Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Egungo aroa

Masa gizartea

Dempsey eta Firpo, George Wesley Bellowsen margolana. Kirol ikuskizunak masa gizarte berria jostarazteko sortu ziren.<br><br>

Mendebaleko gizartean izan den aldaketa handienetako bat XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran gertatu zen. 1870. urte inguruan ?masen aldia? hasi zen.

Aldi hartako ezaugarri nagusiak hauek izan ziren: hazkunde demografiko handia (hirietan batez ere, jende asko eta asko herrietatik hirietara joan baitzen bizitzera), masak bizitza sozialean eta politikoan parte hartzen hasi ziren, eta gizarte eta ekonomia egituren artean desberdintasun handiak zeuden. Hamarraldi horietan errotik aldatu ziren gizarte egiturak, errejimen politikoak, sinismenak, eguneroko bizitza eta baita lan egiteko eta astialdia igarotzeko moduak ere. XIX. mendearen bukaerako gizarteak hamarraldi gutxi batzuetan argi elektrikoa, telefonoa, automobila, hegazkinak, trenak, biltegi handiak, zinema eta herri aldizkariak nola sortzen eta zabaltzen ziren ikusi ahal izan zuen. Jendearengan mundu berri bat zetorrenaren sentipena sortu zen; mundu berri hura kontsumo ondasunez eta bizitza maila hobetzeko aukeraz beteta zegoen.

Biztanleak gero eta gehiago ibiltzen ziren batetik bestera, eta horrek pentsamoldeak sekulartzea ekarri zuen ondorioz. Ordu arteko gizarteari eusten zioten taldeekiko loturak desagertu zirenean, gizartean aldaketak eragiteko aukera berriak sortu ziren. Berrikuntzen artean aipatzekoa da Lehen Mundu gerran feminismoak izan zuen indarra.

Gizonezkoak gerrara joan zirenean, emakumeak haien lanpostuetan hasi ziren lanean; hala, emakumeek lan merkatuan sartzeko aukera izan zuten, eta poliki-poliki emakumeen bizimodua ere aldatu egin zen. Hala eta guztiz ere, garapen aldi hartan alderdi ilunak ere izan ziren, eta arazo berriak sortu ziren gizartean.

 

Emigrazioa. Hirietako gizartea

GERO ETA JENDE GEHIAGO BIZI ZEN HIRIETAN.

GIZARTE BERRI BAT ETA BIZITZEKO MODU BERRIAK OSATU ZIREN GARAI HARTAKO HIRIETAN.1850-1920. urteen bitartean, asko hazi zen munduko biztanleria: 1200 milioitik 1800 milioira igo zen biztanle kopurua. Dena dela, hazkunde hori ez zen homogeneoaizan, garai horretan emigrazio ugari izan baitziren. Emigrazioen artean aipatzekoak dira Europatik beste herrialdeetara izan zirenak: Estatu Batuak, Kanada, Argentina, Australia? Hala ere, garrantzi handiagokoak izan ziren herrietatik hirietara izan ziren emigrazioak. Hortaz, hirien garrantziak gora egin zuen Europa osoan. Ingalaterran, esate baterako, 1850ean biztanleen %52a hirietan bizi zen, eta 1910ean, berriz, %78ra igo zen hirietako biztanle kopurua. Industrializazioak,trenak eta zerbitzuak gehitzearen ondorioz hiriak bizkor bizkor hazi ziren, eta horrek aldakuntzak eragin zituen gizartean, kulturan, bizimoduan eta pentsamoldeetan. Hiriek ordu arte bete zuten funtzioa erabat aldatu zen: industria, administrazioa, merkataritza, finantza eta zerbitzu gune bihurtu ziren hirak. Hiria osatzen zuten alderdiak espezializatu egin ziren, eta ondorioz, nabarmendu egin ziren auzoen arteko desberdintasunak: merkataritza eta administrazio guneak, egoitza guneak, langile auzoak eta industria guneak sortu ziren. Hiriak arin hazi ziren, eta horrek arazo berriak ekarri zituen berarekin; hala ere, berehala antolatu ziren arazo horiei aurre egiteko egitasmoak: zabaluneak egin ziren, kaleak asfaltoz eta harriz estali ziren, garraio publikoa osatu zen (hiri handi batzuetan metroa ere eraiki zen), estoldak, ur, gas eta argi indarraren hornidura antolatu zen, ordena publikoa mantzeko ahaleginak egin ziren eta lehen mailako irakaskuntza hedatu zen ?hirietako analfabetismo maila asko jaitsi zen?. Hirietan nabarmena izan zen lotura tradizionalen eta sozializazio moduen arteko haustura: anonimoa eta inpertsonala bihurtu zen bizitza, iritzi publikoa egituratu zen eta erlijio sinismenen krisia izan zen.

 

Arte berri bat gizarte berri batentzat

1900. URTE INGURUAN PENTSAMENDUAN ETA GIZARTEAN IZAN ZIREN ALDAKETEK HAINBAT ONDORIO ERAGIN ZITUZTEN ARTEAN ERE. GARAI HORRETAN ERROTIKO ALDAKUNTZAK IZAN ZIREN ARTEAN.Aurreko garaietako uniformetasun artistikoa hautsi zenean, hainbat arte eskola eta molde sortu ziren literaturan, pinturan, eskulturan, etab. Industria iraultzaren ondoriozko gizarte baldintzen aldaketek, adibidez, arkitektura aldarazi zuten. Alde batetik, hirigintza egokitu behar izan zen hirietako jende pilaketari, eta beste aldetik, etxebizitzak arkitektura berriaren gai nagusi bihurtu ziren eta garai klasikotik jasotako egitura estetikoak hautsi ziren. XIX. mende bukaerako pinturan inpresionismoa izan zen joera nagusia. 1900. urte inguruan, ordea, arte figuratiboetan aldaketa sakona izan zen.

Arteak filosofian, gizarte-politikoetan eta zientzian izan ziren aldaketetara egokitu behar zuen. Hainbat faktorek eragin zuten artearen berrikuntza: argazkigintzaren aurrerakuntza teknologikoak, ideologia berriak, Freuden teoriak psikiatrian eta Einsteinenak matematikan, gizarte masen ?gizatasuna galtzea? eta nazioarteko politikaren gorabeherak. Arteak ezin zien bizkar eman gertatzen ari ziren aldakuntzei. Lehen Mundu gerraren ondorengo krisian eregizarteak eta arteak lotuta jarraitu zuten.

Gerrak eragin zuen oinazeak kolokan jarri zuen mendebaleko gizartearen ideologia oinarria: etengabeko aurrerakuntzaren ideia alegia. Gerrak ukatu egiten baitzuen errotik ideia hura. Gizartean zatiketak gertatu ziren, eta horrek zatiketak eragin zituen arte estiloetan ere. XX. mendearen hasierako estilo nagusiak hauek izan ziren: espresionismoa, futurismoa, kubismoa, dadaismoa, surrealismoa eta konstruktibismoa. Arte joera horietako batzuk munduaren egoerak zenbait artistei eragin zien etsipenaren ispilu dira (dadaismoa adibidez).

 

Prentsa eta zinema

GIZARTEAREN EZAUGARRI BERRIEK IRITZI PUBLIKO EGITURATUA SORTU ZUTEN. TESTUINGURU HORRETAN SORTU ZEN MASA PRENTSA, ETA XX. MENDEKO IKUSKIZUN HANDIA: ZINEMA.XIX. mendeko azken hamarraldietako hainbat gertaerak ?politikoak (adierazpen askatasuna), teknologikoak (telefonoa, linotipia), kulturalak (alfabetatzea) eta sozialak (urbanizazioa)? aldizkariak merkarazi zituen; publizitateak finantzatzen zituen aldizkariak eta argitaraldi handiak izan ziren: zenbait aldizkarik milioitik gora ale bota zituzten Frantzian (Le Petit Journal) eta Britainia Handian (Daily Mail). Aldizkari herritarrek orrialde gehiago argitaratzen zituzten, argazkiak sartu zituzten, diseinua aldatu zuten eta gai gehiago lantzen hasi ziren, oro har eduki politiko gutxikoak: denborapasak, erreportaiak, kirolak, gertakizunak, etab. Aldizkari mota haiek berehala bihurtu ziren ?prentsa hori?. Prentsako handikien garaia izan zen: Pulitzer eta Hearst Estatu Batuetan, eta Northcliffe Britainia Handian.

Merkatua askotarikoa zen, eta era askotako prentsa aurki zitekeen: ?kalitatezko? prentsa, kirol aldizkariak, eta hainbat eta hainbat aldizkari mota. Albiste agentzia handiek berdindu egin zuten munduko informazioa.

Zinema ?1895ean Lumière anaien eskutik jaioa? berehala hedatu zen mundu osora; industria indartsu bihurtu zen, masa ikuskizun, eta aldi berean, komunikabide. Dokumentaletatik berehala igaro zen fikziora; film berriek kontsumo gizartearen balio berriak erakusten zituzten (star system-a pentsamolde horren irudia da). Lehen Mundu Gerraren ondorioz Europako zinemaren krisia etorri zen, eta Hollywood nagusitu zen munduko film produkzioan: 1925ean, esate baterako, 2.280 film luze egin ziren guztira.

1927an errotiko aldaketa izan zuen zinemak: zinema ahostuna sortu zen. 1920.. rtetik aurrera, bestalde, irratia berriak emateko eta denbora pasa moduan erabiltzen hasi zen. Asko ugaritu ziren irrati igorgailuak eta kateak; herritarren komunikabide nagusia bihurtu zen irratia.

 

Turismoa, kirola eta astialdia

XIX. MENDE BUKAERAN ETA XX. MENDE HASIERANEZ ZIREN BAKARRIK LANAREN INGURUKO OHITURAK ALDATU; DENBORAPASA MODU BERRIEI, KIROL IKUSKIZUNEI ETA TURISMOARI ESKER GARRANTZIZKO LEKUA HARTU ZUTEN AISIAK ETA ASTIALDIAK.Lanetik kanpora jendeari gelditzen zitzaion denbora apurra betetzeko moduak asko aldatu ziren garai hartan. Nekazari inguruetan astialdia betetzeko modu tradizionalak bazituzten ere, masen garaiak goitik behera aldatu zuen olgeta denbora. XIX.. endeko ostatuen, kantinen edo kafetegien ordez, beste era bateko bilguneak sortu ziren (tabernak, cabaret-ak, etab.); leku horiek gizarte eta pentsamolde berriaren irudia ziren. Janzkera moda berriak ?gero eta kosmopolitagoak eta ?ausartagoak?? batetik, eta bestetik, musika eta dantza modernoak ?hogeigarren hamarraldi zoriontsuaren? ezaugarri ziren. Kirola, hasieran, gorputza eta morala lantzeko modu bat zen, baita herrien arteko elkartasuna lantzeko modua ere (1896. urtetik aurrera Olinpiadak).

Baina, berehala masen ikuskizun bihurtu zen. Gutxi batzuek egiten zituzten kirolekin batera, batzuetan aristokratek bakarrik egiten zituztenekin batera (tenis, eski, golf), herri kirolak sortu ziren: boxeoa, txirrindularitza (Frantziako Itzulia 1903. urteaz gero), eta guztien gainetik, futbola.

Gerra arteko aldian, kirola amateur moduan egitetik, profesional moduan egitera aldatu zen; komunikabideek asko lagundu zuten zabalkunde lan horretan. Masen gizartearenbeste ezaugarri bat turismoa izan zen.

Ordu arte, bidaiari erromantikoak (gehienetan aristokratak) ausartu ziren bakarrik Europako hiri artistikoak eta mendiak bisitatzera.

XX. mendearen hasieratik bertatik, turismoa ohiturazko gauza bihurtu zen, izan ere, denboraren joanean derrigorrezko bihurtu baitziren oporraldiak; horrez gainera, asko hobetu ziren garraio bideak. Betiko arte guneez eta mendiez gainera, hondartzak (Frantziako Kostalde Urdina, Italiako Riviera, Acapulco, Copacabana) izan ziren turismo gehien erakartzen zuten guneak.

Dena dela, Bigarren Mundu gerra amaitu zen arte turismoa ez zen jarri biztanle guztien eskumenean.