Historia Unibertsala»Aro berria
Ingalaterra modernoaren sorrera
Bi Arrosen gerra dinastien arteko borroka izan zen; errege familiaren bi adar izan zituen
aurkari Ingalaterrako koroa beretu nahiak sortu zuen liskar hark: Lancastertarrak
(arrosa gorria) eta Yorktarrak (arrosa zuria).
Henrike VII.a Lancasterrekoak 1485ean Rikardo III.a Yorkekoa garaitzeak bakebidea
ekarri zuen; izan ere, hurrengo urtean, Henrike VII.a Isabel Yorkekoarekin ezkondu
zen. Era horretara adiskidetu ziren Ingalaterra beren aurkakotasunaren gerra eremu
bihurtu izan zuten bi familia handi haiek.
Henrike VIII.aren erreinaldia bitartean, 1509tik 1547ra, absolutismo monarkikoa indarra
hartzen hasi zen, eta aldi berean Frantziaren eta Espainiaren artean Europan zeuden
liskarretan bitartekotza egiten saiatu zen Ingalaterra. Garai hartan bertan Ingalaterrak
aita santuarekiko lotura guztiak haustea erabaki zuen, eta erabaki horrek Europako
erlijio zatiketa areagotu zuen.
Gobernu erakundeak: Legebiltzarra
HENRIKE VIII.A ERREGE EGON ZENEAN
LEGEBILTZARRAK ESKUMEN HANDIAGOA IZAN ZUEN.Henrike VIII.a errege izendatu zutenean
erreinu hura bakean zegoen; erregea erresuma
hura aginpide oso eta irmoaz gobernatzeari
lotu zitzaion, aholkulari talde baten
laguntzaz. Kantzelari batek, diruzainak,
zuzenbide ministroak, eta erregeak deitzen
zuen guztiak osatzen zuten aholkulari talde
hura.
Ingalaterrako aginte erakundeek bilkura
bat zuten osagarri, legebiltzarra, bi ganbaratan
zatitua: Lorden ganbara eta Beheko
ganbara. Lorden ganbara elizako lordek eta
lord laikoek osatzen zuten, eta erregeak
hautatzen zituen haiek erreinuko familia
buruen artean. Beheko ganbara konderri
bakoitzeko bi diputatuk osatzen zuten, eta
haiez gainera pribilejioa zuten hirietako diputatuek.
Legebiltzarrak garrantzi handia izan zuen
Ingalaterrako politikan: haren onespena behar
izaten zen zergak jasotzeko eta zergen
diru kopurua erabakitzeko; haren baimena
behar izaten zen orobat erregearen edozein
erabaki indarrean jartzeko; legebiltzarrak
baizik ez zuen, gainera, lege orokorra zabaltzeko
eta aldatzeko eskua, eta traizio eta
azpikeria delituak inori egoztekoa orobat.
Henrike VIII.ak premia handia izan zuenean
baizik ez zuen bildu legebiltzarra, eta
dirua lortzeko edo bere politika sendotzeko
biltzen zuen beti, legebiltzarrak bai baitzuen
aski ahalmen eta indar erregeari nagusitzeko
eta haren asmoak eta eginak
mugatzeko. Baina 1529ko krisia zela eta,erregearen dibortzioak sortua hain zuzen,
erregeak legebiltzarra bildu zuen, eta harrezkeroztik
legebiltzarrak esku handiagoa
izan zuen erreinuaren gobernuan, ez baitzen
ordu arte bezala erregeari diru laguntzak
ematera mugatu, baizik eta legeak erregearekin
batera egiten baitzituen.
Thomas Cromwellek bultzatua zen erregearen
eta erresumako legebiltzarraren arteko
lotura hark onura handia ekarri zion
Ingalaterrari, erreforma asko onartu ahal izan
baitziren inongo zailtasunik eta eragozpenik
gabe; Ingalaterrako eliza erregearen
esanetara makurtu izana, monasterioak desegin
izana, eta erregearen nagusitasuna ezinezkoak
ziratekeen erregeak eta legebiltzarrak
bat egin izan ez balute.
Gobernuaren funtzionamendua kontrolatzeko,
erregeak aholkulari talde bat bildu
zuen bere inguruan, zeinek bere ideiak aldezten
zituela: Thomas Howard, erregearenadiskidea, Thomas Moro (Erromarekiko
hausturaren kontrakoa), Thomas Cranmer
eta Thomas Cromwell (erregea Ingalaterrako
elizako buru izatearen aldekoak) eta Wolsey
kardenala, estatu idazkaria.
Erregearen ezkontzak
Erregeak oinordeko ar bat izan nahi
zuen, baina ezin; ezintasun hark eta kezka
hark baldintzatu zuten Ingalaterrako politika.
1509an, Henrike VIII.a bere koinata
Katalina Aragoikoarekin ezkondu zen, Henrikeren
anaia Arturo 1502an hil zenaren alargunarekin
hain zuzen. Luzaroan erregearen
laguntzaile bikaina izan zen arren, umeak
egitea zen erreginaren zeregin garrantzitsuena,
eta Katalinak ezin izan zuen haurrik izan.
Jaio haurretik galdu, eta jaio eta berehala
hildako printze-printzesa guztien artean,
bakarrak iraun zuen bizirik, Maria Tudorrek
(1516).
Dibortzioak bi arrazoi nagusi izan zituen:
batetik Henrike VIII.a Ana Bolenaz maitemindu
zen, eta, bestetik, erregeak uste zuen
bere koinatarekiko ezkontza madarikatua
zegoela, eta uste osoa zuen orobat aita santuaren
salbuespenari esker egindako ezkontza
berdin desegin zitekeela beste salbuespen
batez. Baina aita santua, Katalinaren
osaba Karlos V.aren eraginez, ez zegoen
erregearen asmoak errazteko prest. Bere
lehen emaztearengandik dibortzioa lortzeko
lehiak bultzatu zuen azkenean Henrike
VIII.a Erromarekin haustera eta Ingalaterrako
elizaren buru nagusi bere burua izendatzera.
Baina dibortzio irrikatu hark nekez
konpondu zuen erregearen buruhauste handiena:
erregetzaren ondorengo bat izatea.
Bere lehen ezkontza baliogabetu ondoren
(1533), Henrike VIII.ak lortu zuen azkenean
zilegitzat onar ziezaioten Ana Bolenarekin
ezkutuan egina zuen ezkontza; urte hartan
bertan erditu zelarik Ana Bolena neska batez
(Isabel I.a izango zena). Hurrengo erditzean
semea hila jaio izanak ekarri zion
kondena erregina berri hari. Traidoretzat
salatu zuten, eta hil egin zuten.
Biharamunean, erregea Jane Seymourrekin
ezkondu zen; gorteko familia itzal handiko
bateko andre hura izan zuen hirugarren
emaztea. Hura izan zen seme bat
(Eduardo VI.a) eman zion emazte bakarra,
baina erditu eta berehala hil zen. Beste hiru
emazteek ez zioten erregeari beste oinordekorik
eman.
Ingalaterrako zisma
ELIZAREN ETA ERREGEAREN ARTEKO LISKARRAK
POLITIKARI ZEGOZKION ETA EZ ERLIJIOARI.Henrike VIII.a Katalina Aragoikoarekin
dibortziatu nahiak zisma bat sortu zuen, aita
santuak tinko ukatu baitzion dibortzioa.Erregearen aholku batzordean tirabirak izan
ziren erregearen dibortzioa zela eta; erregeak
auzi hura legebiltzarrera eramateko
mehatxua egin zuen, baina azkenean aholkulariek
asmo hori kendu zioten.
Erregea etsita baitzegoen ez zeukala legearen
aldetik inongo eragozpenik Ingalaterrako
elizari nagusitzeko, eta Cromwellek
aholkatu baitzion legelariak oker zeudela,
legebiltzarrak ez zeukala alegia auzi kanonikoetan
esku hartzeko gaitasunik, legebiltzarrean
aurkeztu zuen beraz Katalina Aragoikoaren
aurkako dibortzioaren auzia. Ingalaterrako
erresuma eta Erromako eliza
haustura bidean zeuden beraz.
Nagusitasun Agiriak Henrike VIII.a izendatzen
zuen Ingalaterrako buru goren, bere
esku zuen beraz heretikoei esestea eta inor
eskumikatzea. Beste bi agirien bidez behartu
zituzten, batetik, adinez nagusiak leialtasun
zina erregeari eta ez beste inori egitera, eta
traidoretzat hartu zituzten, bestetik, erregeari
zismatiko, heretiko edo tirano esaten ziotenak.
Legebiltzarrean eman ziren legeek ez
zuten ezer aldatu erlijioaren aldetik. Erritu
eta sineste batzuk kendu zituzten, purgatorioaren
doktrina batez ere, eta 1536an elizgizonek
nahitaez bete beharreko arau multzo
bat atera zuten, Hamar Artikuluak zeritzana,
sakramentu guztiak kentzen zituena,
bataioa, jaunartzea eta penitentzia izan ezik.
Parroko guztiei Biblia ingelesez irakur zezaten
agindu zitzaien. Doktrinaren aldetik
nortasunik ez izatea zen eliza anglikano
berriaren ezaugarri nagusia, Henrike VIII.ak
berak uste luteranoei zien erdeinu handiak
mugatzen baitzituen haren alderdi erreformazaleak.
Beraz, Henrike VIII.aren erreinaldiaren
azken urteetan, anglikanismoa aita
santurik gabeko katolizismoaren muga estuen
baitan egon zen.
Iskanbilak eta matxinadak
ERLIJIO ERREFORMAK ETA BASERRI GIROKO GIZARTE
ALDAKETEK MATXINADAK SORTU ZITUZTEN.Matxinatuek Erreforma bultzatu zuten
apezpiku eta agintariak zigortu nahi zituzten,
heretikotzat salaturik; orobat eskatzen
zuten monasterioak berriz indarrean jartzea
eta tokian tokiko noblezia zaharraren pribilejioak
lehengo egoerara ekartzea. Azken
batean haien eskakizunek bete-betean erasotzen
zioten Erreformari, baina Mariak Ingalaterrako
tronuan egoteko zituen eskubideen
alde ari ziren aldi berean.
Harrezkeroztik, eta Henrike VIII.aren
erreinaldiaren bukaera arte, Ingalaterra ustez
lasai egon zen; baina lasaitasun hura
gehiago zen itxurazkoa benetakoa baino,
zeren eta 1548an, Henrike VIII.a hil zenean,
matxinadak izan baitziren berriz ere Somerseteko
dukeak ekonomian eta erlijioan ezarri
zuen politikaren kontra, hura egon baitzen
errege Eduardo VI.a adin txikikoa izan zen
bitartean.