Historia Unibertsala»Aro berria
Europako monarkiak
Europa osatzen zuten lurraldeetako monarkiek elkarren antzeko eratze prozesuak izan
zituzten, zentralismoan oinarrituta. Monarkia haiek, absolutistak oro har, prozesu sozialen
bilakaeraren arabera egituratu ziren.
Monarkiak lurralde unitateak izatetik egitura politiko zentralizatuak izatera igaro ziren;
hau da, egitura bateratzailerik gabeko unitateak, ez burokraziarik ez administraziorik,
ez gudarosterik, ez zerga sistemarik, ezta hizkuntza komunik ere ez zuten unitateak,
egitura politiko zentralizatu bihurtu ziren, administrazioa, zerga sistema, diru sistema,
lege sistema, sistema legegilea, gudaroste iraunkorrak, eta kultura politika, guztiek eredu
bateratzailea eta zentralista lortzeko helburua zuten. Horrez gainera, egitura berrien
arabera lurralde eremuen mugak gero eta zehatzagoak eta sendoagoak ziren.
Monarkia kapitalistak
OZEANO ATLANTIKOAK EKARRI ZITUEN ABANTAILA
EKONOMIKOAK BATETIK, ETA MONARKIEK BIDERATU
ZITUZTEN LURRALDE ZABALKUNDEAK BESTETIK,
GOBERNU ERA ABSOLUTISTAK SORTU ZITUZTEN, BOTERE
EKONOMIKOAN ETA MILITARREAN OINARRITUAKBritainiar uharteetan, Tudor dinastiak
erregearen aginpidea berretsi zuen Henrike
VII.arekin (1483-1509). Henrikek Star
Chamber ganbara sortu zuen (1489). Ganbara
hori aristokraziaren kontrako epaimahai
politikoa zen; aristokraziari ahalmen handia
kendu zion, eta babesa eman zion burgesiari
eta “gentry” edo behe nobleziari.
Henrike VII.ak hainbat hitzarmen izenpetu
zituen beste herrialdeekin: Gaztelarekin
(Medina del Canpoko Hitzarmena, 1489),
Frantziarekin (Etaples-eko Hitzarmena,
1492), Eskoziarekin (1499ko Bakea). Irlandako
Legebiltzarrari ordu arte izan zuen
burujabetza kendu zion eta ingeles erregearen
mende gelditu zen (Droghedako Estatutua,
1494).
XV. mende bukaeran, hainbat herrialdek
osatzen zuten Frantziako monarkia; herrialde
bakoitzak harreman berezia zuen
erregetzarekin. Aitoren semeek eta apaizek
erregearen izenean agintzen zuten, eta nahiko
autonomia handia zuten hartan. Europako
inguru urbanizatuena zen; merkataritzak
garapen handia izan zuen. Garai horretan
hasi zen lur eremua zabaltzeko ahalegina.
Administrazioari eta zuzenbideari dagokionez,
politika bateratzailea izan zen.
Karlos VIII.aren eta Bretainiako Anaren arteko
ezkontzarekin (1491) mendeetan Bretainiarekin
izandako borrokak amaitu ziren,
eta lurralde hori Frantziako monarkiaren
mende geratu zen. Italiako penintsulara zabaltzeko
ahaleginak (Napoli konkistatu zuten,
1496), ordea, ez zuen arrakastarik izan
eta arazoak sortu zituen gaztelar-aragoitar
monarkiarekin. Gatazka horrek mendeetaniraun zuen, Frantziako monarkia Europako
sendoenetako bat baitzen, izan ere. Karlos
VIII.aren ondorengo Luis XII.ak eta Frantzisko
I.ak monarkia sendotzeko politika
bera egin zuten. 1490-1650 bitartean monarkia
bateratzailea sendotu egin zen. Katolikoen
eta protestanteen arteko erlijio
borrokek batetik, eta Frondako iraultzak
bestetik, monarkiaren benetako asmoa
ezkutatzen zuten, alegia, nobleak eta hiria
menderatzeko asmoa. Legebiltzarrek ezarri
zituzten zerga sistemak, soldadu eskaerak,
nobleen aginpide militar askea gutxitzeak
eta politika zentralizatzaileak monarkia absolutua
ekarri zuten.
Nafarroako monarkiak Frantziako monarkiarekiko
loturak sendotzeko ahaleginak
egin zituen; Nafarroako erregeen eta Pirinioz
iparraldeko leinuetako kideen arteko
ezkontzen bidez asko indartu zen bi monarkia
horien arteko harremana (Nafarroako
Katalina Juan de Albretekin, 1486). Gaztela-Aragoi
erreinuak, bestalde, bere mendeko
lurraldea zabaltzeko egiten zituen saioetan
frantsesen interesekin egiten zuen topo;
azkenik, 1512an, Nafarroa gaztelar monarkiaren
mende geratu zen. Hala ere, Nafarroako
erreinuaren parte batek, Pirinioz iparraldekoak,
bereari eutsi zion; baina Frantziako
monarkian sartu zen, azkenean.
Monarkia autoritarioak
EUROPAREN INGURUKO HERRIALDEETAN
KAPITALISMOAK EZ ZUEN INDAR HANDIRIK IZAN, ETA
HORREN ONDORIOZ, MONARKIA AUTORITARIOAK SORTU
ZIRENIberiako penintsulan Aragoiko Fernandoren
eta Gaztelako Isabelen arteko ezkontzak
asko indartu zuen Aragoi eta Gaztelako
bitariko monarkia (Gaztela, Aragoi,
Valentzia, Sardinia eta Siziliako erreinuak,
katalandar konderriak eta Ameriketako koloniak).
Monarkia hura luzaroan aritu zenborrokan musulmanen kontra; horrek udalen
eta nobleen autonomia indartu zuen.
Monarkia autoritarioa ezarri zen; helburuetako
bat zuen erlijio batasuna lortzea, eta
horretarako, Inkisizioa sortu zuen (1478) eta
juduak eta moriskoak erreinutik kanpora
bidali zituen (1492 eta 1502). Administrazioa
zuzentzeko batzordeak eratu ziren;
batzorde haiei esker gaztelar udalerri guztietan
izaten zen erregetzaren ordezkari bat
(korrejidorea). Erreinua kanpoko erasoetatik
babesteko, berriz, Hermandade Santua
sortu zen (1476). Nafarroako (1512) eta
Granadako (1480-1492) erreinuak eta
Afrikako iparraldeko hainbat lurralde konkistatu
zituzten; Ozeano Atlantikoaren kostaldean
portugesak izan zituzten etsai.
Portugalen, Joan II.ak eta Manuel I.ak
(1495-1521) zenbait neurri hartu zituzten
monarkiaren aginpidea sendotzeko: nobleei
eta hiriei pribilejioak kendu; errege
ogasuna eta justizia berrantolatu; itsasoz
haraindiko inperio ekonomiko bat antolatu
–Afrikako urre hobiak ustiatu, Brasilgo
baliabideei onura atera eta Indiako
ozeanoko eta Ozeano Bareko bizigarrien
salerosketarako komunikabideak hobetu.
Portugalen eta Gaztelaren arteko gorabeherak
Tordesillaseko Hitzarmenarekin
amaitu ziren (1494).
Italiako penintsularen ezaugarri nagusia
heterogeneotasun politikoa zen. Denetarik
zegoen: erreinuak (Napoli), errepublikak
(Venezia), dukerriak (Milan) edo aita
santuaren estatuak. Napoliko erreinua eta
Aragoiko koroa elkarri lotuta zeuden. Fernando
I.aren garaian (1458-1494) Napoliko
erreinuaren aginpidea indartu zen nobleen
kontra; errege hark sartu zuen inprenta
Napolin. Veneziako Errepublikako gobernu
sistemak monarkia (Dogo), noblezia(oligarkia) eta herritarrak elkartzen zituen
Kontseilu Handian. Bestalde, Ekialdearekin
zituen merkataritza harremanak sendotu zituen,
gerraren bidez batzuetan, eta Turkiako
Inperioari zergak ordainduaz besteetan.
Veneziako errepublikak indar ekonomiko
handia lortu zuen, eta horri esker, Italiako
Penintsulan eta Zipren lurrak beretu ahal
izan zituen eta munduko botererik handiena
bihurtu zen.
Florentzian Medicitarren dinastiak ondorengotzan
oinarritutako gobernu sistema
ezarri zuen. Lorentzo Handiak, “Principe
dello Stato” tituludunak, Berpizkundeko
erregeen ezaugarri guztiak zituen: aginpide
absolutua lortu zuen, erakunde administratiboak
sortu zuen (Hirurogeita Hamarren
Kontseilua), finantzak antolatu zituen eta
arteak babestu zituen.
Milango dukerrian printzeen aginpideak
indar handia hartu zuen; horren ondorioz,
aristokrazia bazterturik gelditu zen, zerga
sistema berritu zen eta administrazioaren sistema
berriaren bidez, espero ziren ondorioak
lortu ziren. Ondoren, Habsburgotarren
erreinuaren barruan sartu zen dukerria.
Genoak ere Milango dukerriaren antzeko
prozesua izan zuen.
Ekialdeko monarkiak
EUROPAKO EKIALDEAN ZENBAIT ERREINU SORTU ZIREN.
ERREINU HORIEK GUZTIAK MENDEBALAREN ETA
EKIALDEAREN ARTEAN ZEUDEN, EZ ALDE BATEAN EZ
BESTEAN: BIZANTZIAKO INPERIOAREN,
ERRUSIAKOAREN, LITUANIAR-POLONIARRAREN,
HABSBURGOTARREN ETA OTOMANDARREN INPERIOEN
ARTEANLituaniar-poloniar monarkiak, jagellondarren
garaian, lurralde hauek hartzen zituen:
hasi Lituaniatik –Baltikoan–, eta Polonian,
Errusia Zurian eta Ukrainan zehar,
Kieveraino. Heterogeneotasun politikoa
zuen ezaugarri nagusia; hautaketa bidezko
monarkia zen. Alexandro I.ak (1492-1506)
Lituania eta Polonia batu zituen. Radomeko
Dietan (1505) onartu zen erregeak, batetik,
eta Dietaren ordezkariek, bestetik,
parte hartzen zuten gobernua, eta ontzat
hartu zen “Nihil novi” Konstituzioa. Krakoviako
gortean lurralde hartan zeuden erlijio
guztiek zuten zeinek bere ordezkaria (luterotarrek,
kalbindarrek, juduek, tabortarrek
eta katolikoek). Monarkia hark hedadura
handia zuen, bai lurrez bai biztanlez, baina
ahultasun handikoa zen, bestalde.
Hungariako erreinuaren garai oparoena
Matias I.aren agintaldian izan zen: ekonomia
antolatu zuen, gobernua zentralizatu,
eta hezkuntza zabaltzeko lan handia egin
zuen (Presburgoko Unibertsitatea sortu
zuen). Burgesiarik ez zegoenez gero, nobleekosatzen zuten erreinuaren parterik
handiena; nekazariak menderatzeko erabiltzen
zuten nobleek ahalmen hori.
Moskoviako dukerrian, Basilio II.aren
agintaldian (1425-1462), erregeak eta elizak
bat egin zuten aristokraziaren kontra. Erregetza
indartzeko prozesu horrek aurrera jarraitu
zuen Ivan III.aren garaian (“Errusia
guztietako Printzea”; 1462-1505). Ivan Konstantinoplako
Sofiarekin ezkondu zen, eta
turkiarrek Bizantzioko inperioa menderatu
ondoren, Bizantzioko Inperioa hartu zuen
Ivanek ondorez. Ivan III.ak Moskun kokatu
zuen inperioaren hiriburua. Inperio teokratikoa
izan zen hura, eta enperadorea zen
eliza ortodoxoaren burua eta aginpide politikoaren
ordezkaria. Nobleen eta merkatarien
erresistentziari aurre egiteko nobleen
talde militar bat sortu zuen; talde hura printzearen
aginpidea indartzearen aldekoa zen.
Errusiako tsar Ivan IV.ak (1533-1584) berrikuntza
ugari egin zituen administrazioan,
legedian, merkataritzan, eta baita Errusiako
gudarostean ere.
Turkiar inperioa ere ahaltsua izan zen
inguru hartan; XV. mendean Balkanen mendebaleraino
hedatu zuen bere mendeko
lurraldea. Mahomet II.a sultanak (1451-1481)
Grezia, Mazedonia, Albania, Serbia eta Bosnian
barrena zabaldu zuen inperioa; Egeo
itsasotik eta Peloponesotik kanpora bidali
zituen genoar eta veneziar mekatariak, eta
Otranto konkistatu zuen (1480). Baiazeto II.a
sultanak (1481-1512) lurralde konkistatu berrien
administrazioa antolatu zuen. Turkiar
inperioak bi ezaugarri nagusi zituen: batetik,
mailaz mailako zerga sistema eta bestetik
gobernu mota. Lurraldea zenbat eta urrunago
egon, orduan eta zerga gutxiago ordaintzen
zituen; gobernu mota, berriz, ez
zen zuzenekoa. Ezaugarri horiek are nabarmenagoak
ziren botere guneetan, Konstantinoplan
adibidez.
Europa iparraldean ere hainbat monarkia
ahaltsu zeuden. Daniar monarkiak bidesariak
ordainarazten zizkien Sundeko
itsasartea –Itsaso Baltikoa eta Ipar Itsasoa
lotzen dituena– igarotzen zituzten itsasontziei,
eta horixe zen lurralde hartako ekonomiaren
oinarria. Danimarkan Kristian I.ak
(1448-1481) Oldenburg dinastia sortu zuen;
Kristian II.ak (1513-1523) erregearen aginpidea
indartzeko burgesen eta nekazarien
laguntza izan zuen eta nobleak eta Dietak
baztertu zituen.
Suediako erreinua Danimarkako erreinutik
bereizi zenean sortu zen. Karlos VII.a
(1448-1470) izan zen Suediako lehenengo
errege hauteslea. Ondoren Stenon Sture
erregeak (1470-1520) dinastia berri bat sortu
zuen; Gustavo Vasak 1523an protestanteen
Erreforma ezarri zuen.