Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Darwin aurreko teoriak
Animalia eta landare moten bilakaeraren edo eraldatzearen arazoa garai guztietako
kulturetan agertu izan da. Mende luzeetan jakintza oinarri sendorik gabeko ideiak
nagusitu ziren, eraldatzearen aurkakoak gehienak, baina aldian behin bilakaeraren
aldeko joerarik ere izan zen (Enpedokles, San Agustin, etab.).
Jakintzan oinarrituko ideiak XVIII. mendeaz geroztik hasi ziren bide egiten. Linneo,
Cuvier eta gisako itzal handiko pentsalariak animalia eta landare moten finkotasunaren
aldekoak ziren, nahiz aurkikuntza askok teoria hori gezurtatzen bide zuten. Gaur
egun galduak diren hainbat fosilen existentzia argitzeko, Cuvierrek teoria ausart bat
sortu zuen, hondamenaren teoria.
Bestalde, Buffon-ek eta beste zientzilari batzuek bidea urratu zieten izaki bizien bilakaeraren
aldeko ideiei. Lamarck izan zen bilakaeraren teoria oso bat egin zuen lehena,
animalia eta landare moten eraldakuntzak bi mekanismo zituela esplikatuz: inguruneak
bizitzan zehar sortzen dituen aldaketak, eta aldaketa horien herentzia. Haren ideien
arrakasta gutxia eta ideia horietako batzuen hutsegitea gorabehera, bilakaeraren aldeko
pentsamenduaren aitzindaritzat jo behar da Lamarck.Herri bakoitzak eta aldi bakoitzak zeinek
bere erara esplikatu izan du izaki bizien
jatorria. Argi dago, beraz, gizadia beti kezkatu
izan duela bilakaera biologikoak, eta polemika
asko sorrarazi dituela gai horrek bai
zientzilarien bai zientzilari ez direnen artean.
Darwin arte izan diren bilakaerari buruzko
ideiak eta teoriak aipatzerakoan, hiru atal
bereiziko dira: jakintza aurreko ideiak -ia
XVIII. mendea arte iraun zutenak-, animalia
eta landare moten finkotasunaren aldeko
teoriak, eta bilakaeraren aldekoak.
Bilakaerari buruzko ideiak XVIII. mende aurretik
Aipagarriak dira antzinako Greziako filosofoek animalia eta landare moten jatorriaren auziari egin zizkioten ekarriak. Enpedoklesen ustean (K.a. V. mendea), gaur egungo fauna aldez aurretikako beste fauna batetik sortua da ordezkatze bidez. Aristotelesek (K.a. IV. mendea) garrantzi handiko lanak egin zituen izaki biziak sailkatzen, eta izakietan behereneko mailatik hasita gorengoraino mailakatze jarraitu bat dagoela onartuagatik ere, izaki eta landare moten gelditasuna aldeztu zuen.
Gure aroko 1500 urteetan baino gehiagotan Bibliaren interpretazio itsua izan zen izaki bizien historiari buruzko pentsamendu nagusia. Jakintsu gutxi ausartu zen kristautasunaren liburu sakratuak proposatzen duen sorrera bakarreko ideiari aurre egiten.
Besteak beste, San Agustin bera aipa daiteke,hark esana baita animalia eta landare
mota guztiak ez zirela hasiera-hasieran sortuak,
eta orobat bazirela mota batzuk lehenengo
sortu ziren haietatik geroztik sortuak.
Alberto Handia santuak (XII-XIII) uste
zuen landare mota batzuk eralda zitezkeela
eta bestelako landare mota bilakatu; ideia
oker horiek, harritzekoa bada ere, gure XX.. ende aurreratu honetaraino iraun dute.
Aldi honen bukaeran (XVII. mendea)
bilakaerari buruzko ideiek askorik aurreratu
ez bazuten ere, fosilen azterketak nolabaiteko
aurerrapena izan zuen, eta fosilak dira,
hain zuzen, bilakaeraren froga oinarrizkoetako
bat. Nolanahi ere, Leonardo da Vincik
(XVI) izan ezik, jakintsu gehienek aldeztu
zuten fosilak Bibliako uholdean sortuak
zirela, eta horrexegatik agertu zirela itsas
fosilak mendietako harkaitzetan.
XVIII. eta XIX. mendeak
Finkotasunaren aldeko ideiak
Argien mendea esan zaion horretan aurrerapen handiak egin ziren izaki biziei buruzko jakintza alor guztietan: paleontologian, konparaziozko anatomian, etab. Hala ere, animalia eta landare batzuk beste animalia eta landare mota bihurtzen zirela ukatzen zuten ideiek, finkotasunaren aldekoek, alegia, nagusi jarraitu zuten.
Linneorengan (1707-1778) ezin hobeto ageri dira bere garaiaren ezaugarriak.
Jakintza nomenklatura eta izaki bizien sailkapen sistema bat egin zuen, gaurdaino ia aldaketarik gabe iraun duena. Bere sailkapen eta nomenklatura horretan Linneok elkarren antzeko motak elkarrekin kidetu zituen, jenero berean jarriz eta bakoitzari jenero izen bera (Felix catus, Felix leo) emanez, eta, beraz, uste izan daiteke animalia eta landare mota horiek aitzindari komun bat izan zutela. Hala ere, Linneo ez zen bilakaeraren aldekoa izan; leial jarraitu zion, aitzitik, izakiak Jainkoak sortu zituelako usteari, baina onartu beharra izan zuen jenero bereko motetan bazela halako bilakaera maila bat. Beraz, Linneoren obran argi ikusten da haren ideiak eta bilakaeraren lagungarri egin zituen ekarriak ez datozela bat.
Cuvier (1769-1832) zientzilari handia ere, konparaziozko anatomiaren sortzailea eta fosil asko eta askoren aurkitzailea, animalia eta landare moten finkotasunaren aldezle izan zen. Nola esplikatu ahal izan zuen fosilak gaur egun desagertuak diren animalia eta landare moten aztarnak direla, eta animalia desberdinetan antzeko organoak badirela? Bibliak munduaren sorkuntzaz dioenaren ausardia handiko egokitzapen bateginez esplikatu zituen gauzak. Bere teorian
fosil horien eta gaur egungo animalia eta
landare moten artean inolako harremanik ez
zela esaten zuen, eta, horren ordez, Lurraren
historian hainbat ?hondamen? izan zela esatea
nahiago zuen, aldian aldiro izaki bizi
guztiak suntsitu zituztenak. Hondamen
bakoitzaren ondoren beste ?sorrera? bat izaten
omen zen, eta horietan animalia eta landare
mota berriak sortu ziren. Ikusten
denez, Biblian agertzen diren sorrera eta
uholdea erabili zituen animalia fosilen existentzia
esplikatzeko.
Cuvierrek ukatu egin zuen Lamarckek
aldeztutako eraldatzea, eta, Egiptoko obeliskoetan
aurkitu zuen animalia multzo gaur
egungo moten ia antzekoa aipatu zuen berak
haren kontrako froga gisa; baina orobat
zioen bi mila edo hiru mila urteko epea ez
zela nahikoa behin betiko ondorioak ateratzeko.
Arrazoibide hauek ere eman zituen:
ez zela giza fosilik aurkitu, eta ezin zitekeela
?inolaz ere frogatu nik aurkitu ditudan fosilak
gaur egungo animalia batzuen aitzindariak
izan daitezkeenik?
Bilakaeraren aldeko ideiak
Aitzindariak
Mende horietako finkotasunaren aldeko zientzilariez gainera, garai hoietan berorietan nagusi ziren ohiko sinesteak zalantzan jarriz zihoazen ideia batzuk ere agertzen hasi ziren pixkanaka-pixkanaka.
Buffon (1707-1788) har daiteke transformismoaren aitzindaritzat. Zientzilari honek animalia eta landare mota asko deskribatu zituen, eta zalantza handitan jarri zituen fosilen sorburua Bibliako uholdearen bidez argitzen
zuten ideiak. Bestelako teoria bat proposatu
zuen animalia eta landare moten sorburuari
buruz. Teoria horren arabera, prozesu
naturaletan dute sorburua mota horiek, klimak
eragiten dituenetan batez ere, organismoak
berez azaldu baitziren lurraren gainean,
molekula organikoak elkartu izanaren ondorioz.
Ideia horiek, bilakaerari buruzko benetako
teoria izatetik urrun badaude ere, bilakaeraren
aitzindari izan ziren.
Maupertuis (1698-1759) eta Erasmus
Darwin (Charles Darwinen aitona) (1713-
1802) darwinismoaren aitzindaritzat jo daitezke.
Maupertuisek mutazioaren ideia
landu zuen, organismoen aldaeren kausa,
eta bereizkuntzarena ere, hori zela esanez,
aldaera egokienek baizik ez dutela irauten
iradoki baitzuen. Jakina denez, adigai horiek
oinarri-oinarrizkoak ditu Darwinen teoriak.
Bestalde, Erasmus Darwinen ustean, izaki
bizi guztiek jatorri komun bat zuten, eta
bereizkuntza naturala banakoen kopurua
handitzeak sortu zuen borrokaren ondoriotzat
jo zuen.
Lamarck
Aurreko zientzilariek transformismoaren aldeko ideiak proposatu zituzten, baina ez zuten egin mota batzuetatik besteetarako eraldatzea nolakoa izan zen eta eraldatze horren kausak zeintzuk izan ziren argituko zuen teoria osorik. Jean-Baptiste de Monet, Lamarckeko Zalduna (1744-1829) izan zen bilakaeraren aldeko benetako teoria bat lehenengo landu zuen zientzilaria.
Lamarcken teoria 1809an eman zen argitara, Zoologiaren filosofia obran. Haren iritzian, izadiak hurrenez hurren sortzen ditu animalia mota guztiak, soilenetatik hasi eta konplexuetaraino. Eraldatze horiek oso geldiak dira eta kanpoko egoeraren eragina dute (klima, habitatak, etab.). Bilakaera prozesu horren mekanismoak bi lege edo hatsapen gisa adierazi zituen, haren hitzetan honela adieraziak:
Lehenengo legea.
Erabat garatu ez den animalia batean, edozein organo maiz eta era jarraituan erabiltzeak pixkanaka-pixkanaka sendotu egiten du organo hori, eta organo horren erabileraren iraupenaren proportzioan indartzen du; era berean, organo hori luzaroan ez erabiltzeak ahuldu egiten du organo hori bera, gutxitu, eta, azkenik, suntsiarazi.
Bigarren legea
Arrazak aspaldi-aspalditik bizi izan duen egoeraren eraginez, eta, beraz, organo bat asko edo batere ez erabiltzearen eraginez, izadiak izaki bakoitzari galarazi edo irabazi arazi dion guztia belaunaldiz belaunaldi gordetzen da, eta izaki horretatik sorturiko izaki berrietara igarotzen da, baldin eta hartutako aldaketak bi sexuek edo, gutxienez, izaki berri horiek sortu dituztenek komun badituzte.? ? Beraz, Lamarcken teoriaren bi hatsapen nagusiak hauek dira: ? Organoak erabiltzeak edo ez erabiltzeak, ingurunearen eraginak, alegia, organo horien eraldatzea dakar; hau da, eginkizunak dakar organoa.
Aldaketa horiek ondorengoetara igarotzen dira; hori da, alegia, geroztik hartutako ezaugarrien herentzia esan zitzaiona.
Bere teoriaren hatsapen horiek Lamarckek kasu jakin batzuetan oinarritu zituen: satorraren begien atrofia, hegazti palmipedoen hanketako mintza; sugeen luzetasuna;jirafen lepo luzea. Azken hau da ospetsuena.
Ikus dezagun Lamarckek nola esplikatzen
duen.
?Jirafak, leku lehor eta belarrik gabekoetan
bizi denez, zuhaitzetako adarrak jan behar
izaten ditu, eta, beraz, lepoa etengabe gorantz
luzatu behar izan zuen. Arraza horretako
banako bakoitzak ohitura horri luzaroan
eutsi behar izan zionez, jirafaren aurreko
hankak atzekoak baino gehiago luzatu ziren,
eta lepoa ere luzatu egin zitzaion, burua 6
metro inguruko garaierara jaso ahal izateko
moduan.?
Lamarcken ideiek ez zuten bere garaian ia
arrakastarik izan, garai hartako jakintza
giroetan Cuvierrek proposatzen zuen hondamenaren
teoriaren aldekoak zirelako
nagusi batez ere. Bi zientzilari horiek eraso
gogorrak egin zizkioten elkarri, nork bere
aurkariaren ideiak barregari uztera ere iristeraino.
Bakar batzuk besterik ez ez ziren,Geoffroy Saint-Hilaire (1772-1844) besteren
artean, Lamarcken tesien alde azaldu.
Teoria hori gaur egungo jakitateen argitan
aztertuz gero oso agerian geratu da
lehenengo hatsapenak, inguruneak fenotipoan
duen eraginari buruzkoak (organoak
erabiltzea/ez erabiltzea), balio osoa duela
gaur egun ere. Gauza jakina da atletari, jardunaren
jardunez, giharrak aldatzen zaizkiola.
Bigarren hatsapena, berriz, fenotipoaren
aldaketa horren herentziari
dagokiona, gaur egun ezin da onartu, ez
baitator bat genetikako jakiteekin, horien
arabera fenotipoa ezin baita izaki batetik
bestera iragan, genotipoan eraginik ez
duen bitartean.
Hala eta guztiz ere, eta akatsak akats,
Lamarcken teoriak historian garrantzi handia
izan duela dudarik ez da, bide-urratzaile
izan baitzen eta haren bultzada handiari
esker joan baitzen indartuz iragan mendekozientzilarien artean animalia eta landare
motak ?eraldatu? zitezkeelako ideia.
Neolamarckismoa
XIX. mendearen bukaeran, darwinismoaren
eta geroago mendelismoaren arbuioz
agian, Lamarck boladan egon zen berriz,
Frantzian batez ere, XX. mendearen erdialdea
arte.
Nolanahi ere, neolamarckismoak Sobiet
Batasunean izan zuen aldezle arrakasta handiko
bat, Lysenko. Gizon horrek, Stalinen
laguntzaz, ?genetika berri? bat landu zuen
1940an, ezaugarriak heredatzen direlako
printzipioan oinarritua. Laboreak aldatu
nahi izan zituen, laboreak lantzeko ingurune
egoerak aldaturik. Saio hori ustel atera
zen bai jakintzaren alorrean bai nekazaritzarenean,
baina hala ere Lysenkoren ideiak
izan ziren nagusi Sobiet Batasunean, Stalin
hil zen artean.