Historia Unibertsala»Egungo aroa
Europa ekialdea Berlingo Hesia bota ondoren
Europa ekialdea eta erdialdea nahasmen handiko eremua izan da 1989-1991n beren
burua «komunistatzat» zeuzkaten errejimenak desegin zirenez geroztik. Prozesu horrek
garrantzi handiko bi urrats izan zituen; SESBek II. Mundu gerra bukatutakoan eratu
zuen blokea desegitea, eta, bestalde, hiru estatu desegitea: Sobiet Batasuna bera, Txekoslovakia
eta Jugoslavia. Sobiet Batasunaren eta Jugoslaviaren desegiteak gerrak eta
liskarrak izan zituzten tarteko.
Zalantza du oro har ezaugarri nagusia Europa ekialde eta erdialdeko gaur egungo
egoerak. Nolanahi ere, oreka askoz galduago eta krisian askoz sartuago daude garai
batean Sobiet Batasuna eta Jugoslavia zerizten lurraldeak Europa erdialdeko herrialde
txikiak baino, istilu handirik gabeko bilakaera izan baitute oro har horiek orain
arte.
Arestian aipatu den zalantzak arrazoi eta eragin asko ditu: herrialde horiek munduko
ekonomiaren baitan sartzeko dituzten zailtasunak, ia herrialde horiek guztiek
duten krisi ekonomikoa, errejimen komunistako burokratak egoera berrira moldatu
beharraren ondorioak, gizarte zibilaren ahultasuna, nazionalismo oldarkorrak sortzeko
edo sendotzeko eragileen indarra. Ez da erraza, beraz, Europa ekialdeko herrialdeen
etorkizuna zein izango den asmatzea.
SESB eta bere nazio blokearen desegitea
1945 ETA 1990 BITARTEAN EUROPA EKIALDEANINDARREAN EGON ZIREN NAZIOAZ GAINDIKO EGITURA
GUZTIAK DESAGERTU EGIN DIRA, ETA HANDITU EGIN
DA EKIALDETIK MENDEBALERA MIGRATZEN DUEN JENDE
SALDOAREN KOPURUA.SESBeko perestroika prozesuak ez zituen
Gorbatxovek uste bezalako ondorioak
izan: 1989-1990ean Sobiet blokea desegin
zen -eta harekin batera COMECON eta
Varsoviako hitzarmena-, eta 1991n Sobiet
Batasuna bera, zeinetik hamabost estatu independente
sortu ziren, Errusiako Federazioaren
itzalpean.
Prozesu horren ondorioetako bat herrialde
haien egoera gero eta konplexuagoa argitzeko
zailtasuna da. Eta ez bakarrik herrialde
bakoitzak zeinek bere egoera berezia
duelako, baita gertaera berriak izan direlako
ere: kapitalismoaren aldaera oso bereziak,
aginpide betearazlearen eta legegilearen
arteko harreman korapilatsuak, etniak
oinarri dituzten nazionalismoen goraldi
ustekabekoa, eta bizkor aldatzen diren
nazioarteko hitzarmenak.
Aipatu berri den egoera horren ezaugarri
nagusia antolamendu politiko hark zituen
nazioarteko erakundeen ordez abian
jarri ziren erakundeen badaezpadakotasuna
da. Sobiet Batasunaren eremuan Estatu
Burujabeen Batasuna (EBB) sortu zen, baina
ez zuen indarrik izan. Europa erdialdeanordea ez zen lehengo erakundeen ordezko
erakunderik sortu, batik bat eremu horretako
herrialdeetako gobernuek Europako
Batasunera eta Ipar Atlantikoko Hitzarmenaren
Erakundera (NATO) dauzkatelako
bideratuta beren asmoak. Aldaketa horien
guztien zurrunbiloan Errusiak oso egoera
zaila du, nahiz potentzia handi batek ohi
dituen jokabideei eusten dion.
Errusia Eltsinen agintaldian
1991AZ GEROZTIK TIRABIRA ETA LISKAR HANDIAK
IZAN DIRA ERRUSIAN, EZEGONKORTASUN POLITIKOA,
ARAZO EKONOMIKOAK ETA TXETXENIAKO GERRA
DIRELA ETA.Errusia 1991ko bukaeran bihurtu zen estatu
independente. Lehendakari bakarra izan
duen arren, Eltsin, ezegonkortasun politikoa
izan du herrialde honen nondik norakoak
orduz geroztik ezaugarri nagusia: 1992an eta
1993an aginpide betearazleak eta aginpide
legegileak izan zituzten liskarrak, legebiltzarra
indarrez desegin izanak, hauteskunde
orokorrak egin izana, 1993an alderdi ultranazionalistek
irabazi zituztenak, eta
1995ean, berriz, komunistek, eta 1996an, ustekabean,
Eltsinek berak.
Arestian aipaturiko guztiaren atzean aise
ikusten da ezkutuko presio talde ekonomikoen
eragina, estatu mafioso bat ari baita
sendotzen egoera berrira moldatutako
estatu komunistako burokrata askoren gidaritzapean.Errusiako nazio errenta erdira
jaitsi da sei edo zazpi urtetan, eta horrek,
ezinbestean, gizarte krisi handia ekarri du.
Estatu horretako lurraldea antolatzeko
arazoek ere ez dute konponbiderik izan.
Zentralizazioa indartzeko joerek indarra
galdu badute ere, erdigune federalaren eta
errepubliken arteko harremanak arautzen
dituen arautegia oso anbiguoa da oraindik,
eta izan da tartean liskar gogorrik, 1994az
geroztik Txetxeniaren eta Errusiaren artean
izan dena, adibidez.
Errusiaren kanpo politikak inperioaren
berpizkundearen halako kutsu bat du, eta
era horretara jokatzen du Errusiak bai EBBren
baitan bere arauak indarrez ezarriz
–Ukrainan, adibidez– eta bai ekintza militarrak
zuzenean edo zeharka bultzatuz: Moldavian,
Georgian, Nagorno-Karabakheko armeniarren
eta azerbaijandarren arteko gerran
eta Tadjikistanen. Hala eta guztiz ere,
Errusiak indarra galdu du nazioartean, eta
hala adierazten du NATOk Europa erdialdera
zabaltzeko asmoari kontra egiteko zailtasunak.
Europa erdialdeko aldaketak
POLONIA, TXEKIAR ERREPUBLIKA ETA HUNGARIA,
SESBETIK JAIOTAKO ERREPUBLIKAK BAINO ASKOZ
EGOERA HOBEAN DAUDENEZ, BEREHALA IREKI DIRA
EUROPA MENDEBALERANTZ.Sobiet Batasun ohiak Europa erdialdean
eta Balkanetan zituen aliatuetan izan diren
aldaketek ezaugarri jakin batzuk izan dituzte:
perestroikaren eragina izan dute kanpotik,
baina gizarte zibil ahul batean gorpuztuziren eta indarrean zeuden gobernuek ez
zuten izan prozesu horri aurre egiteko indarrik;
bestalde, aldaketa politiko, ekonomiko
eta nazionalak aldi berean egiteak
zekartzan arazoak konpondu behar izan
dituzte. Horien guztien artean bakarra izan
da arazo larriak izan dituen herrialdea: Errumania.
Gertaera berezirik ere izan da, Alemaniaren
bateratzea, adibidez.
Horiez gainera, gainontzeko herrialdeak
bi multzotan bana daitezke. Batetik, iparraldeko
herrialdeetan -Polonia, Txekiar Errepublika,
Hungaria- errejimena aldatu zenean
ordena zaharrarekin hautsi nahi zuten indar
politikoek arrakasta handia izan zuten;
hegoaldeko herrialdeetan berriz –Errumanian,
Bulgarian, eta, beste era batera, Albanian–
errejimen zaharretik sorturiko alderdiak
nagusitu ziren. Ez da ahaztu behar,
ordea, alderdi komunista ohiek irabazi zituztela
1993ko hauteskunde orokorrak Polonian,
eta 1994koak Hungarian. Horrez
gainera, aipatu beharra dago agintari autoritarioek
Polonian (Walesa), Eslovakian
(Meziar) edo Errumanian (Iliescu) izan duten
eragina. Txekoslovakia izan zen, azkenik,
nazio arazoek indar handia izan zuten
herrialde bakarra, 1993ren hasieran bi estaturen
sorrera ekarri zuena.
Ekonomiaren egoera herrialde horietan
SESB ohian baino askoz hobea baldin bada
ere, indarrean jarri izan diren erreforma
gogorrek gizarte arazo handiak sortu dituzte.
Europako Batasunean sartzeko negozioazioek
itxaropen handia sortu dute herrialdeotan,
Errusiak zuen eragina gutxitu baitute
–errusiar gudarosteak erretiratu egin
dira–, eta hala Europa mendebalera jo dute
argi eta garbi.
Jugoslaviaren desegitea
JUGOSLAVIA OHIAN PIZTU ZEN BIGARREN MUNDU
GERRAZ GEROZTIK EUROPAN IZAN DEN GERRARIK
ODOLTSUENA.Tito 1980an hil zenean Jugoslaviako eredu
federala gainbeheran hasi zen. Hango
errepubliketako gidarien arteko liskarrak
gero eta gogorragoak ziren, eta Serbian indarkeriarako
joera zuen nazionalismo bat
hasi zen indartzen. Serbiako agintariek, Milosevic
buru zutela, estatu federal haren arau
asko hautsi zituzten: Kosovori autonomia
kentzea -biztanle gehienak albaniarrak dituen
eskualdea da hura-, eta Kroazian eta
Bosnian alde bakarreko erabakiz eskualde
autonomoak sortzea, besteak beste.
1991n Serbiaren politikak Esloveniaren
eta Kroaziaren independentzia ekarri zuen.
Tirabirak areagotu egin ziren eta azkenean
bi gerra sortu ziren. Lehenengoa 1991ko bigarren
erdialdean hasi zen eta Serbia eta
Kroazia izan zituen aurkari, hango gobernuetako
gidarien nazionalismo indarkeriazaleareneraginez. Serbiak Kroazioako lurraldearen
laurden bat beretu zuen, eta ez
zuen 1995-1997 arte berreskuratu.
Bosniako gerra 1992an hasi zen, hiru
urtez iraun zuen, eta 200.000 bat mila hildako
eragin zitun. Alde batetik musulman
komunitateak bultzaturiko etnia asko bilduko
zituen egitasmo politikoa zegoen,
bestetik nazionalismo oldarkorrak, serbiar
komunitateko alderdi batean Karadzic gidari
zuena, adibidez. Nazioartearen eraginez
Daytoneko hitzarmena sinatu zuten1995ean, indarrez beretutako lurraldeen
egoera eta serbiarrek eta kroaziarrek eginiko
«garbiketa etnikoa» berresten zuena.
Jugoslaviaren desegitetik bost estatu independente
sortu ziren –Eslovenia, Kroazia,
Bosnia, Mazedonia, eta Serbiak eta Montenegrok
eratzen duten Jugoslaviako Federazioa–,
barne antolamenduetan eta elkarren
arteko harremanetan arazo handiak dituztenak.
Arazo horietako asko eskualde hartako
bi potentziak –Serbia eta Kroazia– demokratikoak
ez izatetik datoz.