Departamento de Cultura y Política Lingüística

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Landareen sailkapena

Landare talde nagusiak bereizteko erabilitako irizpideak azaltzen dira atal honetan, eta horietako garrantzitsuenen deskribapen labur bat ere ematen da.Landare kontzeptua, oro har, pertsona guztiek intuizioz ulertzen duten zerbait da. Egun, hala ere, sistematika modernoaren arabera, asko mugatu da hitz horren esanahia.

Landareen erreinukoak, gaur egun, zelula eukariotoz osatutako ?eta metabolismo autotrofoa duten? izaki bizi zelulanitzak hartzen dira.

Definizio horren arabera, kanpoan geratzen dira betidanik landaretzat hartu izan diren izaki bizi asko, hala nola onddoak ?metabolismo heterotrofoa dute eta Fungi erreinukotzat jotzen dira?; edota algak, ez direlako benetan zelulanitzak ?ehunetan espezializatuko zelularik ez baitute? eta beraz, Protistoen erreinuan sartzen dira; baina azken izendapen hau eztabaidatuagoa da.

Antzinatik egin izan dira landareak sailkatzeko ahaleginak, lehenago orokorrean hartuta ?onddo eta algak barne zirela?, eta sailkapen berriagoetan berriz, landareak zentzu estuan hartuta, gorago azaldutako irizpideen arabera.

Landareak sailkatzeko lehenengo saioetan, arrazoi praktikoak zirela eta, batez ere, morfologian eta funtzioetan oinarritutako taxonomia irizpideak erabili zituzten.

Egun, ordea, hain bistakoak ez diren bestelako irizpide asko erabiltzen dira (paleontologia, biogeografia, fisiologia, morfologia mikroskopikoa, genetika, e.a.), landare moten arteko ahaidetasun loturak aurkitu eta, zuhaitz genealogiko baten gisara, sistematika filogenetikoa errespetatu nahian.

 

Sailkapen orokorra

Gaur egungo taxonomiaren arabera, Phyluma da erreinuko taxonomia maila gorena.

Landareen kasuan, tradizioz Dibisio hitza (Divisio latinez) erabili izan da phylumen sinonimotzat eta, oraindik ere, liburu askotan halaxe azaltzen da, nahiz eta egungo joera ?eta hemen errespetatu dena?, erreinu guztietan lexiko bera erabiltzekoa den.phylumaren taxonak aipatzen direnean arrunta da oraindik Talofitoak aipatzea.

Gainerako landareak Kormofitoak dira, eta horien barruan, hazirik ez dutenei Pteridofitoak esaten zaie, eta haziak dituztenei Espermafitoak.

Azkenik, espermafitoen artean, lore primitiboak eta fruiturik gabeak ematen

 

Landareen sailkapena

Taulan ikusten den bezala , phylum kategoriako 9 talde bereizi dira landareen erreinuan . Sailkapen honetan erabilitako taxonomia irizpideak baliagarri gertatzen dira orobat ? egun taxonomia kategoriarik ez badute ere ? kako artean sartu dtugun eta oraindik erruz erabiltzen diren beste izen batzuen berri emateko. Horrela , Bryophyta phylumaren taxonak aipatzen direnean arrunta da oraindik Talofitoak aipatzea.

Gainerako landareak Kormofitoak dira , eta horien barruan , hazirik ez dutenei Pteridofitoak esaten zaie , eta haziak dituztenei Espermafitoak. Azkenik , espermafitoen artean , lore primitiboak eta fruiturik gabeak ematendituztenei Gimnospermoak deitzen zaie, eta aldiz, lore garatuagoa eta hazia fruituaren barruan dutenei Angiospermoak. Izen hauek guztiak oso erabiliak dira, eta landareen taxonomiari buruzko bibliografia zaharrean nonahi aurki daitezke, nahiz eta egungo sailkapenean ez diren onartzen.

Asko erabiltzen den beste izen bat Kriptogamoena da, izen horixe eman baitzien Linneok ?fruitua argi nabaritzen ez zaien? landareei, eta hor sartzen zituen onddoak, algak, iratzeak eta goroldioak. Gaur egun, behin talde sistematiko gisa baztertu ondoren, Fanerogamoetan sartzen ez diren landareentzat erabiltzen da, azkeneko izen honekin izendatzen baitira orain gorago aipatu diren espermafitoak (Antofitoak ere deitzen zaie).Hitz horiek landareen bizi zikloan oinarrituak dira. Landare guztiek elkarren artean lotura estua duten bi fase edo belaunaldi txandatu dituzte. Belaunaldi sexuduna, haploidea, gametofitoa da. Honek sortzen ditu gameto arra eta/edo emea, eta hauek batu eta ernaltzean zigotoa eratzen dute.

Zigototik, garatu ondoren, bigarren belaunaldia edo esporofitoa sortuko da. Esporofitoa belaunaldi sexugabea da, diploidea, eta esporak ematen ditu Espora horietatik gametofitoak sortzen dira eta berriro hasten da zikloa.

Talofitoetan, esporofitoa bizkarroi baten gisa garatzen da gametofitoaren gainean, eta azkeneko hau da ikusten den landarea. Pteridofitoetan, gametofitoa talo berde bat izaten da, bizitza laburrekoa, oso xumea eta zelula bakarreko errizoideen bidez lurrari lotua; gameto arrak eta emeak sortzen ditu, eta hauen ernalketatik (beti ura tartean dela, briofitoetan bezala) esporofitoa sortzen da, briofitoenetik oso bestelakoa eta askoz ere konplexuagoa. Esporofito hori haztean organismo burujabe bat eratzen da: landarea, gehienetan iraunkorra, eta sustraiak, zurtoina eta hostoak dituena. Landareak esporak sortzen ditu esporangioetan, eta hauek ernetzean gametofitoa sortuko dute.

Espermafitoetan ?landare hazidunetan, alegia?, esporofitoa da (organoz hornitua orobat) begi bistan ikusten den bakarra, baina gametofitoak askoz ere murriztuagoak daude. Landareak ugaltze organoak ditu, loreak, batzuek besteak baino garatuagoak, eta hor aurkitzen dira gametofitoak, kanpotik ikusten ez direnak eta esporofitotik elikatzen direnak. Gametofito arrek ?lorauts garauetan? gametofito emearekin bat egiten dute, zeina landare amari lotuta baitago.

Behin ernaldu eta gero, zigotoa garatu eta ernamuina sortzen da. Ernamuina ehun elikatzaile batek inguratzen du eta beste ugaltze organo bat sortzen da: hazia. Haziei esker, hedadura handiagoa lortzen da eta erne ondoren esperofito berri bat sortuko da.

Espermafitoen barruan bi aldaera aurkitzen ditugu. Gimnospermoek lore primitiboak dituzte, sexu bakarrekoak, korola gabeak, braktea edo ezkata gogorrez babestuak, batzutan kono edo pinaburuetan bilduak.

Haziak, ernaltze xume baten ondorioz sortuak, biluziak dira, edo ez dute behintzat, benetako perikarporik. Gimnospermoek, beraz, ez dute fruiturik.

Angiospermoek ohiko loreak dituzte, eskuarki hermafroditak, nahiz eta sexu bakarrekoak ere izan daitezkeen, organo ar edo lorezil eta organo eme edo karpelo bihurtu diren hostoz osatuak. Esandako bi organoak biltzen dituztela beste hosto eraldatu batzuk daude, kaliza eta korola, betibeti egoten ez badira ere. Ernalketa bikoitza izaten da: gametoen (haploideen) artekoa alde batetik, eta bestetik, beste gameto har bat eta gune diploide eme bat ernaltzen dira zelula triploide bat sortzeko, eta horretatik bigarren mailako endosperma edo albumena (gimnospermoetan ez dagoena) eratzen da. Haziaren osagarriak ondorengo hauek dira: ernamuina, endosperma eta, obulua eraldatzetik sortutako azal babesgarriak. Esandakoez gain, obulutegiaren paretak ere eraldatzen dira eta, hazia inguratzen duen perikarpoa edo fruitua eratzen da.

 

Landare talde nagusiak

 

Phylum Bryophyta :

Briofitoak landare txikiak dira, geldiro hazten direnak, lehorrekoak, batzutan epifitoak (beste landare batzuen gainean bizi direnak) eta gutxi batzuk uretakoak, baina beti habitat hezekoak, kanpoko kutikula irazgaitzik ez dutelako. Ez dute benetako zurtoinik, ez hostorik, ez sustrairik (errizoideen bitartez lotzen dira lurrera), hau da, ez dute organorik, baina bai ehunak, nahiz etaehun hodidunik (xilema eta floema) ez izan.

Bi klase bereizten dira, Hepatikoak, hazkuntza horizontala dutenak; eta Goroldioak, ezagunagoak, erdian ?zurtoin? moduko harizpi bat eta berorretatik kiribilean ateratzen diren ?hosto? itxurako adartxo ugari dituztela.

 

Phylum Lycopodophyta :

Talde honetako landareak ?Likopodio deitzen zaie? belar itxurako Pteridofitoak dira, urte osoan berde irauten dute eta ez dira loditzen. Zurtoinaren inguruan kiribilean ateratzen zaizkie hostotxoak eta zurtoin batzuen muturrean estrobilo izeneko esporangio multzoak dituzte.

 

Phylum Sphenophyta :

Azeri-buztanak deitzen zaie landare hauei. Pteridofitoak nola diren, Likopodioen bizi ziklo berbera dute, baina aldiz, esporofitoa, landare berdea, morfologia desberdinekoa da. Tuberkuluak eta sustrai arrotzak dituen errizoma herrestari iraunkor batetik zurtoin moduko kimuak sortzen dira. Adarka daitezkeen zurtoin horiek izan daitezke antzuak ?hostodunak eta fotosintesi funtzioa betetzen dutenak?; edota ugalkorrak, hosto gabeak, baina, landarearen muturrean esporangioak edo estrobiloak dituztenak. Zurtoin antzuek ezkata itxurako hostoak dituzte, eta zurtoinaren altura desberdinetan jaiotzen dira bertiziloak eratuz.

 

Phylum Filicinophyta :

Iratzeak dira talde honetakoak. Pteridofito hauen ezaugarri nagusia esporofitoan dituen hostoen tamaina handia da. Hosto horiei frondeak deritzaie, eskuarki txortendunak izan ohi dira, nerbiazio ugarikoak, gaztetan ?kasu gehienetan? punta kiribildua dutenak (bastoi formakoa), eta frondeen azpialdean ?soroak eratuz, sarritan? esporangioak izaten dituzte.

 

Phylum Ginkophyta :

Phylum Ginkophyta: Ginko biloba izenekoa da talde honetako egungo ordezkari bakarra. Landare hau, zinez fosil bizia dena, bere garapenik handiena Jurasikoan izan zuen phylum baten azkeneko ordezkaria da, nahiz eta goi Devon arorako ere bazela uste den.

Jatorriz Txinakoa da zuhaitz hau, baina zenbait lorategi eta parketan ere aurki daiteke.

Oso adartsua da eta neguan galtzen duen gingil biko hosto berezia du. Landare dioikoa da ?arra ala emea, alegia? eta braktea edo hosto eraldatuen galtzarbeetan ematen ditu loreak (arrak ala emeak, zuhaitzaren sexuaren arabera).

Polinizatzen denetik ernaltzera hilabete batzutako tartea joan ohi denez, zenbait kasutan artean ernaldu gabeko haziak jalkitzen dira. Haziaren tegumentutik abiatuta azal mamitsu bat eratzen da, fruitu itxurakoa (hala ez bada ere), berdea hasieran, eta denborarekin marroia, harik eta ?oso usain txarra boteaz? usteltzen den arte.

 

Phylum Cycadophyta :

Zikadazeoak esaten zaie arrunki, eta Triasikoan sortu ziren. Egun, jenero gutxi batzuk irauten dute eskualde tropikaletan.

?Fosil biziak? direla esan daiteke. Palmondoak gogorarazten dituzten zuhaitz txiki batzuk dira, gehienetan adar gabeko enbor sendo eta motzekoak, eta batzutan zurtoin hori erdi lurperatua egoten da.

Zurtoinaren puntan iratze frondeen tankerako hosto handiz eratutako gandor bat izaten dute. Aurreko taldean bezala, zenbait hilabeteko tartea izan ohi da polinizatzetik ernaltzera bitartean eta haziak fruitua gogorarazten duen azal mamitsu bat izaten du.

 

Phylum Gnetophyta :

Talde honetako landareak sobera desberdinak dira elkarren artean. Eskuarki zuhaixka modukoak dira, eta ordezkari bakanak dituzte. Batzuek lore hermafroditak dituzte, eta horrek Angiospermoetara hurbiltzen ditu. Nolanahi ere, guztiz lore xumeak dituzte, lorezil bakar edo oso gutxikoak etaobuluaren antzeko errudimentu seminal bat edo bi dituztenak. Phylum honetakoa da Welwitschia jeneroa, W. mirabilis izeneko mota bakarra duena. Afrikako basamortuetan bizi da landare hori eta bi hosto handi ditu ?bi metro luze izatera irits daitezke?, landareak bizirik dirauen artean horizontalean hazten jarraitzen dutenak. Lurpeko zurtoin motz batetik ateratzen dira esandako bi hostoak. Gure inguruan, Ephedraceae familiako Ephedra jeneroa baizik ez da aurkitzen.

Landare hauek erretxin gabeko zuhaixka dioikoak dira. Ezkata moduko hostoak eta galtzarbeko konoak dituzte, eta kono horietan hain zuzen, lore txiki-txiki batzuk ere bai. Landare horietatik lortzen da efedrina, farmakologiako osagarri gisa erabiltzen dena.

 

Phylum Coniferophyta :

Koniferoak deitzen zaie phylum honetako landareei. Izen horrek, latinez, konoak dituena esan nahi du ?kono edo pinaburuak, alegia?, nahiz eta taxon horretan sartzen diren pinaburua ia ikusezin bihurtzeraino murriztu zaien landare asko ere.

Landare zurkarak dira, gehienak zuhaitzak, baina zuhaixkak ere asko dira. Hosto txikiak izaten dituzte, batzuek ezkata edo lantza itxurakoak eta gehiagok orratz itxurakoak.

Loreak beti sexubakarrak dira, batzuetan monoikoak (bi sexuetako loreak landare berean) eta dioikoak beste batzuetan (landare bakoitzean sexu bakarreko loreak, arrak ala emeak, alegia), eta oso egitura bakuna dute. Hosto eraldatuak izaten dituzte (brakteak), kasu gehienetan, estrobilo edo pinaburu deitzen zaien braktea mordoak osatuz. Pinaburuak kono formakoak edota pilota formakoak izan daitezke.

Pinaburu deitzen zaienak infloreszentzia eme ernalduak dira, pinu haziak dituztenak, alegia.

Talde ugari honetakoak dira zenbait landare oso ezagun. Ondorengo famili hauek bereiziko ditugu: Zefalotaxazeoak, Himalaiakoak; Podorkarpazeoak, hego hemisferiokoak; Araukariazeoak, hego hemisferiokoak hauek ere baina, egun Europako parke eta lorategietan zenbait ordezkari dituztenak, Araukaria, adibidez; Taxodiazeoak (familia honetakoak dira sekuoia ezagunak: tamaina ikaragarria harrapatzen duten oso bizitza luzeko zuhaitzak); eta guretzat ezagunago diren Pinazeoak, Kupresazeoak eta Taxazeoak.

Pinazeoak landare dioikoak dira, erretxindunak, helize modura kokatutako orratz formako hostoak eta estrobilo (pinaburu) zurkarak dituztenak, braktea bakoitzaren azpian hazia dutela. Familia honetakoak dira Europako orratz formako orria duten zuhaitz gehienak, hala nola, pinuak, izeiak,alertzeak eta zedroak. Kupresazeoak zuhaitz edo zuhaixka gogorrak dira, orratz formako hostoak edo, sarriagotan, ezkata formakoak dituzte, kontrajarrita edo hiruko taldeak (bertiziloak) eratuz. Estrobiloak kono formakoak edo pilota formakoak izan daitezke, zurkarak edo mamitsuak (galbuluak). Familia honetakoak dira adibidez, altzifrea, tuia, ipurua eta sabina.

Azkenik, Taxazeoek ordezkari bakarra dute Europan: hagina. Erretxin gabeko zuhaitz dioikoa da (hagin arrak eta emeak daude, beraz). Lore arrek, oinarrian ezkatak izateaz gainera, lorezil mordoa izan ohi dute.

Lore emeak oso bakunak dira: erdiko hazia ezkata antzuz inguratua dago; ezkata horietako bat garatzen da, hazia barnean hartzen du eta arilo izeneko azal mamitsu bat eratzen du.

 

Phylum Angiospermophyta :

Phylum honetan sartzen dira Angiospermoak, bilakaeran aurreratutako loreak eta fruituak ematen dituzten landareak, alegia.

Loreak hermafroditak dira, nahiz eta taldeko landare batzuk berriro sexubakar bihurtu izan. Beti dute obulutegia, eta beraz, obulua ere bai, zeina, ernaldu eta lorearen beste parte batzuekin batera hazi ondoren, fruitu bihurtuko baita.

Animalien bidez egiten den lorauts garraioak esplikatzen ditu obuluaren babesa eta hermafroditismoa. Angiospermoetan ere, askotan, mordoak osatuz biltzen dira loreak, eta horretan zerikusi handia du lorearen tamainak: zenbat eta txikiago lorea, orduan eta lore kopuru handiagoa. Angiospermoak bi klasetan banatzen dira: Kotiledoibakarrak eta Kotiledoibikoak.

Kotiledoibakarrek, izenak dioen bezala, kotiledoi (enbrioi hosto) bakarra dute, hazia ernetzen denean. Gainera, nerbio paralelodun hosto estuak dituzte eta lorearen osagarriak hiruren anizkoitzak izan ohi dira; petaloak eta sepaloak bereizten ez direnez, tepaloak deitzen zaie, eta gehienak belarkarak dira.

Kotiledoibikoek, aldiz, bi kotiledoi dituzte hazia ernetzen denean; hostoak zabalak dira, erdian nerbio bat eta aldamenetan nerbio paraleloak dituztela; lorearen zatiak lauren edo bosten anizkoitzak izan ohi dira; petaloak eta sepaloak dituzte eta zurkarak edo belarkarak izan daitezke.

Ondoren, bi klaseetako familia garrantzitsuenen zerrenda bat agertzen da. Bai jatorriz gure ingurukoak direlako, edota kanpokoak izanik ere, lorategietan edo merkatuetan aurki daitezkeelako, azken hauen kasuan, jangarriak direlako, jakina.

Familiaren izenaren alboan, ordezkari ezagunen bat sartu da.