organikoak dira; metabolismoaren jardueran nahitaezkoak dira, dosi txikietan. Landareek sintetizatzen dituzte eta animalia gehienek elikagaiarekin batera hartzen dituzte. Hori dela eta, aberatsa eta askotarikoa izan behar du dietak, izan ere, elikagai bakoitzean bitamina jakin batzuk izaten baitira. Bitamina urritasunak eritasunak sortzen ditu, baina zenbait bitaminaren gehiegitasunak ere eritasunak dakartza. Bi bitamina mota daude: hidrosolbagarriak batetik, eta liposolbagarriak bestetik. Horietatik gutxienez hamalau dira gizakiak behar-beharrezkoak dituenak.

 

Sarrera

Jende gehienak termino biokimiko askoren esanahia ez badaki ere, gutxi dira bitaminei buruz gauzaren bat edo beste entzun ez dutenak. ?Fruituek eta gibelak bitamina asko dituzte? esapidea esaterako, edo ?jan ezazu hori, bitamina asko ditu-eta? esapidea, egunero erabiltzen dira, haurrak zerbait jan nahi ez duenean batez ere. Hala ere, gutxik ezagutzen dute bitaminen benetako zeregina, zein bitamina mota den, zein janaritan dagoen, gehiegitasunak edo neurrigabe hartzeak dakartzan arriskuak, etab.

Gai elkartu organiko horiek gorputzaren jardueran nahitaezkoak dira, dosi txikietan.

Bitaminen aurkikuntza, eta metabolismoan duten funtzioaren ezagutza, XX.. endeko aurkikuntza handienetakoa izan dela esan ohi da, nahiz eta bitaminen historiak eskorbuto eta beriberi eritasunekin zerikusia duen, neurri handi batean. Eskorbutoa gurutzadako soldaduen bidailagun izan zen XIII. mendetik aurrera, baita itsasgizonena ere, itsas zabalean bidaia luzeak egiten hasi zirenetik beretik; Joan Sebastian Elkano esaterako, eskorbutoak jota hil zen Ozeano Barera egin zuen bigarren bidaian.

Gizakiak fruiturik eta barazki freskorik jan gabe egonaldi luzeak egiten dituenean, arazo ugari sortzen dira C bitaminaren eskasia dela-eta, eta egoera horrek, azkenean, heriotza dakar.

Beri-beria eritasun arrunta zen japoniar itsasgizonen artean. Haien dieta azalik gabeko arrozean oinarritzen zen, alegia, tiamina (B ) bitaminarik gabekoa zen (bitamina 12 hori laborearen azalean izaten da). Arrozaren azalarekin egindako botikaz sendatzen zen, hain zuzen, eritasun hura. Beraz, antzina ere bazekiten zenbait eritasun elikagaiekin sendatzen zirela, baina ez zuten haren zergatiaren berri.

Bitaminen izena tiaminatik dator, hura izan baitzen aurkitu zuten lehena (bitamina, bizitzeko ezinbestekoa den amina); denadela, gaur egun jakin badakigu bitamina izenaz elkarren artean harremanik ez duten gai elkartu organikoen multzo bat izendatzen dela, eta dietan beharrezkoak direla, oso dosi txikietan bada ere, metabolismoak egoki lan egiteko eta osasuntsu egoteko. Beraz, hitz horrekin ez dira adierazten antzekoak diren gai elkartuak, baizik eta funtzio metaboliko antzekoak betetzen dituzten gaiak. Bitaminak, zenbaitetan, probitamina gisa hartzen dira janarietan, hau da, animalien metabolismoak ondoren bitamina bihurtzen dituen molekula gisa.

Bitaminak alfabetoko lehen letren bidez adierazten dira, edo bitamina horren eskasiak sortzen duen eritasunaren aipamena egiten duen izenaren bidez bestela. Askotan letra bera dute bitamina batek baino gehiagok, baina azpi-indize desberdina. Bitamina horiek antzeko ezaugarriak eta antzeko osakera dute, eta gai bakar bezala hartu ziren hasieran (adibidez, B multzoko bitaminak), baina sustantzia bat baino gehiago zirela egiaztatu zen gero.

Bitamina horietako asko koentzimak dira, hau da, entzimekin batera jarduten dute izaki bizidunen erreakzio kimikoak bizkortzeko. Beste bitamina asko koentzimen aitzindari dira, eta beste batzuek, berriz, goi mailako animalien funtzio espezializatuetan parte hartzen dute (1.. aula). Niazina (B multzoko bitamina), esate baterako, NAD +-aren ?zelularen arnasketan eta beste prozesuetan ezinbestekoa den elektroi-garraiatzailea? osagaietako bat da.

Animalia guztiek ez dituzte bitamina berak behar, nahiz eta animalia eta landare gehienek bitamina berak behar dituzten metabolismoaren jardunerako. Bestalde, litekeena da animalia multzo guztiek behar izatea bitaminak, animalia zelulabakarretatik hasi eta zelulanitz konplexuetaraino. Tiamina, esaterako, garrantzizkoa da bai protozooentzat bai gizakientzat; C bitamina, adibidez, beharbeharrezkoadute zenbait protozook, zenbait intsektuk eta zenbait hegaztik.

Baina organismo batentzat oinarrizkoa den bitamina bat ez da nahitaez oinarrizkoa beste batentzat ere, bi arrazoirengatik: edo bigarren organismo hori gauza da bitamina berez sintetizatzeko, edo ez du bitamina horren beharrik. Beraz, izaki bizidun guztiek ez dituzte bitaminak kanpotik hartu behar: landareak gauza dira behar dituzten bitaminak sintetizatzeko; arratoiak eta hegaztiak gauza dira C bitamina sintetizatzeko, eta hausnarkariek B multzoko bitaminak sintetizatzen dituzte. Bitaminen azken iturria landareak eta bakterioak dira, eta elikagaien bidez lortzen dira, edo bestela, hesteetako bakterio sinbiotikoek sortzen dituzte hondakin gai gisa (k bita- 3 mina).

 

Sailkapena. Funtzioak.

Iturriak.

Solbagarritasunaren arabera, bi taldetan sailkatzen dira bitaminak (1. taula): Liposolbagarriak: terpenoak edo esteroideak dira, uretan ezin solba daitezke, baina bai lipidoen solbatzaileetan (gantzak); horregatik, gai horien ezaugarriak dituzte.

Alegia, funtzio anitzekoak dira, ez dira koentzimak eta hainbat animaliaren funtzio fisiologiko berezietan eta hainbat jardunetan parte hartzen dute. Esate baterako, ornodunetan faktore koagulatzaile baten osakeran parte hartzen dute (K bitamina), edo kaltzioaren eta fosforoaren absortzioan(D bitamina), edo ikusmeneko pigmentu baten osaketan (A bitamina).

Hidrosolbagarriak: koentzimak dira, edo horien aitzindari bestela; uretan urtzen dira.

Mugikorrak dira, eta zabaltzeko ahalmen handia dute. Gehienek funtzio berberak betetzen dituzte edonon daudela ere. Faktore katalitikoak direnez gero, garrantzizko mailak osatzen dituzte edozein izaki bizidunen erreakzio biokimikoko kateetan. Horregatik, eta adibide gisa, energia sortzeko beharrezkoa da tiamina, azukreak aerobikoki oxidatzen diren guneetan.

Bitaminaren egitura kimikoa askotarikoa da eta, oro har, oso konplexua (1. Irudia).

Bitamina liposolbagarri guztiak gai elkartu isoprenoideak dira; A bitamina esaterako, bi eratan azaltzen den diterpenoa da, A 1 eta A 2 ; K bitamina, berriz, K 1 , K 2 , K 3 eta K 4 bitaminek osatzen duten multzo bat da, eta D bitaminak hainbat esterol biltzen ditu (D 2 , D 3 , D 4 , D 5 eta D 6 bitaminak).

B 12 bitamina da ezagutzen den egiturarik konplexuena (2. Irudia).

Eguneko gomendatzen den dosia. Gehigitasuna eta urritasuna. Eztabaidak.

Bitaminak egunero hartu behar dira, guztiak eta dosi jakin batean; dosi horri eguneko gomendatzen den dosia (2. Taula) esaten zaio.

Bitamina gutxi izateak ?hipobitaminosia? , edo batere ez izateak ?abitaminosia?,hainbat eritasun ekar ditzake (1. taula).

Baina, hala uste ez bada ere, bitamina gehiegi izateak edo hiperbitaminosiak, bereziki liposolbagarrien gehiegitasunak, kalteak sor ditzake osasunean. Soberan dauden bitamina hidrosolbagarriak, soberako C bitamina adibidez, gernuak kanporatzen ditu, baina A eta D bitamina liposolbagarri gehiegizkoak gorputzaren gantz biltegietan pilatzen dira, eta horren ondorioz, gorakoa, beherakoa, buruko mina, pisua gutxitzea, anorexia, etab. sortzen dira. Eta emakume haurdunek D bitamina gehiegi hartu izana eta umeak adimenez atzeratuak izatea lotura duten bi gertaera dira. Beraz, esan daiteke bai bitamina urritasunak, bai gehiegitasunak, osasunaren oreka galarazten dutela.

Hainbat gorabehera eta eztabaida badira ere, uste osoa dago dieta orekatuak eta askotarikoak bitamina behar guztiak asetzen dituela, bestelako osagarrien beharrik gabe; dena dela, gutxi dira beren eguneroko dietan behar adina barazki eta fruitu hartzen dituztenak.

Kontuan hartu behar da, bestalde, antibiotikoak hartzen direnean hesteetako bakterioek sintetizatzen dituzten bitaminen urritasuna gerta daitekeela, izan ere, antibiotikoek bakterioak deusezten baitituzte.

Gizaki helduarentzat gomendatzen diren zenbait bitaminaren eguneroko dosiak, miligramotan.Sarrera