Historia Unibertsala»Egungo aroa
Merkataritzaren gerra
NAZIOARTEKO MERKATARITZA DA GAUR EGUNGO AROAREN EZAUGARRI NAGUSIA. EKONOMIA
JARDUERA HORI KONTROLATZEKO, ESTATUAK ETA KONPAINIA MULTINAZIONALAK EGITEN ARI
DIREN AHALEGINAK GERRA BIHURTU DIRA.Bigarren Mundu gerra amaitu zenean ekonomia eta merkataritza librean oinarrituriko
munduko ordena berria hasi zen. Bretton Woods-eko konferentzian sortu ziren
erakundeetan (Munduko Bankua, Nazioarteko Diru Fondoa, FMI, eta GATT) zehaztu
ziren Munduko Ekonomia Ordena Berriaren arauak. Sozialismoaren eta ekonomia
antolatuaren aldeko ideologiek behera egin zutenean, bai merkatu ekonomia bai erakunde
berriak mundu osora zabaldutako ekonomiara egokitu ziren. Munduko Ekonomiaren
Ordena berriaren ezaugarri nagusia merkataritza zen. Ekonomiaren garapen gune
berriak sortu zirenean, Asian batez ere, kolokan jarri zen hirukote delakoak (EBB, EE
eta Japonia) merkataritzan zuen nagusitasuna. Herrialde industrializatu berrien eta hirukotea
osatzen duten herrialdeen arteko gehiegizko konkurrentziaren ondorioz, beharrezkoa
gertatu zen munduko merkataritza arautzea. Munduko merkatuan konkurrentzia
berdintzea zen araubide berriaren helburua. Asmo horrekin berarekin 1994an
(GATT-en azken bilera) Munduko Merkataritza Erakundea (OMC) sortu zen Marrakechen.
Antzinako itsaso nagusia Mediterraneoa izan zen, 1990. urtearen hamarraldikoa
Atlantikoa, eta etorkizunekoa, berriz, ozeano Barea, itsaso horren inguruan egingo baitira
etorkizunean merkataritza harreman gehienak. Hortaz, merkataritza bide nagusietatik
urrun dauden herrialdeak, bazterturik geldituko dira XXI. mendean.
Munduko Ekonomia Ordena Berria
BIGARREN MUNDU GERRA ARTEAN AMAITU GABE ZELA
(1944), KONFERENTZIA BAT OSPATU ZEN NEW
HAMPSHIRE HIRIAN: BRETTON WOODS. BILTZARHARTAN SORTU ZIREN MUNDUKO BANKUA, FMI, ETA
ONDOREN, GATT.
Erakunde horien helburu nagusiak eta
sorreraren arrazoiak bi izan ziren: batetik,
merkataritza librerako inguru bat osatzea, eta
bestetik, gerra ondoko gizartea berreraikitzea.
Hortaz, egitura kapitalistako herrialdeen
harremanetarako eremu berri baten euskarriak
jarri ziren, elkarlanean eta elkarren mendetasunean
oinarrituak eta Estatu Batuen
kontrolpean. Bretton Wood-eko berezko
erakundeak FMI eta Munduko Bankua izan
ziren, izan ere, GATT-ari buruzko hitzarmenak
handik urte batzuetara izenpetu baitziren,
Genevako protokoloan (1947). Beraz,
lehenengo bi erakunde horiek Ekonomia eta
Gizarte Batzordearen eta Nazio Batuen babespean
daude, GATT-a berriz, eremu horretatik
kanpo gelditzen da. Nazioarteko Diru
Fondoa (FMI) osatu zen lehenengo; munduko
merkataritzan erabiltzen ziren diru
trukearen tipoak arautzea eta merkataritza
zabaltzea zituen eginbehar nagusiak. Zabalkundea
gerta zedin, ezinbestekoa zen
oreka aldatzea eta merkataritza eta ordainketa
sistemetan uste osoa edukitzea. Munduko
Bankuaren Taldea gerra ondoko Europa berreraikitzekoosatu zen; era horretan, Berreraikitze
eta Garapenerako Nazioarteko Banku
ohiak mundu osora zabalduko zuen bere jarduera.
Erakunde horren barruan zenbait organo
daude, eta kredituak ematea –FMI-k
aldez aurretik oinartu behar ditu– eta garapen
eta sustatze egitarauak egitea da organo
horien zeregina. Horrez gainera, erakunde
horren barruan edozein motako inbertsioak
babesteko organismoak daude. Bi erakunde
horien lanetik, ordea, ez da onura handirik
atera. Behin baino gehiagotan zalantzan jarri
da erakunde horien lana, ez baitute txirotasuna
gutxitzea lortu. Erakunde horiek garatu
gabeko herrialdeetan izan duten politikaren
azken helburua ekonomia mundu
osora zabaltzea izan da, horretarako kide
guztien arteko hartu-emana eta elkarren mendetasuna
oinarri harturik.
GATT eta merkataritzaren goreneko maila
GAUR EGUN, NAZIOARTEKO MERKATARITZA DA EKONOMIA JARDUERA NAGUSIA. MERKATU BERRIAK BILATZEAK MERKATU HORIEK ARAUTZEKO BEHARRA EKARRI ZUEN, HERRIALDE GUZTIEK AUKERA BERDINAK IZAN ZITZATEN MERKATU HORIETAN SARTZEKO.Munduko merkatua esaten zaion horretan “saltzeko produzitzen da”. Merkataritza munduko ekonomia jarduera nagusi bihurtuzenez gero, ezinbestekoa zen jarduera hori arautzea, ajente guztiek baldintza berdinak izango bazituzten. Helburu hori lortzeko, eta New Hampshireko akordioetatik kanpo, GATT (General Agreement on Triffs and Trade) sortu zen Geneban (1947). Merkataritzari eta zergei buruzko Hitzarmen Orokorra izan zen hura, eta 23 herrialdek izenpetu zuten. Nazioarteko ondasunak eta zerbitzuak libre saltzeko eta erosteko oztopo guztiak gainditzea zen erakunde horren helburu nagusia. Gaur egun, nazioarteko merkataritzak hainbat zailtasun gainditu behar ditu: zergak (inportazioen gaineko zergak), kuotak (inportazio librearen muga kuantitatiboak), babeserako klausulak (alor jakin bateko inportazioak denbora batez etetea), diru laguntzak (esportazioan batez ere), eta beste muga zerga batzuk (administrazioaren alorrekoak gehienbat). Dena dela, oztopo horiek gaindituz joan dira hainbat bileraren ondoren. Negoziazio bilera horiek GATT sortu zenetik bertatik egin dira, eta merkataritza liberalizatzea dute helburu nagusia. GATT-ak berrogeita hamar urteetan egin duen lanaren balantza oso ona da. Hasieran 23 herrialdek izenpetu zuten, gaur egun 117 kide ditu; horrez gainera, merkataritza hartu-eman gehienak, %80 baino gehiago, GATT-aren bitartez egiten dira. Bestalde, aipatzekoa da GATT-ek UNC- TAD sortzeko egin zuen lana. UNCTAD Nazio Batuen mendeko erakundea da; herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko merkataritza harremana bidezkoa izan zedin sortu zen. Horixe da, zalantzarik gabe, ekonomia nazioartera hedatzeko prozesuan konpondu beharreko arazo nagusia, alegia Hirugarren Mundua merkataritza bideetatik baztertu izana, edo bide horietan desberdintasunean oinarritutako baldintzetan sartu izana.
GATT-etik OMC-ra
GATT-AREN AZKEN NEGOZIAZIO ALDIA URUGUAIN
HASI ETA MARRAKECHEN AMAITU ZEN. ALDI HARTAN
NAZIOARTEKO ERAKUNDE BERRI BAT SORTU ZEN
MUNDUKO MERKATARITZA ARAUTZEKO:
MERKATARITZAREN MUNDUKO ORGANIZAZIOA
(OMC).1986ko irailean hasi zen Uruguain
GATT-aren zortzigarren eta azken negoziazio
aldia (Punta del Esteko adierazpena).
Aldi hori 1994an amaitu zen Marrakechen,
behin OMC erakundearen sorrera testua
onartu zenean. Erakunde berri hori 1995eko
urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean; nazioarteko
merkataritzaren liberalizazioa bultzatzea
zuen helburu nagusia. Hortaz, azken
negoziazio aldiaren helburuak nazioarteko
erakunde berri horrek hartu zituen bere
gain: merkataritza hartu-emanen hobekuntza
nekazaritza alorreko zergak %36 jaitsiz,
zerbitzuen liberalizazioa, eta estatuak parte
hartu edo ez hartu arautzea. Negoziazio
horietan nabarmen gelditu zen Estatu Batuen
eta Europako Batasunaren arteko
merkataritza gerra. Estatu Batuek zioten Europako
Batasunak nekazaritza soberakinak
diruz laguntzen zituela, eta, era horretan,
prezioak mantentzen zituela; Europako Batasunak
erantzun zien errenta bidez laguntzen
ziela nekazariei. Estatu Batuak eta Txina,
berriz, ondasun intelektualaren eskubideak
zirela-eta ari ziren merkataritza gerran.
Azken negoziazio aldi horretan borroka
handia izan zen, batez ere informatika
edo zinema industriaren inguruan. Estatu
Batuek, erasoan oinarritutako estrategiaren
bidez, beren helburua lortu zuten:
herrialde garatuen eta garatzeko bidean ziren
herrialdeen arteko merkataritzan zeuden
desberdintasunaz ez hitzegitea. Aldi
hartan izan zen lorpen nagusietako batGATS-a (General Agreement of Trade of
Services) berritzea izan zen. Erakunde horrek
nazioarteko zenbait zerbitzu arautzen
ditu: turismoa, finantza zerbitzuak, aireko
garraioa eta telekomunikazioak, besteak
beste. Bestalde, marken eta patenteen gaineko
hitzarmena lortu zen. Txinak, ordea,
ez zuen hitzarmen hura izenpetu eta OMCtik
kanpora gelditu zen.
Ozeano Barea: etorkizuneko itsasoa
MEDITERRANEOA IZAN ZEN ITSASO NAGUSIA
IRAGANEAN, GAUR EGUN ATLANTIKOA DA, ETA
OZEANO BAREA IZANGO DA XXI. MENDEAN.Azken hogeita hamar urteetan ekonomiaren
erraldoiak sortu dira Ozeano Barean;
horren ondorioz, inguru hori herrialde garatuen
interes ekonomiko bihurtu da, batez
ere Estatu Batuentzat. Japoniak, Txinak eta
Australiak Ozeano Bareko eremuari eman
diote merkataritzan eta ekonomian nagusitasuna;
bestalde, itsaso horren beste aldean
Estatu Batuak, Mexiko eta Txile daude.
Aurreikusi da 2000. urtean lurralde hartan
1.000 milioi erosleko merkatua izango dela,
munduko merkaturik handiena, alegia:
errenta maila handikoa eta telebista, moto,
irrati, hozkailu… eroslez betea. Kopuru horri
gehitu behar zaizkio telefono mugikorrak,
kotxeak eta osasun zerbitzuak erosiko dituzten
500 milioi lagun. Dena dela, inguru
horietan alde handiak daude gizarte maila
batetik bestera, izan ere, kopuru horien
ondo-ondoan miserian bizi den biztanle
asko eta asko dago. 1989an Canberran APEC
sortu zen (Asia-Ozeano Barea Kooperazio
Ekonomikorako Erakundea), eta herrialde
hauek ditu kide: EEBB, Kanada, Zeelanda
Berria, Japonia, Brunei, Indonesia, Filipinak,
Malaysia, Singapur, Thailandia, Hego Korea,
Txina, Mexiko, Papua Ginea Berria eta
Txile. Erakunde horrek 1994an egin zuen
bileran 2004. urterako merkataritza libreko
ingurua sortzea erabaki zen. Inguru hori,zalantzarik gabe, ekonomia multzo indartsuenetako
bat izango da etorkizunean, Europako
Batasunarekin lehian arituko dena
gainera. Dena dela, multzo horrek hainbat
hutsune ditu: herrialdeen heterogeneotasuna,
miseria, gorabehera politikoak, eta
beraien arteko lehia. Hala eta guztiz ere,
horrek ez du esan nahi herrialde horiek etorkizunean
munduko merkataritzaren gune
nagusi izango ez direnik.
Herrialdeen arteko loturak
Zenbait eskualdek herrialdeen arteko loturan
eta lankidetzan oinarritutako bidea
hartu dute mundu ekonomiari aurre egiteko.
Lau herrialde eremu daudela esaten da.
Lehenengo eremua Europako Batasuna da:
Alemania du batasun horrek ardatz nagusia,
eta Europako gainerako herrialdeak eta
Afrika biltzen ditu batasun horren inguruan.
Asiako potentzia nagusia Japonia da, eta
ASEAN (Asiako hego-ekialdea) biltzen du
bere inguruan. Ameriketan bi eremu handi
daude: batetik, MERCOSUR (1991), Hego
Ameriketako merkataritza libreko gunea
(Brasil, Argentina, Paraguai eta Uruguai, eta
sartzekoak dira Txile eta Bolivia); bestetik,
Amerika iparraldean, TLC edo NAFTA da
nagusi. NAFTA-n Estatu Batuak dira gidari
eta horiekin batera daude Kanada eta
Mexiko. Hain aurreratuak ez dauden herrialdeetan
ere saiatu dira antzeko prozesuak
egiten: Arabiar-Magrebiar Batasuna (Aljeria,
Maroko, Libia, Mauritania eta Tunisia);
SAARC, Mendebaleko Asian, India buru
duela. Badirudi horixe dela munduko merkataritzari
eta ekonomia mundu osora hedatuari
aurre egiteko modu bakarra. Baina
estatuek, batez ere aurreratuenek, zeregin
handia izango dute eremu horietan eragile
gisa. Prozesu horiek bilakaera gune izango
dira, eta ez aberastasunaren uharte, batez
ere EB-n, Japonian eta Estatu Batuetan (NAF-
TA).