Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Bizi moten aniztasuna
Bizi moten aniztasuna izaki bizien tasun bat da, ezaugarri asko eta bereziak izateko
ahalmena, alegia. Bereizkuntza naturalaren eta izaki motek irauteko dituzten mekanismo
genetikoen ondorioz, Lurreko bizitza aniztasun handikoa da; eta aniztasun hori
ezinbestekoa da, bizia izango bada, eta ezin ordezkatuzkoa da, hura galtzeak hondamena
baitakar. Bizi moten aniztasuna ez da berdin banatzen Lurrean zehar; badira eremu
batzuk, tropikoak batez ere, bizi moten aniztasunaren aldetik goi mailakoak direnak.Bizi moten aniztasuna esapideak Lurrean
gaur egun bizi diren milioika izaki
bizien ugaritasuna eta desberdintasuna adierazi
nahi du, alegia: izaki moten aniztasuna,
haien aldakortasun genetikoa, eta ekosistemendemen eta inguru naturalen ugaritasun handia.
Bizi moten aniztasuna izaki bizien tasun
bat da, ezaugarri asko eta bereziak izateko
ahalmena ematen diena (1. taula).
Tasun hori bizitzaren antolamenduaren
maila guztietan agertzen da, zeluletatik ekosistemetaraino,
eta funtsezkoa da izaki
bizien funtzionamendurako. Aniztasunari
esker, bizitzak erreakzionatzeko eta egokitzeko
gaitasuna du, Lurrean maila askotan
izaten diren aldaketak gertatzen direnean.
Baldin eta, adibidez, landare mota bakarra
balego Lurrean (gauza jakina denez, landareek
oxigenoa sortzen dute, eta, beraz, gizakia
landareen mende dago), eta mota horretako
landare guztiak berdinak balira
genetikaren aldetik, gizakien eta izaki bizi
gehienen bizitza landare mota bakar horrenlegoke. Baldin eta izurri batek edo
klima aldaketa batek landare mota horretan
eraginen bat izan eta suntsitu balitz, oxigenoaren
sintesia ere desagertu egingo litzateke,
eta gizakia ere harekin batera iraungikolitzateke; milaka landare desberdin egoteak
esan nahi du -erraz ulertzeko esanda- oxigenoa
sintetizatzeko “erantzukizuna” landare
asko eta askoren artean dagoela banatua, eta,
beraz, haietako batek “huts eginez gero”, ez
dagoela arriskurik gizakiarentzat. Gainera,
izaki mota bakoitzaren baitan, multzo osoa
eratzen duen banako bakoitza desberdina da
genetikaren aldetik, eta, beraz, zeinek bere
sentikortasuna du gaixotasun, giro aldaketa,
eta abarren aurrean. Bereizkuntza naturalaz
eratuz joan den gure mundu biologiko
honetan, beti-batekotasunak erasoaren kontrako
ahultasuna nahi du esan, eta ez dakigu
ekosistema mugitzen duen mekanismoa
noiz hasiko den huts egiten, ekosistema
eratzen duten osagai guztiak, izaki motak
alegia, osotasun horretatik bereizten badira.Bizi moten aniztasuna ez da beti berdina
Lur osoan, aitzitik, arrazoi asko direla eta,
ekosistemak desberdinak izaten dira halaber
izaki moten aberastasunari dagokionez. Bizi
moten aniztasun maila handiena tropikoko
ekosistemek dute, Tropikoko Oihan Euritsuko
biomak edo koralezko uhaitzek, askotan
aski eztabaidatsuak diren eta oraingoz
ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Oro har,
bizi moten aniztasunari dagokionez, aberatsagoak
dira tropikoko eremuetako ekosistemak
eremu hotz edo epeletakoak baino,
herri batzuk definitzeko megaaniztasuna
dutela esaten delarik (1. irudia), aniztasunaren
goi maila herri horiek dutela adierazteko;
izaki bizi multzo askok gero eta aniztasun
maila handiagoa dute poloetatik
Ekuadorrera hurbildu ahala.
Amazoniako ohian tropikaleko hektarea
batek ehundaka zuhaitz mota desberdin
izan ditzake -Iquitos-eko (Peru) hektarea
batek ditu marka guztiak: 300 zuhaitz mota
hektarea batean-, hainbesteraino non nekez
aurki baitaitezke landare mota bereko bibanako; Euskal Herrian, adibidez, baso hektarea
batek zuhaitz mota gutxi batzuk baizik
ez ditu, hamabitaraino ere iristen ez dela.
Lurrean diren 9.000tik gora txori motaren
ia herena Amazonian dago; 250.000 landare
motetatik, 170.000 (%68) tropikoetan eta
azpitropikoetan daude; Kolonbia, Ekuador
eta Peruko landaredian 40.000 motatik gora
daude, Lurrean ezagutzen diren landare guztien
seirena, alegia, Lurraren eremuaren
%2an. 12 orduko lanaldian, biologo batek
429 tximeleta mota harrapatu zituen Brasilgo
sartaldean: Europa osoan 380 dira, Afrikako
iparraldeko Mediterraneoko kostaldea
barne. Panamako zuhaitz bakar batean 48
inurri desberdin aurkitu dira, eta hektarea
batean, 18.000 kakalardo desberdin; kopuru
horiek argi erakusten dute tropikoetako
ohian galerak zer kalte ekar ditzakeen.
Izaki biziek eginkizun bat dute biosferaren
sistema osoaren baitan; etxeko euli batek zer
“baliagarritasun” duen jakitea guretzat zaila
izateak ez du esan nahi baliagarritasunik ez
duenik, zertarako balio duen ez dakigula baizik
ez du esan nahi; izan ere, izaki mota batzuk
desagertzeak edo urritzeak hondamen handia
ekarri du, bai ekonomiaren aldetik ere, eta
horrek garbi adierazten du izadiko sistemen
oreka oso konplexua dela, eta askotan hauskorra
gainera. Bada hori argitzen duen adibide
bat Kaliforniako kostaldean, hainbat animalia
eta landare mota tartean daudela. Itsas hondo
arrainez ugarian Macrocystis izeneko itsas
belar erraldoi batzuk dira nagusi, baso handiak
eratzen dituzte itsas azpian eta haiek dira
eremu horretako bizi moten aniztasun handiaren
ardatza, haiei esker arrain ugaritasun
handia baitago, bertako arrantzaleen harrapakin;
arrantzale horiek orobat harrapatzen dute
laparen antza duen soinbera handi bat,
garrantzi handiko industria bat sorrarazi
duena bazter haietan. Itsas igarabak, ugaztun
jolastia izatez, erruz jaten ditu soinbera
horiek, eta baita itsas trikuak ere. Trikuek, bestalde,
Macrocystis sasiak jaten dituzte. Arrantzaleak
igarabak saldoan hiltzen hasi ziren,
haiekin lehian baitzebiltzan (igarabek soinbera
haiek jaten zituzten), eta ia-ia desagerrarazi
ere egin zituzten; horren ondorioz, trikuak
ugaritu egin ziren, eta Macrocystis basoak
suntsitu zituzten, eta soinberak eta arrainak
desagertzen hasi ziren beraz. Ekosistema hura
ez zen lehengoratu, harik eta igarabek txikizio
aurretikako kopurua iritsi ez zuten arte,
orduan hasi baitziren igarabak itsas trikuak
berriz jaten. Igaraba zen aldez aurretik nekez
ikus zitekeen oreka ekologiko hauskor haren
giltzarria. Era horretako ezin konta ahala adibide
aipa daitezke, izaki bizi guztiak bizirik
iraunaraztearen premiaren argigarri.
Bada, ikuspuntu egozentriko batetik, kontuan
hartu beharreko beste alderdi bat, izaki
mota askok osasunaren eta industriaren aldetik
gizakiarentzat interesgarriak diren gai
kimikoak dituztela, alegia (2. taula). Tropikoko oihaneko landareak milioika urteko bilakaeran
gaixotasun asko eta asko sendatzeko
gai kimikoak sortu dituzten farmazia modukoak
dira. Gai horietako batzuk ezagunak
dira jadanik eta ustiatuak izan dira, baina
beste asko eta asko, oraindik ezagutzen ez
diren ahalmenak dituztenak, bere horretandaude ezezagunak diren eta agian egunen
batean desagertu egingo diren landareetan.
Estatu Batuetan, farmazietan prestatzen
dituzten sendagai guztien laurden batek landareetan
du oinarria, eta farmazia produzio
osoaren %40 izaki bizietatik dator. Adibidez,
aspirina sendagai ezaguna -sahatsaren azaletikateratako azido salizilikoa osagai nagusitzat
duena-; baina badira beste adibide asko ere.
Bizi moten aniztasunaren jatorria
¿Hainbeste aniztasun nola azal daiteke?, ez bakarrik izaki mota desberdinen aniztasuna, bai eta mota baten barruan banako desberdinena ere, hainbesterainokoa, non ugalketa asexualeko kasu ohiz kanpokoak izan ezik, esan baitaiteke ia-ia ez daudela bi banako genetikaren aldetik berdinak direnik? Horren azalpena material genetikoan eta sexu ugalketan parte hartzen duten mekanismoetan aurkitu behar da. Izaki mota bakoitzak oso informazio kopuru handia du bere material genetikoan (ADN). Gen kopurua aldakorra da; 1.000 bat gen daude bakterietan, 10.000 onddo batzuetan, eta 400.000 landare loredun askotan eta animalietan.
Gen horiek izaki biziaren zelula bakoitzean daude, helize bikoitz baten itxura duten kateetan antolatuta, milioika eta milioika nukleotido pare dituztela. Gen egitura horien aldatzeko ahalmena ezin bukatuzkoa da.
Gizakiaren mehatxua
Gizakiak ingurugiroa aldatzeko duen ahalmen handiak bizitza moten aniztasuna asko gutxitzea ekarri du, eta gutxitze horren ondorioz milaka animalia eta landare mota desagertu eta ekosistema asko suntsi daitezke datozen urteetan. Izadi sistema askok ezin izango dituzte gizakiak eragiten dizkieten aldaketak jasan. Bestalde, gizakiak izadian, askotan alor jakin batzuetan soilik, duen eragin neurriz gainekoak kalte egiten die gizakiari baliagarriak zaizkion izaki motei - arrantza, basoak ustiatzea, larrugintza-, edo gizakiaren eragin hori zuzenean da kaltegarria -intsektu jakin batzuk, narrastiak (sugeak), ugaztunak (otsoa, azeria, hartza, tigrea)edo zeharka da kaltegarria, baliabide komunak ustiatzerakoan lehiakide dituelako izaki mota horiek, gehienetan arrantzaren alorrean -fokak, igarabak edo izurdeak-, baina baita belar jale batzuetan ere (elefanteak).Bizi moten aniztasunean eragin zuzena duten jardueratzat har ditzakegun horiez gainera, badira askoz eragin handiagoa duten beste jarduera batzuk ere. Nekazaritzak edo abere hazkuntzak, adibidez, lur sail handiak hartzen ditu, eta eremu horietako animaliak eta landareak suntsitzea dakar, eremu horiek ustiatu ahal izateko. Basoak soiltzen dira larreak sortzeko, eta belardiak laborantzarako alor bihurtzen dira; basoa soiltzeak milaka animalia eta landare moten habitata suntsitzea dakar, eta orobat dakar baso hori lehengoratzeko behar diren baldintzak ere desagertzea, onenean ere ehundaka urte beharko baitituzte egonkortasuna hartzeko. Badira bizi moten aniztasuna gutxitzen duten beste eragile asko ere: energia fosilen erabilera, ur ereduen aldaketa (urtegiak egitea, akuiferoak lehortzea, ibaiakbideratzea eta desbideratzea), izaki mota exotikoak berariaz edo zeharka leku batetik bestera aldatzea, ibaiak, lurrak eta itsasoak kutsatzea.
Bizi moten aniztasuna gordetzea
Izaki bizi mota guztiek, eta haien aldaera genetikoek, bizilekutzat dituzten ekosistema guztietan, bizirik iraun ahal izango badute, behar-beharrezkoa da bizi moten aniztasuna gordeko duen jarduera multzo bat.
Arestian aipatu dugu gizakiak eragin erabakigarria duela bizi moten aniztasuna suntsitzerakoan, eta aniztasun horren galerak zerikusi handia duela orobat ekonomia jarduerekin; era berean, gizakiak bere esku du aniztasuna gordetzeko estrategiak asmatzea, era honetako neurriak harturik, besteak beste: eremu babestuak sortzea (3. taula), izaki biziak babestea, zelula edo ehun ugaltzaileen bankuak lantzea, eta ingurunea arrazoiz ustiatzeko eta aldi berean eremu handiak aldatu gabe gordetzeko aukera emango duten bideak aurkitzea; alegia, lurraldea egoki eta zuzen antolatzea.Bizi moten aniztasun horri eusteko
kezka zela eta, 1992an herri askok Aniztasun
Biologikoari buruzko Hitzarmena
sinatu zuten Rio de Janeiron, ekosistemak
eta izaki motak babesteko eta garapen
iraun arazgarria sustatzeko, gizadiaren
garapenak ingurugiroa errespetatuko zuela
ziurtatzeko, alegia. Bestalde, interes handiko
habitat natural batzuk eta animalia
eta landare mota batzuk definitu ziren, eta
horiek gordetzeko kontrol bereziko errejimen
bat izango zuten eremu bereziak
(3. taula) izendatzeko premia ikusi zen.
Hala eta guztiz ere, Estatu Batuek eta beste
herri industrializatu batzuek ez zuten hitzarmen
hori sinatu, beren enpresek ikerketa
bioteknologikoan, zurgintzan eta, oro
har, bizi moten aniztasun handiko eta bizi
maila apaleko herrietako baliabideak
ustiatzeko zituzten interesak defendatu
nahi baitzituzten. Erakunde ekologisten
ustean, hitzarmen hori hutsa da edukiaren
aldetik, ez baitu ezartzen ez babeserako
laguntzarik, ez horretarako diru kopururik,
ez babestu beharreko eremurik, ez
izaki moten zerrendarik, etab.
Bioaniztasuna: Bushek ezetz esan zuen
Landareak eta animaliak genetikaren
aldetik anitzak direnez, hala molda daitezke
ingurugiroaren aldaketetara, gaixotasun
jakin batzuetara, etab. Aniztasun hori bera
oso baliagarria izaten da nekazaritzan,
medikuntzan eta industrian. Bioteknologia
ikerketak azken garai honetan egin duen
aurrerabideak aukera handiak eskaintzen
ditu elikagaien ekoizpenean, medikuntzan,
energian, kimika gai berezietan eta beste
lehengai batzuetan, bai eta ingurugiroaren
ordenamenduan ere.
Aditu gehienen ustean, hurrengo
hogei urtetan lau landare edo animalia
motetatik bat desagertzeko arriskuanegongo da, oraingo urratsa bera jarraituz
gero. Hauek dira aniztasuna galtzea
dakarten arrazoi nagusiak: habitatak galtzea
edo aldatzea, baliabideak neurriz gain
ustiatzea (tropikoko baso galtzearen eraginez
izaki mota guztien ehuneko bostetik
hamabostera bitarte galduko da), uraren
eta airearen kutsadura, eta tokin jakin
batean izaki mota exotikoak sartzea bertako
animalien eta landareen kalterako.
Rio de Janeiron sinatu den hitzarmenak
proposamen batzuk egiten ditu
arazo hori konpontzeko: baliabide genetikoen
jabetza, baliabide genetikoen jabe
diren herrialdeei baliabide horien erabilera
ordaindu beharra, eta baliabideak gordetzeko
Iparraldeak Hegoaldera bideratu
behar dituen diru laguntzak.
Hitzarmen horrek badu ordea huts
handi bat, Estatu Batuek ez sinatu izana,
nahiz herrialde hori den mundu osoko
industria bioteknologiko handiena
duena; eta uko hori zuritzeko, Estatu
Batuek esan dute ez dutela arauen bidez
oztopatu nahi Estatu Batuetako enpresek
bioaniztasunaz baliatzeko duten erraztasuna,
zientzialari askoren lanpostuak
arriskuan egongo omen lirateke eta haien
ikerketa lanari trabak jarriz gero.
Frantziak, Ingalaterrak eta Japoniak sinatu
zuten azkenik hitzarmen hori, bai
nekez eta kostata sinatu ere. Talde ekologista
askorentzat, testu hori axalekoa da
eta haren edukiak ez du inolako eraginik
izango, ez baititu finkatzen ez izadia
babesteko diru laguntzen zenbatekoak, ez
zer eremu ez zer izaki mota diren babestu
beharrekoak…