Historia Unibertsala»Egungo aroa
Europa Baturantz
EUROPA BATUAREN AMETSA, HORRA GERRAONDOKO EUROPAREN ERRONKA
GARRANTZITSUENETARIKO BAT. ERA HORRETARA EUROPA SAIATU ZEN BESTE BORROKA BATI
ITZURTZEN, LANKIDETZA ETA ELKARREKIKO MENDETASUNA DIRELA BIDE, BAI ETA
KONTINENTE ZAHARRA MUNDU GERO ETA LEHIAKORRAGO BATEAN TXERTATZEN ERE.Kalergi austriar kondeak 1923an Europako Estatu Batuen bere egitasmoa zirriborratu
eta 1929an bi politikarik, Briand frantsesak eta Stressemen alemanak, Nazioen Elkartean
gauza bera egin zutenetik, gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan zen Europa batzeko
xede hura. Europak, alabaina, gerra izugarri suntsitzailea jasan behar izan zuen berriro
Europa Batuaren egitasmoari heldu aurretik, gatazka haren ondorioz biztanleek eta
ekonomiak jasan behar izan zuten hondamenetik ateratzeko irtenbide gisa. Egiteko horretan
Estatu Batuen laguntza bildu zuten, “etsai gorriaren” beldur baitziren. Churchill
lehendakariak Zurich-en egin zuen hitzaldian (1946) esandakoa benetako iragarpena izan
zen: kontinente zaharra berreraikitzeko, Frantziak eta Alemaniak helburu beraren inguruan
elkar hartu beharko zuten, XIX. mendeaz geroztik bi herrialde horiek gatazkan eduki
zituen ezinikusia bazterturik. Hori egia bihurtu zuen Erromako Itunak, 1957ko martxoaren
25ean sinatuak. Modu horretara sortu zen EEE. Partaideak: Alemania, Frantzia, Italia, Belgika,
Holanda eta Luxenburgo. Une hartatik, soziala baino areago ekonomiaren alorrekoa
zen egitasmo hura iman gisakoa gertatu zen Europako gainerako lurraldeentzat.
1973an etorri zen lehen zabaltzea, hasiera itxaropentsu baten ondoren: Erresuma Batua,
Irlanda eta Danimarka. Aurreko horiei, eta gorabehera askoren ondoren, Grezia erantsi
zitzaien 1981n, bai eta bost urte geroago, 1986an, Espainia eta Portugal. 1995ean Austria,
Suedia eta Finlandia erantsirik, hamabosten Europa osatu zen. Europaren eraikuntza prozesu
honek, gorabeherekin baina inolako atzera itzultzerik gabe, Europa batu eta solidarioagoa
ekarri du, aberatsa ekonomiaren aldetik, presentzia handiagokoa munduan eta,
batez ere, eredua ezarri du munduan gertatzen ari diren antzeko prozesuentzat.
Aurretikoak
BIGARREN MUNDU GERRA AMAITZEAN EUROPA
AHULTASUN HANDIAN ZEGOEN. GERRAK ONDORIO
LATZAK EKARRI ZIZKION JENDEARI, KONTINENTE IA
OSOA SUNTSITURIK ZEGOEN, ETA EKONOMIA KINKA
LARRIAN ZEN, BEREZIKI ALEMANIAN.Modu horretara iritsia zuen munduko
politikaren erdigunea izandako Europa hark
hondamena, gerraren ondorio handiegirik
nozitu ez zuten Estatu Batuen mesedetan.
Beste potentzia bat sortzen ari zen kontinentean:
Stalinen Sobiet Batasuna. Testuinguru
horretan –ordurako gerra hotza nagusitua
zen–, Estatu Batuak berehala ohartu
ziren Mendebaleko Europa indarberritu eta
bizkortu beharra zeukatela, Errusia sozialistak
aurrera egin ez zezan. Hala hasi zen
zuzpertzen Mendebaleko Europa, Estatu
Batuek Europako ekonomia berreraikitzeko
sortu zituzten egitasmo berezien laguntzaz
(Marshall Plana). Europako estatugizonek
erabaki zuten elkar lanerako formularen
bat aurkitu beharra zegoela kontinentea
seguruagoa eta ekonomiaren aldetik
indartsuagoa izan zedin. Eginkizun hura ez
zen erraza, iraganeko zauriak ez baitziren
oraino guztiz sendatuak. Alderdi ekonomikoaizan zen errazena lankidetza politika
hura abiarazterakoan, eta, hartara, 1950ean
Frantziako kanpo arazoetarako ministroak
proposamen bat eman zuen aditzera: Frantziak
eta Alemaniak elkar harturik ekoiztu
eta saldu zitzatela beren ikatz eta altzairu
baliabideak, eta beste herrialdeek ere izan
zezatela hitzarmen hartan parte hartzeko
aukera. Urtebete geroago (1951) CECA
(Ikatz eta Altzairuaren Europako Elkartea)
izenekoa osatu zuten hainbat herrialdek:
Frantzia, Alemania, Italia, Belgika, Holanda
eta Luxenburgok. Hurrengo urtean (1952),
CED (Defentsarako Europako Elkartea) delakoa
sortu zuten herrialde horiek berek.
Azken elkarte horrek, ordea, bi urte besterik
ez zuen iraun, 1954an Frantziako Batzarrak
ez baitzuen Ituna berretsi, Alemania
berriz armatzen hasi izana auzi bihurturik.
Erakunde hura UEO (Mendebaleko Europako
Batasuna) bihurtu zen eta, Aliantza
Atlantikoarekin (OTAN) batera, batze prozesu
hura kontrolatu zuen. Itxarobide handirik
gabeko aurretiko horren ondoren,
CECA Messina-n (Italia) bildu zen urtebete
geroago (1955); bilera hartan Spaak belgiar
ministroa buru zuen batzordeak batasun
ekonomiko eta nuklearrari buruzko txosten
bat egiteko agindua jaso zuen.
EEE: ibili dabilen errealitate bat
SPAAK BATZORDEAREN TXOSTENAK EUROPAKO
ERKIDEGOEN ITUN ERATZAILEEN SINADURA EKARRI
ZUEN 1957KO MARTXOAREN 25EAN. ERA
HORRETARA, ERAKUNDE-EGITURA BERRI BAT SORTU
ZEN EUROPA BATU BAT IRISTEKO XEDEAREKIN.Hiru komunitatek osatzen zuten Europaren
etorkizuna gobernatu behar zuen egitasmo
hura: CECA, EURATOM (energia atomikorako
erakundea) eta EEE (Europako Ekonomia
Elkartea), baina azken izen horrekin
ezagutzen du jendeak egitasmo hori. Ikatz
eta Altzairuaren Komunitateko sei herrialdeak
izan ziren horren sortzaileak. Itun horien hitzaurreak
helburu hauek aipatzen zituen:
herrien arteko batasun estua sortzea, pertsonen
zirkulazio askea, politika fiskal eta ekonomiko
komuna; alegia, elkarterako eta
erakunde-egitura komunerako oinarriak ziren
haiek. Erakunde-egitura haren osagaiak
hauek ziren: Batzarra (Parlamentu gisakoa),
ministroen kontseilua, Batzorde bat, Justizia
Auzitegia eta Ekonomia eta Gizarte Batzordea.
Ekimen horren kontrako erantzuna
elkarte hartatik kanpo geratua zen herrialde
batetik etorri zen. Izan ere, Britainia Handiak,
EEEren aurkako jarrera gisa, 1959an
EFTA izenekoa sortu zuen Suedia, Suitza,
Norvegia, Danimarka eta Portugalekin batera.
Handik harat, EEEk aurrerabide handia
izan zuen ekonomiaren aldetik berpizten ari
zen Europa hartan. EEE sortu eta lehen aldiz
zabaldu bitarteko (1957-1973) balantzea guztiz
argigarria da. Estatu kideen arteko muga
zergak deuseztu ziren, kanpo tarifa komuna
ezarri zuten, urteko batez besteko hazkundea
5,5ekoa izan zen, lankidetza itunak sinatu
ziren, eta hiru komunitateen arteko
batasun instituzionala lortu zuten. Horrenbestez,
Haga-ko goi bileran (1970), Britainia
Handiari EEEn sartzen uztea erabaki zuten
(Frantziak bi aldiz jarria zion betoa 1963an
eta 1967an). Beraz, herrialde hori, Danimarka
eta Irlandako Errepublikarekin batera,
elkarte horretan sartu zen 1973ko urtarrilaren
1ean. Ekonomia eta diru batasuna sakontzea
eta Europako Parlamentua –lehengo
Batzarra benetako organo legegile bihurtua–
indartzea onarturik geratu ziren goreneko
bilera hartan bertan.
Euroesklerosia
LEHEN ALDIZ ZABALDU ETA KIDE BERRIAK ONARTU
ONDOREN, EEEK 252 MILIOI BIZTANLE ZITUEN ETABIGARREN MUNDUKO POTENTZIA EKONOMIKOA
BILAKATU ZEN, ESTATU BATUEN ONDOREN, BAINA
ALDI BEREAN ALDI ILUNENETAKO BAT BIZI IZAN ZUEN.EEEn beste herrialde batzuk sartu zirenean,
auzitan hasi ziren alde batetik Erkidego hura
merkataritza askeko gune soila izatea nahi
zutenek (Britainia Handia), eta bestetik, batasun
ekonomikoaz gainera, batasun estuagoa
egin gogo zutenek. Europar egitasmoaren
nolakotasunaren inguruko liskar
haiek ekonomiak behera egin zuen garai
batean gertatu ziren –1973ko petrolioaren
lehen krisian–. Krisi hark gogor jo zituen
zenbait herrialde, Alemaniako Errepublika
Federala adibidez. Erresuma Batuko gobernuak,
hasiera-hasieratik, EEEren finantzazioa
beste modu batera antolatzeko xedea hartu
zuen, herrialde horrek elkarteko kutxari
egiten zion diru ekarpena jartzen zuen bereziki
auzitan. Dublinen egindako Europako
Kontseiluaren bileran (1975) britainiarren
diru ekarria aldatzea erabaki zuten, eta Commonwealtheko
nekazaritza produktuei
abantaila batzuk eskaintzea orobat. Hala,
Wilson-en gobernu laboristak erabaki hura
erreferendumera eraman zuen, eta baiezko
erantzuna jaso zuen. Margaret Thatcher aginpidera
iritsirik (1979), britainiar agintarien
jarrera are gogorragoa izan zen. Hala bada,
beste britainiar batek, Churchillek, behiala
esan bezala, Frantzia-Alemania bikoteak
hartu beharko zuen bere gain Europa aurrera
eramateko lana. Parisko Kontseiluan
(1974), Kontseilu hura bera erakunde bihurtzeaz
gain, Europako Parlamenturako
lehen hauteskundeak egitea erabaki zuten
–1979an sufragio unibertsal zuzenez egitekoak–.
Urtebete lehenago, Kontseiluaren
beste bilera batean, Europako Diru Sistema
abian jartzea erabakia zen; 1979ko martxoan
sartu zen indarrean, haren helburu nagusia
europar dirua –ECU– sortzea izanik. Bigarren
zabaltzea ere aldi horretakoa da: Grezia
izan zen EEEko hamargarren bazkidea(1981). Modu horretara Europako Elkartea
egitasmo ekonomiko hutsa ari zen bilakatzen
elkarte politikoa baino areago, ezin
baitzitekeen aurrera egin estatuek zeinek
bere burujabetasunaren zati bat interes komunen
alde uztea zekarten gaietan. Horrek
Europako Elkartearen bilakaera atzeratu
zuen, eta lehen kritikak ekarri zizkion
proiektu hura ekonomiak kutsatuegi eta hiritarrarengandik
urrunegi antzematen zutenen
aldetik.
Beste bultzada bat
1985EAN JACQUES DELORS EUROPAKO
BATZORDEKO LEHENDAKARI IZENDATZEAK USTE OSOA
PIZTU ZUEN ETA BULTZADA HANDIA EMAN ZION MOLDE
POLITIKO BERRIRIK EZEAN AGORTZEN ARI ZEN
PROIEKTU HARI.Luxenburgon 1985eko abenduan egindako
Kontseiluak hartu zuen arazo horri
buruzko erabaki garrantzitsuena. Europako
Akta Bakarrak hauxe aurreikusten zuen:
“barne merkatu bakar eta osatua sortzea,
salgaien mugimendurako murrizketarik gabea,
eta oztopoak kentzea orobat pertsonak
eta salgaiak libre ibili ahal izan daitezen…”.
Barne merkatu bakar horri abiatzeko
epea ere jarri zitzaion: 1992ko urtarrila.
Aldaketa hori, 1957ko Erromako Itunetatik
garrantzitsuena, hamabi estatu kideek berretsi
zuten (Espainia eta Portugal 1986ko
urtarrilean sartu ziren elkartean). Gainera,
Akta Bakarrak bestelako berritasunik ekarri
zuen: Lehen Instantziako Auzitegi bat sortzea,
Kontseiluan gehiengo kualifikatuen
bidezko sistema ezartzea, Parlamentuari
aginpide handiagoa ematea, Ekonomia eta
Diru Batasuna helburutzat ezartzea, eta kanpo
polika komunerako lehen jarraipideak
markatzea. Europa eraikitzeko prozesua ez
zegoen ordurako soil-soilik gobernuen esku,
beste gizarte eragile batzuk ere –hala nola
sindikatuak eta enpresa buruak– hartzen baitzituen
bere baitan, merkatu bakarra helburu.
Harrezkeroztik, EEEren etorkizuna
zela eta, areagotu egin zen federalisten etakonfederalisten arteko eztabaida. 1990eko
apirilean, Berlingo harresia erori (1989) eta
Alemania batu (1999ko urrian) ondoren,
Kohlek eta Mitterrandek lehen aldiz erabili
zuten Europako Batasuna izena frantziarrek
eta alemaniarrek elkarrekin egindako adierazpen
batean. 1990eko abenduan Erroman
hasi ziren batasun politikoa eta batasun
ekonomikoa ezartzeko prestalanak; alor
bakoitzak bere batzorde berezia zuen arren,
EEEko estatuen arteko batasun estuagoa
eratzea zen lan haien helburua. Horien guztien
ondorioz, ezarririk gertatu ziren bai
Ekonomia eta Diru Batasuna (UEM) eta bai
Batasunaren Ituna (Maastricht-eko Ituna).
Horrenbestez, aldi berri bat abiatu zen laster
hamabosten Europa izan behar zuen
hartan: munduko lehen merkataritza potentzia
sortua zen.