Historia Unibertsala»Aro berria
Europako iparraldea eta sortaldea
XVIII. mendean, indar handiz azaldurik, herri ahaltsuenen arteko oreka aldarazi zuen
Errusiak Europako iparraldean eta sortaldean. Handik hara, orain sartaldearen eraginpeko
berrikuntzak eginez orain tradiziorik zaharkituenera itzuliz ibili zen, batetik bestera,
Errusiaren historia.Sofia printzesa erregeorde zela (1682-
1689), Pedro I.ak (Pedro Handia) agintaritza
kendu zion indar erkustaldi bat eginez,
eta 1725. urtea arte eutsi zion erregetzan.
Barne politikan estatuaren makineria eta
errege absolutismoa sendotzen saiatu zen.
Aitoren semeen batzarra edo Duma ezeztatu
zuen eta Senatua sortu zuen haren ordez,
koordinazio organo goren gisa. Errusiako
lurraldea 8 gobernutan banatu zen,
eta gobernu bakoitza hainbat probintziatan
(50, guztira); aldi berean, probintziak, voivoda
baten agintaritzapean. Horretaz gainera,
zuzeneko zerga arautu zuen, gudarostea
berrantolatu zuen, goardia pretoriarra
(streltsy-ak) eta aitoren semeen miliziak
desegin zituen, eta soldadutza derrigorrezkoa
jarri zuen. Meatzaritza eta burdingitza
bultzatu zituen bere gudarostea behar
bezala hornitzeko, eta sartaldeko maisuak
eta eskulangileak ekarrarazi zituen horretarako.
Eliza ortodoxoak ere pairatu zuen
haren eskua, patriarka kargua kendu zueneta Sinodo Santua ezarri, patriarkaren ordez.
Eragin zituen berrikuntzei eman nahi
izan zien sortaldetar kutsua kutsu, bortxakeria
handiz ezarrarazi zituen –milaka pertsona
hil zen San Petesburgo eraikitzen; joputza
sendotu zuen– eta ez zuten batere eraginik
izan biztanleriaren parte handienean.
Bi aurkari handi izan zituen politika horrek:
batetik, herri xehea, zerga igoera gehiegizkoari
aurre eginez, eta tradizionalistak, bestetik,
berrikuntzen beldur.
Errusiak, Baltiko inguruan zeuden interesen
jokoan, hartu zuen bezala esku hartu
izanak Europako iparraldeko oreka aldarazi
zuen. Haren gerra ekimena Suediaren
kontrako borroka jarraituagatik berezi zen
batez ere. Izan ere, Suediak Baltikoko hegoaldean
zituen lurraldeak eskuratu nahi
zituen Errusiak, itsaso horretara ateratzeko
bidea ixten ziotelako. Nystadeko bakea
(1721) izan zen Errusiaren garaipen nagusia,
Baltiko itsasorako irtenbidea lortu baitzuen,
Vyborg eta Riga artean. Finlandiako
Ingria eta Karelia, Estonia eta Livonia ere
Errusiaren mende geratu ziren.
Pedro I.a hiltzean ez zen asko falta izan
haren erreforma guztiak bertan behera geratzeko.
Denbora bitarte horretan, “enperatritzen
mendea” delakoan, hiru erreinaldi
izan ziren Katalina II.arena baino lehen:
Katalina I.a (1725-1729), Ana (1730-1740)
eta Isabel (1741-1762).
Pedro III.aren erreinaldia oso laburra
izan zen; matxinada batek, Grigori Orlof
–Katalina II.aren maitalea– buru zuela, eten
zuen. Pedro I.ak bezala, Koroaren eta Estatuaren
interesak lehenetsi zituen, herriaren
premien kaltean. Elizaren ondasun gehienak
sekulartu zituen, apaizteria estatuaren soldatapeko
bihurtuz; erlijio tolerantzia ezarri
zuen; batzar bat deitu zuen, jopuak ez beste
gizarte maila guztietako 600 ordezkari
baino gehiagoz osatua, lege araudi berri bat
antolatzeko. Katalinaren administrazioak
mesede egin zion nobleziari. Nobleziaren
Gutuna, 1785ekoa, nobleen pribilejioak
berretsi eta beste berri batzuk gehitu zituen.
Gainera, ez zuen joputza deuseztu, gogortu
eta sendotu baizik. Nekazarien bizi baldintzapenagarriak akuilaturik, kosakoen
buruzagi Pugatxevek matxinada antolatu
zuen (1773) Volga Beherean, baina Katalina
II.aren gudarosteek menderatu zuten,
1775ean. Nazioartean, Kalatinak Turkiaren
kontrako presioa handitu zuen; Kutchuk-
Kainardjiko Bakearen ondoren (1774), Krimearen
independentzia, Itsaso Beltzean ibiltzeko
askatasuna eta Egeora itsasarteetatik
sartzeko eskubidea lortu zituen Errusiak.
Suedia-Finlandia
KARLOSEN HANDINAHIAK MENDE BATEAN
IRABAZITAKOA 28 URTEAN GALDU ZUENKarlos XI.a hil zenean (1697), Suediako
inperioa oso-osorik zegoen. Karlos XII.aren
erreinaldian ordea (1691-1718) monarkiak
aginte guztiak eskuratu zituen (absolutismoa),
erregea zinezko autokrata bihurtu
zen. Karlos XI.ak finantza publikoak
egonkortzea lortu zuen, Karlos XII.ak, aldiz,
Errusia, Danimarka eta Poloniaren aurka
gerra egiteko bezperan, diru guztiak
xahutuak zituen autokraziari eustearren.
Suediako erregeak Errusiaren asmoei aurre
egiteko eraman zuen estrategiak pixkanapixkana
bakarrik utzi zuen. Itsas gudu batzuetan
garaile atera bazen ere, Poltavako
guduan Pedro Handia erabat nagusitu zen,
eta Karlos XII.ak Turkiara alde egin behar
izan zuen. 1714an, itzuli zenean, Kantzelaritzako
lehendakariak –Horn– hartu zituen
erabaki guztiak berrikus zitzatzen agindu
zuen erregeak.
Ulrika Leonora erreginak, 1719an izendatua,
asko apaldu behar izan zuen erregetzaren
jarrera absolutista, eta hitzartuta zegoen
estatu konstituzionala indarrean jarri
atzera. 1720-1751 bitartean, hau da, erregetza
bere senar Frederiko Hesseren eskuetan
utzi zuenean, monarkiak amore eman
behar izan zuen hainbat alorretan, eta Suedia monarkia konstituzionala bilakatu zen
horrenbestez. 1718tik aurrera babeserako
garrantzi handia zuten lurraldeak galtzen
hasi zen; horrek markatu zuen kanpo politika
guztia: 1719an Ingalaterraren esku geratu
ziren Bremen eta Verden; 1720an diruz
eta lurrez ordaindu behar izan zion Danimarkari,
Gottorp-en; eta, azkenik, Nystadeko
bakearen ondoren, Errusiaren mende
geratu ziren Baltikoko probintziak. Garai
hartan sortu ziren Suediako lehenengo bi
alderdi edo politika joera nagusiak: alegia,
batetik, “kapeluak”, Frantziarekin ituna egitearen
aldekoak, eta, bestetik, “txapelak”,
Ingalaterrak lagundurik politika neutral baten
aldekoak. Kapeluak nagusitu ziren, Frantziara
(1738) eta Turkiara (1737) hurbiltzen
ahalegindu ziren, eta merkantilismoan oinarrituriko
politika bideratu zuten. Bestalde,
Baltiko aldean galdutako lurrak berreskuratzen
saiatu ziren, baina ezin, eta gerra
galdu zuten (Abo, 1743).
Adolfo Frederikoren erreinaldiaren ondoren
(1751-1770), Gustavo III.ak (1771-
1792 bitartean errege) estatu kolpea jo zuen
1772an, herriaren nahigabea aitzakiatzat
hartuz. Aginpide osoa eskuratu zuen, eta
aholkua eskatzeko baizik ez zuen erabili
Senatua. Errege ilustratu baten gisa jokatu
zuen: aitoren semeen pribilejio gehientsuenak
ezeztatu zituen eta ogasuna eta gudarostea
berrantolatu zituen, besteak beste.
Danimarka-Norvegia
HERRIALDE AHALTSUENEN ETA BERE BETIKO ETSAI
SUEDIAREN ARTEKO INTERESEN JOKOAN HARTUTA ZUEN
LEKUA BABESTEN ETA FINKATZEN JAKIN ZUENKristian V.a hil ondoren (1699) Frederiko
IV.a izan zen Danimarka eta Norvegiako
errege. Holstein-Gottorp konkistatzeko
ahaleginean huts egin ondoren, eta Traventhalgo
bakea itundu ondoren (1700),
nekazarien joputza eta haiekin milizia bat
antolatzea agindu zuen (1773), soldadugairik
falta ez zedin (1788an ezeztatu zen agindua).
Erregetza hartu zuenetik, eta Karlos
XII.aren garaipen militarrez miresturik, Danimarkaren
eta Errusiaren aldera egin zuen.
Altonako Ituna, Pedro I.aren eta Frederiko
IV.aren artekoa, Suedia hartzeko asmoz egin
zen, baina Ingalaterra aurka zegoenez, azkenean
ez zen gauzatu. Kristian V.ak lehenago
bezala, Frederiko IV.ak ere zinezko autokrata
batek bezala erreinatu zuen.
Kristian VII.ak erregetza hartu zuenean agerian
geratu zen Enevealde-ren gaitz nagusia:
alegia, politika guztiaren pertsonalizatze
erabatekoa. Haren izenean Struenseek
absolutismoan oinarritu zuen bere aginpidea.
Azken batean, herrialde ahaltsuen interesen
jokoan Danimarkak bere lekua
finkatzen jakin zuelako iraun zuen estatu
dinastiko patrimonial hark.
Poloniaren partiketa
PRUSIAREN ETA ERRUSIAREN HEDATZE NAHIAK ETA
POLONIAREN AHULTASUNAK BERAK SUNTSITU ZUTEN
POLONIAKO ESTATUA.Poloniako estatuaren gainbehera, errege
indartsu bat ez izateak eta aitoren semeen
nagusitasunak eragina, are latzagoa izan zen
Augusto III.a Saxoniakoaren errege aldian
(1733-1763). Errusiak eta Austriak jarri zuten
Augusto errege; izan ere, garai hartan, Errusiaren
mende zegoen neurri handian Poloniako
kanpo politika. Poloniako erregea hil
zenean, Katalina II.ak bere begikoa hautarazi
zuen, hau da, Estanislao II.a Augusto Poniatowski,
Poloniako errege 1764-1795 bitartean.
Estanislao hasi zen Europako erdiko
eta sortaldeko ordu arteko itunak aldatzen:
1726az geroztik Austria eta Errusia bat eginda
zeuden Frantziaren kontra, baina 1764an
Prusiak eta Errusiak babes itun bat izenpetu
zuten. Nolanahi ere, Estanislaok, Czartoryski
familia abertzalearen laguntasuna zuela,
ez zituen Katalina II.aren eta Frederiko II.aren
nahiak bete; aitzitik, Poloniako politika eta
erlijio batasuna sendotu zuen eta “liberum
veto”-a mugatu zuen. Errusiaren esku hartzearen
aurrean, Poloniako noblezia tradizional
katolikoak “Bar-eko Konfrederazioa” sortu
zuen, turkiarrek lagundurik. Hauek ezin
izan zuten 1769 eta 1774 bitartean Errusia
garaitu, eta lurralde asko galdu zituzten:
Dniester-Danubio artekoa (1770) eta Krimea
(1771). Hala ere, Errusiak ez zuen turkiarrak
eta poloniarrak menderatzeko adina indar,
eta ekinaldiak luze jo zezakeela ikusirik, men
egin zion Prusiak Polonia banatzeko egin
zion iradokizunari. 1722an izenpetu zen Lehenengo
Ituna Errusia, Prusia eta Austriarenartean: Errusiak Livonia aldea eta Bielorrusia
hartu zituen, Austriak, berriz, Galitzia sortaldeko
zazpi voivoderriak eta Polonia Txikia,
eta Frederiko II.ak, azkenik, Prusiako Sartaldea
–Dantzig izan ezik– eta Ermlandia.
Turkiaren aurkako beste ekinaldi batean
berriro huts egin ondoren, Polonia galera
haren aringarritzat-edo hartzea pentsatu
zuen Katalina II.ak. Poloniako alderdi abertzalea,
ordea, lurraldea Errusiaren uztarripetik
askatu nahian zebilen. 1790ean Prusiaren
laguntza bilatu zuten abertzaleek, eta,
horrenbestez, elkar babesteko itun bat izenpetu
zuten Prusiak eta Poloniak. 1791an
Poloniar abertzaleek Konstituzio bat onartzera
behartu zuten Dieta, hautabidezko
monarkia, “liberum veto”-a eta konfrederazioak
ezeztatzeko. Poloniaren berpizte hori,
baina, Frantziako espiritu iraultzailearen
adierazpide gisa hartu zen, maltzurki. Prusiak,
orduan, alde batera utzi zuen Polonia,
eta hura errusiar gudarosteen mende geratu
zen: Polonia Sortaldea eta Varsovia hartu
zuten; Prusiako errege Frederiko-Gilen II.ak,
berriz, Poloniako iparraldea eta Thorn hartu
zituen bien bitartean. 1793an izenpetu
zen Polonia zatikatzeko Bigarren Ituna: Prusiak
Dantzig, Thorn eta Posnania beretu zituen;
Errusiak Lituaniako parte handi bat,
Ukraina mendebala, Volinia eta Podolia.
Polonia desagertua zen estatu bezala.
Tadeo Kosciusz jeneralak gidatu zuen matxinada
ahaleginaren ondoren, hirugarren
aldiz banatu zuten, 1795ean, Poloniako lurraldea:
Errusiak Kurlandia eta Lituaniako
gainerako partea lortu zuen; Austriak Polonia
hegoaldea, Krakovia eta Sandomierz
barne; eta Prusiak Poloniako gainerako guztia,
Varsovia barne.