Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Errejistro fosila Euskal Herrian
Euskal Herrian Mesozoiko aroan jalkitako materialak dira nagusi, Kretaziko aldikoak
batez ere, Bizkaia eta Gipuzkoaren eremu gehiena hartzen dutenak, bai eta Zenozoikokoak
ere, Eozeno eta Oligozenokoak bereziki. Bakanagoak dira Paleozoiko aroko
materialak, Nafarroako iparraldean eta Ipar Euskal Herriko hegoaldean baizik ez baitira
aurkitzen. Material horiek ez dira jalkin harriak, beraz ez dago aldi zehatzetako
errejistro fosilik.Paleozoikoa oso gutxi agertzen da Euskal
Herrian azalarazten diren harrietan,
Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa
Beherea eta Zuberoa lurraldeen mugak hartzen
dituen orbanean salbu. Kasurik gehienetan,
hein batean edo bestean, metamorfismoak
aldarazitako harriak dira, hau da, jatorriz
harri sedimentarioak zirenak baina gero, presioaren
eta tenperaturaren eraginez, eraldatze
gutxi-asko sakonak jasan dituztenak. Orobat,
bada harri magmatiko plutonikoen azalaratze
bat; harri horien jatorria magmaren (harri
urtuen eta gasen nahastea) gotortze geldia da,
sakonera handian gertatzen dena.Harri horiek ia inoiz ez dute fosilik izaten,
arbelak edo eskistozko materialek salbu, presioagatiko
aldakuntza arina izan baitute
horiek; eskuarki, jalkin mehez eraturiko
harriak (limoak) dira, aintzira, delta eta
estuarioei dagozkienak.
Euskal Herriko harririk zaharrenak Ordobiziko
arokoak dira; itsas sedimentaziokoakdira; Aldude aldean daude. Lapurdiko mendialdean
aurkitu den itsas hondar hareatsuko
faunak lekukotasun urria ematen du; fosil
gutxi du, Orthis jeneroko (Orthis plicata taldekoa)
brakiopodoak gehienbat, trilobiteen
hondarrak (Calymene) eta zenbait maskor
(Cuculella). Seguruenik Euskal Herrian aurkitu
diren fosiletan zaharrenak dira, 435
milioi urte inguru.
Silurikoa ere agertzen da, fosilak dituzten
geruzen bidez; horietan graptolite batzuk
aurkitu dira, Monographus priodon (3. Irudia)
eta Monograptus vomerinus. izenekoak
adibidez. Paleozoikoko itsasoetako planktonean,
kolonietan, bizi ziren animaliak dira
horiek; itsaso haien izaera ondo ezagutzen ez
zenez, harrigarriak gertatu dira luzaro fosilhoriek; egungo animalien artean ez da
horien antzekorik ezer gure Planetako itsasoetan.
Devon aldian jalkitako hainbat material
Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian azalarazten
dira; geruza horietan aldi hartako fauna
eta floraren testigantzak aurkitzen dira, Euskal
Herriko errejistro fosilean aldi hori baita,
Paleozoikokoen artean, lekuko gehien
duena. Aldi horretako aztarnategi ugari
dago; aztarnategi horietan, konodontoek
–antzinako Kordadunen gorputzaren zati
ziren hortz txikien itxurako mikrofosilak–
eratzen duten fauna mikroskopikoaz gainera,
beste era askotakoak ere aurkitu dira:
brakiopodo mota batzuk, trilobiteak, hala
nola itsua zen Dianops izenekoa eta
Homalonotidae eta Dalmanitidae familietako
ordezkariak, koralak, briozooak, ekikariak,nodermoak (krinoideoak), nautiloideoak
(egungo Nautilus-aren antzeko zefalopodoak),
etab. Horiek guztiak garai hartan Nafarroako
iparralde gehiena hartzen zuen sakonera
gutxiko eta ur beroko itsasoan bizi
ziren.
Koralen artean, Baztan aldean, Pleurodictyum
(4. Irudia) eta Favosite aurkitu dira,
Tabulatuak izeneko koral ordenaren ordezduela miloika urte desagertuak. Jalkin
horiek azalarazten diren eskualdeak plataforma
kontinentalean zeuden, hots,
aldian-aldian detritoak hartzen zituzten itsaso
aldeetan.
Aldi honetako brakiopodoen artean, Orthis,
Leptaena, Shellwienella, Spirifer edo
Paraspirifer jeneroetako motak aurkitu dira,
kolonia handitan, hainbesteraino non Nafarroako
iparraldeko zenbait lekutan, ia osorik
haien maskor fosilizatuen hondarrez eraturiko
harriak aurkitzen baitira.
Mundu mailan, gai karbonosoz osaturiko
geruza handiak dira Ikatz aldiaren ezaugarria.
Garai hartako toki zingiratsuetako
zuhaitz itxurako iratze erraldoiz osatu landaredi
apartaren pilaketa da geruza horien sorburua;
pilaketa horiez ikatz hobi handiak
eratu dira. Nolanahi den, aldi horretako
Euskal Herriko eremua itsasoak estalia zegoen;
aldi horren amaieran hasita itsas hondoa
goratu zuten mugimendu orogenikoen
ondorioz (duela 280 milioi urte inguruko
orogenia hertziniarra izenekoa), erliebearen
lehen aldaketak agertu ziren, uharte edo
eremu kontinentalen moduan (Aldude eta
Bortzirietako mendialdeak).Uretatik atera ziren eremu horietan landare
ugariko eskualdeak zeuden; halakoetan, zenbait
geruza karbonoso jalki ziren, egungo Etxalar
aldean azaleratzen direnak, adibidez; haietan,
Bera ondoan, landare hondarrak aurkitu
dira, Pecopteris erako antzinako iratzeak eta
Cordaites bezalako lehengo angiosperma
zuhaitz itxurakoak. Guztiarekin ere, landare
metaketa horiek ez dira handiak. Beste ikatz
hobiren bat Eugi ondoan (Nafarroan) aurkitu
da, Calamites (2. Irudia) eta Lepidodendron
iratzeen hondarrak dauzkana; eskualde berean,
itsas ingurunean jalkitako geruzetan goniatites
izenekoak (kanpotik ammoniteen antza duten
zefalopodoak), kusku biko soinberak, brakiopodoak
eta ekinodermoak aurkitu dira.
21Permikoan zehar, orogenia Hertziniarraren
ondorioz azaleratutako mendikateak
higatu egin ziren, eta horrela moldaturiko
sedimenduak itsas hondoan jalki ziren.
Garai horretako material fosildun garrantzizkorik
ez da Euskal Herrian. Lurraren historian
izan diren desagertzeetarik handiena
gertatu zen aldi horren amaieran, eta garai
horretako izaki bizi asko iraungi ziren betirako,
trilobiteak adibidez.
Litologiaren ikuspegitik, oro har, Euskal
Herrian diren material azaleratze garrantzitsuenak
Mesozoikokoak dira. Aldi Triasikoaren
hasierako azaleratzeek Permikoan
zehar nagusi izan ziren baldintza berak
dituzte; ordukoak dira errekarriz osaturiko
harriak —konglomeratuak—. Horren arabera,
garai hartako paisajea uharte txikiek
osatzen bide zuten. Uharte haietako ibaiek
errekarriak arrastaka eraman eta kostaldeko
eskualdeetan pilatzen zituzten; uharte
horien barne aldeetako higadura handiaren
ondorioz, ibaiek jalkin ugari zeramaten eta
kostaldeko eskualdeetan hondarrak pilatzenzituzten. Uharte horiek higatuz zihoazen
bitartean, jalkin motak gero eta meheagoak
ziren, eratzen ziren harri geruzak kolore
gorriztakoak ziren eta hareharrizko izaera
zuten. Horrek adierazten duenez, aski lehorra
zen garai hartako klima, euriak uholdezkoak
ziren, eta lehorteak luzeak; higadura,
horregatik, handia zen, eta hori eragotz zezakeen
landarediak, urria zenez, faboratu egiten
zuen, traba egin beharrean.
Klima horrek aldi osoa iraun zuen, halako
moldez non gatz-haitzez eraturiko geruzak
ere azaltzen diren; bakarturik geratu ziren
itsas-adarrak lehortu izana da halakoen zergatia.
Izan ere, uretan urturik dagoen gatzak,
ura lurrindu ondoren, geruzak moldatzen
ditu. Gertaera bolkanikoen segida ere
garai honetako garrantzi handiko gertakari
geologikoa da; horren ondorioz ofita eratzen
da, hainbat gunetan (Lizarra ondoan, Billabonan,
Murgian, Gernikako itsasadarrean,
etab.) azaleratzen den harri berdexka.
Triasikoko geruzak Nafarroako iparraldeko
erdialdeko zerrendan agertzen dira, eta
Ipar Euskal Herri aldera ere zabaltzen dira.
Beste azaleratze txiki bat Gipuzkoako ekialdeko
ertzean agertzen da.Triasikoari dagokionez, errejistro fosila
guztiz urria da Euskal Herrian: zelula bakarreko
animalietatik (foraminiferoak) datozen
fosil nimiño batzuk eta ekinodermoen
hondar batzuk, batzuk zein besteak Baztanen
eta Allozen aurkituak. Baztanen, bestalde,
landaredi fosila duen aztarnategi batean
Albertinako adarrak eta fruituak, Yucites,
Neocalamites eta beste zenbait landare jeneroren
hostoak agertu dira.Ondoko aldia Jurasikoa da, 50 milioi
urteko jalkin aldi barea geologiaren ikuspegitik;
aldi honen hasieran itsasoa barrenerago
sartu zen, eta horrenbestez itsasoaren sakontasuna
ere handiagoa zen. Klima epelagoa
izan zen garai honetan Triasikokoa baino.
Euskal Herrian garai horretako oso geruza
gutxi azaleratzen da; kolore iluneko kararriz
eta tuparriz eratuak dira gehienbat, itsas jatorriko
geruza ongi bereiziz moldatuak. Aralar
22mendian eta Tolosa inguruan eta Bortzirietako
mendialdean daude batez ere.
Guztiz ugariak dira aldi horretako organismoen
fosilak eta Jurasikoak bere-bereak
dituen fosil asko aurkitu dira aztarnategietan:
brakiopodoak, oro har “terebratula” izenez
ezagutzen direnak (Waldheimia) eta
“rhynchonella” direlakoak (Rhynchonella).
(7. Irudia); ammoniteak (Arietites, Dumortieria,
Garantiana, Ludwigia, Oxynothiceras,
Hildoceras, Stephanoceras, Loeloceras jeneroak)
(8. Irudia); pektinidoak (kusku biko
soinberak, ohiko erromes maskorraren antzekoak,
Pseudopecten) (9. Irudia) eta belemniteak
(egungo txibien antzeko zefalopodoen
eskeleto hondarrak) (10. Irudia).
Astigarraga ondoko Santiagomendiko ermitako
aztarnategia klasikoa da, jeneroetako
batzuk aztarnategi horretan aurkitzen
baitira.
Aztarnategi horietako batzuk Aralar mendian
daude; bertako geruzak sakonera gutxiko
itsasoan jalki ziren. Eskualde horretan
berean, geruza batzuk arrezifeetako organismoek
eragindako kararrizkoak dira, eta fosil
ugari dute; horien artean koralak (Calamophylliopsis,
Stylosmilia), itsas trikuen
arantzak, brakiopodoak, briozooak, etab.
aipa daitezke.
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako eremu
gehienetako material azalekoenak osatzen
dituzten harriak Kretazikokoak dira; eta
gauza bera esan daiteke Nafarroako iparraldeko
eremuez eta Ipar Euskal Herrikoez ere.
Aldi horretan nagusi ziren harriak flysch-ak,
kararriak, tuparriak, tuparrizko kararriak,
hareharriak eta hareharrizko kararriak dira,
hainbat ingurunetan izandako sedimentazioaren
emaitza.
Kretazikoan Euskal Herri gehiena estaltzen
zuen itsasoak eta itsas golko bat sartzen
zen egungo kostaldetik hegoaldera.
Aldi hori kontinentetik zetozen materialak
itsasoan jalkitzean hasi zen, halakoak,
Asturias-Gaztela antzinako kontinentearen
higaduraren ondorioz, arrastaka baitzeramatzaten
ibaiek; modu horretara, hedapen
lasterreko delta handi bat moldatu zen, itsas
arroa bete eta itsasertzaren itxura hartuz
zihoana. Sakoneraren murrizte hori eta
nagusi zen giro beroa zirela eta, orain dela
120 milioi urte inguru, koralezko arrezifeak
hasi ziren garatzen bertan, bakarka hasieran
eta zerrenda etengabe baten moduan gero,
gaur egungo Australiako Barrera Handiaren
antzekoa izan bide zena. Itsas hondoa, jalkinen
ekarpenaren ondorioz, kolore beltzaxkako
lohi hareatsuz estalia zen. Hondo
horren gainean arrezifeak hazten ziren, joritasun
handiko bizitza formak eratuz, ia bizirik
gabeko inguruko hondoaren guztiz bestela.
Antzinako arrezife horiek euskal
lurraldeko kararrizko mendialde nagusiak
eman ditu: Durangaldea, Aizkorri, Anboto,Gorbea, Izarraitz, etab. Urgoniarrak izeneko
kararriak Bizkaia eta Gipuzkoa gehienean
eta Nafarroako iparraldean zabaldu
ziren, ia estratifikazio planorik gabeko izaera
guztiz masibo batez; organismo eraikitzaileen
eskeletoak (koralak, rudistoak)
moldatu zituzten mineralek erreakzio jakin
batzuk (berkristalizazioak) jasan dituzte
harri bihurtzerakoan eta gehienbat horiek
hondatu dituzte fosilak. Hori gora behera,
garai hartako organismo primitiboen hondar
asko antzeman daitezke harri urgoniarretan
gaur egun, hala nola koralak, kopa
itxura zuten rudisto (Toucasia) izeneko
soinbera handiak, ostreidoak eta abar. Kararri
urgoniarren ustiakuntza industriala dela
medio, harri horietako asko apaindura gisa
erabiltzen dira (marmola), Deba, Markina
edo Ereñokoak adibidez, fosil horiek plazetako
zoruan eta etxeetako fatxadetan antzeman
daitezke.
Behe Kretazikoari dagozkion beste zenbait
fosil: ammoniteak berriro ere —Jurasikoan
hain maiz agertzen zirenak—, terebratulak
—haietako batzuk Aizkorriko
aztarnategi jori batean aurkituak (Sellithyris,
Moutonithyris, Tropeothyris, Cyrtothyris, Psilothyris)—,
eta “rhynchonellak” (Cyclothyris,
Sulcirhynchia, Burrirhynchia), orbitolinak
—animalia zelulabakarren eskeletoa direnak,
kono zapalen itxura eta dilistaren
tamaina dutenak eta milioika agertzen direnak
zenbait estratutan—, belakiak, soinbera
kusku bikoak eta koralak (Aralar mendian
guztiz ugariak), batzuetan bakarka bizi ziren
motak (Montlivaltia) eta tamaina handiko
kolonietan bizi zirenak bestetan (Astrocoenia,
Cryptocoenia, Aplophyllia, Isastraea,
Synastraea, etab.).
Garai hartako Aralar mendia, zalantzarik
gabe, egungo itsaso tropikalen oso antzekoa
zen, hots, Karibe edo Indiar-Bareetako
koral arrezifeei buruzko dokumentaletan
ikus daitekeenaren gisakoa, ur bero eta gardenezkoa
eta milaka animalia mota biltzen
zituena.
Goi Kretazikoan, itsas arroak beheraldi
bat izan zuen eta koralen zein rudistoen
arrezifeak eraikitzeko iharduera desagertu
zen. Gai meheagoen, buztintsuagoen jalkitzea
da garai horri dagokiona eta egungo
Arabako eremu gehiena, Arabako Lautada
bereziki, Nafarroako ipar aldea, Lapurdi,
Nafarroa Beherea eta Zuberoa moldatu
zuena. Gaur egun ikus daitezkeen garai hartako
hainbat harri motak orduko ingurune
aniztasuna erakusten dute.
Hala, maiz agertzen den flysch delakoa,
Zarautzen edo Zumaian hain ohikoa dena,
geruza egitura garbikoa da eta kararri urgoniar
masiboen oso bestelakoa, horretan
tuparrizko geruzak beste zenbait kararrirekin
aldizkatzen baitira; flysch honek, sakonera
gutxi zuen antzinako itsas jalkitze eremuetan
izan zuela sorrera pentsa daiteke,gaurko kontinente plataforma bezalako
batean alegia. Halako eskualde batean, itsas
mailaren goraldiak (transgresioak) eta beheraldiak
(erregresioak) gertatzen ziren, gune
bakoitzaren sakontasuna aldika aldatuz.
Itsas animaliak, iraganean bezala egun ere,
sakontasun gutxiko guneetan barreiaturik
egon ohi dira gehienbat; hortaz, halako
eskualdeetan eratzen diren jalkinetan era
horretako organismo ugari izaten da (maskorrak,
eta eskeletoaren beste zenbait
parte), eta kararriak moldatzen dituzte.
Sakonera handiagoa denean, organismogutxiago bizi izaten da horrelako uretan;
bestalde, eskualde horietara iristen diren
jalkinak meheagoak dira (lodienak, pisu
handiagokoak direnez, kostaldetik hurbilago
jalkitzen baitira); horrek gainerako kararrizko
hondarrak baino gehiago buztinak
izatea dakar, eta tuparriak eratzen ditu.
Tuparrizko kararriek, aldiz, kararriak sortzen
dituzten egoeren eta tuparraiak sortzen
dituztenen arteko ingurunea seinalatzen
dute, eta gehienbat Arabako Lautadan
agertzen dira.Hareharriek giro kontinentalagoaren
seinale dira; egun, hareak kostaldeko gune
babestuenetan jalkitzen dira (gogoratu
hondartzak). Berdin gertatu behar izan
zuen garai hartan eta, hortaz, harea horiek
kostaldetik oso hurbileko eskualdeetan
edo kostaldeko lerroan berean agertzea,
jalkitako sedimentutzat interpretatu
behar da.
23Kararri hareatsuei dagokienez, kararrien
eta hareharrien arteko ingurunean eratu
zirela pentsatu behar da, hau da, kostaldetik
oso hurbileko eskualdeetan, organismo bizi
asko zegoen gunean, baina ibaiek garraiaturiko
jalkin lodienak (hareak) iristen ziren
eremuaren barne.Garai hartako jalkin askotan gai organiko
asko zen; horrek ura iragaztera edo jalkin
xeheak irestera egokituriko animalien ugaritasuna
faboratu zuen, egungo muskuiluen
antzeko kusku biko soinberena, adibidez —Inozeramidoak— eta Micraster eta Echinocorys
jeneroetako itsas trikuena (11. Irudia);
horrelakoak Arabako eta Nafarroako zenbait
aztarnategitan milaka agertzen dira (Entzia
mendia, Erro eta Urederra ibaietako ibarrak,
etab.). Itsaso haietan ammonite mota berriak
bizi ziren, tamaina handikoak batzuk,
Zumaian edo Arabako zein Nafarroako
aztarnategietan aurki daitezkeenak; koralak,
harri urgoniarretan hain ugari izanak, askoz
ere bakanagoak ziren orduan, eta eskuarki ez
ziren eraikitzaileak (ez zuten arreziferik osatzen).
Garai hartako fosilak dituzten aztarnategi
batzuk Bovedan, Vitoria Mendatea,
Bikuña Mendatea, Andoinen eta Olazagutian
aurkitu dira; jenerotako askotako kusku
bikoak eman dituzte (Neithea, Spondylus,
Plagiostoma, Rastellum, Amphidonte, Pycnodonte
eta Agerostrea). Aztarnategi horietako
batzuetan, orobat, Mosasaurus jeneroarekin
analogiak dituzten itsas narrastien hondarrak
aurkitu dira, marrazoen hortzak (Cretaa)lamna, Squalicorax), krustazeoak, ammoniteak
(Hoplitoplacenticeras, Baculites), koralak,
belakiak, gasteropodoak, itsas trikuak,
brakiopodoak, etab.).
Altsasu ondoko Orobe mendiko aztarnategiak
nabarmentzekoak dira bertako dekapodoen
fauna aberatsagatik; izan ere, lehen
ezezagunak ziren dekapodo mota batzuk
(Galathea, Distphania, Iberihomola) han
aurkitu baitira, eta orobat koralak, brakiopodoak,
ekinodermoen hondarrak, etab.
Bai Jurasikoan eta bai Kretazikoan ere bizi
izan ziren ammoniteak eta belemniteak
desagertu ziren Kretazikoaren amaieran.
Harrigarria da zein itxura bitxiak hartu
zituzten aldi horren amaieran ammoniteek,
plano bateko espiral itxurako maskorragatik
guztiz ezagunak diren horiek, kiribilak
zabaldu edo makurtzen zitzaizkiela.
Euskal Herrian, Zenozoikoa osatzen
duten aldietatik, hiru agertzen dira batezere: Eozenoa, Miozenoa eta Oligozenoa.
Aldi horretako jalkinak Miarritze inguruan,
Nafarroako hegoaldean, Araban eta Gipuzkoako
kostaldeko lerroan eta Bizkaia SE-
NW norabidean zeharkatzen duen zerrendan
agertzen dira.Gipuzkoa eta Bizkaiko materialak, bai eta
Araba eta Nafarroako azaleratze-gune iparraldekoenetakoak,
Paleozeno-Eozenokoak
dira. Egitura horiek, funtsean, flysch motakoak
dira eta Kretazikorako eman den azalpen
bera aplikatu behar zaie; geruza horietan
oso bereziak dira fosilak, funtsean zorua
zeharkatzen zuten animalien hatzak (“aztarnak”),
forma guztiz aldakor eta bitxikoak,
gehienbat Gipuzkoako kostaldean aurkituak
eta izen aski berezikoak: Helminthopsis,
Helminthoida, Paleomeandron, Subphyllochorda,
Palaeodictyon eta Palaeomeandron.Halaber, badira itsas ertzeko inguruneetan
jalkitako hareharrizko egiturak, Gipuz-
24koako iparraldean. Eozenoan, Euskal Herriko
historia geologikoan itsas jatorria zuten
azken materialen jalkitzea gertatu zen. Eozenoko
baldintzak Kretazikoaren amaierako
deskribatu direnen antzekoak ziren, baina
aldiaren erdialdean abiatu ziren mugimenduek
kontinentearen gaineratzea eta itsasoen
atzeraegitea ekarri zituzten. Orduan gertatu
ziren mugimendu orogenikoek
Pirinioak sortarazi zituzten (Pirnioetako orogenia).
Eozenoan tamaina txikiko organismoak
ugaldu egin ziren: nummuliteak (13. Irudia).
Horien eskeletoak, Kretazikoko orbitolinoekin
gertatzen zen bezala, milioika
azaldu ziren Urbasa Mendiko zenbait
harritan. Aldi horren hasierako estratuetan
fosil ugari ageri dira, fauna mota askotarikoak
aurkitu direla beraietan. Garai batean
Iruñerria estaltzen zuen itsasoetan marrazoak
—zenbait lekunetan ez dira gutxi
halakoen hortzak—, belakiak, briozooak,
soinberak, ekinodermoak, koralak, etab.
bizi ziren.
Pirinioetako orogeniaren eta mendialdeak
altxatzearen ondorioz, garai horretan
moldatu zen Euskal Herria bi isurialdetan,
Atlantiko aldekoa eta Mediterraneokoa,
bereizten duen banalerroa. Lehenbizikoak
Kantauri itsasora bideratzen ditu urak (Bizkaia,
Gipuzkoa, Nafarroako zati bat), eta
bigarrenak Mediterraneo aldera (Araba
gehiena, Nafarroa ia osoa), nahiz eta garai
hartan ura Mediterraneora iristeko oztopoak
baziren; horren ondorioz, bi aintzira
handi sortu ziren, egungo Nafarroako Erribera
eta Arabako Errioxa hartzen zituztenak.
Oligozenoan iraun egin zuten lehengo
baldintzek. Lehorrean moldatu aintzira
handi bi horietan kontinente eremu bati
zegozkion jalkinak jalkiz joan ziren, inguruko
mendialdeetatik erauzitako hareak zein
harkoskoak eta aintziretan bizi ziren animalien
hondarrak hondora jalkitakoan eraturiko
kararriak nahasten zirela. Lurrintzeak
igeltsu eta gatzarrizko geruzak ekarri zituen,
halakoak aldi lehorrenetan aintzirak lurrintzerakoan
eta bertako urek zituzten gatzak
hauspeatzerakoan moldatu zirela.
Ipar aldean (egungo Bizkaiko, Gipuzkoako
eta Lapurdiko itsasertza), itsas higadurak
kostaldeak atzerarazi zituen.
Miozenoan, higadurazko prozesuen
jarraipenaren ondorioz, aurreko aldian eratu
ziren aintzira haietako ura Mediterraneo
aldera bideratzen zuen pasabide bat ireki
zen; horrenbestez, lehortzen hasi ziren. Hala
bada, duela 15 milioi urte inguru, aintzirak
desagertu ziren. Itsas ertzeko lerroa, garai
hartan, egungoa baino urrunago zegoen.
Garaiko azaleratzeak Arabako alderik hegoaldekoenean,
Miarritzeko ingurunean eta
Nafarroan aurkitzen dira.Haietan azalduriko fosilak ugaztunenak
dira, oso ugariak eta bete betean Hirugarren
aroko eremuei dagozkienak, klima tropikalekoak
hain zuzen. Eboluzioaren egungo
hainbat animaliaren aurrekoak aurkitu dira
—elefanteak, errinozeroak, dortokak, jirafak,
krokodiloak, hipopotamoak, etab.—Bardeak, Tutera, Lodosa eta inguru horietako
hainbat aztarnategitan.Euskal Herrian, Laugarren aroko jalkinak
sendotu gabe daude, hau da, oraino ez
dituzte harri bihurtzeko behar diren prozesuak
jasan. Gehienbat, Hego Euskal Herriko
ipar aldeko ibai nagusietako erdi eta beheibilguetan ageri dira, bai eta lurralde bereko
ibai handietako ibarretan.
Ipar Euskal herrian jalkinen pilatze handi
bat dago Aturri ibaiaren ibarrean eta bokalean.
Guneka, jalkinak zenbait sakonune txikitan
edo harpe barnetan izan daitezke.
Izotzaldiak laugarren aroko fenomeno
funtsezkoak dira, haietan klima hotzagoa
gertatu zen eta horrek zenbait animalia
motaren nagusitasuna ekarri zuen, hala nola
errinozero iletsua, mamuta edo haitzuloetako
hartza, beronen hondarrak harpeetan
aurkitu direlarik. Hotzaren ondorioz, izotz
masak emendatu ziren Europa osoan eta
Zenozoikotik gero eta gorago agertzen zen
itsas maila apaldu zen. Izotzaldien ondoren,
itsasoak aurrera egin zuen berriro eta egoera
horretan aurkitzen gara gaur egun.Aldi horretako fosilak arkeologia indusketetan
aurkitu dira eta jenero askotako
ugaztunen hondarrez osaturik daude, hala
nola Abauntzen aurkituriko Saiga antilopea
eta beste hainbat jenero (Sus, Capreolus,
Cervus, Capra, Equus, etab.), bai eta beste
zenbait haitzulotatik datozenak, hala nola
Aretxabaletako Iruaxpekoak, mikrougaztunen
hondarrak dauzkanak (Talpa, Sorex,
Glis, Apodemus, Clethrionomys, Arvicola,
Microtus, Pitymys), saguzarrak barne (Rhinolophus).Haragijaleen artean, ondoko hauek
aipa daitezke: Canis otsoa, azeria (Vulpes),
hartzak (Ursus), hienak (Crocuta),
zenbait felido (Felis, Lynx, Panthera) eta
mustelidoak, hala nola erbinudea (Mustela),
pitotxa (Martes), azkonarra (Meles),
etab.Halaber, hegazti anitzen hondarrak aurkitu
dira, gaur egun oraino gure ingurunean
bizi direnak haietarik asko, hala nola belatzak
(Falco), kaioak (Larus), eperrak (Perdix),
beleak (Corvus), zozoak (Turdus), etab.,
hainbat haitzulotan aurkituak (Izturitze,
Arrosa, Ermittia, Olha, etab.).